Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Dantzing

Garizumaren ziabogan

oier_a 2007/03/30 15:41

Argia, 2007-04-01

Zumarragara ezpata-dantza egitera azkenekoz gonbidatu zutenean, 61 urte zituen. Azkenekoz diot, baina ez dakit aurretik gonbidatu ote zuten, dakidana da gehiago ez zutela gonbidatzerik izan. Jose Antonio Olanok Antioko baselizan egin zuen bere azken dantza saioa. Iztuetaren ikasle izana, gaztetan airean bi buelta egiteko gai omen zen. Ezpata-dantza egin eta Olanok berak izan zuen soka-dantzan bakarlari aritzeko ohorea. Parean Francisco Olaran zuen, dantzari bikaina eta… bera baino dezente gazteagoa. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko desafioan bere onenak eman zituen Olanok. Barruak hausteraino itxura denez. Dantza bukatu eta gaizki sentitu zen, etxera joan, ohean sartu eta bederatzi egunen buruan, 1882ko uztailaren 11n hil zen Jose Antonio Olano.

Marc Hanssens Antwerpenen bizi da. Ondare historiko-artistiko aberatsa, portu erraldoiaren inguruko merkataritza eta modako azken joerak biltzen dituen hiri ederrean hiritar arrunta da Marc Hanssens, baina badu ohitura berezi bat. 2006-05-27-Ezpdantz-FelipeLoyola_491 Urtero, garizuma erdian izaten da. 1971n egin zuen estraineko saioa, eta ordutik 36 urtetan ez du kalerik egin Der Antwerpener Schwerttanz delakoan. Orain egun batzuk egin du berriz. Inauteri eta Aste Santu bitartean, garizumaren ziabogan izaten da data.

Marc Hanssens eta beste 24 lagun alkondara eta praka zuriz jantzi dira, belaun azpian kaskabiloak zintzilikatu dituzte, ezpata bana hartu eta goizeko lehen orduan elizaren aurrean elkartu dira. Ezpatak elkarri eman eta danborraren erritmora dantzan hasi dira; goiz osoa eman dute Antwerpen hiri zaharraren kaleetan gora eta behera, ezpata-dantzan. Markina izan zitekeen. Edo Deba, edo Zumarraga, edo Lesaka... Baina Anberes da, eta eliza baino katedrala da aurrean dutena. Gutxienez XV. mendetik dantzatu dira ezpata-dantzak Flandesen. Euskal Herrian ere hor ingurukoak ditugu datu zaharrenak. Estrofa zahar batean jaso zuen norbaitek: “Carlos quintoren baratzan Aquerrac espata dantzan”.
 
Antzekotasun izugarriak dituzte Flandeseko eta Euskal Herriko ezpata-dantzek. Jantzi zuriak, gerriko eta apaingarri koloretsuak, txintxarriak belaunazpian, eta ezpatak eskuan. Ezpatak elkarri emanez taldea osatzeko modua ere antzekoa da. Flandesen eta Euskal Herrian egiten dira mota horretako ezpata-dantzak, baita Kantabrian, Galizian, Alsazian, Tirolen, Txekian, Silesian, Transilvanian, Gaztelan, Katalunian, Valentzian, Portugalen, Eskozian eta Ingalaterran ere.
 
Marc Hanssens-ek harrotasunez kontatzen ditu 2006-05-27-Ezpdantz-FelipeLoyola_715 garizuma erdiko ospakizunean ezpata-dantza eginez daramatzan urteak. Bera da egungo taldeko beteranoena, eta hori ohoretzat du. Gazteek begirunez ikusten dituzte adineko ezpata-dantzariak. Ez dute gazteen sasoirik, baina gazteek badakite beteranoekin asko dutela ikasteko.
 
XX. mende hasieran izan ziren aguretzen hasitako aurreskularien norgehiagoka batzuk. 1912an, Zarauzko Euskal Jaietan, Manuel Txapartegi Amuña atera zen plaza erdira bere dantzari trebetasunak erakustera. 70 urte zituen. Iurretan, bost urtetik behin egiten den Urrijena jaian, plazerra izaten da 50 eta 60 urtetik gorako gizonak dantzari-dantza eta erregelak egiten ikustea. Ez dut ahazteko orain urte batzuk Garaiko adineko gizon talde bat dantzan ikusi nuenekoa. Eta aldian behin, hunkigarria izaten da 70 urteak urruti ez dituen Kepa Artetxe galdakaorra dantza soltean ikustea. Gatza eta piperra zer den erakusten du aititek. Nik 35 urte bete ditut oraintsu. Nire garizumaren ziabogan ote nago? Badauzkat urte batzuk aurretik dantzan hobetzen eta gozatzen jarraitzeko.

Dantzen bilakera desberdinak

oier_a 2007/03/16 11:57

Argentinako euskal etxeetan hainbat euskal dantza egiteko molde desberdinak darabiltzate. Gerra Zibilaren ondoren iritsi ziren dantza eredu batzuk bertara, eta eredu haiekin jarraitu dute lanean gaurdaino. Euskal Herrian ordea dezente aldatu ziren kontuak 60-70ko hamarkadetan, dantzen sustraietara jo eta tradizioak zorrotz jasotzeko ahaleginak zabaldu ziren, eta beraz, XX. mende hasieran dantzei eragindako "eraldaketa" batzuk baztertu egin ziren.

Aritz Ibañez-ek Argentinako Cordobako semana nacional vascan egindako dantza agerraldi baten bideoak lokalizatu ditu YouTuben eta merezi dute ikustea. Euskal Herrian garai batean dantzatu izan den modura hurbiltzeko aukera ematen digu Euskal Herritik begiratzen dugunoi, euskal dantzaren historiaren garai bat piskat gehiago ezagutzeko, eta testuinguruaren arabera dantzek bilakaera desberdinak izaten dituztela frogatzeko

 Adibidez, ezaguna da Markina Xemeingo ezpata-dantzaren aldaera berri bat sortu zuela Segundo Olaetak, bi aurrendarien arteko dantza, bien arteko borroka bezala irudikatu zuen, eta parrilla gainera igotzen zen maisu-zaharra, San Migel izan zitekeela pentsatuz, dantzaren bukaeran aurrendarien arteko borrokan parte hartu eta bietako bat hiltzera jaisten zen. Hori guzti hori (eta gehiago) antzezten zen Xemeingo ezpata-dantzaren bertsio horretan. Gero Xemeinen bertan molde zaharrera itzultzea erabaki zuten, eta poliki-poliki galtzen joan zen Segundo Olaetak sortutako bertsioa (izango da talderen bat oraindik horrela egiten duean, baina gutxi). Argentinan ordea bizi-bizirik mantentzen da Xemeingo ezpata-dantzaren aldaera bitxi hori.


Beste hainbat dantzarekin ere berdin gertatzen da. Jakina da XX. mende hasieran EAJk Durangaldeko dantzari-dantza hautatu zuela dantza nazional izateko. Dantza horren bertsio bat prestatu zuen, gauzatxo batzuk aldatu, eta Euskal Herri osoko batzokietan erakutsi zuten. Durangaldeko zenbait herritan bertako ereduari eutsi zioten, adibidez Berrizen. 60ko hamarkadan Argia dantza taldeak Berrizko dantzari-dantza ikasi zuen eta poliki-poliki eredu zaharra berreskuratzen joan ziren taldeak. Gaur egun Iurreta, Berriz edo Garai dira dantzari-dantza egiteko ereduak, eta albo batera geratu dira gerra aurrean nagusitu ziren dantzakerak. Baina Argentinan batzokietarako prestatu zen eredu harrek jarraitzen du indarrean. Adibidez, banangoaren urratsa egiterakoan "salto eta buelta" egiten dute. Batzuk gainera muriskak egiteko dohain bikainak dituztela erakusten dute, bai saltoan, eta baita bueltan ere egiten dituztelako muriskak (muriska jirakoak beraz).


Ez dut asmatzen youtubeko bideoak hemen agertarazten beraz...



Argentinako 2006ko Semana Nacional Vasca-ko dantza bideo gehiago hemen:

Jimeno Jurioren kerizpe ederrean

oier_a 2007/02/28 12:45

Badira hilabete batzuk kalean dela Jose Maria Jimeno Juriok Nafarroako dantzei buruz idatzitako artikuluen bilduma jasotzen duen liburua: Danzas tradicionales de Navarra. Historia, toponimia, etnografia, euskararen historia... denetarik jorratu zuen Artaxoako jakintsuak, eta beti zorrotz eta umil. Dantzari buruz ere hainbat lan interesgarri egin zituen, eta horien artean Nafarroako dantzei buruzkoak direnak bildu dituzte liburu honetan. Aurrerago beste batean Tolosako dantzen inguruan idatzitakoak jasoko dituzte.

Pamiela, Udalbide eta Euskara Kultura Elkargoa ari dira Jimeno Jurioren lan osoen argitalpena bideratzen, eta zuzentze lanetan semea, Roldan ari da. Lan izugarria, ikertzailearen lana 62 tomotan antolatu baitute. Roldanek aitortzen zidanez ez du ezagutzen beste autorerik bere lanen argitalpen osoak horrenbeste tomo hartu dituenik.

Nafarroako dantzen liburuari hitzaurrea egiteko proposamena egin zidan Roldanek. Eskerronez baina bertigo izugarriz hartu nuen gonbidapena. Liburuan bertan aurreko edizio baterako eta beste argitalpen batzuetarako Mikel Aranburuk, Joxemiel Bidadorrek eta Juan Antonio Rubio Ardanazek idatzitako lanak argitaratzekoak ziren, eta beraz, bere aitarekin harreman esturik izan ez zuen norbaitekin orekatu nahi zuen argitalpena.

Baietz esan eta berehala larritu nintzen hartutako lanarekin. Abuztuan, Flandriara bidean, autobus ordu luzeetan idatzi nituen orrazketa batzuekin hitzaurrean bihurtu ziren oharrak. Behin argitaratuta izugarrizko poza hartu nuen liburua eskuetan hartu nuenean. Makaleko oparia egin dit Roldanek!

Hona hemen hitzaurreko testua.

Danzas tradicionales de Navarra
Obras Completas de José María Jimeno Jurío - 54
Pamiela, Udalbide y Euskara Kultur Elkargoa
Iruñea, 2006

Prologo
Danza es un término a cuya sonoridad responden antes los pies que la cabeza. Resulta más fácil dejarse llevar por su invitación sensorial que tratar de verbalizar las emociones y definir el concepto. Seducidos por ella, muchos de los súbditos de la disciplina dancística huimos a ritmo de biribilketa de requerimientos para escribir sobre aquello que sólo somos capaces de comprender y explicar con los pies. Y es que ni la más certera descripción de sabores, aromas y texturas de un buen vino puede sustituir la experiencia de degustarlo.  

La danza es para los bailarines y para sus espectadores un lenguaje de comunicación que permite expresar sentimientos, conceptos e ideas que no siempre somos capaces de transmitir a través de las palabras. Si la aproximación a una cultura requiere el acercamiento a su lenguaje de comunicación, los antropólogos de la danza han hecho notar que el estudio de una cultura que vehiculiza parte de sus relaciones a través de la danza exige tratar de aprender también su danza. Precursores de estudios de danza como Gertrude Prokosch Kurath o Katherine Dunham han defendido la necesidad de la formación en danza para una incisiva aproximación a esta área de conocimiento. Kurath ha defendido con ahínco la idea de que bailarines instruidos académicamente o estudiosos con formación de danza constituyen el perfil idóneo para acometer investigaciones sobre danza. Bajo la defensa de este modelo de investigador de danza subyace la idea del doble conocimiento de la misma. Se puede conocer la danza observándola y leyendo sobre ella. Pero junto a ese conocimiento visual y externo, Kurath viene a defender la existencia de un conocimiento sensorial. Bailar es conocer, y en consecuencia, danzar constituye otra manera de conocer la danza. Una forma de conocimiento que no es posible adquirir más que a través de su propia ejecución. Sólo bailando podemos acercarnos a comprender las sensaciones y experiencias que su ejecución física puede transmitir a su ejecutor.  

Entre los autores que han aportado estudios de interés sobre la danza vasca son varios los que han disfrutado de su conocimiento corporal. Pueden valer como ejemplos algunos de los siguientes. Gaizka Barandiaran aprovechó sus habilidades como dantzari y txistulari, para elaborar una colección de trabajos sobre danzas tradicionales vascas en las que destaca la minuciosidad con la que describe los aspectos de ejecución de la danza. Juan Antonio Urbeltz ha conjugado trabajos etnográficos y clasificatorios e interpretaciones de los símbolos de las danzas vascas con la labor de difusión y recreación de las mismas a través de la dirección del grupo Argia. Experimentado txistulari y dantzari, Mikel Aranburu Urtasun ha profundizado entre otros campos en el conocimiento de las danzas que llamaron a la puerta de José María Jimeno Jurío: los paloteados de la Ribera navarra. 

Pero junto a los estudiosos bailarines, han sido las aportaciones llegadas de la mano de los investigadores ajenos al conocimiento corporal de la danza las que han permitido disponer de cimientos sobre los que plantearse nuevas cuestiones. La fecunda trayectoria investigadora de autores como Julio Caro Baroja y José María Jimeno Jurío en geografías como la historia y el folklore, y las precauciones metodológicas con las que se acercaban a las arenas movedizas que pueden llegar a constituir las danzas tradicionales, han constituido una escuela fundamental para sus continuadores. Sus trabajos han permitido tomar en consideración los estudios de danza al mismo nivel que otros trabajos focalizados en aspectos de la vida social y de las organizaciones políticas. Antropólogos especializados en danza han señalado que en algunas culturas la danza puede ser el elemento clave para entender el complejo de valores y comportamientos. Estudios como los realizados por José María Jimeno Jurío sobre los paloteados de la Ribera navarra permiten conocer desde otra óptica la sociedad que los produce. Reivindicamos desde estas líneas la labor y las aportaciones de los investigadores desafectos a la danza. Jimeno Jurío nos demuestra que esa misma condición de observador externo le ha permitido mantener una mirada prudente, metodologicamente afilada y desnuda de prejucios, con la que ha realizado una aproximación crítica y certera al fenómeno de la danza tradicional. 
 

Los estudiosos de la materia han tratado de acotar y definir el espacio de trabajo que el término danza abarca. Muchas de las definiciones propuestas ponen su énfasis en el ritmo o en los patrones de movimiento, y gran parte de ellas recogen la idea de cuerpos en movimientos rítmicos. Desde la antropología de la danza se ha tratado de formular una concepción más amplia del objeto de estudio. Se trata de observar la danza en su contexto, junto al resto de ingredientes que conforman el acto que la acoge. Anya Peterson Royce ha señalado que el propio concepto de danza incluye en muchas culturas elementos que trascienden del simple acto físico de danzar. Su inclusión en “eventos de danza” permite una aproximación que entiende la danza como un elemento integrado en un contexto más amplio. 

De los trabajos de José María Jimeno Jurío recogidos en este volumen se puede entender que coincide con esta lectura abierta del concepto danza que plantea Anya Peterson Royce. Su objeto de estudio encaja perfectamente con el concepto de “eventos de danza” ya que los paloteados de la Ribera navarra son la suma de diferentes manifestaciones culturales como danza, música, teatro popular y recitaciones en verso. Jimeno Jurío señala insistentemente que los paloteados son más que danza. “El paloteado no es baile solamente. Es más”. El autor se siente contrariado por la confusión que genera la denominación del evento completo con el nombre de una danza. “Empecemos señalando la impropiedad del nombre dado al festejo, que responde a una de las danzas, la más ruidosa por los golpes de las makilas, pero que no define o sintetiza el espectáculo”. La advertencia de Jimeno Jurío de que el término paloteado se refiere a un evento que aúna diferentes manifestaciones populares, incluida la danza, coincide plenamente con la apreciación de Anya Peterson Royce. La danza no es danza solamente. Es más. 

Los datos que nos ofrece Jimeno Jurío sobre las últimas representaciones de los paloteados en los pueblos de la Rivera de Navarra nos permiten dibujar el mapa del declive y resurgimiento de esta muestra de cultura popular. Las últimas noticias del paloteado en Corella son anteriores a 1896, en Cintruénigo y en Cabanillas la danza desapareció con el cambio de siglo. Cortes, Ribaforada, Fustiñana, Monteagudo o Murchante contaron con su paloteado hasta finales del siglo XIX. En el año 2001 Joxemiel Bidador certifica la existencia de seis paloteados en Navarra. Son las que se celebran en las localidades de Tudela, Fontellas, Ribaforada, Monteagudo, Cortes y Ablitas. En Cortes sólo la guerra consiguió paralizar en 1936 la celebración del paloteado. Tras 20 años de sequía paloteadora, en 1956 despertó de su letargo y acaba de cumplir otro medio siglo de danzas, músicas y versos de aguzado ingenio. Seguimos a Bidador para observar que el resto son fruto de procesos de recuperación y de creación de los años 70, 80 y 90. El paloteado de Ribaforada comenzó su nueva andadura en 1975 tras 70 años de reposo. El actual dance de San Juan Bautista del Barrio de Lourdes de Tudela data de 1978, el de Monteagudo renació en 1989, en Ablitas se reinventó el paloteado en 1996, y el paloteado de Fontellas nació en 1998. Fustiñana recuperó su paloteado en 1979 para volverlo a perder en 1995.  

Los últimos años de la dictadura franquista se caracterizan por una actividad frenética de los grupos de danza folclórica. A finales de los años 60, la irrupción en el panorama de la danza tradicional vasca del grupo Argia de San Sebastián marcó el comienzo de una nueva linea de trabajo para muchas asociaciones folclóricas, que pasaron de representar devaluadas suites de danzas varias y coreografías de reciente creación, a escarbar en el acerbo popular y tratar de reconstruir modelos coreográficos a partir de las pocas piezas que iban encontrando en el viejo puzzle de la cultura tradicional. Se trataba de intentar recuperar danzas tradicionales que con los cambios sociales, la pérdida de valores tradicionales, el empuje de la ezpata-dantza difundida por las juventudes nacionalistas vascas durante los años 20 y 30, la pesada losa de la guerra civil y la desorientación de la posguerra habían desaparecido de las plazas y solamente vivían en la memoria de algunos de los ancianos. 

Sobre el proceso revitalizador de los paloteados de la Ribera de Navarra, Mikel Aranburu Urtasun ha escrito que “se debe al resurgir de la conciencia del propio patrimonio en los distintos pueblos, a través de sus jóvenes, unida a la actividad de los grupos folclóricos estructurados de corte urbano o de clara influencia urbana”. Pero el proceso revitalizador necesita un hilo del que tirar, unos cimientos sobre los que asentarse. Y ahí nos encontramos con José María Jimeno Jurío. Sus trabajos sobre los paloteados de la Ribera Navarra van a resultar providenciales para los grupos urbanos ávidos de referencias a complejos festivos por restituir y para los jóvenes de pueblos necesitados de elementos culturales sobre los que reinventar sus identidades sociales. 

El propio Jimeno Jurío recapitula los trabajos sobre paloteados de la Ribera de Navarra publicados antes de su incursión en la materia. Gaizka Barandiaran aprovechó su destino en Tudela para recabar información sobre el dance de Cortes que publicó en 1959 y en 1961. Inocencio Aguado estudió el paloteado de Murchante cuyo trabajo vio la luz en 1972. El presente volumen recoge entre otros los trabajos realizados por José María Jimeno Jurío sobre los paloteados ribereños. Estos se publicaron a mediados de los años 70, en plena efervescencia de los grupos de danza folclórica. De ahí se comprende el énfasis que pone en la idea de que el paloteado es más que danza, ya que se podía correr el riesgo de que los grupos de danza rescataran solamente del evento los elementos coreográficos, dejando de lado el resto de ingredientes, como la parte recitada, que el propio Jimeno Jurío consideraba prioritaria y esencial. Ese empeño da cuenta de que el interés de José María Jimeno Jurío por las danzas tradicionales iba más allá de su estudio. Había una clara vocación de revivir los paloteados y sus trabajos pretendían servir de punto de partida y de acicate para ello. A la vista del renacimiento que han conocido los paloteados de la Rivera navarra a partir de la publicación de sus trabajos podemos confirmar que Jimeno Jurío cumplió su propósito.

Mozorrotzeen kronika bat

oier_a 2007/02/21 12:42

Hausterre asteazkena. Bukatu dira 2007ko inauteriak. Bueno, zenbait tokitan izango dira oraindik ospakizun batzuk, baina ez da arrunta behin garizuman sartuta inauteriak ospatzen jarraitzea. Eguen zurian hasi eta inaute asteartea bitartean nire inaute-joan-etorrien kronika da ondoko lerrootakoa.

Eguen zurian hasi esan dut, baina lan kontuekin berandurarte ibili nintzen ostegun gizenean, eta inauteriei usainik ez nien hartu ostiralararte. Kaldereroen etorrera ospatzen dugu Eibarren barixaku erregularrean. Badira 16 urte kaldereroen jaia berreskuratu zela Eibarren, eta berreskuratu diot, gerra zibilaren aurretik ere ospatzen baitzen kaldereroen jaia Eibarko aratosteetan. Aurten gonbidatu bereziak Zuberoatik iritsi dira Eibarrera. Mauleko Tokia Theatre antzerki konpainiaren eskutik Kauterak ikusgarria eskaini da kaldereroekin batera. Maskaradetako kauteretatik abiatuta, inauterieetako iruditeria eta pertsonaiak baliatuz, eta antzerki garaikidearen moldeak eta su-baliabideak egokituz, kale ikusgarri ederra paratu dute Tokia Theatrekoek. Kalderero eta Kauterak inauterien etorrera elkarrekin ospatu genuen Eibarko kaleetan.

Zaku-zarrak

Igande arratsaldea Lesakan. Pilotaleku ondoan aurkitu ditut herriko gazteak mozorroak prestatzen. Lasto tontor bat dago bazter batean eta zaku-zar-gaiak zakuen barrualdea laztoz betetzen ari dira. Dozena bat argazkilari klik, klik, klik, klik ari dira, eta erdi-erdian telebista kamera pare bat, horietako bat, steady-cam batekin, hiru lagun argiztaketa lanetan, bestea jirafa-mikro batekin. Lesaka zaku-zar 1Zine plato bat dirudi honek. Hasi naiz ikasten inauterietan, kalejira eta emanaldiak beste, mozorrotze prozesuak berak direla festa eta ikusgarri. Mairu batzuk eta goitar batzuk ere bertan dira mozorrotzea gertutik jarraitzen.

Hanka bakoitza zaku batean sartu eta lastoz bete. Gorputza beste zaku batean sartu eta hori ere lastoz bete. Ondoren, emakume talde batek hanketako zakuak enborreko zakuarekin josten dizkiete. Aurpegian zapi txuria jarri eta guraizeekin zuloak ebakitzen dizkiete. Begientzat zuloak ondo datoz, baina presa gehiago dute gazteek ahoko zuloa irekitzeko. Garagardo botilak biberoiak bailitzan hustutzen dituzte. Ez dakit lasto barruan bero dagoelako den, etxetik egarrituta etorri diren, ala ondoko erakustaldi fisikorako hidratatzen eta depositoa gasolinaz betetzen ari diren.

Hasi da zaku-zar taldea lerroan jarri eta martxan jartzen. Ez ditut kontatu baina 40 inguru izango direla kalkulatzen dut. Gehienak mutilak, baina badira bospasei neska tartean. Makil luze bat du eskuan lerro buruak eta beste makila luzea darama azkenak. Atzetik musika banda dute. Musika hastearekin batera hasi da zaku-zarren martxa. Puxikak batera eta bestera indarrez astintzen dituzten eta erritmo biziz gurutzatzen dituzte Lesakako kaleak. Aurretik, inguruan eta atzetik ikusle, argazkilari eta festazale talde zabala. Aldian behin gelditu eta fandangoa dantzatzen dute zaku-zarrek, besoekin, oin astun horiek altxatuko dituenik ez baitago. Makina bat zaku-zar altxatzen lagunduta, ipurdia puxikek ondo berotuta eta zaku-zarren segida osoaren irudi indartsua gogoan utzi dugu atzean Lesaka.

Ziripot mozorrotzen

Esan dut lehen ere. Mozorrotze prozesua bera ikuskizun eta festa da inauterietan. Astelehen eguerdia da Lantzen. Kaleetan gora eta behera dabiltza hainbat ikusle, eta baita bizpahiru eskolatako ikasle mordoska bat ere, asper-asper eginda. "12.00etarako etorri gara eta bagoaz Iruñea aldera", Lantz ziripot janztenesan digu irakasle batek. Inauteria hasi orduko 14.00-14.30ak izango dira eta ikasleek dagoeneko ongi miatu dituzten Lantzeko lau kaleak txangorako zeramaten paga xahutzeko denda bila. Iruñean gastatu beharko dute.

Ostatuan hamaiketakoa bukatzen ari dira herriko gazteak. Ostatuaren lehen solairuan bertan, Fermin Garaikoetxeak txistua atera du eta Fermin Salaberri atabala prestatu du soinean. Lantzeko Zortzikoaren lehen doinuekin hasi dira gazteak mahaitik altxatzen eta zortzikoari lehen bueltak ematen. Gorputza piska bat berotu ondoren, ganbarako atetik ezkutatzen hasi dira. Irripartsu eta atsegin agurtu gaitu Mintxok ohi bezala. "Nahi duzu gora igotzea?". Jo du ganbarako atea eta atezainaren adar-jotzeak gora-behera sartu gara eskilaretan gora.

Ganbara ilun eta zabalean sartu gara. Garo sikua lurrean, eta leihoko argi txuriak lagunduta gazte bat ari dira jazten beste bospasei lagunen artean. Hanketako zakuak garoz bete dizkiote lehenengo. Lantz MielotxinGorputzeko zakuak lan gehiago izan du. Bizkarrean belarmeta oso bat sartu behar diotela dirudi. Atezainak ganbarako atea ireki duela dirudi eta jendez lepo dago. Eutsiko al dio egur zaharreko lur honek gu guztion pisuari?? Argazkilari guztiak Ziripot izango denaren inguruan ari dira. Gaur ez dago telebista kamerarik, eskerrak, horien foko indartsuek argi naturala izorratzen dute. Ganbara erdian, zutik, eta bakar-bakarrik dago Mielotxin. Ondoan jarri eta izugarria dela konturatu naiz. Hiru metro erraz.

Perratzaileak agertu dira dagoeneko Lantzeko kaleetan. Itxura beldurgarria dute. Halako batean eztanda egin du inauteriak. Txatxoak bazter guztietatik atera dira, zaldikoa eroantzean dabil batetik bestera ihesean, Ziripot behin eta berriz bultzatu eta lurrera botatzen du, eta Fermin eta Ferminek txistu, danbolin eta atabala dantzarazten dute. Lantzi itzulia egin ondoren pilotalekura iritsi eta zortzikoa dantzatu dute. Bai luze dantzatu ere. 10 minutuz ariko ziren zortzikoa dantzatzen. Segidan fandangoa eta arin-arina jo dute txistulariek, eta handik ostatura erretiratu dira mozorroak.

Zomorroak Goizuetan

Kezkatuta dabiltza Goizuetako gazteak, inoteak asteartean ospatzea gero eta zailago gertatzen zaielako. Aurten inauteri aurretik bilera egin dute herrian, eta adinekoek esan dute horrela behar duela,Goizueta zagi-dantza asteartez, eta beraz, gazteek ahalegina egin dute tradizioari eusten. Bazkalostean, kafea luzatu gogotan aurkitu ditugu Goizuetako gazteak.

Nagitasunak astindu eta mozorro edo makilariak hasi dira tabernatik ateratzen. Baita zomorro edo ikazkinak ere, zagia bizkarrean eta aurpegia beltzez eta begi eta ezpainak gorriz margotuta dituztela. Soinujoleen erritmora Goizueta mutur batetik bestera gurutzatu dute, kale-mutur bakoitzaren aurrean geratu eta zagi-dantza eginez. Zomorroek neskak harrapatu eta muxu emanez hauei aurpegia belzten diote.

Zagi-dantzaren doinua burutik kendu ezinda pasa ditugu Goizuetatik irteteko pasa beharreko seirehun errebueltak. Sardinaren ehorzketa ospatzen ariko dira dagoeneko hainbat tokitan. Etorriko dira inauteriak datorren urtean ere.

Coliseoa badator, eta orain zer?

oier_a 2007/01/08 08:17

Eibar, herriaren arima aldizkariaren 2007ko urtarrileko 75. zkian argitaratutako artikulua.(Ego Ibarraren gunean aurki daitezke aldizkariak osorik pdf formatoan, hemen azken hau)



Datorren otsailean, martxoan, apirilean edo dena delakoan (hori bai, maiatzaren 27a baino lehenago seguru baietz!) Coliseoaren ateak berriz irekitzen direnean, Eibarko kultur dinamikan aro berri bat hasteko aukera izango dugu. Paradoxa izan da antzerki jardunaldi entzutetsuak horrenbeste urtetan antolatu eta gozatu dituen herriak ez izatea antzokirik hiri-gunean.

Coliseoa antzoki bihurtzeko egokitze eta berritze lanek luze eta korapilotsu jo dute. Badirudi Eibarren egiten diren obra publiko guztiak aldez aurretik kondenatuta daudela atzeratu eta hamaika arazorekin laberinto burokratiko eta politikoetan galtzera. Kiroldegiarekin hasi, Portalearekin jarraitu eta Udaletxea berarekin segi, obra bakoitzak bere kalamitateen historia propioa du, eta ziur aski pisuzko arrazoiak izango ziren tartean, baina, ekimen publikoaren patu petralak zer pentsatua ematen du.

Aurrera begiratzeko unea dugu orain, eta egokitze lanen azken txanpan sartuta dagoen Coliseoaren etorkizunari begiratzeko garaia da. Coliseoa zinea zen, ez zen antzokia, eta beraz, hasi aurretik erronka zuten arkitektuek: zine bat antzoki bihurtzea. Hori egin ahal izateko besteak beste eskenatokiarekin izan dira arazo latzak. Coliseoak eszenatoki txikia zuen, zineak ez baitu eszenatoki beharrik, eta eszenatoki hori handitzeko harmailak txikitu behar izan dira nabarmen.

Zinea antzoki bihurtzeko prozesu horretan arkitektuek izan dute azken hitza, baina aipatzekoak dira azken bi urteotan Eibarko zenbait ordezkarik egin dituzten ekarpenak. Eibarko udaleko teknikari eta hautetsi politikoek antzokietan adituak direnei eskatu zieten aholkularitza. Eta antzokietan adituak nortzuk dira? Ba, antzokietan lan egiten duten teknikariak eta antzokietan aritzen diren artistak. Alegia, antzokiak barrutik bizi eta sufritzen dituztenak. Eibarko Antzerki Jardunaldietan formatu eta bere ibilbide profesionala antzokietako teknikari bezala egiten ari direnek erantzun diote gonbidapenari. Manolo Murillo da horietako bat, eta berari zor dizkiogu Coliseo antzokia izugarri hobetu duten hainbat hobekuntza proposamen.

Kezka dantza taldeko kideok ere izan dugu Coliseoaren berritze eta egokitze lanak hurbiletik jarraitu eta gure iritzia emateko aukera. Ezin esan antzokietan aditu-adituak garenik, baina azken urteotan hainbat antzoki barrutik ezagutzeko aukera izan dugu, eta gure eskarmentua baliatzen saiatu gara. 1994tik Juan Antonio Urbeltzek sortutako ikuskizunetan parte hartu dugu eta Argia dantzari taldearekin Euskal Herriko antzoki gehienetan dantza egitea tokatu zaigu. Donostiako Victoria Eugenia edo Iruñeko Gayarre antzoki zaharrak sufritu ditugu, Kursaal eta Euskalduna bezalako auditorio erraldoietan gozatu dugu, Gasteizko Printzipal berrituan edo Miarritzeko Gare du Midi zoragarrian aritzeko zortea izan dugu, Andoaingo Bastero inauguratu dugu, eta Basauri, Tolosa, Barakaldo, Azkoitia, Elgoibar, Ermua, Agurain, Durango, Arrasate eta beste hainbat antzoki probatu ditugu. Eszenatoki txiki baten mugak gure larruan jasan ditugu, agertokiaren sorbalden –eskenatokiaren alboetan, teloiek estaltzen duten espazio hori- garrantziaz ohartu gara, aldageletan espazioaren aprobetxamendu onak zein garrantzi du ikasi dugu.

Orain bi urte inguru Coliseoko planoak ikusi genituenean kezka handiak sortu zitzaizkigun antzoki bezala erabiltzeko zituen mugak ikusita. Planoan ikusitako eszenatokia txiki-antzekoa iruditzen zitzaigun, mugatu samarra, baina batez ere eskenatokiaren sorbaldetan ikusten genizkion arazo larrienak, ez baitzuen horretarako tokirik. Uni Kultur Elkarteko lagunak ere arazo horren jakitu ziren, eta beraz, eszenatokia eta bere inguruak handitzera eta egokitzera bideratu ditu Manolo Murillok bere zuzenketa-proposamen nagusiak. Azken hitza arkitektuek dutela esan dut lehen, eta beraz, proposamen batzuk onartu dizkiote eta beste batzuk bidean geratu dira. Baina azaroa hasieran Udalak lanak bertatik bertara ikustera gonbidatu gintuenean Coliseoa antzoki itxura hartzen hasita zegoela ikusteko aukera izan genuen. Eszenatokia aurreratu egin da eta sorbaldak agertu dira alboetan. Agertoki polita izango du Coliseoak. Mugatua, eta hainbat ekitaldi ertain edo handitarako ez du aukera askorik emango, baina oro har izugarri hobetu da planoek erakusten zutenaren aldean, eta pozik egoteko moduan gaude. Hobekuntzak askotarikoak izan dira, eta artisten eta aktoreen lana erraztea, eta mugarik ez jartzea, izan dute helburu gehienek. Ikusleei begira ere egin dira hobekuntzak. 500 eserlekutik gora izango ditu Coliseoak, lehen zituenak baino dezente gutxiago, baina zinea antzoki bihurtzeak eragindako murrizketa da hori. Ikusleak eskenatokitiik hurbil eseriko dira, eta antzoki beroa izateko ezaugarriak ditu. Ikusiko dugu hala ere, urtean zenbat aldiz betetzen den…

Eta barruan zer?

Edukiontziari begira denbora asko daramagu, eta bada garaia edukiarekin berarekin arduratzen hasteko. Antzokia izango dugu Eibarren, hiriaren erdigunean, baina zertarako? Orain arte toki desegokietan egiten ziren hainbat ekitaldi bertan egingo dira aurrerantzean. Baina hortik aurrera Udalak ez du jakinarazi antzoki horretarako programaziorako ahalegin berezirik egiteko asmorik ote duen. Antzerki Jardunaldietatik kanpo urte osoko antzerki programazio interesgarri bat izango al dugu? Musika, dantza eta bestelako ikuskizun erakargarriek egingo al digute bisita Coliseon? Horretarako aurrekontu bereziak jarriko al ditu Udalak? Coliseoa lan-ildo estrategikoa izan da Udalarentzat azken hilabeteotan, baina behin edukiontzia inauguratuta bukatuko al da atentzio berezi hori? Udal hauteskundeak gainean ditugu, beraz, alderdi politiko guztiei zuzentzen dizkiet galdera hauek. Zein proposamen programatiko ditu zuen partiduak Coliseoaren funtzionamendu eta dinamizazioari buruz?

Zerbitzu, merkataritza eta aisialdiaren alorrak izugarri indartu dira azken urteotan. Badirudi zenbaitek Corte Inglesaren gain utzi nahi dituela Eibarrek izan ditzakeen erakarmen dohain nagusiak. Kontsumo globalizatuaren eta aisialdi merkantilizatuaren eredu penagarria ginateke bide horretatik itsuan joko bagenu. Inbertitu dezagun programazio kultural ausart, anitz eta indartsu batean, eta izan dadila gure jarrera kultural dinamikoa Eibarrek duen erakartze gaitasunaren sinboloa. Gizarte bezala hazi, jantzi eta sendotuko gaituen mugimendu kultural indartsua sustatu dezagun, eta izan dadila Coliseoa Eibar zuzpertu eta bizi baten akuilu. Udalak kulturaren aldeko apustu garbia egitea gustatuko litzaiguke zenbaiti. Eta eibartarrek apustu horri interesez, parte-hartzez eta jarrera kritikoz erantzutea. Coliseoa badator. Baliatuko dugu aukera hori?

Soka-dantzaren inguruan Forumen

oier_a 2007/01/05 13:53

Datorren urtarrilaren 9an, ETB2ko Forum saioan agertuko naiz David Barberok elkarrizketatuta. Orain pare bat aste grabatu genuen elkarrizketa Iurretan eta soka-dantzaren ingurukoa izan zen.
2006-12-13_Forum-David-Barberokin
Aurretik, David Barberorekin berarekin bildu nintzen arratsalde batez eta gaiaren nondik norakoak komentatu genituen. Informazio harekin osatu zuen berak elkarrizketarako gidoia, eta elkarrizketa osatzeko telebista irudiak eta argazkiak ordenatu genituen.

Iurretan, albistegiak egiten diren platoan egin genuen elkarrizketa. Platoan hormak berde-berdeak dira, goian fokoak eta aurrean kamerak. Horma berde horiekin hartzen dira irudiak eta ondoren, errealizazio gelan, horma berdeen gainean programarako diseinatu den dekoratu-birtuala ezartzen da.

Gustora egon nintzen elkarrizketan, lasai eta hitzak ondo neurtu nahian, baina ikusiko dugu emaitza zer nolakoa den. Bueno, nik ikusi dut, elkarrizketa bukatu bezain pronto, DVD bat eman baitzidaten, elkarrizketa grabatuarekin, eta baita argazki pare bat ere.

Forum
Urtarrilak 9, asteartea
9.00etan ETB2n


Elkarrizketak sukaldatzen

oier_a 2007/01/04 17:59

Sukaldatzea izan daiteke manipulazio hitzak dituen konnotazio ezkorrik gabe gauza bera adierazten duen hitz bat. Kazetaritzan testuak, eta elkarrizketak, kozinatu egiten dira, sukaldatu. Ahozko diskurtsoa idatzira egokitzeko, bukatu gabeko esaldiak osatzeko, diskurtsoan saltoak saihesteko, maketaren neurrira egokitzeko, eta... elkarrizketatuaren  hitzak kazetariaren bahetik iragazita aurkezteko. Aurreko mezuan Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa aipatu dut, eta berriz ere nator elkarrizketa horrekin, sukaldatze prozesu horien arriskuak azaleratzeko adibide polita da.

Elkarrizketa bera argitaratu da DVn eta El Correon, kazetari berak eginda, eta galdera-erantzun gorputz berarekin. Baina, batetik bestera hainbat ñabardura daude. Hasteko elkarrizketa bera baina titularrak erabat desberdinak dira.  «Lo que más nos ilusionó fue ver la emoción de nuestras madres» jarri diote titularra DVn.  Eta Correon berriz  "No hay ninguna compañia vasca que me motive" esanarazi diote Luciari. Correoko testuan bertan begiratuz gero hauxe da galdera-erantzuna:

"-¿Le parece esperanzadora la situación de la danza en el País Vasco?
-Teniendo en cuenta que no hay una compañía que te pueda motivar, creo que el trabajo que se está haciendo en el País Vasco es muy bueno. Cada vez más bailarines vascos triunfan en el mundo."


Hortik elkarrizketaren titular hori ateratzea gehitxo izan daiteke, baina oraindik harrigarriagoa da kontua Diario Vascoren elkarrizketan galdera-erantzun hori begiratzen badugu:

"- ¿Le parece esperanzadora la situación de la danza en el País Vasco para alguien que quiera empezar en este mundo?
- No existe una compañía, que es algo que te puede motivar mucho, cuando aspiras a entrar en ella. Pero creo que a pesar de eso el trabajo que se está haciendo en el País Vasco es muy bueno y hay cada vez más bailarines vascos triunfando en todo el mundo."


Esan bezala elkarrizketa bakarra da, Ricardo Aldarondok  Donostiatik egindakoa. Beraz, hortik aurrerako guztiak kazetarien sukaldatzeak direla pentsatu beharko dugu. Ricardo Aldarondok normalean DVn idazten duela kontuan hartuta, jatorrizkotik hurbilago DVko bertsioa egon daitekeela pentsatzen dut. Hor galderak, nire ustez, adierazi nahi du ea dantzaren munduan hasten ari den batentzat Euskal Herriko dantzaren egoera erakargarria gerta daitekeen. Eta Luciak erantzuten du hemen dantza konpainia bat ez egoteak ez duela laguntzen, hori beti izaten baita motibaziorako lagungarria, bertara sartzeko gogoa pizten baitezake. Galdera-erantzuna El Correora pasatzean galdera moztu egin dute, eta hemengo dantza egoera Lucia berari zer iruditzen zaion galdetuko baliote moduan geratu da. Ondorioz, badirudi erantzunean bere buruaz ari dela, eta bertan dio ez dagoela dantza konpainiarik hemen, eta horrek laguntzen duela motibazioan. Beraz, manipulazio guzti horretatik El Correoren titularra: "No hay ninguna compañia vasca que me motive". Luciaren hitzen erabateko manipulazioa (bere konnotazio okerrenean) nire ustez, Luciak esan nahi zuena horrelako zerbait baitzen: "No existe una compañia vasca, [que es algo que puede motivar mucho para alguien que quiera empezar en este mundo de la danza]

Dantza ikasketak egiteko bekak

oier_a 2007/01/04 17:32

Lucia Lakarrari egindako elkarrizketa luzea argitaratu zuten atzo El Correon eta Diario Vascon. Urte berri eguneko kontzertuan egindako emanaldiak izugarrizko oihartzun mediatikoa izan du. Prentsa osoa telebistara begira jarri da. Hori baino makina bat emanaldi interesgarriago eta hobeago egingo zituen Zumaiako dantzariak, baina telebista telebista da, eta urte berri eguneko kontzertua show mediatiko bat.

Luciari egin dioten elkarrizketa honetatik pare bat gauza komentatu nahi ditut. <dantzan> posta zerrendara bidalitako pare bat kontu dira. Bat post honetan jarriko dut eta bigarrena hurrengoan. Euskal erakunde publikoen bekei buruz galdetzen dio kazetariak, eta Lucia Lakarrak oso argi erantzuten du beka horiei esker izan ez balitz ez litzatekeela iritsi den tokira iritsiko. Hauxe da bere erantzuna osorik:

"- Usted comenzó con becas de la intituciones vascas. ¿Cómo valora ese tipo de ayudas institucionales?
- Comparando con el resto de España, en el País Vasco tenemos una gran ayuda con las becas de la Diputación o del Gobierno Vasco, sin las que yo no hubiera podido estar donde estoy hoy en día. Porque todo eso de irte a Madrid o al extranjero a estudiar es algo muy caro que una familia normal no se puede permitir. Sin las becas no creo que hubiera tenido una posibilidad de lanzarme y hacer algo en el mundo de la danza. Pienso que es una ayuda enorme que tienen los bailarines vascos.
"

Luciak ikuspuntu ekonomikotik planteatzen du auzia, eta dudarik gabe oso garrantzitsua da hori. Baina nik uste dut beka horien eragina ekonomikoa baino gehiago dela. 14-16 urte inguruko gaztetxo batek dantzara dedikatu behar duela etxean esateak izugarrizko ardura eta kezkak sortzen ditu gurasoengan. Hasteko gehienek (ezta gazteak ere) ez dute argi afizio horrekin ofizio bat egin daitekeenik. Bestetik hezkuntza sistema arrunta albo batera utzi eta ikasketa berezietara jotzea. Eta gainera, kasu gehienetan hori dena etxetik urruti. Adolfo Yebra, Igor Yebraren aitak oso ongi adierazten zituen kezka horiek elkarrizketa batean:

"Nosotros a Igor le mandamos con catorce años a Madrid a vivir solo. ¡Que lo mismo que ha salido un bailarín podía haber salido un golfo! Porque ya a los quince años ganó un montón de tela venciendo en el Festival de Eurovisión de París. Un chaval de esa edad ganando ya dinero... ¡podía haber sido el desastre padre!"

Beka horiek eskaintzen duten babes ekonomikoaz gain, nire ustez konfidantza eta berme bat ere eskaintzen dute. Hau da, gazteari beka bat emateak adierazten die gurasoei erakunde publikoek eta dantza adituek oso modu altuan baloratzen dituztela gazteak dantzarako izan ditzakeen dohainak, eta prest daudela bere ikasketa prozesua ekonomikoki babestera. Gurasoa konturatzen da, erakunde publikoak prest badaude dirua jartzeko bere seme-alabaren formazioan zerbait berezia izango duelako dela. Ez daki etorkizunean lanbide horretatik bizibidea eskuratu ahal izango duen, baina gutxienez konturatu da beste gazte guztiek ikasketak laguntzarik gabe ordaindu behar dituztenean, bere seme-alabak laguntza ekonomiko berezia duela ikasketa horiek burutzeko, eta horrek konfidantza handia ematen die gurasoei seme-alabaren nahia betetzen laguntzeko.

Dantza 2006 urtean

oier_a 2007/01/03 13:47

Ibilbide distiratsua egin du, 14 urtez puntako dantza konpainia batean ari da, baina erretiroaren eguna hurbiltzen hasi zaionean iritsi zaio bere konpainiarekin etxean dantzatzeko aukera. Urtzi Aranburu da bera, eta bere betiko konpainiarekin, Nederlands Dans Theater-ekin izan da Donostian dantzan. Beste batzuk ez dute horrenbeste itxaron behar izan. Jorge Nozal-ek hiru urte daramatza NDTen, eta Urtzirekin batera izan da Kursaalen. Asier Uriagereka mungiarra Bilbon izan da Montecarlo Baletarekin.

Urrats sendoekin ari da ezagutzera ematen mundura Ballet Biarritz. Kultura alorreko 2005eko Sabino Arana saria eman diote Thierry Malandainek gidatzen duen taldeari. Nazioarteko errekonozimendua eskuratzen ari da eta aldi berean beti da prest Euskal Herrian bertan dantzatzeko. Taldea ari da poliki-poliki borobiltzen, eta aurten bi dantzari gazte, Ione Miren Agirre eta Fabio Lopez, sartu dira konpainian. Agirrek Ballet Biarritz juniorren borobildu du dantzari profesional izateko prestaketa, eta beraz, gazteen konpainia hasi da bere fruituak ematen. Euskal Herriak badu dantza konpainia nazionala, eta Ballet Biarritz du izena.

Dantzaren aurpegi berritzaileena sustatzen 20 urte bete ditu La Fundicionek. Luque Tagua eta Laura Etxebarriaren ausardia eta bultzadari esker dantzak espazio duin bat du Bilboko programazio kulturalean. Azken urteotako euskal koreografo interesgarrienak galdategi horretatik pasa dira. Horien artean dira Asier Zabaleta eta Blanca Arrieta. Zabaletak Look lan interesgarria aurkeztu du aurten, eta Blanca Arrietak ere urte oparoa izan du, hainbat lan berri bezain ausart plazaratu baititu.

Elai-Alai Fundazioak Folklore Azoka jarri du martxan Portugaleten. Sakabanatuta dauden hainbat ekarpen interesgarri asteburu bakarrean eta teilatu beraren azpian bildu dira. Mereziko luke ekimenak jarraipena izatea. Bildu eta hausnartzeko beharra baitu alorrak. Bide horretatik, Eusko Ikaskuntza musika eta dantza tradizionalaren inguruko gogoeta bultzatzeko ahaleginetan ari da. Festen iragana eta etorkizuna, eta Zuberoako dantzak aztertu dira aurten burutu dituzten jardunaldietan. Hain zuzen ere azken urteotan egindako gogoetak eraman ditu Juan Antonio Urbeltz-ek AEBtara eta bertako zenbait unibertsitatetan aurkeztu ditu. Boisen, Oñatiko dantzak tradizio propiotzat hartu zituzteneko 25. urteurrena ospatu dute. Euskal dantza tradizionalen katalogoan sartu beharrekoa da Idahoko hiriburuan San Inazio egunez dantzatzen diren dantzak.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Kulturaren Euskal Plana xehetu eta zehazteko lanean ari da dantzaren sektorea. Enpresa batek prestatutako txostena dugu orain mahai-gainean, eta lehen irakurketak esaten digu nahikoa lan badugula aurretik. Bai txostena bera osatzen eta zorrozten, eta baita, dantzaren alor ahul honi falta zaizkion bitaminak aurkitzen.

Nor zara zu, zer egin duzu Olentzerorekin?

oier_a 2006/12/12 08:56

Argia, 2006-12-10

Hogeigarren mende hasierako Orentzago zarpail, mozkorti eta zakarra desagertu da Zarautzen. Haren tokia 70-80ko hamarkadetan hedatu zen Olentzero zintzo, garbi eta eskuzabalak hartu du. Xabier Alberdi eta Xabier Etxaberi esker ezagutu dugu Olentzero eta Erregeek Zarautzen izan duten bilakaera. Aurten 50 urte ospatzen da Iruñean Olentzero plazaratu zutela. Patxi Labordak kontatu dit pertsonaia eta ohiturak Lesakan jaso zirela, 1956an Iruñean aurkeztu eta handik Euskal Herri osora zabaldu dela. Gazte eta helduen ohitura zena, umeei begira egiten hasi zen gero. Zenbaitek Olentzero euskalduntzat eta Erregeak espainoltzat etiketatu, eta aurrez aurre jarri nahi izan ditu, baina Xabier Etxabek bikain laburbildu zigun lehia faltsu horren emaitza: umeak irabazle, opari sesio doblea baitute orain.

Hurrena Olentzerori bikotea bilatzea izan da. Berdintasunak -elebitasunak bezala- bikoiztea esan nahi omen du. Olentzero gizonezkoa denez, emakumezko pertsonaia bat jarri diogu ondoan. Mari Domingi du izena, eta Olentzerorekin batera ekartzen ditu opariak. Nor ote zen Mari Domingi hau ez dago oso garbi, baina Olentzeroren aitzakian kantatzen genuen abestietako batean agertzen zen. Xabier Etxabek kontatu dit Manuel Lekuonak Oiartzunen jasotako kopletan Olentzerok emazte bat zuela aipatzen dela: «Olentzero guria, portuna tristia, arropak saldu dizka bere emaztiak». Baina kontuz! Lagun batek ohartarazi dit Mari Domingi ez dela Olentzeroren emaztea. Gizarte eredu berriek agintzen duten moduan, Mari Domingi Olentzeroren laguna da.

Baina oraindik badugu lan apur bat Olentzero hau domatzen. Telebistak pipa kendu dio. Erretzeko debekuen aroan ez da batere itxurosoa umeen aurrean «pipa hortzian duela» ibiltzea. Bestalde, ikertzaile zarauztarrek susmoa hartu diote Olentzeroren begi gorriei. Harrapatu duen arrainaren espezia legatza legatzus izan daitekeela iradoki dute, alegia, kanaberarekin baino «meriendatzeko» daramatzan «botila arduekin» errazago harrapatzen dena. Beraz, Olentzero, erne botila-festekin! Eta hemendik aurrera dietan, ez kapoi ez arrautzarik, gorpuzkera liraindu eta «urde tripa handi» fama hori ezabatu behar dugu.

Interes politiko eta ekonomikoen babesean, eta zuzentasun politikoaren izenean, tradizioak nola sortzen, moldatzen, egokitzen eta erabiltzen diren erakusten digu Olentzeroren ibilbide labur baina oparoak. Papa Noel eta Santa Claus opari-banatzaileen inbasioari aurre egiteko euskal pertsonaia bat hautatu, zabaldu eta arrakastaz nazionalizatu dugu. Bale, badugu euskal gabonetako sinboloa. Arlote samarra tokatu zaigu ordea, eta Operación Triunfo edo Star Academyrako bezala atondu behar izan dugu. Olentzero telebistak bahitu eta ekonomikoki ustiatu nahi duen panpina da. Basajauna zibilizatu, mozkortia errehabilitatu, ikazkin zakarra mezulari goxo bihurtu, eta merkaturatzeko moduko peluxe otzana daukagu.

Azken urteotan kultura -edo merkatu- amerikarrak erakutsi digu Santa Claus gabonetako pertsonaia maitagarri bat baino gehiago janzkera bat, moda bat, abenduko joera estilistiko bat dela. Merkatal zentroetako zaintzaileek, kaleko eskaleek, guraso penitenteek, lapurrek eta hoteletako azafatek gorritzen dute eguberri anglosaxoia. Bistan da zenbaitek merkatu horren euskal opila jateko baliatu nahi duela Olentzero. Honezkero Olentzero marka erregistratua izango da eta laster kopletan «oles-oles SGAErentzat gatoz eske» kantatuko dugu.

Laster ikusiko dut autopistako ordainlekuan eta orduan galdetuko diot: nor zara zu eta zer egin duzu Olentzerorekin?

Aurkezpena

Dantzing

Hitzen eta gorputzen dantza

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) Dantzaria naiz. Kazetaritza eta Antropologia ikasketak egin ditut, ETBn eta Elhuyar-en egin nuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari naiz buru-belarri dantzan.com elkartean. Eibarko Kezka dantza taldea dut bigarren etxea eta Donostiako Argia dantzari taldeak argitzen dit bidea.  <eibartarrak> posta zerrendaren bidez Interneti zukua ateratzeko aukerak ikasi eta dantzaren alorrean aplikatzen saiatu naiz. dantzan.com izan da ahalegin horien ondorio nagusia, euskal dantzarien informazio gune bat. Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari naiz EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditut.

Blog honetako testuen lizentzia: Creative Commons by-sa

twitter