"Quo Vadis, Aida?" (2020)
Desastriak mailla batetik gorakuak dirazenian, hizkuntza periodistikuan ahalmenak gainditzen dittuez; oin dala gitxi Argentinako lagun bati entzun netsan (hárek be badakixe zeozer), kasuotan, hizkuntza poetiko-literarixua baiño ez dala gelditzen, gertatutakua adierazteko, zentzu literalenian (publikuari adittu arazi). Zentzu honetan, "Quo vadis, Aida?" pelikula honek bere helburua ondo betetzen dabela esango neuke. Kontatzen daben historixia ezin gogorragua izanda be (Srebrenicako sarraskixa), formak leunak diraz: argazkixa oso zainduta dago, pertsonak aurkeztian ez da dramatismo merkian erortzen, odolik ixa ez da agertzen; gertaera gogorrenak ikuslian buruan gertatzen dira, ez dira erakusten; eta esango neuke ez dagola beste aukerarik, ikusteko moduko pelikula bat egin nahi bada, behintzat. Halen be, kontau nahi dana ondo kontatzen da: gerra zibil baten dramia (hau be literalki: herri bereko herrittarrak alkarren kontra); gerra ulertzeko formen arteko txokiak ("danak balixo dau" vs. gerra-arauak errespetatzia); "irabazle" eta "galtzaille" kontzeptuen azpittik, zibillak beti dirala galtzaille; gerraosteko egoera bortitzak... Nere kasuan -ixa ezer ez nekixan honek- balkandarrekin enpatizatzeko, eta han gertatutakua ulertzeko gako asko aukerua emon desta. Oso gomendagarrixa, eta pelikula moduan ona. Suertia dakagu Lekeittion, holakuak ekartzen dittuezen Zinemazale Elkarte honekin!