Ilegales taldian kontzertu bat (Punto y Aparte, 1996)
1996ko kontzertu batian izan giñan 3-4 ezezagun sare sozialetan topau gara: Ilegales taldia ikusten, Punto y Aparte dantzalekuan, Eibarren. Egun horretako hainbeste oroitzapen zatikatu agertu dira, puzzle kurioso bat osatuz, eta piezak hamen bilduko dittudaz. Elkartzia Roberto Mosoren artikulu baten facebookeko komentarixuetan gertatu da: talde asturiarrari buruzko "Mi vida entre las hormigas" dokumentalaren kontura, Martinez kantantian "leyenda baltza" aittatu eta, beste anekdota askoren artian, Eibarko kontzertu honen kontuak agertu diraz.
(Egile desbardiñen iruzkiñak unamorixuan: Gigi Peligro Screaming Targets, Roberto Moso, Soinu Krudelak, Alex Lertxundi, Manu Porco Bravo, Jatsu Argarate eta ni neu)
-
Por variar un poco de registro, yo tengo el recuerdo de verle tocar en los '90s en una discoteca en Eibar, eran los tiempos donde Jorge estaba más tiempo de tertuliano que de músico... El concierto comenzó como unas 3 horas tarde ya que Jorge estaba solo en una mesa con una botella de whisky y hasta que no se la termino no empezaron. Como podéis imaginar el concierto fue un despropósito, de hecho fueron más divertidos sus desvaríos alcoholicos que la música que esa noche tocaron. Hubo un momento en que va el Jorge, para la actuación y les dice a los músicos que iban a tocar "Hey Joe"... Cara de desconcierto entre los músicos y ejecutaron posiblemente la peor versión del clásico que yo haya oído jamás. Para más inri, el señor Martinez nos cuenta que les había salido de la Hostia y que la iban a repetir, cosa que hicieron aún peor que la primera vez. Después de esa "canción" nos fuimos con la sensación de haber tirado la pasta de la entrada y nunca más he vuelto a ir a verlos.
-
Cada uno cuenta la feria según le va
-
yo creo que si le preguntas a las 100 almas que estuvimos en ese concierto te darán una versión similar...
-
hombre. Tres horas de retraso es ya tomadura de pelo. Creo que ni siquiera Zarama llegó a tanto
-
Es como...muy ESKORBUTO la anecdota.
-
yo creo que esas fueron las horas más bajas de Ilegales, en medio de la era los grupos índies ibericos, estaban totalmente "out" y estaríamos como 100 personas...
-
Sobre Eskorbuto tengo la imagen de un concierto que tocaron en Hernani en el que aparecieron con solo la guitarra, el bajo y el Paco con las baquetas en el bolsillo trasero del pantalón pidiendo la pasta por adelantado ya que "lo llevaban muy crudo y si no pillaban no tocaban"...
-
Mamma mia, creo que te refieres al concierto que dieron en el Punto y Aparte. Yo también estaba, todavía guardo la entrada. 🙂 Yo era superfan del primer disco (los siguientes no tanto); pero el retraso desmesurado me sentó como un tiro en los huevos, sobre todo porque los cabrones estaban a la vista de todos nosotros, tranquilamente los jodidos! 🙂 Así que el concierto lo empecé a ver enfadado, aunque curiosamente eso no me impidió disfrutarlo como un enano. Al fin y al cabo, sabía que iba a ver a unos tocapelotas. Lo de Hey Joe lo tenía totalmente olvidado, pero ahora que lo dices me suena.
-
Eso sí, yo creo que 3 horas no fueron. 🙂 Pero 1 hora y media, al menos, sí.
-
ese fue, creo que si rebusco por casa tengo la entrada...
-
Otro de los "highlights" de la actuación del señor Martinez fue el "solo supositorio", el decir que "regalaba su Gibson Les Paul al que no estuviera tan borracho como el en la sala", cuando se sonaba los mocos y decía "ahí van 6000 pesetas" y el speech donde decía que "él era ciudadano de Gomorra, una ciudad de auténticos hijos de puta hecha con auténtico semen y sangre asturiana"...
-
Jo que noche...
-
tres horas casi, estaba anunciado a las 22:00 y empezó como a las 24:30... Lo sé porque el día siguiente curraba y me levantaba hacia las 6:30... Fuimos desde Donosti.
-
Pues será así entonces. Anda, que vaya huevos morenos... 😂Supongo que ya llevaríamos una toña considerable para entonces (y la caja del Punto, a rebosar), y la noción del tiempo se distorsiona. Cuando no les estrellamos los vasos de tubo encima...
-
Habría que recopilar sus speech. En otra ocasión, en la Plaza Nueva de Bilbao soltó: "Creo que está claro. El batería y yo hemos tomado drogas diferentes"
-
para seguir agrandando su leyenda...
-
¡Tio, nos lo pasanos super bien no te quejes! 🤣😂🤣😂
-
Como decia..."Ahora vamos tocar probablemente nuestra canción mas conocida, una mierda de canción. Y mira que teníamos canciones, pero solo sobrevive la mierda. ¡Pues que flote la mierda!"
-
y acto seguido tocaron " Hola Mamoncete"
-
🤣😂🤣
-
Si tardo muchísimo en salir, mientras se picaba la botella de whisky en una esquina de la discoteca con todo dios de mala ostia viendole 🤣😂 y ya cuando iba "tope torpedo tromper" salió y habló mas que que tocó 🤣😂🤣
-
Yo recuerdo que nos reímos mucho.
-
😉
-
¿Te acuerdas de la teoría de "el punteo supositorio?
-
🤣😂🤣
-
Que que era cuando se alarga la nota como en el blues, de donde habia sido robado y que de esa manera parecía que se toca muy bien por que "se supone que es un punteo" pero en realidad es una mierda. 🤣😂 😂
-
"El punteo supositorio"
-
Grande, un tio grande.
-
por eso digo que fue un rollo más monólogo el club de la comedia que música, que no fue mucha y bastante mal tocada, que el Jorge no daba una... Me acuerdo que iban con un saxofónista calvo con cara de buena persona que yo creo que lo estaba pasando hasta mal, rollo vergüenza ajena si es que eso existe en el universo Ilegal...
-
Si, así fue. Pero guardo buen recuerdo de ese dia...¡y eso que casi me vacía un vaso de whisky encima!...¡no me dio de chiripa!
-
un jeta, jajajaja!!!
-
hay fotos de ese bolo, me lo acaban de confirmar...
-
Xabi, el dueño del Punto y Aparte me habló alguna vez de ese bolo../
-
aún no sé cómo el público asistente no los sacamos a gorrazos y emplumados... Nosotros después del "Hey Joe" duplicado nos piramos...
-
yo después de ese concierto cada vez que leía unas declaraciones del Jorge diciendo que eran el mejor grupo en directo y que el resto de sus contemporáneos eran unos flojos, no sabían tocar y que eran poco profesionales me daba la risa tonta...
- Ni egon nitzan, sasoi hartan musika elkartekuek antolatzen genduazen kontzertu hoiek. Gogoratzen dot abeslaria sekulako mozkorrakin, gitarra inalambrikoakin eskenatokitik barraraino joan zala (justo beste puntan). Ta neska bat, oso fan estilora, joan zitzaion esatera:
- Puedes tocar XXXXX cancion??Eta berak oso borde gitarrra eskeintzen:- Tocala tú si quieres!!Erantzun zion.Egia esan desfase bat izan zan kontzertu hura.
Irakorlien artian han izandako makarra-hortera gehixago balego, euren ekarpenak ondo etorrixak izango diraz, jakiña. 🤣😂🤣
(Irudixa Manu Porco Bravoren bidez lortutakua, Punto y Aparteko Xabiren eskutik, imajinatzen dot)
Albistian argazkixan kalidadiak ez dau testu osua irakortzen lagatzen, eta mereziko leuke, bertan erdi-irakortzen dirazen anekdotak ikusitta. DV-ko hemeroteka historiko honetan billau dot, 1996ko zapatu eta domeka guztietan, baiña 8 orrialdetan ez dot kronika hau topau. "Edicion Eibar"ren argitaratuko zan kontizu...
Ibiltari arlote bat
Egilliak berak azaltzen daben modura, estilo ariketa bat da hau. Irakorterreza, ariña eta dibertigarrixa, aro garaikideko arlote baten nundik norakuak jarraitzen doguz, historia liburuetan agertzen ez dirazen baztarreko pertsonaje eta gertakari oso sinisgarrixekin. Gustau jata, ez da alperrik Cela best seller frankisten maisua.
Tuberkulosisan urtietakua
Orijinala benetan, nobela txiki honen egitturia: “La Colmena” txiki baten modura, osasun etxe bateko geletan bizi / ez bizi dirazen pazientien gorabeherak, bakotxa bere izaera, kezka eta hizkera berezixekin. 40.ko hamarkada illunian EH Hegoaldian hain arrunta izan zan tuberkulosisa oso presente, nahiz eta bere izenez gitxittan aittatzen dan. Eta epoka horretan hain arrunta izan zan herixotzia gordinttasunez, dramatismo asko barik eta -zergaittik ez- umore dosis haundixakin aittatuta, egoera hori bizi izan daben pertsona batek baiño emon ezin leikian ikuspegixakin.
Komikixak iruzkintzen hasiko naiz
Zalantzetan nago: oin dala urte batzuk irakorrittako liburu guztiei buruzko iruzkintxo bat egittia erabagi neban (allegau zalako momentu bat, ez nintzala kapaza gogoratzeko halako edo bestelako liburua irakorritta nekan edo ez). Ba, umien arrimuan, azkenaldixan komiki asko irakortzen nabil. Aspaldiko partez. Eta euretako asko oso onak dira, kalidade altukuak, onduen landutako liburuen pare. Zergaittik liburuei bai, eta komikixei ez?
Ikusiko dot zer egin. Baiña, gaur amaittu dotenari buruz behintzat, zeozer idatzi biharra dago. Maisulana benetan. Kontatzen dabenaz gain -fondoko historixia- ZELAN kontatzen daben be oso deigarrixa da, erakargarrixa, eta oso didaktikua bide batez. Pasarte garratzak umorez kontatzeko modua apartekua da -bistan da idazle/marrazkilarixak ondo dakixala zer dan gerrak eta estuasunak pasau dittuan zahar batekin bizitzia-.
Gerria eta foballa
Gure aittak izugarri gozatuko zeban liburu hau: geopolitika (gerra!) eta foballa, bere saltsan ibilliko zan 1914-18ko gorabeheretan girotutako komikixa (edo "nobela grafikua", modako termino jasoa erabiltziarren). Neri foballak guztiz dizerdit, baiña halan be gustora irakorri dot Plentzia inguruan hondatutako u-boot baten inguruan sortutako korapilluak. Interesgarrixa, baitta be, euskal abertzaliak "feniziuekin" izandako barne-arazua, eta Erdialdeko Inperixuen arteko interes konfluentzia, Irlandako independentisten kontura; gauza gitxi nekixan honen kontura, eta zentzu horretan zeozer gehixago ikasi dot. Liburutegirako ale politta.
Amesak eragitteko sutegi eta gabixak
Txapelkaskoa kentzekua! Benetan gozatu dot, kontrazaleko planuari behiñ eta barriro begiratuta, Orbaizetako arma fabrikian amaierian irudikapen historiko/fikziñozko honetan murgiltzen. Oin dala urte batzuk ezagututako ruinak ezagutzen, eta testuinguruan ulertzen. Gidoiak -Asiskoren estiluan- korapillo eta elipsi ugari dittu, eta gehixago jakitzeko gogua emoten dau: orduko geopolitika, egixa eta asmautakua bereiztia, Harlekua, "indixuen" historixia... Hizkera be oso landua -aetzetik abiatuta, imajinatzen dot- eta irakortzeko benetako gozamena. Ondo gordetzeko moduko altxortxo bat, nere aurtengo gabonetako oparitxua. Egilliak pozik egon leikez.
Ezinbesteko kontsulta liburua
Lehenengo berbatik ("Antzinara...") azkenengora arte ("...continued") gogo biziz irakorri dot, ezinbesteko kontsulta liburu hau. Barrikuntzez gain (Azkueren abotsa entzun leike!), aurreko liburuan linean, gure Pistolasek erreferentziazko beste liburu bat errun dau Lekeittio eta bere historixia maitte dogunondako. Noaki zenbat argazki ezezagun topau dittudaz bertan, kalidade onian eta nahi dan beste azalpenekin; horregaittik bakarrik bada be, merezi dau. Baiña gaiñera, hainbeste testu interesgarri datoz, bakotxak bere zaletasunen -eta hutsunien- arabera aukeratuko dittuazenak. Neretako, adibidez, oso interesgarrixa egin jata euskerian aztarnak topatzia (gaztelerazko dokumentaziñuan itsasuan, herrittarrak erabiltzen zeben hizkera korrientian erakusgarrixak), mobimendu jeltzalian hasierak (sabinismuen hiztegi bat billau behar izan dot!), haundiki batzuen kontuak -neretako guztiz ezezagunak ziranak-... Bistan danez, Markuesen txistiak eta Iturberen beraren etorrixa pastelandako ginda polittak dira, (batzuetan astunak izan leikezen) testu luziak hobeto irunsten laguntzen dabelako, eta azken fiñian dibulgaziño helburua hobeto lortzeko. Zorionak, eta erosi nahi dabena bizkor ibilli dailla, aurreko tomua modura agortu baiño lehen...
Nazixan errebesa
Ez dakitt zergaittik (Goldwinen legian korolarixoren bat?), azkenaldixan naziz inguratuta nabil. Jente hain literarixo honek atzeraka eragitten daben beste erakartzen dau kontizu. Eta gutako askoren barruan nazi txiki bat dagonez, oin dala 70 urte gertatutakua erakustiak, gure buruari beste begi batzuekin begiratzeko aukeria emoten dau. Horregaittik ete?
Kontua da, liburu honek harrapatzen dabenetakua dala. Nahiz eta spoilerra dakan (hasiera-hasieratik dakigu protagonistia zer dan), horrek ez detsa interesik kentzen historixiari. Ondo eruaten gaittu Lertxundik Alemaniatik Triestera, handik Parisera, gero Piriniora, eta azkenik igarixan Euskal Herrira. Gordetzeko moduko liburua!
Gauza arruntak interesgarri
Hau gehixago gustau jata; Matildaren sofistikaziño maillara allegau barik, Charlien sinpletasunetik harutzago doia, eta a priori misterio haundirik ez dakan argumentu bati (aitta-seme erdi ijitto batzuk, eta euren afiziño ez oso legalak) interes mailla ona emoten detsa, liburua di-da gustora irakortzeko aiñakua. Bai konturatu naizena da, irakorri dittudazen azken liburu bixak ez datozela bat gaur eguneko ikuspegi politikoki zuzenakin (oompa-loompak eta ehizeak drogatzia); igual moralan zaindarixak testuak moldatuko dittuez! ;-)
Eta beste ohar bat: hamen errataren bat edo beste badago, baiña ez hainbeste.
Ezagunena, ez onena
Danok gomendatu deste liburua, eta tira: irakorri behar (Lekittoko liburutegixan hartu, eta umiari nere subterfugio tipikuetako batekin amua ipintzeko). Neuk be irakorri dot, jakiña, eta gustau jata; halan be, Matilda baiño askoz be sinpliagua begittandu jata. Fantasia zoro bat, moraleja argixakin: zelan EZ dirazen izan behar umiak, zelan EZ dirazen izan behar gurasuak. Mezua balekua da, noski, eta modu dibertigarrixan azalduta dago. Baiña… bistan da 1964an Dahlek ez zebala garatu, ondiok, gero landuko zeban fintasuna eta orijinaltasuna. Hurrenguan zer irakorriko? Laster ikusiko dogu, ea zer dagon liburutegixan.
Ohar bat: 1989ko euskerazko ediziño hau errataz beteta dago; sail honetako sasoi horretako zuzendarixa behintzat (Jon Juaristi) ez da oso leku onian geratzen...