Neo Tokio apokaliptikua
Umiak mangazale bihurtziakin batera, amama etorri jake: Martxelen ordez Lekeittiora etorri jakun liburuzain barri otaku xamarra. Beti aholkuak emoteko prest egoten da, eta "manga bat gomendatzeko" eskatu zetsenian, erantzuterakuan ez zeban zalantza izpirik be izan: "Akira".
Nikok irakorri dau (Tomasek nahixago dau"Naruto"), eta atzetik ni. Asko be asko gustau jata. Gatxa da jarraitzeko (eskerrak bolumen bakotxan hasieran dagon aurrekuan sinopsisari), baiña misterioz betetako korapilluak askatu nahixan, 350 bat pajinatako 6 "totxuak" errez baiño errezago irakortzen dira. Marrazkixak oso expresibuak dira, suntsipenan dagon "edertasuna" (zeozelan esatiarren) ondo islatzen dabe, bereziki espazio ireki erraldoietan. Akats bat dago, komikixan epiloguan bertan aittatzen dana: halako maisulana ezagutu ostian, oso gatxa izango dala bere maillara allegatzen dan komikirik topatzia...