Senegaldarren arteko kortesiak
Egunen batian autobusetan topatzen dirazen gazte senegaldarren arteko kortesia konbertsaziñuetako bat itzuli nahiko neuke. Bostekua adeitsuki emon, eta halako zeozer hasten dira:
- Kasumay!
- Kasumay.
- Alam kum ngulu.
- Ngulu kam.
- Kam dungu.
- Dungu m kmamba.
- Kmamba dum.
- Kale dum.
- Dum.
- Kbamba.
- Kbamba kdum.
- Ngogngo dmamba kdongo dong.
- Ba.
- Ndong.
- Gdong.
- Gmumb.
- Ez do bang.
- Halaxe dunk.
- Beno!
- Ala!
Hori guztia 10 bat segundutan, ti-ta, bizkor arraio, metralleta erara. Wolof izango dala pentsatzen dot. Hamengo basarrittar nagusixen artekua etortzen jata gogora, hizkera zarratu eta bizi hori entzutzian. 😁
Lehengo txorradia idatzi eta gero (barkatu senegaldarrak!😁) beste hau topau dot, fidagarrixagua. Artikulo super interesgarrixa da, eta zati haundi baten nere kuriosidadia ase dau, woloferazko eta espainierazko kortesia erritualen aldia eta antzekotasunak aurkeztuz. Eta zati baten, Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunon arteko aldia ulertzeko be balixo izan desta! (bolumena, eta konbertsaziñuan alkar zapaltzeko ohitturia adibidez)