Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Gortesauak

Gortesauak

Mikel Iturria 2009/11/15 08:49
Sustatun atzo argitaratutakoa. Errege-erregin espainolen gortesauak, noski.

Aste honetan albiste izan da errege-erreginek Donostiara eginiko bisita. Eta kezkatuta geratu naiz ikusterakoan batzuek nola atera dituzten ukondoak bikotearekin egoteko.

Ez dut jarraipen berezirik egin, baina nire RSS irakurgailura iritsitako apuntetxo bat eta argazki bat aipatu nahi ditut gaur.

Mikel Erentxun musikariak ondoko hau jarri zuen bere blogean errege-erreginak ezagutu ondoren: "Esta tarde he conocido a los Reyes (...) El Rey, muy simpático. La Reina, muy atenta y muy amable. Se ha saltado todo los protocolos y nos hemos hecho unas fotos".

Hurrengo egunean, gainera, errege-erreginekin ateratako argazkia jarri zuen. Hirukoteaz gain, beste musikari bat ageri da erretratuan, Alex Ubago.

Uste baino okerrako dago musikaren mundua.

Gortesauak. Aktan jasoa. Sustatu. 2009-11-15.

Cortesanos, este apunte en castellano.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/11/18 08:49

"Ederra" argazkia Mikel Erantzun eta Alex Lunbagok Borboiekin ataratakoa. Baina gustura ikusiko nituzkeen bi horiek toki berean, Easo Ederrean, bestelako konpainia bategaz. Esate baterako Ruper Ordorika, Gorka Urbizu eta Rafa Rueda abeslari eta lankideekin batera Bulebarrean Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta enparau herrikideei sostengua emonez. Alkartasuna deitzen jako horreri, eta bestelakoak indiferentzia eta hipokrisia.

ramon
ramon dio:
2009/11/17 15:44

Erdi aroan ohikoak ziren gortean aitonen semeak hidalgoak etabar, hauek ongi bizi ziren jende xumearen bizkarretik, hautetik batzu soluetan ia esklabu gisa lanean, beste emakume batzu gortean betebeharrak betetzen. Oraindik ere herri askotan Kortijo gisa maneiatzen dituzte (gaituzte), prentsa askotan aintzinako emakume haien lana egiten dute. Erdi aroko modeloa oraindik onartzuen duen lurralde, eremu, batean edozer gauza da posible.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter