1937ko Jorraillan 24a.
370424: Eibarko bonbardaketia; Intxortan frentia hausten da.
Hegazkin golpistak Eibar bonbardatu.
Intxortan:
- Goizaldian, golpistak Elorrixo aldetik Memaia hartu eta Kanpazar inguratu dabe; bertan zeguan Larrañaga batalloia erretiratu egitten da, baitta hurrengua be (UHP, Zabaletamendin zeguana).
- Golpistak Zabaletamendin kokatzen dira.
- Lerroko hurrengo taldia (Martiartu batalloia) ez da konturatzen ondoko batalloiak juan jakozela 16.00ak arte (atzetik erretiratu dira; gaiñera, enlazeko guardiak ez dittuez egitten, UHP eta Martiartun artian mendi-bittarte bat dagoelako alde bakotxetik trintxerekin babestuta). Konpainia bat ikuskatzera biladu, eta ixa inguratuta dagozela konturatzen dira.
- Golpistak Intxorta hartu dabe.
- Errepublikazaliak posiziñuak ebakuatzen hasi: Salbador ermittako errekazulotik behera doiaz, materixala kamionetetan eruanda (ezin izaten dabe dana hartu), Intxortako golpisten ametralladoren tiropian.
- Golpisten artillerixia sartzen da erasora.
- Errepublikazaliak defentsa-lerro probisionala Goikomendin, Afrikako Regularrei eusten.
- Errepublikazaliak (Kirikiño eta beste batalloi batzu) Karabieta babesten.
- Errepublikazaliak (Martiartu batalloia) Eibarrera ebakuatu. Egunotako burruketan 200 baja izan dittu, hortik 37 hilda.
- Errepublikazaliak ahal daben lekutik doiaz erretiradan. Asko Kanpazartik saiatzen dira (Martiartu, Dragones...) baiña golpistekin topatzian atxilotu eta afusillatzen dittuez.
- Egun amaierarako, golpistak Elgeta hartu.
Bonbardeo sakabanatuak seguraski lehenago be egongo ziran; baiña hillian 24an jo-ta-txikitzera juan ziran, Intxortakuen erretiradia oztopatzeko. Horregaittik Bidebarrixetakua lehenago izango zala pentsatzen dot nik (bestela Apirillan 24ian akordau be ez ziran egingo, hainbeste txikizio artian).