Popatik gramatika
Luze hitz egin dezakegu Jokini buruz. Aztertu dezakegu nola den posible 2008 honetan Bilbon jaio, hezi eta bizi den batek euskaraz tutik ere ez egitea. Kritikatu dezakegu bere interes falta, gurasoen erabakia, edo nahi beste, baina errealitate bat da, Jokin asko dago Euskal Herrian.
Jokin eskola minoritario horietako batean ibili da beti: A ereduan, guztiz espainola den eredu linguistikoan. Euskara, Jokinentzat, ez da hizkuntza bat. Beste barik irakasgai bat da, bere gurasoek latina ikasi behar izan zuten moduan. Jokini euskarak ezer gutxirako balio dio: txakurrari izena jartzeko, enpresa bat sortzen duenean rotulo elebiduna jartzeko, eta lagunak agurtzeko. Epa!
Egunero doa eskolara. Astero-astero hiru ordu pasatzen ditu eskolan euskara estudiatzen. Ikasi, baina, beste kontu bat da. Jokinek ez du orain arte euskararik ikasi, estudiatu baino ez du egin. Gramatika irakasten diote. Aditz taula batzuk buruz ikasiko ditu eta datorren asteko azterketan buruan gordetako taula guztiak irauli. Hor geratuko da dakien guztia, paperean. Burua hustuko du eta ez zaio euskararen arrastorik ere geratuko.
Euskara klaseak ez du Jokin euskarara hurbildu. Jokinek hesiak eraiki ditu bere inguruan: euskara zaila da eta ez dio ezertarako balio. Eta, egia da, orain arte ikasarazi diotenak ipurtzuloa garbitzeko ere ez dio balio Jokini. Horixe, ba: popatik gramatika.
Patxi: ¿pirata o ricachón?
Dice tener miles de películas en DVD. En música tampoco se queda corto el tío, nada menos que 8000 discos entre vinilos y CDs.
Mis preguntas son:
- ¿Serán copias pirata?
- ¿Un sueldo socialista da para tanto?
- ¿Serán regalos? Si es así... ¿cuánto le regalarán al Presidente?
Maria Luisa: agur ta ohore
Erraz esaten da hamalau urtian egon dala andra hau present nere bizitzan. Dittudan urtien %70a ez jata baña, zifra makala begittatzen. Akaso nagusixaguek ez naute konprendiduko, eta gaztetxuaguek ezta. Euskeraz telebisiñorik ikusten ez dabenak be ez dau jakingo, seguraski, zer sentitzen doten. Baiña euskal telebista ikusten daben nere edadekuek badakixe zelako hutsunia sentidu doten Maria Luisak agur esango zeskula jakin nebanetik.
Ikusi bideoaren bigarren zatia, 1.15 minututik aurrera.
Goian bego, Maria Luisa.
Enaitz Iriondo kasua: internetek behartu du prentsa tradizionala
Nire artikulua irakurri zuen baten batek foro batean jakinarazi zuen gertatutakoa, eta bertatik beste blog batera heldu zen albistea. Hurrengo egunean Meneamen azaldu zen. 1419 botu. Eta bertatik gehiago hedatu zen. Nere blogean ere antzeman zen mugimendua: mezu pribatu zein erantzun publiko pila jaso nituen. Artikulu hark blog osoak bezain beste bisita jaso zituen.
Duela egun batzuk, epaiketa egingo dela eta, blogari batek eman zuen albistea. Meneamen 2000 bototik gora daramatza, gaztelerazko aupatun ere azaldu da. Berriro ere blogosferan astindua hasi zen. Nik euskaraz idatzi nuen eta Zabaldura bidali: sekula Zabaldun botu gehien jasotako albistea izan da.
Izugarrizko zurrunbiloa sortu da. Hainbat blog ari dira ohiartzuna hedatzen. Albiste berriak agertu dira Meneamen. Eta zurrunbiloak agentziak harrapatu dituzte, eta medio guztiak hasi dira jo-ta-sua. El Pais izan da lehena, uste dut, baina denek jarraitu diote. Batzuk aipatzearren, eitb24, El País edo 20 minutos
. Telebistetan ere azaldu da (tarte bat daukadanean igoko ditut).
Tipoari ez zaio doan irtengo adarjotze hau. Fiskaltzak artxibauta zegoen kasua irekitzeko ahalegina egingo du. Internet erabiltzaileon boterea agerian geratu da. Atzo gauean Enaitzen amak telefonoz deitu zidan. Esker hitzak dauzka hedatze hau posible egin duten guztientzat.Eta nik neuk ere bai: eskerrik asko.
Injustizia
Familia baten bihotzak apurtzearekin ez du nahikoa izan Enaitz Iriondo (G.B.) harrapatu zuen gidariak. Gurasoak salatu ditu, 20.000 euro eskatuz, autoak izandako matxurak konpontzeko.
Urtarrilaren 30ean aurrez aurre egongo dira gidaria eta familia, Haroko (Errioxa) epaitegian, goizeko 9,30etan. Gonbidapena hemendik, ahal duenak joateko, familiari babesa ematera.
Albistea Meneamen azaldu da. Maiatza aldera idatzi nuen honi buruz, bideo eta guzti. Gaurkoa gazteleraz ere idatzi dut. Enaitzen ama Rosa Mariari animo-mezua bidali dezakezue hemendik.
Albistea aupatu. Albistea zabaldu. Antzeko albistea meneatu.
Injusticia: Caso Enaitz Iriondo
No suficiente con romper en pedazos los corazones de una familia, el conductor ha denunciado a los padres de Enaitz Iriondo (E.P.D.), pidiendo 20.000 euros... para sufragar los gastos que el atropello produjo en su coche.
El 30 de enero se enfrentarán en los juzgados de Haro este individuo y los padres de Enaitz. La noticia ha salido en Menéame. Solicito a quien lea apoye a la familia y menee la noticia, que es gratis.
Escribí más sobre esto en euskera, allá por mayo. Podéis ver el artículo con vídeos, con testimonios de los padres y del autor de esta injusticia. También podéis enviar una muestra de apoyo a Rosa María, madre de Enaitz, a la que envío desde aquí un fuerte abrazo.
El juicio será el 30 de enero, miércoles, a las 9,30 en el Juzgado de Haro. Se pide a quien pueda acuda al lugar a apoyar a la familia.
Azterketen egia gordina
Honatx nire teoria:
Urtarrileko aldapa dela eta, erosketa kantitateek behera egiten omen dute. Gastuak kontrolatzeko ahalegin berezia egiten dituzte familiek. Horren aurrean sortu ziren beherapenak. Bide batez, beherapenak direla eta, almazenak hustu eta diru-galerak ahalbidetzen dituzte dendariek. Noski, prezioa jeistean etekin-margena txikitu egiten da, eta gainera, familia-buruak ez daude prest dirutza xahutzeko. Horretara, familia-ekonomiaren perzepziora iritsi ez direnak kontsumismora bultzatu behar dira; alegia, gazteak. Etxea ordaintzen hasi ez diren arren, autonomia minimo bat dutenak: ikasleak.
Milaka presio modu probatu daitezke pertsona batek produktu bat kontsumitzera bultzatzeko, baina bakar bat ere ez da izango azterketak bezain errentagarria. Enpresek unibertsitateak subentzionatzen dituzte hauek azterketak jarri ditzaten urtarrila bukaeran, hile osoan zehar gaztak azterketitisak jota egon daitezen. Horrek zer dakar?
- Liburutegiko kafe-makinara bisitak. Kafezalea ez denak ere hartzen ditu Capuccinoak.
- Beti txorroteko ura edan ostean, egunean 4-5 botelin edatea.
- Etxeko despentsa hustea: bezperan sobratutako oilasko prijitu hotza, txokolatea, eta armairuan zenbait hilabetez jateke egon den gaileta paketea. dena da ona, edozein unetan.
- Segapotoaren agenda goitik behera begiratzea, eta denbora dexentez ahaztutakoei SMSak bidaltzea.
- Estudiatzeko inguru egokia behar da: argia goitik, argia mahaian, tenperatura egokia... Iberdrola eta Naturgas pozaren pozez.
- Etxeko entxufeek funtzionatzen duten konprobatzea, eta ez badaltza egoki, beharrezko materiala erostea.
En fin, arrazoi edukatiborik ez; norbait aberasten ari da azterketetaz baliaturik. Blog komunitateak ere garai hauten potolotzen diren susmoa daukat. Gaurkoz nahikoa eman diogu jaten. Banoa, Esther Barbé gogoan (bai, liburuak ere erosten ditugu ikasleok...).
OTAren alde
Egia da izan, diru gehiago dutenek izango dutela aparkatzeko erraztasun gehiago. Eta egia da horrenbestez, diru gutxiago dutenek zailago izango dutela aparkatzea, bale. Baina egia ere bada estu eta larri aparkatu beharra duzunean errazago lortzen duzula txokoren bat. Durangora noan bakoitzean, amama bisitatzera, etxe parean aurkitzen dut aparkalekuren bat. Euro bat ordaindu eta kito. Durangoko aparkalekuak Eibarkoaren parekoak balira, gutxiagotan joango nintzateke bertara.
Bilbora autoz noanean, berriz, eta hainbat ordutarako baldin banoa, San Inazio auzoan aparkatzen dut. Bertan beti aurkitzen dut tokia, OTA barik. Erdigunean OTA ez balitz egongo, sekula santan ez nintzateke San Inazio auzora joango. Baina OTArik ez daukanez, orain auzoa gutxi-gora-behera ezagutzen dut. Bertan aparkatzen dudanean dendaren bat bisitatu eta pintxorik hartu izan dut, etxeratu aurretik. Alegia, Bilboko OTAk kanpoaldera jotzera bultzatzen gaitu, eta auzoetan ere mugimendua sortzen dugu.Erdialdean, bertakoek badute aparkatzeko eskubidea, eta hortaz kanpotarrok ez diegu tokia kentzen, behin ordaindu behar badugu, parkingera goaz, bertan segurtasun handiagoa dagoelakoan.
Donostiara estreinakoz gidatu nuenean, irrati bateko zuzendariak deituta, harek esan zidan Urumearen bestaldean aparkatzeko, bertan OTA merkeagoa dela-eta. Ordutik, hori egin izan dut behin baino gehiagotan. Bertaraino pasioan, tabernaren batean zeozer hartzera geratu izan naiz. Bertara ez nintzen hurbilduko aparkalekuagatik ez balitz.
Eta OTArik ez balego? OTArik ez balego, denok nahiko genuke aparkatu nahi dugun dendaren parean, bi ordu emango genituzke hiru kale zeharkatzeko eta ernegatuta iritsiko ginake etxera. Denbora galtzea OTAren prezioa baino garestiagoa, eta kutsadura handiagoa.
OTAren aurka egoteko argumentu tipikoa: "gure zorrotik dirua ateratzeko egiten dute". Tira, estatu sozial bat nahi duenak hori asumitu behar du. Baina argumentua uxatze aldera, proposamena: OTAren irabaziak izan daitezela auzoak eta erdiguneak hobeto lotzeko: eskilara mekanikoak, garraio publikoa...
Garraio publiko duinaren alde, eta honen erabilpena bultzatzea balio dezake neurri honek. Aparte doa dendari eta tabernarientzat ere ona dela. Horretara, harrigarria egiten zait Ezker Batua-Aralar bezalako talde bat izatea horrelako ekimenen aurka dagoena.
Eibarko kasuan, uste dut OTAk ez duela ezer konponduko aparkaleku sarea igo bitartean. Pasa den maiatzerako dauzkagunak baino 2000 aparkaleku gehiago izan behar genituen Eibarren. Behin horiek eginda, eta nonbaiten aparkaleku disuasorioak eginda, orduan bai izango du zentzua OTA sistema batek. Baina egin ezin dena da, esatea aparkaleku faltan OTA soluzioa izango denik.
Gureak
Atzo lan ta lan. Urkizuko soziedadeak batzen dituen Auzokoak elkarteak antolatuta, bazkaltzen eman genien Gureakeko
langileei. Enpresa honetan lan egiten dute adimen urritasuna duten
eibartar askok, eta atzo Urkizu-Gain eta Erdi-bana soziedadeetan (Batzokiaren gainean)
bazkaltzen eman genien.
Pasada bat da pertsona hauek zein esker
onekoak diren. Kas botilak jasotzen ari nintzela, esku bakoitzean bost
botila hartu nituen eta txaloka hasi zitzaizkidan. Jantoki osoa
zeharkatu eta barrara iritsi nintzenean, oraindik txaloka ari ziren. Edariak,
janaria... ateratzean, batzuk eskerrak ematen zuten. Beste askok ez.
Baina euren irribarreak bai ematen zituztela eskerrak! Bainilazko
batidoak ateratzen hasi eta batek ¡¡alaa batiiiiiidos!! bota zuen,
grazia egin zidan.
Bazkalostean dantzaldia eta opari-zozketa. A
ze algarak, denek eurei tokatzea nahi zuten. Irtetzean, oparirik ez
zuten guztiei beste opari bana eman genien, eta aparte, beste
opari-sorta bat guzti-guztientzat. Ze pozik irtetzen ziren...
Lana
da. Lan gogorra. Opariak prestatu, mahai jarri, ehun pertsonari jaten
eman, dena jaso... Egun guztia jo ta ke. Baina merezi du. Atzoko
argazki batzuk igo ditut Youtubera, bideo pilula batean. Datorren urtean berriro, eta gehiago.
Kanon digitala
Han eta hemen jo ta sua kanona gora, kanona behera. Ez dutela ditxozozko kanona gelditzen? Ba errebotean segituko du, eta ni hemen prest, nire ostikadatxoaz oihartzuna bultzatzeko. Egurra!
Hobe lukete ekoizleek aztertuko balute zer dela eta gertatzen den pirateoa. Baina demagun erru guztia piratena baino ez dela, artistak gosez hil nahi dituztelako. Hala izanik ere, egin dezatela ba piraten aurka egin beharrekoa. Hartu ditzatela nahi beste neurri pirateoaren aurka.
Orain... unibertsitatera nire lanak eraman eta irakasle bati entregatzeko pendrivea behar badut, nora doa kanon hori? Nork dauzka nik egin eta nire pendrivean gordetako lan baten gaineko egile eskubideak? Zein zentzu dauka nire dokumentu eta argazkiak inprimatzeko behar dudan gailua erostean, kanona ordaintzeak?
SGAEk uste du, antza, sorkuntza bakar gutxi batzuentzat jaiotako zera dela, eta besteok kontsumitzeko eskubidea baino ez dugula. Proposamena SGAErentzat: blogetan ere kopiatu egiten dugunez, gu idazteko kapaz ez eta liburuetatik hona pasatzen dugunez, blog bat sortzean kanon bat ordaintzea.
Argi barik blogeatzen
Iberdrolak argia moztu du gaueko 12etatik goizeko 7ak arte gure kalean. Macbookaren bateria beteta daukat (4 ordurako) eta, nire logelatik ez, baina anaiaren blogetik bai, lortu dut wifi konexio bat. Oin dala pare bat urte Oier Gorosabelek kontau zeban nola blogeatu zeban argi barik. "LSD" sareaz konektatu ezinik ibiliko zirela garai hartan. Orduan ez dakit, baina orain behintzat wifixa edozein tokitan. 3Com sarearen jabeari eskerrak, hemendik. Denetarako omen dago lehen aldia.
*Badaezpada: bloga egiteko kanona ordaintze... noski, txantxa da,