Maria Luisa: agur ta ohore
Erraz esaten da hamalau urtian egon dala andra hau present nere bizitzan. Dittudan urtien %70a ez jata baña, zifra makala begittatzen. Akaso nagusixaguek ez naute konprendiduko, eta gaztetxuaguek ezta. Euskeraz telebisiñorik ikusten ez dabenak be ez dau jakingo, seguraski, zer sentitzen doten. Baiña euskal telebista ikusten daben nere edadekuek badakixe zelako hutsunia sentidu doten Maria Luisak agur esango zeskula jakin nebanetik.
Ikusi bideoaren bigarren zatia, 1.15 minututik aurrera.
Nere 19 urte luze edo urtetxuetatik, 14 gure etxeko salan bat gehixau izan da. Goenkale rutinan zati, eta bizitzan zati haundi bat da, zuk diñozun moduan %70...neri zeozer gehixau...benetan, arrazoi osua dakazu Josu. Gaztetxuauek ez dakit ulertuko daben, zaharrauak diranei be, 14 urte ez dakit asko ala gutxi iruditxuko jaken... baina nik behintzat, sekulako penia dakat... loreri berba ein bihar jakuela berak erakutsi dezta...