Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak

Alfonso Armadaren hilean behingo strip-tease sentimentala

Mikel Iturria 2011/01/23 22:36
Madrilgo Cuarta Pared aretoan. Ruper Ordorika ere egotekoa da.

Aurrekoan kontatu nuen bezala, urteko lehen astea Madrilen pasa nuen, oporretan. Bertan egonik ere, berandu enteratu nintzen Cuarta Pared aretoan Pablo Guerrero kantautorea aritu zela urtarrilaren 3an.

Zehatz-mehatz esateko ez zen Guerreroren kontzertu bat izan. Ekimena Alfonso Armada kazetari, dramaturgo eta poetaren ideia bat da eta Strip-tease Sentimental da jarri dion izena. 2011n zehar hileko lehen astelehenean Armada musikari batekin igoko da eszenatokira. Musikariak bere kantak jorratuko ditu eta Armadak, berriz, TSYC: Diario de sombras liburuko poemak irakurriko ditu (1990 urtean Sobiet Batasunetik barna eginiko bidai batean idatzitakoak omen dira).

Parentesia zabalduko dut: Alfonso Armada Frontera D izeneko aldizkari digitalagatik ezagutzen dut. Ander Izagirrek publikatu izan baititu artikuluak bertan. Itxi parentesia.

Esan bezala, lehen strip-tease saioa urtarrilaren 3an izan zen eta oso-osorik zintzilikatu du Agora News agentziak. Ordubeteko emanaldia da eta ez dut oraindik osorik ikusi. Lehen ordu erdia, gutxi gora behera.

Toki ezberdinetan ageri den zerrendaren ordenari kasu eginez gero, Ruper Ordorika azaroan arituko litzateke Cuarta Pared aretoan. Ea joaterik dudan.

Hurrengo emanaldia otsailaren 7an izango da eta gonbidatua Álvaro Deudero izango da.

Strip-tease sentimental (y mensual) de Alfonso Armada, este apunte en castellano.

Perurena dokumentala egin du Moriartik ETBrentzat

Mikel Iturria 2011/01/21 07:15
Otsailaren 10ean estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean.

Atzo goizean Sustatun irakurri nuen Iñaki Perurena, berriro bikain izeneko apuntea. Bertan Leitzako harri-jasotzailea ageri da Teknopoliserako eginiko bideo batean harri-jasotzeari buruz hizketan (Manu Redondorekin izaniko aferan Iñaki bikain egon zelako titulatu dute orain berriro).

Baina hori ez da Perurena familiari buruzko albiste bakarra. Datorren hilean, otsailean, Donostian estreinatuko baita Moriarti ekoiztetxean ETBrentzat eginiko Perurena dokumentala

Perurena (Sek bat) from Moriarti on Vimeo.

Zera dio sinopsiak: "Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea bere errekor berria lortu nahian dabil: 300 kiloko harria altxatzea. 1987an bere aita, Iñaki Perurena entzutetsua, izan zen lehena harri hau altxatzen".

Ez esan hori irakurrita eta jakinda zuzendaria Jon Garaño dela (80 egunean, besteak beste), ez duzuela dokumentala ikusteko gogorik.

Xabi Alonso, Donostiarako bidean?

Mikel Iturria 2011/01/20 12:41
Realean bukatuko al du karrera?

Atzo, Donostiako Udaletxeko pleno aretoan Xabi Alonsok Urrezko Danborra jaso zuela aprobetxatuz, lehengoan irakurritako elkarrizketa bat ekarri nahi dut txoko honetara.

Gauza jakina da jokalaria punta-puntakoa dela futbolaren mundu zoro (eta txoro honetan), baina urteak ez direla alferrik pasatzen eta Real Madrid uzteko unea iritsiko zaiola ere ez da ahaztu behar.

Hilabete honetako 943Magazine aldizkariko azalean ageri da Realeko Carlos Martínez jokalaria. 39. orrialdean Lodosakoari eginiko elkarrizketa dago eta atentzioa deitu dit nola erantzun zion ea egunen batean garaikurren bat jasoko ote zuen Realarekin eginiko galderari:

"Quizás en unos años el equipo crezca lo suficiente y existe la posibilidad de que retorne a casa nuestro realista más universal, Xabi Alonso, y a esta hornada no se le recordará solo por el ascenso... Ojalá, ¿por qué no? Para todos nosotros, Xabi Alonso es un espejo en el que mirarse. Somos un equipo joven que está aprendiendo pero también compitiendo bien. Primero vamos a pelear por consolidarnos, mantenernos y crecer..."

Ez ditut taldeko jokalarien adierazpenak hainbeste jarraitzen, baina hau da lehen aldia Realeko jokalari baten horrelako adierazpena irakurtzen dudana. Realzale askori gustatuko litzaiguke hori horrela izatea, baina badakigu ere zaila izango dela.

Bitartean, Lehen Mailan mantentzea da gure helburu bakarra.

Xabi Alonso, ¿camino de Donostia?, este apunte en castellano

Su-etenari buruz galdezka

Mikel Iturria 2011/01/16 22:01
14 galdera. 9 lagun. 1001 mediosen ekimena.

Astelehenean, ETAren agiriaren ostean, 1001 medios-ekoak harremanetan jarri ziren nirekin gatazkari buruzko galdera batzuk erantzun nahi ote nituen galdezka. Pixkat pentsatu eta baiezkoa eman ondoren, Juanjo Ibáñez (aka Bomarzo) jaunak hamalau galdera helarazi zizkidan e-mail bidez.

Galdera zuzenak ziren eta, ondo pentsatuta, astelehen gauean bertan erantzun eta astearte goizean bidali nituen hamalau erantzunak. Gaztelaniazko blogean jaso nituen denak División de opiniones apuntean.

Ez dakit zerbaiterako balioko ote duten horrelako ekimenek. Ez da egon komentario askorik eta, alde horretatik, adierazgarria da ere, baina, ni behintzat, gustura geratu naiz. Allakuidaos!

Ines Gallastegi eta Xabier Txokarroren erantzunak.

Javier Vizcaíno eta Hasier Etxeberriaren erantzunak.

Samantha Koziner, Ana Saiz eta Vicente Hernándezen erantzunak.

Gorka Julio eta Mikel Iturriaren erantzunak.

1001 medios-ekoen balorazioa.

Eta hona hemen zer den 1001 medios laborategia. Bi datu gehiago: 1143 jarraitzaile dituzte facebook-en eta 4575 jarraitzaile twitter-en.

P. S.: Teketenek ere ostegunetan Berrian argitaratzen duen Irlen Sarea zutabean sarelari batzuen adierazpenak jaso zituen. Su-etena: saretik paperera.

Greba orokorra urtarrilaren 27an

Mikel Iturria 2011/01/12 23:34
Pentsio-sistemaren erreformen aurkako greba deitu dute ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek.

Beñat Irasuegiren tuit bati esker iritsi naiz aurkezpen honetara. Manu Robles-Arangiz Institutuak prestaturiko aukezpena da: pentsio-sistemaren erreforma. Ea ba. Nik greba egingo dut.

Egun batzuk Madrilen

Mikel Iturria 2011/01/10 08:00
Aspaldiko partez.

Asfaltoa behar nuen. Hiri handi batean murgildu eta, Madrilera joateko aukera sortu zenez, bertan pasa dugu urteko lehen astea. Gustura, gainera.

Igande goiza Rastrora joateko aprobetxatu genuen, baina jendetza zegoen eta inguruan ibili ginen (La Latina, Lavapies). Arratsaldean Beaumarchais ikusteko asmoa genuen, Teatro Españolen, baina ezinezkoa izan zen eta Teatro Maravillas-era hurbildu ginen Tócala otra vez, Sam ikustera (antzezlan komertziala, baina ondo egindakoa). Aretoa lepo beteta.

Astelehen goiza La Casa Encendida eta Museo Reina Sofía ikusteko aprobetxatu genuen (izugarria da Guernica bertatik bertara berriro ikustea). Gero, The King´s speech ikusi genuen JBAn. Badirudi zer esana emango duela Oscarren karreran. Lan bikaina egin dute Colin Firth eta Geoffrey Rush aktoreek. Euskal Etxean ikusi genuen Realaren partida kaskarra Zaragozaren aurka (lehen zatia soilik).

Astearte arratsaldean lagunekin geratu ginen Leo Bassik Tabacalera eraikinean jarritako El belén de Lavapiés ikusteko. Tabakoetxe erraldoia zentro auto-gestionatua da eta makina bat gauza daude bertan. Adibidez, Santi Ochoaren erakusketa. Hara Luis Tránsitok atera eta bere blogean jarritako irudi bat. Bigarrena nirea da.

El rey podría estar vivo

El vídeo del Rey podría confiar que aún sigue vivo

Asteazken arratsaldean Mao´s last dancer ikustera joan ginen, baina pelikula eskasa suertatu zitzaigun. Ze txarrak diren txinatarrak eta ze onak garen estatubatuarrak da ildo nagusia.

Ostegunean Matadero gunera joan ginen. Eraikinari dagokionez, horrelako zerbait egin zitekeen Donostiako Tabakalerarekin, oraingo esentzia manten dezan. Amen.

Ostiral iluntzean titulu iradokitzailea zuen antzezlana tokatu zitzaigun Cuarta Pared aretoan: La ventana de Chigrinsky. Estreinaldi zen, gainera, eta aretoa lepo (Egiako Gazteszenaren tankera du). Obra ez da borobila, baina ahal baduzue, zoazte ikustera: bost pertsonaia bakardadetik ihes, tartean Bartzelona futbol taldean denboraldi bakarra egin zuen Dmytro Chygrynskiy (bakoitzak nahi duen eran idazten al du gizon honen izena?).

Kaleetan barna ibili gara, kañak eta tapak hartu ditugu, uste baino bandera español gutxiago ikusi dugu, etab., etab.

Larunbatean, etxera buelta. Eta gaur, astelehena, lanera. Ea ba.

Asfalto madrileño, este apunte en castellano.

Maitemina

Mikel Iturria 2011/01/07 12:45
Amatiñorekin gogoratu naiz Madrilen.

Astearte arratsaldean mezu bat jaso nuen mugikorrean:

"Éu gostei muinto de vc" (sic).

Ez nion kasu askorik egin, bidaltzaileak hanka sartu zuelakoan.

Handik gutxira dei bat jaso nuen, baina ez nuen hartu, konturatu ez nintzelako. Beste dei bat ere egon zen, baina berdin gertatu zitzaidan: ez nintzela konturatu.

Ondoren, gaueko 22:00ak aldera, beste SMS bat: "Me gustaria estar a tu lado me gustaria poder sacarte de hay te deseo te necesito me e enamorado de ti" (sic).

Gauean ikusi nuen mezua eta dena azkar lotu nuen. Google bidez egin nuen bilaketa bat: nire telefonoaren lehen sei zenbakiak jarri eta Iruñea aldean lanean ari den neska batekin egin nuen topo. Are gehiago: bederatzi zenbakietatik, akatsa azkenean dago soilik.

Hurrengo egunean beste dei bat jaso nuen. Ez nion telefonoa hartu, baina eguerdi partean ondorengo mezua bidali nion: "Hola. Yo creo que te ha bailado algún número de teléfono, porque yo no estuve contigo ayer. ¡Suerte!".

Bi erantzun jarraian: "No entiendo tu mensage podriamos vernos fuera de tu trabajo" (sic) + "Soy el portuges" (sic).

Nik, bueltan: "Pues que has apuntado mal el teléfono de tu enamorada. Yo soy vasco".

Eta, momentuz, hortxe amaitu da kontua. Lortuko ote zuen portugesak neskarekin harremanetan jartzea?

P.S.: Amatiñorekin gogoratu naiz Matxismoa ote? apuntea dela-eta.

Un enamorado, este apunte en castellano.

Eguneratzea. Urtarrilak 9.

Goiko lerroak idatzi ondoren, bueltatu zen gizona. Urtarrilaren 7an, arratsalde partean ondorengo mezu trukaketa izan genuen.

Berak: "Hl bas a trabajar hoy puedo pasar un rato con tigo cnt".

Nik: "Te has vuelto a confundir de número. Mikel".

Berak: "Eres h o m".

Nik (gizonezkoa ote nintzen galdetzen zuelakoan): "Sí. Me da que has apuntado mal el teléfono".

Berak: Testurik gabeko mezua.

Berak: "No has respondido eres H o M".

Nik: "Soy hombre y no me dedico a la prostitución".

Ez badu asmatzen, telefono zenbakia eman beharko diot...

Boliviako haur meatzariei laguntzeko aukera bat

Mikel Iturria 2011/01/01 10:00
Mineritos.org, Ander Izagirrek eta beste batzuek martxan jarritako ekimena.

Ayuda para los mineritos

Duela hamar bat egun Ander Izagirreren mezu bat jaso nuen gaur zuekin konpartitu nahi dudana.

"Askok ezagutzen dituzue Boliviako meatzeetan lanean ari diren haurrei buruz kontatu ditugun istorioak. Orain, ekimen bat sortu dugu asko gustatzen zaigun proiektu bat laguntzeko (Escuela Robertito), Potosiko Cerro Rico inguruko meatze-ahoetan bizi diren haurrak hartzen dituen eskola, hain zuzen ere. Eskolak ume hauek laguntzen ditu hezkuntza, elikadura eta osasun kontuetan. Eta, batez ere, laguntzen die prestakuntza emanez eta dituzten ahalmenak indartuz autonomo bihur daitezen, beste lanbide batzuk bila ditzaten meatzegietatik at. Gustatzen zaigu ez izatea asistentzia puntuala, baizik eta haurren autonomia etorkizunari begira lantzen duen eskola izatea, haurrek beraien kabuz bizimodua aurrera atera dezaten baldintza duinetan".

Gauza gehiago kontatu zituen Ayuda para los mineritos apuntean.

Egun batzuk pasa ondoren, mezu berri bat jaso nuen. Kasu honetan, Anderrek zioen abian zela jada mineritos.org webgunea.

Atera dituzten kalkuluen arabera ume baten hileko eskolaratze kostua 10 eurokoa da. Eta pentsatu dut agian gaur kontzientzia txarra izan dezakezuela atzo jan eta edandako guztiagatik (ajea ahaztu gabe, noski) eta egokia izan daitekeela urtea ekintza on batekin hastea eta horregatik eskaini diot gai honi 2011ko nire lehen apuntea.

Anderrek dio diru guztia Potosira joango dela, ez dela bidean ezer geratuko. Eta nik sinetsi egiten diot. Sartu, mesedez, mineritos.org webgunean. Eskerrik asko.

Datu bat gehiago: goiko argazkia Daniel Burguirena da.

Mineritos somos y en el camino nos encontraremos, este apunte en castellano.

Gu bezalakoak

Mikel Iturria 2010/12/29 22:29
Bai, ezta?

Badator eguna?

Mikel Iturria 2010/12/24 16:57
Bide Ertzean. Zaldi Eroa. The Organization.

The Organization-eko idazlea

Está tardando, algo parecido a este apunte en castellano.

Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter