Bakarrik, barriro
Bakarrik ibiltzeko zalia naiz. Badira 15 bat urte, ostera, afiziño hau praktikau ez dotela. Neskalaguna, speleo lagunak, umiak... nere asteburuak jentez betetziakin batera, eta pozik gaiñera, beti lagunduta ibilli naiz aspaldixan.
Etorri jata ba, atzera nere bostian, motxillia, erretratatzeko makiñia eta kuadernua hartuta "parakaidasian" salto egin eta lekuak deskubritzera juateko sasoia. Etxekuen planak kaletarrak izanda, kuebako lagunak neretako baiño gehixagokuak dirazen estuasunetan ibiltzia... gaurkuan beste planik ez, eta ADESekuekin armozau eta gero neretako barrixak dirazen lekuak ezagutzera urten naiz. Aspaldixan sentidu bako sentsaziño atsegiña. Naturaleza bakartixakin, aspaldiko lagun horrekin barriro topatzia izan da. Bertan egon baiño lehen ez neban uste hainbesteko faltia nekanik...
Lehengo aldian, desbardinttasun batzuk: mendixan ibiltzeko arropa aproposik ez (frakak adibidez) eta oiñ argazkixak etaratzeko antiajuak bihar!
Gaurkuan, Kosnoagara etorri naiz. Hamengo kuebetara juan-etorrixan, 15 bat urte baziran gotorleku hau hamendik goittik deika nekala. Azken urtietan gehixago, bertako indusketen arduradunetako bat ezagutu nebanetik. Santa Luziatik bertatik, Zallobietatxu ondotik gorako bidezidorretan abixau naiz; Lumoraiñok allegatzeko arazorik ez. Hor, lehelengo sorpresia: zelako itturri-aska-labadero-dorre konjunto elegantia! Itturrixa 1884kua da, inbestigau biakot. Hortik aurrera, bidia pixkat nahastosuago izan, eta saio batzun ostian zelai batzutara allegau naiz, eta bedarra ez zapaltziarren erdittik sartu nahi ez eta... Azkenian kamiñuan amaittu dot, Bastegieta aldetik urtetzen dan pistian sarreraraiñok. Hortik aurrera bai: tontorrerako bidia argixagua da, eta ganaduen artian gotorlekuanak izan zeikiazen mota artetik pasau naiz; Gotzonek abixau destan moduan, ez da ixa ezer bereizten (nere modukuen begi profanuetara); ez dakitt Unzuetak & ciak nun eta zer industuko zeben; enterauko naiz. Tontorrian bertan, bista ederrak eta pakia, pake haundixa; eta munduko zoramenaz barririk ez daben astakumetxo bat, bere amakin. Horregaittik bakarrik merezi izan dau txanguak. Handik behera, Errigoitti aldera segitzeko bidiari begira geratu naiz, terra incognita hori be esploratzeko goguakin; hurrengo baten izango da. Eta beherakuan, Lumoko dorriari buelta emonda, Arrola alderago jaisten dan galtzada ikusgarrixa topau dot; zuzen zuzen Gernikako aldirixetako auzo barrixetara eruan nabena.
Osteko billaketetan:
-
Dorria Lumotorre, itturrixan ondoko basarrixa Lumogoitia. Baiña oso info gitxi topau dot interneten. Arrarua!
-
Unzuetak Kosnoagan egindakuan erreferentzia bat, 1991ekua; halan be, badirudi aurretik Gondra 1984 eta Valdes 1984 be ibilli zirala bertan.
-
Marijo Deogracias eibarnautak ixa-ixa nik egin doten ibilbide bera egin zeban 2013an! Hamen deskribapena.