Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Azterketen egia gordina

Azterketen egia gordina

Josu Mendicute 2008/01/23 08:48
Maskaragabetu dezagun behingoz unibertsitateko egia gordina, instituzio akademiko-politikoek beti sekretupean izan duten egia gordina: azterketen atzean dagoen benetako arrazoia.

Honatx nire teoria:

Urtarrileko aldapa dela eta, erosketa kantitateek behera egiten omen dute. Gastuak kontrolatzeko ahalegin berezia egiten dituzte familiek. Horren aurrean sortu ziren beherapenak. Bide batez, beherapenak direla eta,  almazenak hustu eta diru-galerak ahalbidetzen dituzte dendariek. Noski, prezioa jeistean etekin-margena txikitu egiten da, eta gainera, familia-buruak ez daude prest dirutza xahutzeko. Horretara, familia-ekonomiaren perzepziora iritsi ez direnak kontsumismora bultzatu behar dira; alegia, gazteak. Etxea ordaintzen hasi ez diren arren, autonomia minimo bat dutenak: ikasleak.

Milaka presio modu probatu daitezke pertsona batek produktu bat kontsumitzera bultzatzeko, baina bakar bat ere ez da izango azterketak bezain errentagarria. Enpresek unibertsitateak subentzionatzen dituzte hauek azterketak jarri ditzaten urtarrila bukaeran, hile osoan zehar gaztak azterketitisak jota egon daitezen. Horrek zer dakar?

  • Liburutegiko kafe-makinara bisitak. Kafezalea ez denak ere hartzen ditu Capuccinoak.
  • Beti txorroteko ura edan ostean, egunean 4-5 botelin edatea.
  • Etxeko despentsa hustea: bezperan sobratutako oilasko prijitu hotza, txokolatea, eta armairuan zenbait hilabetez jateke egon den gaileta paketea. dena da ona, edozein unetan.
  • Segapotoaren agenda goitik behera begiratzea, eta denbora dexentez ahaztutakoei SMSak bidaltzea.
  • Estudiatzeko inguru egokia behar da: argia goitik, argia mahaian, tenperatura egokia... Iberdrola eta Naturgas pozaren pozez.
  • Etxeko entxufeek funtzionatzen duten konprobatzea, eta ez badaltza egoki, beharrezko materiala erostea.

En fin, arrazoi edukatiborik ez; norbait aberasten ari da azterketetaz baliaturik. Blog komunitateak ere garai hauten potolotzen diren susmoa daukat. Gaurkoz nahikoa eman diogu jaten. Banoa,  Esther Barbé gogoan (bai, liburuak ere erosten ditugu ikasleok...).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.