Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Josu Leokanne / OTAren alde

OTAren alde

Josu Mendicute 2008/01/17 02:26
Inpopularra izango nire iritzia, baina ni OTAren alde nago. Iruditzen zait peajea ideia progresista moduan azaltzerik badagoela. Bilbo hartuko dut eredu.

Egia da izan, diru gehiago dutenek izango dutela aparkatzeko erraztasun gehiago. Eta egia da horrenbestez, diru gutxiago dutenek zailago izango dutela aparkatzea, bale. Baina egia ere bada estu eta larri aparkatu beharra duzunean errazago lortzen duzula txokoren bat. Durangora noan bakoitzean, amama bisitatzera, etxe parean aurkitzen dut aparkalekuren bat. Euro bat ordaindu eta kito. Durangoko aparkalekuak Eibarkoaren parekoak balira, gutxiagotan joango nintzateke bertara.

Bilbora autoz noanean, berriz, eta hainbat ordutarako baldin banoa, San Inazio auzoan aparkatzen dut. Bertan beti aurkitzen dut tokia, OTA barik. Erdigunean OTA ez balitz egongo, sekula santan ez nintzateke San Inazio auzora joango. Baina OTArik ez daukanez, orain auzoa gutxi-gora-behera ezagutzen dut. Bertan aparkatzen dudanean dendaren bat bisitatu eta pintxorik hartu izan dut, etxeratu aurretik. Alegia, Bilboko OTAk kanpoaldera jotzera bultzatzen gaitu, eta auzoetan ere mugimendua sortzen dugu.

Erdialdean, bertakoek badute aparkatzeko eskubidea, eta hortaz kanpotarrok ez diegu tokia kentzen, behin ordaindu behar badugu, parkingera goaz, bertan segurtasun handiagoa dagoelakoan.

Donostiara estreinakoz gidatu nuenean, irrati bateko zuzendariak deituta, harek esan zidan Urumearen bestaldean aparkatzeko, bertan OTA merkeagoa dela-eta. Ordutik, hori egin izan dut behin baino gehiagotan. Bertaraino pasioan, tabernaren batean zeozer hartzera geratu izan naiz. Bertara ez nintzen hurbilduko aparkalekuagatik ez balitz.

Eta OTArik ez balego? OTArik ez balego, denok nahiko genuke aparkatu nahi dugun dendaren parean, bi ordu emango genituzke hiru kale zeharkatzeko eta ernegatuta iritsiko ginake etxera. Denbora galtzea OTAren prezioa baino garestiagoa, eta kutsadura handiagoa.

OTAren aurka egoteko argumentu tipikoa: "gure zorrotik dirua ateratzeko egiten dute". Tira, estatu sozial bat nahi duenak hori asumitu behar du. Baina argumentua uxatze aldera, proposamena: OTAren irabaziak izan daitezela auzoak eta erdiguneak hobeto lotzeko: eskilara mekanikoak, garraio publikoa...

Garraio publiko duinaren alde, eta honen erabilpena bultzatzea balio dezake neurri honek. Aparte doa dendari eta tabernarientzat ere ona dela. Horretara, harrigarria egiten zait Ezker Batua-Aralar bezalako talde bat izatea horrelako ekimenen aurka dagoena.

Eibarko kasuan, uste dut OTAk ez duela ezer konponduko aparkaleku sarea igo bitartean. Pasa den maiatzerako dauzkagunak baino 2000 aparkaleku gehiago izan behar genituen Eibarren. Behin horiek eginda, eta nonbaiten aparkaleku disuasorioak eginda, orduan bai izango du zentzua OTA sistema batek. Baina egin ezin dena da, esatea aparkaleku faltan OTA soluzioa izango denik.

etiketak: OTA, aparkalekuak, eibar, ota
erral
erral dio:
2008/01/17 10:10

Baina ez esan nun aparkatzen duzun hurrengoan ez duzu-eta lekurik izango. Hiri handietan ez aparkatzeak horrelako gauzak dakartza, ni ez nau gehiegi kabreatzen OTAko makinak, batez ere Donostian kreditu txartelarekin ordaintzen ikasi nuenetik, orain ez ditut kanbioak eraman behar :)

Edozein modutan, Bilbora autobusean joaten saiatzen naiz, zerbitzu txukuna dago Eibartik, eta itzultzeko azken autobusa 22:00ak aldean izaten da. Baina zerbaitegatik kotxean joan behar badut ez naiz Bilbora sartzen, Etxebarrin uzten dut kotxea, metroaren geltoki ondoan. Ez naiz bakarra, eta hango parkinga txikia da, ia beti beteta egoten da, baina lekutxoren bat beti aurkitu izan dut. Handik Bilboko erdigunera metroan, eta metroa erabili baduzu parkinga 50 zentimo kobratzen dizute.

Imaginatzen duzu horrelako zerbait Eibarren? Parkingak Azitainen eta Unibertsitate Laboralean, eta batetik bestera EuskoTrenen tranbia. Hori bai, orain baino ganora eta maiztasun handiagoarekin izan beharko du.

Mikel L.
Mikel L. dio:
2008/01/17 10:47

Zurekin bat nator. Hori bai, neretzako, Eibarren daukagun arazoetako bat da herrixan bertan jendiak kotxia hartzeko sekulako ohituria daukala. Julian Etxeberria kalian zenbat jende juaten da supermerkatura eta Laboralera kotxe eta guzti? Barne mugimendu hoien kontra egin behar luke OTA-k.

Beste sistema on bat Ermuan egiten dana da: ez dakit zenbat denboran duan da aparkatzia parking-etan. Dendarixen elkartiak ez dau halako zeoze Eibarren jarri?

Horretaz gain, enpresetara doiazen autobus sistemaren bat edo jarri leike martxan. Udal busa baino handixauak eta enpresetara doiazenak bakarrik. Enpresa batzuk eskaintzen dabe hau. Ez dakit udaletxian laguntzarik jasotzen ete daben.

Auto gutxiago badabiz herrixan kontaminaziño gutxiago eta zarata gutxiago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Josu Mendicute

Goizaldean jaio nintzen, gurasoek koadrilarekin afaria amaitu eta Korrika Eibartik pasa artean. Urte batzuk geroago Eibarko Alkate izateko hautagai izendatu naute.