Bedar bako urriñeko tontorrak
Gustora irakorri doten komikixa, nahiz eta gaixak oso urrin harrapatzen naben. Ez naiz sekula mendi altuen zale izan -beti esaten dot, bedarra amaitzen dan lekuraiñok noia ni- eta, bereziki, mendixak "egittera" doian jentiak atzeraka eragitten nau. Baiña badakitt jakin, bildumazalion artian badirala mendixa errespetuz eta miresmenez bizi daben pertsona batzuk, tontorraz gain askoz be gauza gehixago dagozela jabetzen dirazenak. Esango neuke Iñurrategitarrak badakela hortik zeozer, eta zentzu horretan egin jata interesgarri liburua; tontorren kurrikulumak, halako eta bestelako bidiak... horrek ez deste piperrik be inporta. Mendizaliak Baltistango jentiakin izandako harremanena, eta garapen proiektuena, hori bai egin jata interesgarri; nahiz eta komikixak hagiografia kutsu nabarmena dakan (normala, eta tamaño onian). Gidoia, bestalde, ondo eta jator idatzittakua begittandu jata; ezagun da euskeraz sortutako lana dala, eta poza emoten dau horrek.