Injustizia
Familia baten bihotzak apurtzearekin ez du nahikoa izan Enaitz Iriondo (G.B.) harrapatu zuen gidariak. Gurasoak salatu ditu, 20.000 euro eskatuz, autoak izandako matxurak konpontzeko.
Urtarrilaren 30ean aurrez aurre egongo dira gidaria eta familia, Haroko (Errioxa) epaitegian, goizeko 9,30etan. Gonbidapena hemendik, ahal duenak joateko, familiari babesa ematera.
Albistea Meneamen azaldu da. Maiatza aldera idatzi nuen honi buruz, bideo eta guzti. Gaurkoa gazteleraz ere idatzi dut. Enaitzen ama Rosa Mariari animo-mezua bidali dezakezue hemendik.
Albistea aupatu. Albistea zabaldu. Antzeko albistea meneatu.
Eskerrik asko Erral. ETB1 ez dot ikusi, baina Españako telebista gehienek beranduago ematen dituzte notiziak. Antena 3, Telecinco, ETB2 eta TVE 1ek behintzat eman dute eta grabatuta daukat. Gero Youtubera igoko ditut. Mila esker.