Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera

Mikel Iturria 2009/10/26 10:15
Lau minutu pasatxoko bideoa. Aktan jasoa. Sustatu.

Ander Izagirre kazetariaren bidez izan dut bideo honen berri. Berak fogonazos izeneko blogetik jaso du: Bombardeo en Afganistán y después a cenar a casa.

Kontua da bonbak botatzen dituztenak Estatu Batuetan daudela, Las Vegasko iparraldean dagoen Creech basean. Eta hildakoak, berriz, Afganistanen. Urrutiko kontrol bidez maneiatzen dituzte abioiak eta bonbak.

Lau minutu pasatxoko bideo beldurgarria.

 

Afganistanen bonbak jaurti ondoren, familiarekin afaltzera. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-26.

Ezin iritsi

Mikel Iturria 2009/10/23 06:05
Bost aste, hamaika ekitaldi (hamalau). Ni ere ez naiz iristen.

Donostiatik mugitu gabe eta udal ekipamenduak soilik kontutan hartuz, gauza interesgarri hauek apuntatu ditut nik datozen asteetarako.

Urriak 30: Jabier Muguruza. Musika. Imanol Larzabal (Lugaritz).

Urriak 31-Azaroak 1: Babiloniako loreak, FTI Antzerkiola Imaginarioa. Antzerkia. Gazteszena (Egia). 20:00.

Urriak 31–Azaroak 6: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XX. Astea. Zinema.

Azaroak 5: Anari + Zeren Zai. Musika. Gaztemaniak! Gazteszena (Egia). 20:30.

Azaroak 7: Kings of Convenience. Musika. Victoria Eugenia. 20:30.

Azaroak 13: 50 años de Nova canço, Marc Parrot. Musika. Imanol Larzabal (Lugaritz). 21:00.

Azaroak 14: De Mahagonny a Youkali: un viaje con Kurt Weill, Vicky Peña. Gazteszena (Egia). 20:00.

Azaroak 16: Tres vidas de Santos, Eduardo Mendoza. DK Literatura. Egilea egongo da ekitaldian.

Azaroak 18: The Lemonheads + Thee Brandy Hips. Musika. Gazteszena. 20:30.

Azaroak 20: El Lebrijano: cuando Lebrijano canta se moja el agua. Musika. Victoria Eugenia. 20:30.

Azaroak 21: Si je t´m, Black Blanc Beur. Dantza. Gazteszena (Egia). 20:00.

Azaroak 21: Lady Dottie & The Diamonds + Lord Bishop. Musika. Altza Kultur Etxea. 21:30.

Azaroak 25: Ari + La Omega + Paulee… Indarkeria matxistaren kontrako hip-hop emanaldia. Musika. Gazteszena (Egia). 21:00.

Azaroak 26: Txakurrek haginka, Kandido Uranga. Antzerkia. Erakusleihoa. Ernest Lluch K. E. 19:30.

Goian aipatu bezala, ez ditut denak zerrendatu; nire gustukoak direnak, baizik. Ni ez naiz kexatuko, baina hain hiri txikian badago publikorik horrelako eskaintza bati erantzuteko?

Eta badakit ez dela une aproposa horrelakoak planteatzeko, zeren eta uste baitut krisiaren erauntsiak behar ez diren ekimen asko bidaliko dituela pikutara.

Dena den, dagoen bitartean, gozatu! Gaur ostirala da-eta.

Isaki Lacuesta: La pelota vasca huts egindako filma iruditzen zait

Mikel Iturria 2009/10/21 06:00
Kataluniako zinemagilea da Isaki. Los condenados filma estreinatuko du laster, Donostiako Zinemalditik pasa ondoren.

"La pelota vasca huts egindako filma iruditzen zait. Medemek erabiltzen dituen formak ez datoz bat berak zituen asmoekin. Adibidez, beti kontatzen zuen bere helburua zela pertsonaia guztien arteko elkarrizketa sortzea, kalean hitz egitera inoiz eseriko ez liratekeen pertsonak filmaren bidez elkarrekin solasteko aukera izatea. Baina pelikulak duen muntaia sinkonpatuak ez du lortzen pertsonaiek beraien artean hitz egitea; are gehiago, ikusleak ere ezin du ahots bakar bat oso-osorik entzun. Badira uneak non amaitu aurretik moztu egiten baitituen esaldiak. Asko miresten nuen zinemagilea zen, batez ere Vacas-Behiak eta La Ardilla Roja filmengatik, izugarri gustatu zitzaizkidanak. Hala ere, film honek desengainatu ninduen. Uste dut hobe zela ez saiatu izana halako mosaikoa egiten. Zentzu handiagoa du Interneten jarri zuena pelikula berak baino. Ezin zen laburbildu ordu eta erdian berrogeita hamar pertsonaiek ziotena".

Paragrafo hau Tarik Gómez-Kemp kazetariak Isaki Lacuestari eginiko elkarrizketatik atera dut. Isaki Los condenados filmeko zuzendaria da, Donostiako Zinemaldiaren atal ofizialean proiektatua.

Hau izan omen da filma garatzeko hasierako hausnarketa: "Harritzen nau ikusteak nola intelektualak pasa diren hiru hamarkadetan borroka armatuaren alde egotetik aukera zilegizko gisa baztertzera".

Dirudienez filma udazken honetan estreinatu daiteke. Hona hemen trailerra.

Askatasunaren alde. Eskubide guztiak guztiontzat

Mikel Iturria 2009/10/17 12:55
Urriak 17. Donostiako Antiguan hitzordua. 17:00etan.

Informazio gehiago, adibidez, manifestazioa deitu duen sindikatuetako baten webgunean: ELA, Gehiengo sindikalak manifestazioa antolatu du urriaren 17rako.

Malalai Joyaren ustez bakeari irain egin diote Nobel Saria Obamari emanez

Mikel Iturria 2009/10/17 09:43
Sustatun publikatu zuten atzo Malalai Joyak Donostian emandako hitzaldiari buruzko nire lerro batzuk.

Hunkituta atera nintzen atzo arratsaldean Malalai Joyak Donostiako Udaletxean eskaini zuen hitzaldiaren ondoren. Lehen miresten banuen andre hau, orain gehiago. 31 urte dituen emakume afganiarra da. 2005ean aukeratu zuten parlamentari, baina 2007an bota egin zuten Parlamentutik (pisuzko arrazoirik gabe).Geroztik, lau aldiz saiatu dira bera hiltzen eta guztietan onik atera da. Birkarzainen laguntzaz, burkaren babespean (emakumeek pairatzen duten indarkeria-ikurra, paradoxikoki), gauero etxez aldatzen da bizirik jarraitu ahal izateko.

Malalai Joya asko mugitzen da nazioarte mailan eta egun hauetan gure artean daukagu (Donostian, atzo; Iruñean gaur). Goizean elkarrizketa mordoa eskaini ondoren (adibidez, Irutxuloko Hitzari eskainitakoa hemen), berrehun bat lagunen aurrean hitz egin zuen atzo iluntzean Donostiako Pleno Aretoan. Egoera penagarria dela ezagutzera emateko, datu mordoa eman zituen jario handiko andre adoretsu honek.

Publiko artetik, pertsona batek galdetu zion ea zer pentsatzen zuen Obamaren Bake Nobel Sariari buruz:

"Bakeari irain egitea da Obamari Bake Nobel Saria ematea. Gerraren presidenteari eman diote. Zer egin du bederatzi hilabete hauetan Obamak Bakearen alde Afganistanen, Pakistanen, Palestinan...?"

Bi etsai mota dituztela ere gaineratu zuen: barrukoak eta kanpokoak. Azken hauei dagokienez, okupazio indarrek Afganistandik alde egin behar zutela aldarrikatu zuen eta, horretarako, gure laguntza eskatu. Nahi izanez gero, Malai Joyaren aldeko taldearen webgunearen bidez badago berarekin harremanetan jartzeko aukera.

Martin Luther King-en esaldi batekin amaitu zuen ekitaldia, heriotzaren beldur ez dela dioen Malalaik. Izan ere, inoiz itxaropena galtzen ez duen horietakoa baita hezur-haragizko gure heroi berria.

Mikel Iturria. Malalai Joyaren ustez bakeari irain egin diote Nobel Saria Obamari emanez. Sustatu. 2009ko urriak 16.

Bezperan nik hemen bertan ikusgai jarritako bideoa ere ageri da Sustatun. Ander Izagirre ere ekitaldian egon zen eta kronika ederra eta zabala moldatu du. No tengo miedo a la muerte, pero sí al silencio.

Malalai Joya: es un insulto a la paz la concesión del Nobel a Obama, este apunte en castellano.

Malalai Joya, emakume adoretsua

Mikel Iturria 2009/10/15 06:00
Gaur Donostian egongo da Afganistango aktibista hau. Bihar, berriz, Iruñean.

Gaur ongi etorria eman nahi diot Malalai Joyari, emakume aktibista afganiarra, arratsaldeko 19:00etan Donostiako Pleno Aretoan egongo dena. Bihar, berriz, Iruñean izango da; 17an eta 18an, hurrenez hurren, Lisboan eta Porton, Portugaleko Bloco de Esquerdak gonbidatuta.

Felipek, emakume honetaz bere garaian hitz egin zidan lagunak, zuzendari daniar batek eginiko ordubeteko erreportaje batera daraman lotura pasa dit. Dokumentala saritua izan zen Sundance Festibalean eta TVE2 kateko Documentos TV saioak emititu zuen.

Malalaik 30 urte paseak ditu eta Zorionaren etsaiek saiatu dira lau aldiz, gutxienez, bera akabatzen.

Malalai ezagutu ondoren, Javier Ortiz maisuak apunte bat idatzi zuen duela bi urte pasatxo. Zutabearen izenburua, noski, Malalai Joya.

Hitzak soberan daude.

Malalai Joya, mujer coraje, este apunte en castellano

Rubalcabakeriak

Mikel Iturria 2009/10/13 22:11
Ezker abertzaleko agintarien atxiloketak direla-eta.

Azken bolada honetan toki ezberdinetatik iristen ari zitzaidan mantra moduko bat: ezker abertzalean gauzak onerako mugitzen ari zirela. Gaur arratsaldean bertan horretaz ari nintzen berbetan lagun batekin. Berak esaten zidan niri bakarrik entzuten zidala horrelakorik.

Hemendik zabiltzatenok jakin badakizue ni ez naizela HBkoa eta the organizationen kontra nagoela erabat (noski, izan zaitezke HBkoa eta erakundearen kontra egon). Baina erakundearen kontra egoteak ez du esan nahi txalotu behar direnik ustezko demokrata batzuen azaña guztiak.

Ez dakit zer nolakoak ziren goian aipatutako mugimendu horiek, baina LAB sindikatuaren egoitza batean Otegi, Etxeberria eta Diez Usabiaga, besteak beste, atxilotu dituztela irakurri dudanean, argi geratu zait Estatu Espainiarreko norbait ari dela berriro ere trabak jartzen. Beste behin Euskal Harria mugitu barik geratuko da?

El Picapiedraren tuiteoarengatik, Paul Riosek bere blogean duela aste batzuk idatzitako apuntera iritsi naiz. Madrilgo bi kazetarik Rubalcabarekin izandako solasaldia. Eta, dirudienez, Paulek aipatutako susmo horiek bete egin dira gaurkoan.

Rubalcabari buruz berriki Rafael Reigek Hazme un poliedro apuntean zioena ekarri nahi dut hona:

"Yo aprendo de los maestros. Aprendo de Herr Rubalcaba, nuestro inquietante cardenal Richelieu en zapatillas de andar por casa. Cuando hay un problema, ¿qué hay que hacer? ¿Buscar una solución? ¡Ni hablar! Basta con buscar una palabra que deslumbre y ya está".

Beste batzuk, berriz, Rubalcabazaleak dira. Gustu txarra izan behar da, laostia!

Eguneratzea: goizeko 7:30, urriak 14. Eta beti izango dugu Garzon, noski (adi Yoldi eta Ormazabalen lehen esaldian agertzen den aditzari: "reventar". Euskal Herriko blogosferan agertu diren beste zenbait hausnarketa.

¿Quiere el Gobierno abortar el debate de la Izquierda Abertzale sobre la violencia?, Paul Ríos.

Cerrar las puertas a la Paz, Picapiedra.

Atxiloketen ingurukoak azalpena merezi du, Galder Gonzalez

El delito de reunión y la prohibición del otoño, Hugo Martínez Abarca.

Rubalcaba mete el palo entre las ruedas, este apunte en castellano.

Barbican Centre, eredugarri kultur esparruko eMarketinean

Mikel Iturria 2009/10/13 06:00
Aurrekoan idatzi bezala, Marian Asghari da Barbican Centreko eMarketin burua. Bilboko jardunaldian botatakoak bilduko ditut post honetan.

eMarketina kultur esparruan apuntearen jarraipena.

Goizeko ponentziarik ederrena Maryam Ashgarirena izan zen. Londresko Barbican Centre erabilera anitzeko guneko eMarketin arduraduna da Maryam. Besteak beste, London Philarmonic Orchestrak du bertan egoitza.

  • Urtean 1000 ekitaldi baino gehiago.
  • 13 milioi libera esterlinako diru sarrerak.
  • 2 milioi online bisitari.
  • 280.000 e-list suscribers.
  • 600 bat langile.
  • 30 lagun marketin atalean. Horietatik 2 lagun, eMarketinean.

Apunte asko hartu nituen, baina laburrak dira. 360 ºko eMarketing toolbox aurkeztu zuen.

Datuen kudeaketa

  • Datuak dira garrantzitsuenak.
  • Google analytics erramintaren onurak aipatu eta goraipatu zituen: it´s free and easy to use.
  • Hilabete bateko grafikoa erakutsi zuen: 235.622 bisita.

SEM / SEO

SEM (Search Engine Marketing)

  • Erabiltzaileen artean, hiru bilatzaile-kategoria desberdindu zituen: explorer + hunter + tracker.
  • Google-ko iragarkien errentagarritasuna aipatu zuen
  • Oso errentagarriak direla esan zuen: % 3317ko erretornoa aipatu zuen adibide zehatzen batean.


SEO (Search Engine Optimisation)

  • Optimizazioa: ondo etiketatu behar dira edukiak.
  • Lotura onak (kanpokoak zein barrukoak): identifikatu 10 webgune interesgarri eta negoziatu beraiekin.
  • Konbertsio-efizientzia

E-MAIL

  • Tonua oso garrantzisua da eta pertsonala izan beharra dago.
  • Kontuz ibili maiztasunarekin (ez izan spammer).
  • Korreoaren aukerak aldatzeko erraztasunak eman behar dira.
  • Google kodeak jartzen dituzte e-mailetan jakiteko erabiltzailea nondik nora ibili den: informazioa bera bidaltzeko bi e-mail tipo egiten dituzte eta harpidedunen kopuru zehatz bati bidaltzen dizkiete (beta tester-ak dira, jakin gabe). Hurrengo egunean google analytics erramintarekin begiratzen dute bietako zeinek eragin dituen klik gehien eta hura bidaltzen diete gainerakoei.
  • Bi eredu on e-maila erabiltzeko orduan: Marks and Spencer eta BBCren Good Food saioa.

RSS

  • Bi eredu on: BBC eta Tate.
  • Penguin Books ere bai, Spine Breakers gisako esperientziekin. Gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzeko programa da eta gazteei blogak kudeatzeko aukera ematen zaie.

SARE SOZIALAK

  • Facebook, egunean behin edo bitan erabiltzen dute, irudiekin. Hortik aurrera, erabiltzaileei uzten diete.
  • Twitter, oso popularra bada ere, ez omen die diru-sarrerarik ematen; hori bai, dakigun bezala, zutaz esaten ari direna jakiteko tresna egokia da.
  • Youtube, bideo guztiak bertan jartzen dituzte.
  • MySpace, jende gazteagoari iristeko aproposa.
  • Flickr, bertan ere badaude eta, kasu honetan, MOMA museoaren lana iruditzen zaio eredugarri.
  • Last.fm irratiarekin, berriz, diru-sarrera asko lortzen omen dituzte.
  • Sare sozialak ondo erabiltzen ei ditu Skittles litxarreria enpresak.

POD-CAST

  • Bere ustez, gutxi omen dira iTunes-en podcast-ak jartzen dituzten erakundeak.
  • Barbican bai, iTunes-en dago.
  • Kasu honetan ere, Tate aipatu zuen eredu gisa.

BLOGAK

  • Marketinean aritzeko erraminta oso aproposa.
  • Erakundeko ahots esanguratsuak behar dira.
  • Eta sukaldea, atzealdea erakutsi beharra dago, jendeak asko baloratzen baitu hori, argazkiak barne.
  • Blogariekin ere harremanak izan behar dira: irekia izan beharra dago.
  • Blog editorea omen dute eta firma ezberdinak Barbican-en (ez ditut topatu blogak, blogpot-eko bi izan ezik, mugimendu gutxikoak).
  • Blog korporatibo txukun gisa The Penguin Blog erakutsi zuen.

MUGIKORRAK

  • Amazon-en webgunea aipatu zuen, oso erraza baita bertan aritzea segapotoarekin.
  • Zertarako antolatzen dituzte askotan erakundeek telefono bidezko lehiaketak? Telefono zenbakiak lortzeko modu erraza delako. Kontuz, beraz.
  • Orange etxearen Orange Wednesdays kanpaina aitatu zuen: asteazkenetan zinera zoaz lagun batekin, 2 x 1 cinema tickets. Ez nuen ezagutzen, baina oso popularra ei da Inglaterran.

MULTIMEDIA

LABURBILDUZ

  • Diru sarrerak lortzeko estrategia osoa dute eta hori garbi ikusten da Maryam-en aurkezpenean.
  • Beste toki askotan ez bezala, ez dut uste hauek kea saltzen dutenik.
  • Irakurri ondoren pentsatuko duzue, gauza logikoak esan zituen, hainbesterako ez da. Sinets iezadazue: askoz ere biribilagoa izan zen bertatik bertara ikustea.
  • Ez dute diru asko gastatzen: sarean eskuragarri dauden estandarrak erabiltzen dituzte.
  • Maryamek esan zuen kosta egin zaiola gainerako lankideak konbentzitzea, baina lortutako emaitzak ikustia gehiago fidatzen direla.
  • Barbican beste maila batean dago, baina hemengo puntako erakundeak ere urrun daudelakoan nago.
  • Hau da, jaun-andreok, buzoa jantzi eta lanera.

 

Sarah Chang-en bideoarekin utziko zaituztet.

Barbican Centre, un ejemplo a seguir en el mundo del eMarketing cultural, este apunte en castellano.

 

Ordena zaharra vs. ordena berria

Mikel Iturria 2009/10/10 11:23
Aktan jasoa atalean kolaboratzen dut Sustatun. Hona hemen gaurkoa.

Fareed Zakaria Newsweek aldizkariko editorea da, eta CNNko GPS elkarrizketa programako aurkezle, besteak beste. Munduko zati honetan ibili zen duela egun batzuk The Post-american World liburuaren promozio tourrean (honetan ere, besteak beste).

Aukera hori ez zuten alferrik pasatzen utzi La Vanguardia periodikoaren kontrazaleko La Contra atalekoek. "Mundua antiamerikarra zen eta gaur jada postamerikarra da" esaldia nabarmendu dute tituluan bertan.

Esaldi azpimarragarri batzuk daude tarte horretan. Munduak dituen arriskuei buruz galdetuta, zera erantzuten du:

"Benetazko arriskua ez da terrorismoa, boterearen mahaian etorri berriei tokia egitea baizik. Lege historikoa da: gora begira dagoen potentzia bat boteretsuen mahaian hartzen ez dutenean, dagoen mundu ordena lehertarazten saiatzen da eta berea sortzen".

Komunikabideen etorkizunari buruz, berriz:

"Alde egindako publizitatea, ez da bueltatuko. Eta lehen iragarkiek finantzatzen zutena, orain irakurleek pagatu beharko dute. (...) Irakurle gutxiagok gehiago ordainduko dute. Periodiko bat produktu oso garestia da, merkeegi saltzen zena dirulaguntza publizitarioagatik".

Demagun Google iritsi berria dela. Gozoak daude Murdoch eta beste jauntxo batzuk berarekin. Newsweek atarian topatu dugu jauntxoen esaldi hau: "Beraiek (komunikabide taldeetako buruek) diote Google dirutza ari dela egiten beren edukiak inolako lotsarik gabe hartuz eta beraiek zuzentzen dituzten periodikoak negoziotik kanpo utziz".

Gauzak horrela: Google-k lehertarazi al du jada ordena zaharra?

Mikel Iturria. Ordena zaharra vs. ordena berria. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-10-10.

eMarketina kultur esparruan

Mikel Iturria 2009/10/09 20:55
SGAEk eta Fundación Autor erakundeek antolaturiko jardunaldi batean egon naiz aste honetan. eMarketina kultur esparruan ikastaroa urriaren 7an egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan.

Esan bezala, SGAEk eta Fundación Autor erakundeek antolaturiko jardunaldian egon naiz aste honetan. eMarketina kultur esparruan ikastaroa urriaren 7an egin zen Bilboko Merkataritza Ganberan, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:30era. Laster, hizlari bakoitzak erabilitako materiala sarean jarriko ei dute, baina oraingoz ez dago. Hori iritsi bitartean, hona hemen niri apunte batzuk. Bi post egingo ditut.

Antolatzaileen ongi etorriaren ondoren, Ángel San Segundo irakasleak zentratu zuen gaia. CRM erraminta aurkeztu zuen eta, batez ere, zergatik den nahitaezkoa bezeroak ezagutzea. Hartutako apunteen artean esaldi hau: bezeroen % 20a dira gure bezerorik onenak. Beraz, badaude zenbait bezero errentagarriak ez direnak. Galdera-erantzunen txandan, batek galdetu zuen zergatik frakasatzen duten hainbeste CRMk. Gaizki egiten delako, noski.

Goizeko ponentziarik ederrena Maryam Ashgarirena izan zen. Londresko Barbican Centre erabilera anitzeko guneko eMarketin arduraduna da Maryam. Besteak beste, London Philarmonic Orchestrak du bertan egoitza. Urtean 1000 ekitaldi baino gehiago egiten dituzte, 13 milioi libera esterlinako diru sarrerak eta 2 milioi online bisitari dituzte. 280.000 e-list suscribers dituzte. 360 ºko eMarketin toolbox aurkeztu zuen, baina hobe hau beste post batean garatzea.

Mario Rigotek hartu zuen hitza kafe tartearen ondoren. SGAEren La Central Digital enpresako zuzendaria da. 120.000 track kudeatzen dituzte eta beraien lana material hori sare digitaletan kolokatzea da. Diskurtso garatua du, baina hartutako oharrak errepasatzerakoan esaldi potoloak kolatu zituela konturatu naiz.

Adibidez, abila iruditu zitzaidan planteatu zuenean balioaren % 80a iristen zaiola sortzaileari. Gainerakoa, La Central Digital eta dagokion atariaren artean banatuko da, beraz. Bertaratutakoei gomendatu zien alter ego bat izateko sarean, erakundearentzat lana egingo lukeena. Horrela idatzita, itsusi geratzen da, ezta?

Blogari batzuei prentsa-ohar jakin batzuk filtratzearen aldeko agertu zen. Horrelako gauzak maisuki egiten omen ditu Apple-k.

Reverbnation plataformaz aritu zen, zaleak edo fan-ak kudeatzeko erraminta aproposa omen da. Garrantzitsua da gure erabiltzaileak guretzat aritzea lanean.

Spotify, musika streamingean entzuteko zerbitzuari dagokionez, aipatu zuen jada bi milioi erabiltzaile zituela Espainian. Eta oso plataforma potentea dela publizitatea egiteko. Galdera-erantzunetan, musikari gisa agertu zen pertsona batek galdetu zion ea nola iristen zen sortzailea Spotify-ra. Mariok erantzun zion La Central Digital edo antzeko zerbitzu bat behar-beharrezkoa dela, Spotify-rekin ezin omen duzu traturik egin zuzenean. Urte hasieran aipatu genuen hemen diskoetxe handiak daudela tartean eta Mariok ideia hori berretsi zuen. Nire oharra: 2.0ak ez al zituen ba bitartekariak kenduko?

Tuenti, gazte espainiarren sareari dagokionez, 6 milioi erabiltzaile ei ditu une honetan. Estefanía abeslariaren lantzamendua tuentin egin berri dute. Sare horrek 14-25 urte bitarteko 2.300.000 erabiltzaile baititu. Oso arrakastatsua suertatu omen da kanpaina.

Demini enpresako David Sánchez Mateoren jarduna ez zitzaidan interesatu.

Fundación Autor-ek Espainiako Erresumako laupabost tokitan egin ditu jardunaldi hauek. Toki bakoitzean bertako bi adibide on erakutsi ditu. José Antonio Pérez aka Mi Mesa Cojea eta datorren urtean zabalduko duten Alhóndiga gunea izan ziren Bilboko gonbidatuak.

Pérez Espainiako blogarien artean punta puntako bat da. Egun horretan bertan, gauean, agertu zen Mi Mesa Cojea Nick dut Nik telebista saioan. Tipoak argi eta garbi hitz egin zuen. E-mailak bidaltzen omen dizkiote produktu edo gauza ezberdinei buruz berak berba egin dezan. Azken asteko hiru adibide erabili zituen.

Txarra, Muchachada Nuik duela gutxi atera duen DVD sorta ezagutzera emateko, prentsa-oharra bidali zion enpresak. Lagunak ei dira, baina praktika oso txarra. Spam.

Erdipurdikoa, Bayleys enpresarena. Ez nion oso ondo ulertu, baina, behintzat, mezu pertsonalizatua bidali omen zioten.

Ona, Eitb.comeko Lontzo Sainzek bidalitako mezu bat. Beta tester moduan-edo aritzeko martxan jarri behar duten sare bat probatzeko.

Unean bertan, ez zitzaidan gustatu Pérezen jarduna, baina, gero, horrelako gauzak kontatzeko eraman zutela konturatu nintzen. Beraz, eskatutako papera bete zuen.

Bárbara Epalzak, berriz, Alhóndiga eraikin enblematikoan egin behar duten proiektuak internet nola erabili duen erakutsi beharrean, beste gauza batzuk kontatzen aritu zen. Hau da, ez zuen aukera aprobetxatu.

Berak kontatu zuen bezala, zarata hutsa iruditu zitzaidan urte hasieran egin zuten flashmob izeneko ekimen bat. Lost in Bilbao-ko jendea zegoen tartean eta agian ni torpe samar nengoen egun horretan. Baliteke, baina ez zen sentsazio horrekin geratutako bakarra.

Ondoren, nahi zuenak SGAEk kudeatuko duen Campos antzokia ikusteko bisita zegoen, baina gu ez ginen hurbildu. Ea zer egiten duen erakunde horrek gune horrekin. Onerako izan dadila jarri behar nuen, baina ez dut konfiantza askorik.

Bigarren zatian, Maryam Ashgariren partehartzea: Barbican Centre, eredugarri kultur esparruko eMarketinean.

eMarketing cultural, este apunte en castellano.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter