Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Jaume da nire izena, ez Jaime

Jaume da nire izena, ez Jaime

Mikel Iturria 2009/11/20 06:05
Urriaren 16an Masnouko jatetxe batean gertatutakoa, zer esana ematen ari da Katalunian.

Kataluniako lagun batek kontatu zidan telefonoz bere ezagun bati gertatutakoa eta, nik ez nuenez horretaz ezer irakurria, lotura bat bidali zidan Ràdio Catalunyaren webgunera. Gero, Jaume Valls-i buruz directe.cat webgunean dagoen informazioa aurkitu eta irakurri egin nuen ere.

Dirudienez, urriaren 16an Jaume Valls tabernaria lanera sartu zenean, aspaldiko bezero bat hasi zitzaion "Jaime" deika tonu txarrean. Tabernariak dioenez, hasiera batean ez omen zion kasu askorik egin, tipoa edanda baitzegoen. Baina ingurutik pasatzen zen bakoitzean, besteak jarraitzen omen zuen iseka egiten.

Halako batean, Jaume hurbildu zitzaion besteari esatera bere izena Jaume dela, ez Jaime. Bezeroak, jabearen laguna itxura guztien arabera, erantzun ei zion berak nahi zuen bezala deitzen ziola. Hortik aurrera gauzak konplikatu egin ziren eta bertsioak ez datoz bat.

Bezeroak alde egin zuen eta esan omen zion jabeari tabernariak barkamena eskatu ezean, bera ez zela bueltatuko establezimendura.

Jabeak zer egin zuen? Tabernariari adierazi zion barkamena eskatu behar ziola bezeroari. Jaumek ezetz, berak ez ziola barkamena eskatuko. Bezeroak burla egin ziola eta ez alderantziz. Enpresak espedientea zabaldu eta astebetez bidali zuen etxera, zigortuta, lanik eta soldatarik gabe. Orduan, albisteak hedabideetara egin zuen salto eta hautsak harrotu ditu.

Lagunak zioen, eta arrazoia du, Josep-Lluís Carod-Rovirak Tengo una pregunta para usted telebista saioan izandako une harekin duela lotura.  "Yo me llamo como me llamo aquí y en la China" esan zionean Carod-ek Burgosko gazte ezjakin bati.

"Me llamó Jaime en vez de Jaume" lotura ere utziko dizuet. Bideoan ageri da Jaume Valls bera. Ea onik ateratzen den Jaume ataka honetatik. Animo.

Me llamo Jaume, no Jaime, este apunte en castellano

xabi
xabi dio:
2009/11/20 15:31

aupa iturri! erenegun aurkeztu zen toni strubellen liburua, holako gertakariak bere testuinguruan kokatzen laguntzen duena. zinez gomendagarria da: "hasta aqui hemos llegado" toni strubell-ena. ta egia da holako kasuak asko ematen direla, baina egia da ere jendeak erreakzionatzen hasi duela eta gogaitze puntuan dagoela kataluniako gizartea. holako kasu batek leheno agian etzuen oihartzunik izango.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter