Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Enaitz Iriondo kasua: internetek behartu du prentsa tradizionala

Enaitz Iriondo kasua: internetek behartu du prentsa tradizionala

Josu Mendicute 2008/01/26 04:27
Enaitz Iriondoren kasua sutautsa bailitzan hedatu da interneten. Internetek aurrea hartu dio prentsa tradizionalari eta blogarion bultzadaz iritsi da portada guztietara.
Guztia duela bederatzi hilabete hasi zen. Ordurako bazegoen kasuari buruzko informazio apur bat, baina Canal Sur telebistan egindako erreportajea izan zen informazio honen barraiatzearen abiapuntua. Enaitz zenaren arrebak 5 bideotan igo zuen erreportajea Youtubera. Campingeko lagunak 5 bideoen url-ak e-postaz bidaltzen hasi ziren euren kontaktuen artean, eta nik, lana erraztearren 5 bideoak blogean batu nituen, bide batez jarraitzen nautenek honen berri jakin zezaten.

 

Nire artikulua irakurri zuen baten batek foro batean jakinarazi zuen gertatutakoa, eta bertatik beste blog batera heldu zen albistea. Hurrengo egunean Meneamen azaldu zen. 1419 botu. Eta bertatik gehiago hedatu zen. Nere blogean ere antzeman zen mugimendua: mezu pribatu zein erantzun publiko pila jaso nituen. Artikulu hark blog osoak bezain beste bisita jaso zituen.

Duela egun batzuk, epaiketa egingo dela eta, blogari batek eman zuen albistea. Meneamen 2000 bototik gora daramatza, gaztelerazko aupatun ere azaldu da. Berriro ere blogosferan astindua hasi zen. Nik euskaraz idatzi nuen eta Zabaldura bidali: sekula Zabaldun botu gehien jasotako albistea izan da.

Enaitzen albistea Zabaldun bozkatuena

 

 

Izugarrizko zurrunbiloa sortu da. Hainbat blog ari dira ohiartzuna hedatzen. Albiste berriak agertu dira Meneamen. Eta zurrunbiloak agentziak harrapatu dituzte, eta medio guztiak hasi dira jo-ta-sua. El Pais izan da lehena, uste dut, baina denek jarraitu diote. Batzuk aipatzearren, eitb24, El País edo 20 minutos

. Telebistetan ere azaldu da (tarte bat daukadanean igoko ditut).

Tipoari ez zaio doan irtengo adarjotze hau. Fiskaltzak artxibauta zegoen kasua irekitzeko ahalegina egingo du. Internet erabiltzaileon boterea agerian geratu da. Atzo gauean Enaitzen amak telefonoz deitu zidan. Esker hitzak dauzka hedatze hau posible egin duten guztientzat.

Eta nik neuk ere bai: eskerrik asko.

Basque in the moon
Basque in the moon dio:
2008/01/27 13:28

Zorionak Josu, lan bikaina egin duzu. Zure blogaren bidez izan nuen gertakari honen berri orain dela denbora asko. Oraingoan ere hala izan da. Azken egunetan blogosferaren indarra erakutsi dugu bertan gabiltzan guztiok, berria hedabide nazionaletaraino zabalduz. Atzo CNN+-en ikusi nuen albistea. Espero dut fiskaltzak kasua berriro irekitzea eta putaseme horrek gertatutakoa benetan ordaintzea.

20R3Mun
20R3Mun dio:
2008/01/30 22:47

Aupa Josu, aspaldiko partez. Neuk be oztabe idatziot blogan ba, mobimentu hau zelan hasi zan eta. Bueno, lehenengoko pellikadia irabazigu ta, arpeihandi hori gartzelararte ia bijalduten badogun.

Goraintzijek eta indar asko zuri ta familijari.

Josu
Josu dio:
2008/01/31 00:58

Aupa 20R3Mun, Zeozer ein dogu, bai. Guztion artean. Benetan emozionatuta nago lortu dugunaz, eta gogotsu, indartsu... Enaitzen duintasunaren alde tipo hori kartzelara bidaltzen saiatzeko. Eskerrik asko!! Besarkada bat.

Superandoni
Superandoni dio:
2008/01/26 14:36

Eskerrak, halako putaseme batek gorrixak eta bi ikustia merezi dau. Meneamen eta blog batzutan ikusi dot ya. Zorionak halako berri inportante bat hain azkar zabaltziaz!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.