Egunkaria libre!
Epaiketa amaitu bitartean, webguneetan, agerkari digitaletan, sare sozialetan eta antzekoetan ekimenak ahalik eta oihartzun zabalena izateko kanpaina zabaldu dute Egunkariaren aldeko plataformakoek. Honako testu hau eta Egunkaria Libre bannerra jartzeko deia jaso dugu.
Ba, Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Asier Sarasua blogari-lagunari "lapurtu" diot testua. Egunkaria libre!
Ez da "Espainia Euskal Herriaren aurka erabiltzen ari den errepresioaren beste adibide bat". Ezta "ETA eta bere munduaren beste adar bat" ere.
Libre!