Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / Popatik gramatika

Popatik gramatika

Josu Mendicute 2008/02/08 18:06
Bilbotarra da, hamasei urte ditu eta izen euskaduna du. Seguraski bere aitak ezin izango zuen izen hori izan, eta Joaquín izan zen. Semea, berriz, Jokin. Jokinek ez daki euskaraz.

Luze hitz egin dezakegu Jokini buruz. Aztertu dezakegu nola den posible 2008 honetan Bilbon jaio, hezi eta bizi den batek euskaraz tutik ere ez egitea. Kritikatu dezakegu bere interes falta, gurasoen erabakia, edo nahi beste, baina errealitate bat da, Jokin asko dago Euskal Herrian.

 

Jokin eskola minoritario horietako batean ibili da beti: A ereduan, guztiz espainola den eredu linguistikoan. Euskara, Jokinentzat, ez da hizkuntza bat. Beste barik irakasgai bat da, bere gurasoek latina ikasi behar izan zuten moduan. Jokini euskarak ezer gutxirako balio dio: txakurrari izena jartzeko, enpresa bat sortzen duenean rotulo elebiduna jartzeko, eta lagunak agurtzeko. Epa!

 

Egunero doa eskolara. Astero-astero hiru ordu pasatzen ditu eskolan euskara estudiatzen. Ikasi, baina, beste kontu bat da. Jokinek ez du orain arte euskararik ikasi, estudiatu baino ez du egin. Gramatika irakasten diote. Aditz taula batzuk buruz ikasiko ditu eta datorren asteko azterketan buruan gordetako taula guztiak irauli. Hor geratuko da dakien guztia, paperean. Burua hustuko du eta ez zaio euskararen arrastorik ere geratuko.

 

Euskara klaseak ez du Jokin euskarara hurbildu. Jokinek hesiak eraiki ditu bere inguruan: euskara zaila da eta ez dio ezertarako balio. Eta, egia da, orain arte ikasarazi diotenak ipurtzuloa garbitzeko ere ez dio balio Jokini. Horixe, ba: popatik gramatika.

 

Basque in the moon
Basque in the moon dio:
2008/02/19 02:38

B ereduko errealitate gordina ere bada eta D ereduko ikasle kopuru txiki bati berdina gertatzen zaio. Hezkuntza da euskararen euskarria eta ez gara ados jartzen hori konpontzeko ere ez.

Julennn
Julennn dio:
2008/02/09 12:28

Josu, zuria da Jokinen testua?

Lagatzeoztazu eun baten fotologian sartzen? Me ha molau asko asko asko xdxd

Enga ba hori, emangoztazu erantzun bat mutil

Ikusikoattuk!!

erral
erral dio:
2008/02/09 00:41

Beste purrustada bat Josu? Azkenaldixan asko botatzen dozuz... ;)

Josu
Josu dio:
2008/02/09 15:47

Josu Mendicutek idatzia, Creative Commons 2.5 lizentziapean. Iturria: http://eibar.org/blogak/josu/archive/2008/02/08/popatik-gramatika/

horrelako zeozer jarri bukaeran eta kitto.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.