Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne

Euskal zinea

Josu Mendicute 2009/01/08 15:15
Unibertsitatean debate bat antolatu behar dugu Euskal Zinearen inguruan. Euskal Zinearen inguruko bideo-sorta topatu eta blogera ekarri dut.

Atzoko hazañaren ondoren produkzio taldetik bota naute aurkezle izateko. Gidoiaren prestaketan bideo hauekin egin dut topo; euskal Zinearen hastapenetatik gaur egunerarteko errepasoa. Bideo bakoitzarekin batera testuak ere sartu ditu youtuben. Gure lanerako 3. eta 4. bideoek dute mami gehien, baina interesgarriago ikusi dut bideo guztiak ordenean jartzea.

Egileak: Ander Insausti, Maria Amunarriz, Igone Arreitunandia eta Aitor Gametxo. Azken honen youtube kontutik Creative Commons lizentziapean hona ekarriak.

Bestalde, pasa den astean publikatu denez, 9 milioi euro banatuko ditu Jaurlaritzak kulturgintzaren sustapenerako

, (hortik 4.206.820 € ikus-entzunezkoetan eta beste 1.098.980 € euskarazko zineman). Dirulaguntzen kantitateaz eta horiek banatzeko irizpideetaz antolatuko dugu, besteak beste, eztabaida. Horra bost bideoak:

 



ETAk ez du euskal telebistarik nahi

Josu Mendicute 2008/12/31 12:24
Hau "Nazio Eraikuntza" baldin bada, niregaitik gera zaitezte etxean. Aski da, ETA EZ.

 

Irudia: abertzale.eu

 

Etarraren semea

Josu Mendicute 2008/12/03 18:10
Atentatu bat dagoenean pentsatzen dut zein baloretan heziko lukeen etarra batek bere seme-alaba. Galdetzen diot nere buruari, zein errieta klase egingo liokeen, bere semeak ikaskide bat jipoituko balu.

-Mikel, ez da jo behar

-Ama, baina zuk tiroak botatzen dituzu!

-Baina horiek gatazkaren ondorioak dira, maitia

Ezin dut imajinatu. Etarraren batek hau irakurtzen badu, utz dezala komentarioren bat esplikatzen, asuntuak benetan intrigaturik nauka-eta.

Zuen tiroen hotsen gainetik, nahiago musika.

 

Opiniones de Iñaki Arriola

Josu Mendicute 2008/12/01 23:57
"Mantengo mi opinión que desde la imposición y la prepotencia no triunfan los proyectos" opina. Dice de la fusión de Kutxa y BBK que "se ha planteado sin el consenso necesario, sin un clima propicio y sin el imprescindible y necesario respaldo social".

Añade que "no compartimos el modelo de inversión con criterios de especulación urbanística".

Bueno sería que tanto él como sus compañeros socialistas y demás socios del Ayuntamiento de Eibar se aplicaran estos discursos tan bonitos en temas del día a día, como por ejemplo, la discusión de Errebal.

In memoriam

Josu Mendicute 2008/12/01 21:46
Azkenaldian zurekin oheratzen nintzen. Dantzan jartzen dit, zure musikak, ene bihotza. Hil zara, baina gauero berpiztuko zara amets askoren atarian. Zure errautsak, izarren hautsa izango dira.

 

Hil da. Ez da ixilduko.

Marisol Esteban, EHUko errektore hautagaia, spammerra da

Josu Mendicute 2008/11/28 18:07
EHUko Errektorerako hautagaiek spam egiten dute botuak lortzeko. Unibertsitate berritzaile baten aldarria horrela islatu daitekeela uste dute, agian. Iñaki Goirizelaia hautagaiarena light da, momentuz, baina Marisol Esteban anderearenak ez dauka mugarik.

EHUko errektore hautagaiek, Iñaki Goirizelaia jaunak eta Marisol Esteban andereak, spama erabiltzen dute ikasleak persuaditzeko tresna gisa. Iñaki Goirizelaiaren kasuan, zuzenagoa iruditu zait, momentuz. Lehenik eta behin, gonbidapen bat bidali zidan gaur egingo zuen hautagaitzaren aurkezpenerako. Ekitaldi baterako gonbidapena. Klase bateko ordezkari naizen aldetik, onargarria iruditzen zait. Badago klausula bat zeinen bidez ordezkariok horrelako mezu batzuk jasan behar ditugun. Bale.

Marisol Estebanena lotsagabeagoa iruditu zitzaidan. Bere kartela bidali zidan. Aitzakia ez zitzaion falta: unibertsitatean jartzen dituzten kartelak apurtu, kendu edo gainetik marrazten dituzte betiko radikalek. Radikalei esker, Estebanek spam egiteko zilegitasuna aurkitu du. Atsekabetuta, ez nion ezer esan. Baina beste mezu bat jaso nuen.

"La Universidad necesita tu voto. Unibertsitateak zure botoa behar du. Marisol Esteban". Eta pdf bat atxikituta. Estebanen eta Goirizelaiaren programak nik hartu ditut internetetik, ez dut nahi eurek nire postontzian sartzerik. Erantzun egin nion. "Ez dut propaganda elektoral gehiago jaso nahi nire postontzian. Mesedez, errespetatu nire eskaria. Eskerrik asko. Josu Mendicute."

Ba Estebanek ez du errespetatu nahi nire eskaria, eta gaur beste mezu bat bidali dit. "La Universidad necesita tu voto. Unibertsitateak zure botoa behar du. Marisol Esteban". Erantzun egin diot. "Unibertsitateak ez du spammerrik behar. Josu Mendicute".

Unibertsitate berritzaile bat aldarrikatzen duenak ezin du spama erabili ikasleak bereganatzeko. Are gutxiago ikasle batek horrelakorik ez egiteko eskatu eta gero.

Lau teilatu gainean

Josu Mendicute 2008/11/23 06:20
Bakarrik geratu gara, Kafe Antzoki erdian. Nire ezpainek zure kantua eten dute. Kalera irten gara, ez dugu musikarik behar. Kalea gurea da eta biok batera, musika gara. Irribarre aztarnak uzten ditugu Abandotik. Gorputza algaraka dugu biok. Bihotza kolpeka nik, gure musikari erritmoa jarri nahian. Baina buruak galdetzen dit zuk abestu nahi duzuna beste kantu bat ez ote den.

Santa Klara eibartarrona!!

Josu Mendicute 2008/11/07 19:51
Donostiako Santa Klara uhartia eibartarrona da. Kapitalaren zapalkuntzak eraginda, historiak ez du jaso zehazki zein gerratan izan zen; baina ahozko ondarearen arabera, Santa Klara eibartarrona da. Donostiarrek Frantsesen aurkako guda batean, arma-faltan, eibartarrei erosi zizkieten armak. Dirurik ez, eta ordainetan Santa Klara uhartea eman.
Santa Klara eibartarrona!!

Historia idatziak jaso ez duenez, ezin dugu zehaztu zein gerratan izan zen. Badirudi “San Luisen ehun mila semeak” Donostiara sartu zirenean (Konbentzio gerra) izan zitekeela, baina ez dago argi. Zailago dirudi Napeleondarren garaian izatea, honek biztanle gehienak barruan harrapatu baitzituen. Kasu hortan, kanpoan zegoen norbait izan beharko zen, eta zor bitxia dirudi, Donostia osoa kiskali eta herritarrak hilda baitzeuden. Hala ere, horrek beste hipotesi bat irekiko luke: desesperazioaren eraginez Santa Klara momentu horretan eibartarrei entregatzeko prest egitea.

Edozela ere, gure eibartar arbasoek armagintzan egindako lanaren ordaina da Santa Klara, zor historikoa, Eibarko herriak aldarrikatu behar duena.

Santa Klara eibartarrona!

Hitzaldia bihar

Josu Mendicute 2008/10/13 01:31
Bihar arratsaldean jendaurrean hitz egitera noa, Errebalen egin nahi duten Merkatalgunearen inguruko xehetasunak azaltzeko. Iritziak iritzi, etortzera animatu nahi dut jendea. Arratsaldeko 7,30etan Portalean.

Iritziak iritzi, herritarrekin konpartitu nahi dugu legeek eta Plan Nagusiak zer dioten. Duela zenbait hilabete auzi hau aztertzen hasi ginenean, ez genuen espero aurkitutako guztiarekin topo egingo genuenik. Aurkitutako hori modu argian azaltzen saiatuko gara, eta gero, bakoitzak atera ditzala bere konklusioak.

Hitzaldia Eibarko Portalea Kulturetxean egingo dugu (Areto Nagusian), arratsaldeko 7,30etan. Iritzi ezberdinak, eztabaidak eta informazio osagarria gustuz hartuko ditugu. Informazio gehiagorako Errebal Center merkatalguneari buruzko blogean.

Pablok mezu bat jaso du

Josu Mendicute 2008/10/12 23:35
Unibertsitatean ezagutu dut Pablo. Tipo azkarra da, iraultzailea. Enbidia diote, seguru. Horregaitik jaso du mezua, horregaitik mehatxatu dute.

 

Miresten dut. Nik sindikatuak kritikatzen ditudan bitartean, bera sindikatu batean lanean. Alderdiak kritikatzen ditudan bitartean, alderdi batean lanean. Unibertsitate hobea, herri hobea, mundu hobea eraikitzeko.

Beti aldarrikatuko dut bere eskubidea nirekin bat ez etortzeko. Sozialista izatea ez da gauza erreza. Baina hori da bere bidea, eta bide hori egiteko eskubidea du. Inork ez du eskubiderik hau idazteko.

Animo Pablo. Un fuerte abrazo.

Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.