Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / GPSa euskaraz laster

GPSa euskaraz laster

Mikel Iturria 2008/04/21 22:12
Bai, laster zure autoko GPSa euskaraz jartzeko aukera izango duzu.

Dena berriki hamar urte bete dituen eibartarrak posta zerrendan sortu zen. Gari hasi zen esanez GPSa euskaratu nahi zuela. Ideia ona iruditu zitzaidan eta horregatik izena eman nuen Garik galdetu zuenean ea nor zegoen prest laguntzeko. Jende gehiagok ere eman genuen izena eta horrela jarri genuen hitzordua pasa den barikuan, apirilaren 18an, Eibarren.

Jatsu teknikariaren aginduetara, Iban, Amatiño eta Leire ere arrimatu ziren. Gari egon zen dena kontrolatzen.

gpsrakolanakNi iritsi nintzenerako, itzuli beharreko esaldien erdia baino gehiago euskaratuta zituzten. Geratzen zirenak itzuli, soinu-frogak egin eta grabaketa-lanak egin genituen.

Leirek argazki kamera eraman zuenez, frogak daude. Horietako batzuek Txargain flickr kontuan dituzue ikusgai.

Ondorengo urratsak, lana amaitzerakoan kontatuko ditu Garik, baina lasai zeren eta denen eskura egongo dira doan.

Nik orain dudan arazoa da, arrazoi teknikoak direla medio, Tomtom-erako egin dugula eta nik Michelin dudala etxean.

En castellano

leire
leire dio:
2008/04/22 16:31

Iturri, Michelin horretarako grabau bihar bada, grabauko dogu, e! Elenak eskuko telefonorako kotzean jartzeko ez-dakit-zer be aitttatu zeban. Hori be bai! Nahi dana. Pofesionalak gara, barren!

leire
leire dio:
2008/04/28 19:53

Oso ondo geratzen da. Ni beldur nintzen zatiak montatutakoan txarto geratuko ote zen. Baina ez. Primeran. Eutsi eskerrari!

iturri
iturri dio:
2008/04/26 17:49

Atzo, Gari k Euskadi Irratian duen tartean GPSa euskaratzeko proiektua aipatu zuen.

Grabazioaren 13. minututik aurrera entzun daiteke nire ahotsa... ferry-ra sartzeko zer egin behar den esaten, Leire.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter