Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Kanon digitala

Kanon digitala

Josu Mendicute 2008/01/10 08:17
Proposamena: blog bat sortzean kanon bat ordaintzea.

Han eta hemen jo ta sua kanona gora, kanona behera. Ez dutela ditxozozko kanona gelditzen? Ba errebotean segituko du, eta ni hemen prest, nire ostikadatxoaz oihartzuna bultzatzeko. Egurra!

Hobe lukete ekoizleek aztertuko balute zer dela eta gertatzen den pirateoa. Baina demagun erru guztia piratena baino ez dela, artistak gosez hil nahi dituztelako. Hala izanik ere, egin dezatela ba piraten aurka egin beharrekoa. Hartu ditzatela nahi beste neurri pirateoaren aurka.

Orain... unibertsitatera nire lanak eraman eta irakasle bati entregatzeko pendrivea behar badut, nora doa kanon hori? Nork dauzka nik egin eta nire pendrivean gordetako lan baten gaineko egile eskubideak? Zein zentzu dauka nire dokumentu eta argazkiak inprimatzeko behar dudan gailua erostean, kanona ordaintzeak?

SGAEk uste du, antza, sorkuntza bakar gutxi batzuentzat jaiotako zera dela, eta besteok kontsumitzeko eskubidea baino ez dugula. Proposamena SGAErentzat: blogetan ere kopiatu egiten dugunez, gu idazteko kapaz ez eta liburuetatik hona pasatzen dugunez, blog bat sortzean kanon bat ordaintzea.

Argi barik blogeatzen

Iberdrolak argia moztu du gaueko 12etatik goizeko 7ak arte gure kalean. Macbookaren bateria beteta daukat (4 ordurako) eta, nire logelatik ez, baina anaiaren blogetik bai, lortu dut wifi konexio bat. Oin dala pare bat urte Oier Gorosabelek kontau zeban nola blogeatu zeban argi barik. "LSD" sareaz konektatu ezinik ibiliko zirela garai hartan. Orduan ez dakit, baina orain behintzat wifixa edozein tokitan. 3Com sarearen jabeari eskerrak, hemendik. Denetarako omen dago lehen aldia.

 

*Badaezpada: bloga egiteko kanona ordaintze... noski, txantxa da,
etiketak: kanon, internet
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.