Lagun Izoztua
Etxata ba gustau liburua. Irakorri errez egin juat, eta hiru historia desbardiñen jarraipen simultaneuana bere grazixia be ba jakak: lagun izoztuana, Antarktikarako bidaiana eta ume denporakua. Baiña amaieran... ez dakitt ba, nik espero neban hiru historixen arteko lotura logiko bat topatzia, edo jakitzia ze kristongaittik izoztu dan morroia... eta ezebe-ezebez. Edo igual etxuat nik ulertu mezu subliminala. Ze, izan be, horretatik asko jagok: filosofixia, eta erbesteratuak herrixakin jaukan harreman mingotxa, baiña... horretako nahikua najeukan Markos Zapiainen rolluetako bat irakorri.
Entzun al dozu Ruperren azken diskoa? Sarrin letrekin egindako kantuak diaz danak. Igual Jon Pirisen kontrabajuak eta Ruperren ahots ezti horrek beste zerbait sujerituko dizu. Ni neu zeharo engantxatua nauka.