Burutapenak GizakiaVI
Zoriona
Zer den
* Zoriona ez da existitzen, garunetan kiribildutako ideia orokor bat besterik ez da; une urri zoriontsu batzuk soilik gertatzen dira. Eta pertsonek bizi dituzten une bakar urri zoriontsu horiek soilik ezagutzen ditugu.
* Egunerokoaren barrena, uneko mugatik haraindi, nahiz irudimen eta utopiaz, hori da zoriona.
* Ia dena galtzen du gizakiak bizitzan, dena da galkorra, oraindik galdu ez duena baliatu eta hartaz gozatzean datza bizitzako zentzua eta zoriona.
* Desio, amets eta ilusioen nahastura da zoriona, horiek ematen duten itxaropenaren baikortasuna. Hori gabe ezin da gizarte sendorik ez etorkizunik eraiki.
* Egunerokoaren barrena bizitzea, uneko mugatik haraindi, nahiz irudimen eta utopiaz, hori da zoriona, libre, artez eta soil, zerumuga norbere baitan jarriz, lubakitik behar den orotan ateriaz.
* Denok dugu ipuin bat, do ipuin bat gara, asmatuz eta harilduz goazena, ipuin hori aurkitzean eta gauzatzean datza bizitzako oreka eta zoriona bera.
* Tarteka bidelagun zaigun bizitzeko hornidura da zoriona. Dugunean gozagarri, falta zaigunean hutsune.
* Ustekabean etorri eta berehala joaten da zoriona, zoriona ez baita pozik bare edo lasai bizi garen aldi hori, pozikako aldi horretan tarteka agertzen den une argitsu hori da zoriona, tximista batek bezala gure bizitza argitzen duen sentipen labur hori.
* Gauza hutsalek eragiten duten nagikeriaz gozatzen jakitea da zoriontasunaren atal bat.
* Plazer iheskorra, istant batez bederen, eternitate bihurtzean datza zoriona.
* Duen apurrarekin kontent izatean datza zoriontasuna, ia inork lortzen ez duena.
* Zoriontasunarena da izpi argiena, gero ilunduko bada ere.
* Den bezalakoa izan eta ez den bezalakoa desiratu: kontraesan horretan bermatzen da zoriontasun oinarria.
* Gutxitan, baina badira bizitzan zorion distira une horiek. “Zerua” , zorion perfektua, deitzen diote kristau kulturako zenbaitzuk.
Nolakoa
* Gizakiaren une zoriontsuak istant bateko argi izpiak dira. Nahi duena eta behar duena, ia eskuraezinak baitira.
* Betirako den oro da aspergarri, etsigarria, txarra azken finean; zoriona litzake agian salbuespena, baina ez da betirako zorionik.
* Zorion oro da zorion perfektua, zorigaitz oro den bezala zorigaitz perfektua. Geroagoko begiradak ematen die perfekzio mailaren sailkapena.
* Zorigaitz oro da zorigaitz perfektua, perfektua den bezala zorion oro. Atzera begiradak ematen die perfekzio mailaren sailkapena bai zorionari bai zorigaitzari.
* Egoista izan ohi da beti zoriona, zoriona partekatzea bera ere norbera zoriontsuago izateko da.
* Ez da zorion perfekturik. Ez da mingostasun ukiturik ez duen zorionik. Ameskeria da zoriontasun osoaren atzetik ibiltzea.
* Labaina da zoriona, ihes egiten dizu erietatik, esku hutsik utziz, edo zorionean irrist eginez erori egiten zara, zauriak jasoz.
Non
* Zeren bila egin behar dugu borroka zoriontasunaren bila ez bada!, Maiuskuladun ala minuskuladun zoriona, hori beste arazo bat da.
* Ardoarekin bizitza eternala erdietsi ahal dela dionik ere bada. Baina alkoholak “bixamuna” dakar berarekin, unean uneko zorion faltsua beraz. Norbera izan behar du norbere ardoa, eta hortik edanez, norberari fideltasuna erakutsiz lortu ahal da bizitza orekatuagoa, zorionaren izpi bat.
* Gehienetan joan ohi gara lagunen, ameskerien, itxurakerien edo bestelakoen atzetik, edertasunari eta bizitzari bizkarra emanez, bizitza edertuko digun zubi gainean gelditu eta istant bereziez gozatu ordez, gure bizitza zerbait ederra egiteko aukera galduz.
* Aurretikako amets eta esperantzek moteldu egiten dute uneko zorion eta plazer iturria, unekoari lotu behar zaio aurrekoarekin alderatu gabe edo gerokoarekin amestu gabe.
* Eraldatuz, zirenak eraldatuz gaurkotzen dituenean biderkatzen du atsegina memoriak.
Nor zoriontsu
* Magia geuregan bilatzen ahaleginduko bagina, besteengan dagoen magia aurkitu eta garatzen ikasiko bagenu, eraginkorragoak izango lirateke gure harremanak, eta denok ginateke zoriontsuagoak.
* Behar gutxirekin bizi dena da zorionekoa. Beharrak sortuz egiten gaituzte ahaldunek beraien menpeko.
* Gu egon ez arren bizitzak, besterik gabe, aurrera egiten duela filosofiarekin patxadanago eta umilago biziko ginateke, alferrikako ahaleginetan endredatu gabe.
* Dena galtzen dugunean ere, zorioneko izan gaitezkeela hori, dena edo zerbait ongi doakigunean esan ohi dugun filosofiakeria da.
* Beti dugun zerbaiten goseren bat, hori da zorion uneari langa jartzen diona.
* Indarra behar da fortuna atseginaren zama eramateko. Oso gutxik dakite fortuna kudeatzen, dohakabe bihurtzen ditu gehienak fortunak. Egunero duin izatean datza fortuna ona.
* Barrerik ez egitea omen haurrak haserre daudela ezaugarria. Helduok barre egiteak, aldiz, ez du esan nahi zoriontsu garenik.
Plazera
* Ekimen ororen helburua behar luke izan disfrutatzea, nagusitzat ditugun beste helburuak ere oparoago lortuko genituzke.
* Zein gauza txikiek ase eta laketen gaituen bizitzan. Ezer ez duenak huskeria ere begiko. Gizakia, handia izanik, ezdeusa baita.
* Ugaritasuna eta emozioa etsaiak direla irakurri dut, dena duenak ez du ezertarako irrikarik. Ez duguna lortzeari dario plazera, eta beti dago zer lorturen bat, beraz beti dago plazer iturriren bat.
* Eraginkortasunean nagusitzen zaio beharra plazer edo zaletasunari, behartu egiten gaitu beharrak, eta plazererako denbora jaten digu
* Maindire azpiko plazerak dira sekretu gordeenak, aipatuenak arren. Inorenez aritzen gara gehienetan, geureen oihartzuna direla ohartu gabe.
Saski-naski
* Sufrimendu konpartituek elkartu egiten ditu pertsonak, baita ordu zoriontsuek ere, baina hauen eragina pasakorragoa da, azken zorionaren sentimenduak irauten du gehienen, baina bera da ustelena.
* Barrea, tristuren estaldura da sarri, sentipen mingotsak ezkutatzen dituen kareta. Begiak lirateke barne pozaren erakusle.
* Bizitzan behin bakarrik izaten den AUKERA errepikatzen da tarteka, gehiengoenetan galtzea tokatzen da, zorigaitza edo hondamendia.
Oroitzapenak
Zer diren
* Oroimena da lehenaren eta orainaren, ginena eta garenaren, arteko lotura, iraganera zubia.
* Oroimena eta oroitzapena, bi atzizkien arteko distantzia, hausnarketa luzerako hari-muturra.
* Memoria eta ezin ahaztua, oreka zaileko bi kontzeptu.
* Oroimena galdu duenean sartzen da gizakia etorkizunean, egina du gizaki garaiarekiko etena.
* Ez dakit non duen oroiminak habia, baina hor sentitzen dut nonbaiten
* Ez dago oroitzapen hutsik, ez da sentimendu edo bizipen bati lotu gabeko oroitzapenik.
Zertarako
* Gure baitan dirauen bitartean dirau iraganak. Oroigarri oro ez baita ezer, zer oroitarazten duen ez badakigu, mutu eta antzuak dira oroitarri eta oroitagiri ia denak.
* Oroitzapenen helduleku dira argazkiak, baina ahaztu egiten ditugu argazkiak eurak ere, lasterrera ez ditugu begiratu ere egiten, hormakoetara ere ohitu egiten gara ez baleude bezala. Oroitzapenak eta argazkiak biak horitzen ditu denborak eta denboraren hautsak. Iraganak hor dirau, baina lausotuta, argazkiak bezala.
* Gogora etortzen zaizkigu, edo ekarri egiten ditugu, entzulerik ezean norberekiko oroitzapenetan, ondo atera zaizkigun gauzak: ze gutxi garen seinale, helduleku baitzaizkigu gure ezin eta erdipurdikerietan.
Nolakoak
* Badira bizitzako zenbait pasarte betirako txertatuta gelditzen zaizkigunak ez dakit nongo tolesdura gorde batean. Zergatik ez dakigularik. Mota guzietako oroitzapenak baitira. Barne barnetik astintzen zaituztenak gehienetan. Gizakiaren enigmetako bat.
* Geuri ere sinestezinak iruditzen zaizkigun baina errealak direla dakizkigun gertaerak, geuk gauzatuak edo geuri gertatuak, horiek dira oroitzapenik kilikagarrienak.
* Oroitzapenak, gustukoak edo ez-laketak, beti aldatzen ditugu egiatik, gogoz edo ez-jakitun.
* Denok ditugu oroitzapenean zigiluz gordeta berriro sekula berriro egingo ez genituzkeen isileko ekintzak.
* Mintzatuz lehuntzen ahalegintzen gara sarri isilduz mingarriagoak zaizkigun bizipen eta oroitzapenak. Egia da ere badirela isilune hitzak baino esanguratsuagoak, hilgarriak askotan.
* Iltzaturik gelditzen da zenbait oroitzapen, eta ez du gerora ere bristadarik galtzen.
* Guk geuk elikatzen ditugu maiz gure oroimenak, gehienetan ustekabean edo ez intentzioz behintzat, asmatutako irudiekin.
Galkorrak
* Lausotu egiten dira oroitzapenak, baina bere itzala uzten dute.
* Eskerrak hainbat gauza ahazten zaizkigun, aldi berean hainbat gauza gogoan edukitzeak hobetuko luke besteenganako jarrera.
* Ezberdinak dira aro, aldi eta adin bakoitzeko bizipen eta gertaerak, dituen sekretu gehienak galtzen zaizkigu gehienetan, ikusteko edo jasotzeko ahalmenik ezagatik
* Ahazteko ahalmena da gizakiaren dohainetako bat; zahartzaroko memoria galtzea, aldiz, ez da dohain bat, berezko desgrazia bat baizik.
* Gogoratu beharraren beharrez, oroimena bera galtzea da tragedia.
Gizakia V
Bidelagunak
Isiltasuna
* “.. ireki gabeko botila baino isilago …” Halako zirrara eragin dik Rafaren esaldiak, ez dakit zergatik. Irakurketaren eta barne egoeren misterioa.
* Isiltasuna maite duenak sakonago gozatuko du bizitza.
* Ez dugu isiltasuna maite, are gutxiago bakardade isila. Asperdura?.
* Zenbat antzematen ez ditugun buruko zarata; eztanda gorgarri batek lehertuko luke mundu osoa zaratok entzungo balira. Agian lotsaz hilko ginateke, ezinekoa litzake bizitzea.
* Isiltasunak, komunikazioa denean, sailkapen eta hausnarketa propioa behar du.
* Gutxik maite duten altxorra da isiltasuna, eskura arren. Barne hustasuna estaltzen duenean da hitza isiltasunaren aurkari.
* Esanahi handikoa da beti isiltasuna. Gozagarria izan daiteke, edo jasangaitza. Besteren hitz-jarioa asegarria edo akigarria izan daiteken bezala.
* Isiltasuna norberaren barruko etxea dela eta hitza hango atea, dio Miren Agur Meabek. Baina isiltasunak barne eleketa ez dakarrenean, orduan usteldu egiten dira hitzak.
* Leku asko hartzen du isiltasunak, horregatik hainbeste zarata eta zalaparta gizartean.
* Ez ote barne zarata isilarazteko beti musikaz, musika ozenaz gainera, bilduta bizi behar hori?. Bizitzako hutsuneak musikaz bete nahia.
* “Isiltasuna aterpea izan litekeelako, ez dagoenez zer aitortu”. Aterpea izan ohi da isilik eustea polizia-etxean, latz ordaindutako mututasuna, izan edo ez izan zer aitortu. Edonon, isila izan daiteke ihesa, zuhurtasuna, azpikeria, …
* Zenbat eskertzen den besteek norberaren isiltasuna errespetatze hori, urriak baitira errespetatzen dutenak. Heriotza litzake isiltasun absolutua, errespetuz begiratzen diogu, isiltasun betirakoaren beldur sakonean, duintasunez onartzen dugu gehienetan heriotza, baina agian halabeharraren ezinak eragindako duintasuna besterik ez da.
* Noiz isildu jakitean datza koska. Sarri, isiltasuna koldarkeria ere bada.
* Bada isiltasun tristerik, baina ez da ezer tristeagorik isiltasunean gor izatea baino.
Bakardadea
* Edozein adinetan da eramangaitza bakardadea. Edozein aldi, egoera edo adinean kide bila dabil gizakia. Zer da bestela txikiteoa...?. Okerrena da txikiteoa dela kidetasun edo euskarri iraunkorrena, heriotzak, ezkontzak sarri, edo osasunik ezak, bakantzen duena.
* Ez da bakarrik dagoen gizakirik, uxaezina duelako pentsamenduren baten konpainia.
* Norberarekin ezin egona da bakardadea
* Zuhurtasunaren laguna ohi da bakardadea, barne eta gogo bakardadearena behintzat.
* Lagunarteko bakardadea da mingarriena.
* Gogorra da bakardadea.
* Deslekuan eta desgaraian sentitzen da gizakia bakardadean.
* Ederra da bakarrik egotea, haizetan, zeruan igeri dabilen txori bat bezala sentitzea, baina bakarrik egote hori gaurko gizarteak galdu duen gaitasuna da.
* Bakarkakoa da bizitza jendarte jendetsuenean ere. Oso erlatiboa da gizakia soziala dela filosofia hori. Bakarkakoa da heriotza ere, inguratuta ere, zu zeu soilik hiltzen zara, albokoa ere bera soilik.
* Pertsona, bakarrik dagoenean ere, nahiz basamorturik zabalenaren sakonenean, edo barne bakardade infinituenean, ez dago bakarrik, norberarekin baitago, kontzientzia duelako. Hildakoa da bakarrik dagoen gizaki bakarra, jada gizakia bada, nahiz lagunez inguratua.
* Garunak nahasiz barnea aztoratuzko luzeak dira askorentzat lorik gabeko gauak, “larru beltzezko zorroa” poetarentzat. Baina baita patxadazko hausnarketarako uneak ere.
* Gizarteari begiratuz, mundua eta bizitza denbora alferrik galtze bat direla deritzot. Ihes egiten dut, neure esparrura edo barnera bilduz. Baina bakardadea bera ere denbora alferrik galtzea den sentipena dut, mundutik alde egiten dudan askotan.
* Egia da ezbehar bati elkarrekin aurre egiteak hurbilarazten dituela gizakiak, baina baita afaloste eder batek ere.
* Bakardadea eta isolamendua dira, jendez inguraturik, koadrilan joanda ere, hotelean nagusitzen diren sentipenak, gelan bakartzen zarenean, saloietan bertan ere. Baina ni ez nau horrek tristuraz inguratzen. Norbera bizipozez blai denean hotela tranpolin bat da, baliabide bat, jauzi ezberdinak egiteko, kanpora zein norbere barnera.
* Bakardadera jotzen du gizakiak sexu ariketetan, taldean kontatzen diren sexu balentriak gezurrak edo irumenekoak dira gehienetan.
Biluztasuna
* Bakardadeari beldurrez egiten dugu geugandik ihes, kanpoan euskarri bat bilatuz, edozein dela ere. Lagun min hori ere, zure bidelaguna, euskarri bat besterik ez da
* Gizakiok beti ari gara mezu bidaltzen era guztietako botiletan, itsaso zaigun bizitzan, inor gutxik jasotzen ditu baina; horregatik da hain bakartia gizakia gizataldean ere.
* Goizero esnatzerakoan, baldintzapen oroz jantzita, beste inor izateko intentziorik gabe, nor den onartzen duenak, bermatua du eguneko eginbeharren ongia.
* Hustu egin gara ala hustu egin gaituzte. Kanpora lar begiratzeagatik hustu gara, ala kanpoko gauzez betetzeko hustu gaituzte?.
* Bizitza propioa ez dutenak besteen bizitzaz betetzen dute norberarena.
* Egia da gizakiak atzera begiratu eta hutsa aurkitzen badu, edozein gauzarekin betetzen dela, baina aurrera begiratu eta huts ikustea da arriskurik biziena.
* Zera da gizarteko izurrite nagusia: bakardadeari ihes, jendartera egin eta jendarteko bakardadea bizitzea.
Barne isiltasuna
* Euria entzuten jakiteko, barneak behar du isil, adi eta gai.
* Ez da beti erraza gauza guztiekin bakean egotea. Norberarekin bakean egotea da beharrezkoa, batez ere.
* Norberarekin bakean dagoenak lasaitasuna eta patxada ereingo du, bake hori ez duenak urduritasuna zabalduko du edo liskarra piztuko.
* Norbere barnea da funtsezkoa. Barrura begiratzen dakienak kanpoa ere zainduko du.
* Ez dakigu geure barnerik ikusten, begiratzen ere ez gara ausartzen sarri, edo ikusitakoa ez dugu onartzen. Bestelakoak izango ginateke barne ikuspen horren jabe bagina, dakusaguna onartuko bagenu.
* Barruranzko negarrak barneko korapiloak gogortu eta estutu besterik ez du egiten.
* Zikoitz bagara, ez dugu gure baitako lorategian bakerik lortuko, bertara erretiratzen saiatu arren.
* Barne oreka da atsedena, giharra eta kirio laxoez harago dagoena. Loak lagun dezake, baina ez da atsedenaren funtsa.
Maitasuna
Zer den
* - Zer da maitasuna?. Definiezina. Horregatik du bakoitzak bere definizio propioa. Horregatik da maitasun bakoitza ezberdina, eta maitaleen jokabidea ere sumaezina.
* - Maitasuna beti da trukaketa bat, baita trukean ezer jasotzen ez denean ere; balizko ordainaren esperantza da orduan trukearen osagaia.
* Maitasuna biluz edo ezer gabe geratzea da, besteen esperientziek zalantzazko etorkizuna erakusten duena. Horregatik arrazoia edo zentzua tartean sartzean beldurtzen gaitu maitasunak,
* - Lotura da gehienetan maitasuna, lotura askotatik aske egiten zaituen lotura arren.
* Maitasunak aurpegi asko ditu, edozerenganako zaletasuna edo tira da maitasuna, sentipen eta izen ezberdinez jantzita.
* Barrenean piztu, kanpora zabaldu, eta jira egiten duena omen maitasun egiazkoa. Maitasun horrek darabil mundua, baina gehienetan diruari maitasuna da ardatza edo zer eragileena, ahitzen ez dena gainera.
* Zenbat gauza maite dugun maitasuna diegula jakin gabe
* Istant oro gaude zerbaitez minduta, maitasunez edo gorrotoz, agian gizakia izaki degradatua delako. Maitasuna naturaren iraupenerako amarru bat da. Epe mugaturako izateak degradatu du maitasuna, ondorioz gizakia. Emearekiko maitasuna instintuaren sublimazioa bat besterik ez da, naturaren amarrua, bizitzako zorion izpi bat.
Maitalea
* -Maitasuna deitzen diogun alanbre ikusezin gaineko funanbulistak dira maitaleak, oreka zailean beti, edozein deskuidurekin erortzeko arriskuan, azpiko babesik gabe beti.
* Nolabait mundutik at bizi da enamoratua, nebulosa batean ez bada ere, bizimaila ezberdin batean
* Maitasunak, edozein dela ere zer maitatua, laburra egiten du denbora, eta motza edozein bide.
Nolakoa
* Arriskua, bizitzaren piperra eta gatza. Maitasuna ez da beti, inola ere, barea eta erraza.
* Maitasun minenak, isilpekoenak izan ohi dira.
* Bakartia da benetako maitasuna, maitasun lau haizetara zabaldua azaleko sentimendua besterik ez da
* Maitatzeko nork bere baitatik atera behar dela badiogu ere, maitasuna norbere baitan biltzen da, maitasuna deritzoguna berekoia da, definizioak besterik badio ere. Besteengana ireki eta besteei emate hori beste zerbait da, baina ez mito bihurtu den maitasuna deituriko hori.
* Ze korapilatsua de maitasuna, sexua bera ere.
* Maitasuna ez da zerbait fixo aldaezina. Itxuraldatu egiten zaizu: aldaketetara egokitzean datza maitasunaren iraupena. Garaiz aldatzeko kemena da, bestalde, maitasunaren oroitzapen baikorra gordetzeko bide bat.
* Betikorik ez da bizitzan, Maitasuna ere eraldatu egiten da, eta beste itxura batean jarraituko du, oroitzapenean edo elkarbizitza onartuan.
Ajeak
* Pailazokeriak egiten ditugu maitemintzen garenean, isilean edo disimuluan gordetzen baditugu ere.
* Egia da jakin-mina aseezin bihurtzen dela jeloskortasunak odola pozoitzen digunean, maitasunean ez ezik, arlo guztietan.
* Arrazoia edo zentzua tartean sartzean beldurtzen gaitu maitasunak.
* Amorruak bezala, maitasunak ez du gehienetan arau edo arrazoi jakinik, kausa bat jartzen badiogu ere: sartzen zaigu, eta kito.
* Maitasuna, karitatea bera ere, norberekeria da, definizio eta esplikazioz alderantziz badira ere. Definizioa eta definituaren errealitatea kontraesanean daude gehienetan. Zientzian ezin omen holakorik, baina zientzian ere, urteen boladan eta aurkikuntza berrien ostean, garai bateko ziurtasunak ustel bihurtzen dira.
* Maitasunak ez du zuhurtziarik, ezkontzak dira zuhurtziak edo komenentziak eragindakoak.
* Zornatzean, bisturia behar dute zauriek. Maitasunean ere.
* Maite ez duenak ez ezik, maitaleek eurek ere ez dute sentitzen sarri besteen maitasunaren handitasuna, eta jelosiaren indarra eta arriskua. Agian maitasuna berekoia dela eta maitaleak bere baitan isolatuta bizi direlako.
* Zapuzketa askoren iturri da amodioa betirako dela ustea, amodio orok baitakar iraungitze zigilua, datarik ez badarama ere.
Gorrotoa
* Anaia bikiak dira gorrotoa eta maitasuna.
* “Maitasuna bezain sentipen garbia zen gorrotoa, baina grinagabea et ahotza bezain arrazionala”. Ondorioetan ikusi ohi da maitasunaren alde arrazionala, gorrotoa. Gorrotoak, nolanahi, oinarri arrazonatu gehiago ohi ditu maitasunak baino.
* “Gorrotoak indar handiagoa dauka maitasunak baino”. Maitasuna eta gorrotoa biak aldakorrak, biak iraunkorrak ere, lehen zartakoak edo norberaren izaerak ematen dio iraupenari neurria. Biek iraun dezakete bizitza osoan, ondoren ere luzatzen dira sarri. Orokorrean gorrotoak dirudi duela luzapen kontrastatuagoa. Gorrotoak erro sakonagoan botatzen ditu.
Sexua
* Antzezlanaren bukaeran aktoreei eskainitako txalo zaparrada atsegina bezalakoa da sexuaren dardara agonikoa.
*. Sexu jokoa norberekoikeria eta zekenkeria bat da, maitasunetik ezer ez duen egoismo hutsa, atsegin propioaren egarria.
Saki-naski
* Zergatik gaude hemen, galdera unibertsala da, “norbera bere pitzaduragatik” dio idazleak, maitasuna deritzoten pitzadura batengatik diot nik, inertzia beten eraginez.
* Ez dago mirespenik miretsiarenganako nolabaiteko maitasunik gabe.
* Ezin uka maitasuna itsuen jolasa denik, amildegiaren hegian ibiltzea, sentimendua dela batez ere, baina maitasuna zoriona da, geroa orainean orekatzea, geroak oreka desegiten badu ere.
* Maitasunak eta adinak badute zerikusirik denborarekin. Ezberdinak dira denboraz ere adin ezberdineko maitasunak, maitasun itsu eroak ez badira behintzat, eta maitasunak ez du zergatik izan txoroa ez eroa. Sarri txoro eta eroa izaten bada ere.
* Urruntasunak pizten du irudipena eta berotzen pasioa, gertutasunak, aldiz hiltzen.
Burutapenak Gizakia IV
Jarrerak
Ekintzailea
* Ahaleginik eza da uztarik ez dakarrena, ahaleginak beti du usta, helburu betetzen ez denean ere.
* Ahaleginik eza da uztarik ez dakarrena, ahaleginak beti du etorkizuna, norberaren duintasun kontzientzia besterik ezean.
* Bere baitan soilik bizi denak ez du ekarpen handirik eskainiko, sortzaile bada ere, ez baitu inguruari lotutako ganorazkorik asmatuko. Dela maitatzeko, dela gorrotatzeko, dela edozein harremanerako, norberen baitatik irten beharra du gizakiak. Isolatuarena oso bizitza mugatua da.
* Edozertan zerbait izan nahi duenak erantzukizun orekatu bat du beharrezkoa, okerbideetan sar ez dadin.
* Bilatzen duenak soilik aurkitzen du.
* Galtzeko arriskurik hartzen ez duenak ez du sekula irabaziko. Bestaldera begiratuz eskurik ez hartzeak irabazleari laguntzen dio, ez da inola ere neutraltasunik, neutrala inozoa da, eta bere burua engainatu nahi du. Neutralak parte hartzaileen adina interes eta erantzukizun du.
* “Neurriko aukeraren zain egotekotan inoiz ez diagu egingo; aukeraren neurrira makurtzea beste konponbiderik ez zegok”. Aukerarik baletor, baliatu, baina aukeraren edo neurriko aukeraren zain dagoenak ezer gutxi gauzatuko du. Aukerak sortzea da aurrera egiteko aukera bakarra.
* Egonean ibili nahi du askok. Edo ametsetan soilik ibili. Baina dagoena ez da inora joango, agian eraman eginen dute, baina ez nahiko luken lekura.
* “Galapan, trostan edo pausoan, mugitzea da kontua, libre sentitzeko” M A Meabek diona egia izanik ere, geldi dagoena ez da inola helduko, baina dabilena ere ez da beti aske izatera, ezta helburura ere, heltzen.
Kanpolarrosa
* Askok, gehienek, irakurtzen ari den azken liburuaz hitz egiten du soilik. Jantzienek izenburuez eta autoreen izenez. Ez da seinale ona izaten. Horiek ez dira liburu kontsumitzaile ere, liburu baten erakusleiho baizik.
* Meneko bezala begiratzen eta tratatzen zaituzte funtzionarioek, zeregin ofizialeko mostradore osteko gehienek, poliziek, herrizainek, atezainek, ..., uniformea jartzen duen orok, uniformeak edo kargutxoak munduaren jabetza eman balie bezala.
* Kanpolarrosak ohi gara!!!. Ahaztu egiten zaigu denok garela amaren titia hartutakoak.
* Norberaz edo besteez komedia bat antzezten denean bizitzan edo gizartearen aurrean, itxurakerietan alegia, errealitate baten isla da beti, errealitate bat gordetzen du sakonean edo azpian, gehienetan, azkenerako, jakin edo azaltzen den egia.
* Sentipenen erakusle da aurpegia, arimaren ispilu dela esan zuen norbaitek, horregatik gara hain maskara zale, eta aratusteak ditugu maite, nortasun ezberdin bat hartzeko..
* Okerreko gizonari keinu zuzena, beste bati okerrekoari ikasitako keinua: sarriegi gara kanpolarrosa.
* “Zorte on”, tik bat da gehienetan, irtenbide erraza. Baina baita bihotzetik opa dena ere.
* Erreberentzia orok darama beti bere baitan mespretxua: gorroto du men-egileak menpeko izatea, aldi berean men-hartzaileak gutxietsi egiten du menpekoa
Iheslaria
* Ibilian ibiliz edo leku mingarrietatik aldenduz eramangarriagoak dira doluak, baina ibilian ibiltzea edo zauria eragin diguten lekuetatik aldentzea arazoei bizkar emateko teknika ohikoa ere bada.
* “Horretxek ateratzen nau neure onetik. Jendeak bi aldiz esan behar zerbait, modu horretan, zuk lehenengoan ametitu eta gero”. Zer esan gutxi duelako izan ohi da askoren esandakoa errepikatzea, motz geratzen zaio esan beharrekoa, hurrengo hari-mutur baten bila dabil, edo ez du esateko besterik. Agian tematia da
* Ez isiltzea da zer esan asko edo handirik ez duen askoren abilezia; edo zer isildu duenarena.
* Esperoan, beti esperoan: ezinaren ondorioa, amets hutsaren muina, gizakiaren aldarte normala.
* Gizakiak badu aurrera joz arazoak konponduko direla ustearen uste ustela. Bide okerra gehienetan, aurre egiten ez zaion arazoa, zornatu egin ohi da. Aurrera nondik jo asmatu behar da lehenengo, jotze itsua antzua ohi da.
* Isilean gordetzea da gizakiak gehienetan duen aukera errazena, ez umildadez, erosotasunez baizik.
* Ia inor ez da ikusi ahal irakurtzen opor egun eta bidaietan. Inor gutxik baliatzen ditu oporrak kulturarako. Museo bat bisitatu eta ikuskizuna bat gozatu, liburu bat irakurri, … gehiago da opor edo bidai egunetako ordu galduan betetzeko trikimailua. Errazagoa eta atseginagoa zaigu hondartzako etzana edo kafetegiko mahaitxoko mokadu edo tragoxka: pobreen kultura ez, gizakiaren kultura dela esango nuke.
* Egunez eguneko bizimodu kateatua bizi dugunean, berbera eta bakarra dirudite kate-begi guztiek, ez diegu aldaketei antzematen, eta sortzen zaigu etsipena. Ondorioz dator gizakiaren egunerokoari ihes ahalegina, ihes ezinaren frustrazioak. Horregatik behar dugu goitikako begirada zabala, ikuspegi eragilea izan dezagun.
* Pentsatzeak balizko asmatzea dakar, eta asmatzeak erantzukizuna. Horrez gain, pentsatzen duenak eragina du. Horregatik diogu beldurra pentsatzeari. Horregatik ere pentsatu eta ekin litzake jarrera eraginkorrena.
* Gaur ez bada bihar izanen dela esaldiak balio dezake une batean norbaiti arnasa emateko, baina gauza gehienek gaur gertatzen dira soilik biharkoa beti da balizkoa, eta horrek gutxi du ziurtasunetik. Itxaropen antzua, besterik ez, gehienez irauten laguntzen duena. Atzeratzeak, taktikoak zein koldarrak, porrotaren hazia darama gehienetan.
* Gauzak bere horretan edo usteltzen uztea erabaki bat da, baina erabakirik okerrena izan ohi da.
* Ihesa da gehienetan beti akzioan egotea. Baina baita pentsatzeko gaitasunik ezaren ezaugarri eta ondorioa ere.
* Isilik egotea ez da zuhurtzia gehienetan, zer esanikr ez edukitzea baizik.
Carpe diem
* “Zeren gu guztiok behin bakarrik hiltzen baikara, eta gizon handiak, aldiz, birritan: lehen aldiz, mundua uzten dutenean, eta, bigarrenez, heien obrak galtzen direnean”. Azkenez, denok hiltzen gara, bakar gutxi batzuk diraute agian mendeetan, baina hauek ere hilko dira, anonimo bihurtuko dira edo bere izenak lauso dirauko, lanak mendez geroago liluratzen gaituztenean ere. Bizi dezagun ahalik duinen une bakoitza, handikeriak eta betikotasuna ahaztuta.
* Eduardo Galdeanok: “Geu hilkor suntsierrazontzat unean unea zaigu betikotasun bakarra, eta hobe da unetxoa edatea hari negarrez aritzea baino”. Suntsierraza da gizakia. Carpe diem
* Eguneroko zertzeladatxoek eman beharko lioke zentzua eta garrantzia gure bizitzari, gertaera eta eginkizun txikiok egiten baikaituzte handi, istorio horiek egiten dute letra larriko Historia, istoriok izan behar lukete autoestimuaren funtsa, handi izan nahi horrek hain txiki egiten gaituen garai honetan.
* Ze helburutan jartzen dugun interesgunea, arreta eta ahalegina, hor data pertsona batengatik bestearenganako ezberdintasuna, hor datza perfekzioaren eta arrunkeriaren arteko tartea, maisulan eta erdizkako lan baten aldea. Edozein arlotan, dela artelana, dela idazlana, dela kirola: inguruaz abstraditu eta ari denari lotzen zaionak soilik hartzen du perfekziorako bidea, arreta beste zerbaitetan darabilkienak, burua beste zerbaitetan daukanak edozein lan burutzean, ez du bere zeregina borobilduko. “Age quod agis”.
Norkeriak
* Berenaz arduratzen da bereziki jendea, bakoitzak berea bizi du, zurea bigarren mailako zerbait da bestearentzat.
* Asko dira ogi opil osoa edo erdia mauka-mauka zuzenean eskutik bertatik haginka jaten dutenak platerekoaren lagungarri. Deneko ohitura dugu hori ere. Harritzen nau portaera batzuk nola errepikatzen diren herri guztietan, gizakion barne lege orokor batek eraginda bezala.
* Bakarrik geratu delakoan, alboetara begiratu ondoren, inork ikusten ez zuela eta platera eskuetan hartuz zurrut egin du zukua batek, ohiturari jarraikiz beharbada.
* Telefonoa dugu geletan, baina hotel sarrerako telefono publikoan erreskada ernegatu bat ikusten da gauero telefonoz deitzeko. Giza portaeraren misterioa, bere psikologia legeak dituen arren.
* Jendea gauza askotaz konturatzen da, baina bereaz soilik arduratzen, besteen onerako ari dela uste duenean ere.
* Mila aldiz esperientziak egiaztatutako egia borobila da, niri argia eta begien bistakoa zaidana ez dela inoiz hala izaten gainerakoentzat. Baina hor tematzen gara bakoitza berean. Eta hortik datoz ezin konpondu gehienak.
* Komuneko paperaren kanporako ertza, praktikotasunaren eraginez, nik kanpo aldera jartzen dut erroilua bere gailuan jartzerakoan. Kideak, ostera, barrualdera, estetikari begira. Bi izaera, bi joera. Leundu beharrezko elkarbizitzako ezberdintasunak.
* Dela ausardia, dela ahulezia, jarrera oro da eromena neurri ezegokiz, leku aldrebesean, edo modu okerrez erabiltzen bada.
* Huskeria batek gidatzen ditu azken erabakiak. Baina huskeria hori edalontzian gainezka egiten duen ur tanta izan ohi da. Katearen azken begia. Eta ez dago begi bakarreko katerik.
Gizaerak
* Denok aldatzen ditugu ideiak une batean, ideiak baino lehenago ideiak mozorrotzen dituzten jokabide, harrera eta jarduerak. Sakonean beti berdinak izaten jarraitzen dugula uste dut. Gakoa da inork gutxik onartzen eta aitortzen dituztela aldaketa edo mozorrotze horiek.
* Egoera arrunt batek aldarazi dezake gure portaera, ustekabe batek eten dezake gure ohiko jarduera. Horrelako stop bat behar dugu sarri geurean temati garenean. Agertzen zaizkigu stop iragarpenok, horregatik egin ahal dugu aurrera, bai bizitzan bai harremanetan. Adi aldarte zailetan stop hori noiz agertuko, ihesari eman gabe.
* Ezaugarri mentalak ez omen dira berez oso analizagarriak, beren ondorioetan bakarrik hautematen omen ditugu. Ezaugarri mentalak edo ez mentalak, zenbat juzku egiten eta ondorio ateratzen pertsonez, beraien azaleko itxuretan oinarrituak soilik. Nola ez gara ba elkarrekiko mesfidati, haserre edo sintoniarik gabe biziko. Xake jokoan bezala, bestearen barnea zelatatuz bizi gara, besteak ze joko eginen.
* Bere baitan bizi denak ez du ekarpen handirik eskainiko, sortzaile bada ere ez baitu inguruari lotutako ganorazkorik asmatuko.
* Galderei galderekin erantzuten dietenak dira elkarrizketa ezinezkoa egiten duten mintzakide gogaikarriak,
* Norberaren akatsei itsu, besteei kontuak eskatzea da lotsarik ezaren ondorioetariko bat.
* Zer esanik ez duenaren hitz-jarioa da aspergarriena.
* Burugogorrari, edozein dela eta edonolakoa, kasurik ez.
Gizalegeak
* Edonondik, edonoiz, edonolako mintzoak datozkigu, entzuteko gai izatea da arazoa.
* Etsipena amore ematea da, helburua aurrez galdutzat ematea
* Etsipena landare zaharra dela intelektual euskaldunetan, irakurri dut, eta etxe barruan sortua gainera. Merezi du ikerketa, hausnarketa edo sakontze bat.
* Etsitzea beti da porrota. Aldarte egokiago baterako erabakia luzatzea, beste zerbait da.
* Pertsona tristeak iruditzen zaizkit beti alai algaratsu agertzen diren horiek.
* Ikuspegi globala duenak harreman erosoagoak ditu. Izarrei begira bezala, aurrean eta erraz ikusi ahal dena begiratu, zeharka begiratu ordez. Zirrikituetan galtzen gara sarri, sakondu nahi horrek urrutiragotu egiten gaitu egiatik.
* Konturatu gabe irensten ditugu era ezberdinetako mamuak, eta ondorioz, usterik onenean ere, geu gara mamu portatzen.
* Pazientzia gutxi izan ohi dugu geure eta bestearekiko. Denak du bere erritmoa, denbora eta unea. Zirt zart nahi ditugu gauzak, errazegi mozten ditugu ere lokarriak, korapiloak askatzeko deborarik eman gabe. Ezer ez dator berez, baina ezer ezin da behartu, are gutxiago berezkoa.
Gizatxartuak
* Damu sentimendu bat du ondorio haserreak, eta kalteren bat sarri. Itsua eta gorra baita haserrea, helbururik gabekoa.
* Gizarte orotan eta gizarteko maila guztietan daude pribilegiatuak, gizarte eta maila zapalduenetan ere. Eta beheragokoa zapaldu egiten dute.
* Autoestimu ezak besteengandik aldenarazi egiten gaitu, azpiratu bezala besteen zola pean, deuseztatu. Autoestimu larregiak besteengandik aldenarazi egiten gaitu ere, baina norabide ezberdinean, besteengandik goragoko mailan jartzera, gailenaraziz, zolapekoa oraindik zapalduagoa eginez.
* Aurpegiko giharrak kontrolatzea da maskara eramatea, anima ezkutatzeko baliabidea da maskara, harreman zintzoa zaildu edo ezinezko bihurtzen duena.
* Norberaren akatsei itsu, besteei kontuak eskatzea da lotsarik ezaren ondorioetariko bat.
* Estatus ona eta finkatua dutenak dira aldaketa ororen etsai nagusiak. Zer galdua dutenak.
* Sarri pentsatu izan dut zerk erakartzen duen gizakia telebista edo irratira: asperdura, bakardadea, haserrea, egonezina, jankin nahia, ... . Beti pentsatu izan dut irrati telebistak beraien entzule kopurua gehitzea besterik ez dutela helburu, inola ere ez inoren onbidea.
* Gurasoek, bikotekideak, ... baina batez ere uniformea, nahiz umilena, jantzi duen orok, polizia zein atezaina, edozein zerbitzari, azpikoei gailentzen ahalegintzen dira, jauntxoak bailira, eta zartailua erabili ohi dute nagusitasuna erakutsi nahian..
* Hiena tropel baten modukoak dirudite sarri ume eta koskortuek, koldarrak, taldekoiak, maltzurrak, besteen bizkarretik barre egin zaleak, baina nagusiok ere antzerakoak gara, ez umeak eta koskortuak soilik.
* “... ez ezazue zuenean sufriarazi guri hemen sufriarazi digutena”, judu batek dio hori Auschwitzen: Israelgo juduek ikasi ez duten mezua.
* Inpunitateak ematen dion inhibiziorik gabeko gizakia besterik ez da despota eta torturatzailea.
Gizakia III
Desbabestua
Ahuleziak
* Mehatxaturik, zelataturik sentitzea, uneoro defentsa keinu batean uzkurtzeko zorian bizitzea, horrelakoa da, izan da beti, gizakiaren, gizarteko, giroa: beldurra, defentsa jarrera.
* “Eutsi beheari, goitik zer datorren badakizue eta”. Etorri, etorri izan dira, eta datoz, gauzak, okerrerako gehienak, aldekoak ere bai tarteka, baina zer izanen den ez jakitea da goitik datorrenaren desabantaila nagusia; eskuartekoa gutxienez ezagutzen dugu.
* Egiten duguna justifikatu nahi edo behar horrek, ohituraz harago, ahultasuna edo beldurra erakusten du. Ziur dagoenak ez du egiten duenaz argitasunik eman beharrik, ez du eman ere egiten, egiten du eta kito.
* Hitz hutsak esatea da berritsuaren ahulezia.
* Dena galdua duenaren azken jarrera ohi da duintasunari eustea.
* Inteligentea denak besteen ezintasun, akats eta biluztasuna usten ditu agerian, horregatik askori ez zaio gustatzen pertsona inteligentea. Politikan ez da nonbait pertsona inteligenterik, ez baikaituzte ezinago, akastuago edo biluziago sentiarazten, alderantziz, agian, beraien ahala indarkeria baita.
* Errauts eta ahanztura besterik ez gara azkenean izanen. “Sic fugit gloria mundi” zen apaiz sermoietako esaldi ezagun bat, munduko loriak iheskorrak direla, alegia.
* Modaz eta eguzkiaz harago, betaurreko beltzekin gordetzen dituzte begiak askok aurrekoak bere barnean irakurri ez dezan.
* Denok dugu beldurra diogun argiren bat, itzali nahiko genukeen fokuren bat. Itzali ezin eta, beste aldera begirarazten diguna, edo zeharka begiratzen dioguna, betaurrekoak jantziz edo begiak itxiz ekidin nahi duguna. Argi sekretua izan ohi da gehienetan.
* Hutsik dagoen bagoian eserita dagoen bakarraren alboan jartzea, hutsik dauden beste jarlekuetan baino, sarri errepikatzen den jokabidea da: lekua besterik ez, baina besteak dauden tokian edo besteek utzi dituzten lekuaren alboan jarriko dira edo utziko dituzte gauzak -aldageletan esaterako-. Jendeak jendea dagoen tokira jotzen du, arrimura bezala, babes bila. Pertsonak oso ahul sentitzen gara, norbaiten edo zerbaiten anparoa behar dugu.
Ahalak
* “Hutsala da gizona harri gotor dorpearen aurrean”, baina birrindu egin dezake harria gizakiak, edo artelan bihurtu.
* “Pertsonak bezala, letra bakarrak ere, huts hutsean, ez du ezer esan nahi, ezin du ezer adierazi; ezin du ezer egin, bakarrik ez da ezer”, Mikel Perurenak. Pertsonek elkartuta soilik duten bezala indarra, horrela ere edozein giza talde edo kidek.
* Denokin gertatzen da joan direnen lorratz oro galtzen dela. Bakar batzuk soilik aldatu dute zerbaitetan geroa. Eta horiek ere ikasi gutxiren batzuen jakindurian diraute. Anonimo ahaztuen historia da gizartearena. Baina historia da, eta historia uzten dugu. Denon eraginez. Ez da inor alferrikakoa izan denik. Atomoaren indar izpia, hondartzako hauts ezereza, baina hor egon gara, hor gaude, eta hor izango gara.
* Elkartasunean datza gizakiaren, edozein animaliaren, indarra. Mahaia ohi da elkargune nagusietariko bat. Familiartekoekin edo lagunekin elkartzea da bazkari ororen betekizun nagusia, bazkaria nolakoa bada ere bukaeran aipamen nagusia.
* Indibiduoaren pisua txikia dela oraindik Afrika Beltzean, dio Urtzi Urrutikoetxeak, han herriko kide zaren heinean zarela nor. Boza ematetik at ezer gutxi zara Europan ere, boza ematerakoan ere mila eratara manipulatuta goaz indibiduok. Alderdi politiko, sindikatu edo erakunde baten kide zaren heinean zara nor hemen. Baina herritar izateak soilik eginen gaitu indartsu. Indibiduo eginez ahuldu gaitu sistema honek.
* Gizon gogorrek disimulatu edo zuritu egiten dituzte jasaten dituzten astinaldi eta ahuleziak. Gogorragoak lirateke aitortuko eta gaindituko balituzkete.
* “Bere arazoetatik irteten ez denean, bortxan edo sakrifizioan babesten da; edo bietan batera, are hobeto”. Borroka ez ote sarri ihesa, ahuleziaren seinale?.
* Sufrikarioa: gizakiaren ingudea, eta gizaki zein gizartearen ahalmenen eta gaitasunen ispilu.
* Alferrikakoa da mina, -neurri batean- , saihestu beharrekoa, baina hor dago beti, nonahi eginen zaigu bidelagun. Onartu beharra dugu. Gizakia eta izadia mugatuak baitira. Gizakiaren mina jasateko ahalmenak ere ez du mugarik, agian saihestezina denean halabeharrekoa delako.
* Errealitate krudelena ere jasan egiten du gizakiak.
* Ausardia eta lotsaizuna, konbinaketa ohikoa. Sarri erratzen gara lotsatiaz, makala delakoan.
Ezinak
* Mugatua da gizakia arlo guztietan, baina inor gutxik onartzen ditu bere ezinak eta mugak, pairatu egiten ditugu, soportatu, bakoitzak bere neurrian.
* Bakoitzak soilik ezagutzen ditu bere miseria eta sekretu aitorrezinak, eta bakoitzak daki zenbait sekretu dituen irrigarri bihurtuko lituzkeenak.
* Lur jota geratzen da gehienetan gizakia egoera larrietan. Iraun eta jasan edo eutsi besterik ez du egiten. Denborak berak leuntzen ditu egoerak, gizakiaren ahalmenak baino.
* Inoren itzala izatea da gizakiaren ezdeustasunik mingotsena.
* Neure buruari besterik gabe bizitzen uztea, astialdi nano baten luxua eskaintzea, hori egin ahal nahi nuke, teoriaz ahal dut, baina ezinak zirritu askotatik sartzen dira.
* Barne bakardadearen adierazgarria da tabakoa, ezinen heldulekua, askorentzat estalki estetikoa, “gure ahuldade emozionalez elikatzen den etengabeko konbultsioa” F Etxegoienek dion bezala.
* Izuak dena onartzen du, izuari dena barkatu behar zaio.
* Galtzailearen irribarrea da irribarrerik tristeena
Gabeziak
* Larrudun zahagi ederra du hainbatek, baina hutsik.
* Biziraupena da gosetiaren helburu ezinbestekoa. Tortura mota bat da gosea, horretaz baliatzen dira gizaki eta herri aberatsak herri eta gizaki ahulagoen bizkar bizitzeko. Injustiziak ez dira bukatzen, justizia-gosea, aldiz, gutxienez ahuldu egiten da goserik ez dugunongan, baina gosetiek hor diraute.
* “Besterik gabe”, “ berez”, esaldiek dionaren arrazoirik eza erakusten du, ezinaren ezkuta-bide bat, zergatietan sakondu nahi eza. Gertatzen eta egiten dugun denak baitu zer eragileren bat, mota askotakoa izan daitekeena. Berezkoaren esku uzteak konpromisorik eza edo ahulezia adierazten du.
* Badira oso jantziak diruditenak, hitz dotorez jarduten dutenak, nahiz astakeriak egin, -asko zoritxarrez, politikoak- horiek badute hutsune sakonen bat giza egituran.
* Gertaerak, pertsonak eurak ere eta beraien jokabide eta hitzak, ikuspuntu zabalago eta urrutiago batetik begiratuko bagenitu, liskar eta harreman mikatz asko saihestuko genuke, elkarbizitza erraztuz. Ingurua eta ingurukoak bertatik bertara begiratzera ohituta gaude, oso zoru mailan eta hur jarrita dugu behatokia; satorrak bezain itsu bizi gara, ustez argirantz bidea eginez, baina argirik ikusi gabe.
* Zenbat eta etxean gauza eta aparatu gehiago izan … orduan eta ez-seguruago nago”. Segurantza arazoa ez dago gauza gehiago edo gutxiago edukitzean, barne jarreretan baizik. Gauza eta aparatuekiko loturarik ezean dago segurantza. Aparatuetan segurantza jartzea, beste zerbaiten menpe jartzea da. Batzuk dituen gauza gutxien esklabo dira, beste asko duen askorena. Egia da ere zenbait aparatu eta bitartekok segurantza ematen dutela. Segurantza zerbaiten edo norbaiten jartzen duzun heinean edo neurrian galtzen duzu zeuregan konfiantza, ez-gauzago, menekoago, ezerezago bihurtzen zara.
* Oparotasunak pobreziak baino are gehiago degradatzen gaitu. Giza baloreen parametroak aberatsek ezarriak izanik, portaerak ikuspuntu faltsuez mailakatzean dago degradazioaren balorapenaren ezberdintasuna. Giza degradatuagoak dira aberatsak forma itxurosoak gordetzen badituzte ere.
* Zer esan ez dugulako dira arrunkeriak gure eleketako gai usuenak.
Saski-naski
* Ez dago astinaldiak joko ez duen gizon gogorrik. Gizon gogorrek disimulatu edo zuritu egiten dituzte jasotzen dituzten astinaldi eta ahuleziak. Gogorragoak lirateke aitortuko eta gaindituko balituzkete.
* Tristea, tragikoa ere, da izaki inteligentea deritzotenak noraezak behartu beharra pentsarazteko, berezko behar lukeen zeregin batetara behartzea hain zuzen.
* Abildade aparta daukagu gizakiok barregarri geratzeko, ustez ezin jatorrago jokatu dugula uste dugunean ere.
* Ez omen errukirik klase borrokan: zenbat astakeria politikoak zein gizakiak itsutzen direnean.
* Koldarra da hein batean gizakia, agian horregatik hain usu dabil gehienetan ihesean.
* Huts asko eginen ditu itxuraz fidakorrak, batez ere itxurengatik gidatzen denak.
* Ahalke gutxiko ezjakin lartxo ibili ohi da gidaritza lanetan, buruzagi, politikan zein bestelakoetan.
Euskarriak
Heldulekuak
* Harrigarria da gizakiak duen ahalmena kinka larrienean, “etsipenaren amildegi ertzean” ere helduleku bat aurkitzeko, eutsi eta bizitzeko baimena lortzeko.
*- Denok sortzen ditugun jainko pertsonal edo sozial horiek ez dira bere ezinetan gizakiak behar dituen euskarriak baizik, sinestunen Jainkoa bera ere.
* Sinesgabe eta sinestunen otoitz paganoak: denok ditugu gure jainkotxoak, bakoitzak bereak, taldeek ere taldearenak, jainko eta jainkotxo paganoak, zeintzuei denok egiten diegun otoitz era ezberdinez mozorrotuta.
* Fedea da ez garela alferrik pasako esaldia bera ere.
*- Beti da fededun gizakia, gizartea ere, fedetasuna, sinetsi beharra, iraunkorra da, baina fedeak edo fede-gaiak aldatu egiten dira. Sinetsi hori edo sinetsiari buruzko iritzia bilakatuz doalako, edo sinesmen bat beste batekin ordezkatzen dugulako.
* “Ez dut jainkoetan sinesten. Zerua eta infernua, herri xehearen erabilpenerako gizarte kontzepzioak dira, eta ni erdiko klasekoa naiz”, Eça de Queiros. Ados. Botere eta ondasun poxi bat duenak nahikoa du horrekin, beste euskarri zerutikakorik gabe. Baina ezer gutxi duenak beste euskarriren bat beharko du.
* Norberak zaindu behar du bere burua, baina zaintza horretarako geuk jartzen diogu aingeru guardakoren bat geure buruari, beti dugu, nahi dugu eduki, aingeruren bat beraren babesaren itxaropenez ahulak sentitzen garelako.
* Denok dugu, behar dugu, zerbait geure geurea, “bakarra eta errepikaezina”, gehienetan sekretua.
* Denok dugu, behar dugu, besteekin elkartzeko, edo norbera gordetzeko, txokoren bat, bizkarra babesteko ormaren bat. Baina besteekin elkartasuna behar luke izan, batez ere, horma babesle hori.
* Ikurrei helduta bizi gara denok, gizaki oro, eta bakoitzak bere ikurra sortuko du, edozein detaileri helduz.
Ihesa
* Antzua da gauzak beti izan daitezkeela okerragoak gogoeta, ezer hobetzen ez duen kontsolamendu da, ezintasunaren eta itxaropenik ezaren kontsolamendua, etsituen alferrikako helduleku.
* Ihesa gutxitan da salbabide, errealitateari aurre egitea beste irtenbiderik ez dago.
* Otu ahala egin behar direla eginbeharrekoak, egia borobila. Ardurak gerorako uztea, alferkeria baino koldarkeria da gehienetan. Une bakoitza da aukera bat, eta besterik izanen den ez dakigu.
Saski-naski
* Norbera da norberaren patua, eta norberarengan dago bakoitzaren etorkizuna, tarteka zurrunbiloak irensten gaituenean ere. Absurdoa dirudien arren, zurrunbiloan ere kontziente izan behar du gizakiak.
* Gizakiaren muinean dago droga. Denok gara drogazale. Maitasuna, sexua, familia, kirola, kultura, … zer dira bizitzan irauteko amarru bat baino.
* Gutxienez norberarengan ziurtasuna behar da eragile izan nahi bada, lagun antzua da zalantza, ahulezia erakusten du, eta noraezean uzten.
* Bada indar ororen oinarria autokontrola, baina autokontrola, beharrezkoa izanik, arazoei ihes egiteko teknika bihur daiteke.
* Ibiltzea gustatzen ez zaionaren, oin alperren, amarrua delakoan nago bihotzarentzat musika entzuteak ariketa fisikoaren abantaila berdina duela dioen hausnarketa hori; edo musikaz zaletzeko estrategia antzua. Belarrian entzungailua, patrikan musika biltegia, ibilia da gaur egun askorentzat kontzertu ordu eta unea, ibiltokia kontzertu areto bihurtu da.
* “… irri hori defentsa-ezkutua zela, zitzaiola; bere baitatik erbesteraturik ihes iraunkorrean bizi zen pertsona baten defentsa-ezkutua, ausaz; “, Jon Alonsok.. Zenbat irriaren pareko defentsa-ezkutu dugun gizakiok.
* Tristezia-aldiak onartzen ikasi ez duenak, depresioak jota bizitzeko arriskua du.
Beste mundu bat
Ametsak
* Ametsak, amets gauzatzen dira
* Erneko diren haziak dira zenbait amets, edo ernetzea nahiko genituzkeenak. Egia da ere joan ziren bizipenetan dituztela erroak, hildako esperientzietatik datozela.
* Errealitatera kolpez esnarazten gaituen mailua izanik, egia eramangarri egiten laguntzen digute ametsek.
* Esnako ametsak, horiek dira arriskutsuak, errealitatetik baztertzen baikaituzte.
* Ez dira beti gozoak lotako ametsak, esnako ametsak dira gozoenak, baina bietan errealitatera erortzen zara trapeziotik bezala, sare babesle gabe gainera.
* Iratzartzeari darraion kontzientzia iratzartze ondorengo unea izanik ere, sufrimendurik zorrotzena, zorionez, amets egiten jarraitzen dugu.
* Amets ondorengo iratzartzeari darraion kontzientziazko unea sufrimendu zorrotza da, halaz ere, zorionez, amets egiten dugu.
* Oinazean, zoriona amets.
* Ez dago loa baino lurralde urrunagorik eta aldi berean hurragokorik. Urrunagoenak errealak ez direlako, hurragokoenak zure egin eta bizi dituzulako desio lortezinak, hegan egiten nueneko amets haiek bezala.
* Gizakiak, egoera larrietan harago, amets egiten du, gertatuko ez direla dakien ametsak egiten ditu, egoerari aurre egiteko eusgarri eragingarrienak direlako sarri.
* Pertsona gutxik aurkitzen dute beren lekua munduan; nahiz isilik eta bazterrean zokoratuta aurkitu, izar izatea, edo zerbait gehiago izatea behintzat, baitugu ia denok amets.
* Ametsez garatua dago bizitza oro. Ametsa da bizitza egoera gordinenean ere, geroan dago esperantza, eta ametsa dago geroaren funtsean, geroa ametsa da, eta geroari begira bizi da gizakia, amona-agureak beraiek-ere, ametsen bat dago herioren atarian ere.
* Ametsak amets dira, baina bizitzako euskarri dira, nolabait bizitza bera.
* Zuri-beltzean egin beharko genituzke esna ametsak, ia irudimena pizten zaigun, errealitate eta irudiaren artean tarte bat jarriz.
* Garunetan paralisiaren bat du ametsik egiten ez duenak, berez, inertziaz, bizi den hilotza da.
* Gizakiak duen beste mundu eta bizitza paralelo bat dira ametsak.
* Loa, egunez esna bizitzeko tresna da. Ametsa aldiz esperientzi berrien probalekua.
Utopiak
* Idealik ez duen utopia hitz hutsa eta antzua da.
* Nahiz definizioz utopia eta errealitatea kontrajarriak izan, egingarria iruditu behar zaio egileari utopia, ez litzake bestela eragile izanen, eragileak baitira utopiak.
* Akabo izanen da mundua, utopiarik ez denean. Utopia bizipoza da. Bizitzako pauso guztien akuilua, helmugara heltzen ez bagara ere. Ekintza oro da utopia hastera goazenean.
* Euri gardena bezala irudikatzen dut utopia: gero amestuek gaurra blaitzen. Utopiak beti baitira ederrak, bestela ez lirateke utopia izango.
* Erokeria da errealak ez diren gauzez arduratzea, baina, aldi berean, gizakiak, egoera larriez harago, amets egiten du, gertatuko ez direla dakien ametsak egiten ditu, egoerari aurre egiteko eusgarri eragingarrienak beraiek direlako sarri.
Esperantzak
* Esperantza, bizitzako funtsa. Egiten dugun dena da zerbaiten esperoan, ekintza altruistena ere.
* Aurrera soa da esperantza. Atzerakoa, etsipenarena.
* Nostalgikoek soilik begiratzen dute atzera, aurrean ezer ez dutenek, utopian sinesten ez dutenek.
* Galtzaileak soilik begiratzen du atzera.
* Aurrera jarraitzeko kemena ematen du lilurak, esperantzak, espejismoak ere.
* Ameskerien ostean ezereza besterik ez dagonean, ezerezkoak dira hil aurreko irudikeriak, edo irudikeriok helburu zaizkigunean.
Saski-naski
* Beldurra diogu arrazoitzeari, bizi dugun errealitate gogorraz harago beste errealitate gogorrago batetara garamatzalako. Hobe fikzioan, itxaropen hutsean, edo asmakizun batetan babestea. Edo irtenbidea besteen eskuetan uztea.
* Norberaz edo besteez komedia bat antzezten denean bizitzan edo gizartearen aurrean, errealitate baten isla da beti, errealitate bat gordetzen du sakonean edo azpian, gehienetan azkenerako jakin edo azaltzen den egia.
* Goxoak izan ohi dira irudimenezko, beraz esperantzarik gabeko, maitasunak; errealak dira baina, nahiz ametsezkoak. Errealitate gordina bezain egiazkoak dira fantasiak. Iraupen-zutabe, askorentzat.
* Falta zaiguna edo desio duguna adieraziko digun horren seinale bila dabil gizakia beti, baina dagoena dago, eta kito!.
* Gizakiak usu alferrik galtzen du denbora hausnarketa sutsu eta ulertezinetan, baina bada hausnartzeko gai ez denik ere, gizakiaren maila beherenean dagoena litzake hori.
* Denok dakigu uste duguna baino gehiago, nahiz askotan dioguna baino gutxiago dakigun.
Gizakia: Gizakia II
Bizitza eta ezagupenari buruzko burutapen sorta
Bizitza
Zer den
* Hezkuntza ikastaroa da bizitza jaiotzatik heriotzara arte.
* Labirintoa da bizitza, heriora daraman ibilbide korapilatsua.
* Eskuetan harrapatu bai, baina labain egiten digun aingira bezalakoa da bizitza. Likin apur bat utzita alde egiten digun tarte bat.
* Zain egotea da bizitza osoa, beti gaude esperoan, gerora begira, zahartzaroan ere ondoren zer. Batzuek zerua espero dute, beste batzuk bizitzako ahaleginak gerorako onura izatea.
* Naturaren broma bat da bizitza. Broma inkontziente bat, gizakiak soilik egiten du kontziente broma hori.
* Bizitzako gauzei edo osagaiei gehiago begiratzen zaie bizitzeari baino, gauzak ez dira bizitzeko baliabideak, helburu bihurtzen dira, bizitzaz baino bitartekooz gehiago gozatzen da, agian bitarteko, osagai edo baliabideok dira bizitza konkretua, bizitza bera.
* Bizitza ez da hipotesien bilduma, erabaki konkretuen gauzatzea baizik, erabakiak hartzearen ondorioa. Erabakia da askatasuna, eta askatasuna zama astuna, ondorioz bizitza ere.
Kosmosean
* Nora doa, non eta nola bukatuko da, bizitzaren eboluzioa?. Auskalo. Gu bakoitzeko bizitzak ez dira ezer bilakaera honetan, baina aldi berean, ezin bestekoa da eboluzioan besteen bizitzei lotuta
.* Musika guztien itsaso dela bizitza, isiltasunak jotzen duela azken doinua: bedi neurri batetan heriotzari eta bizitza kontzienteari dagokionez; baina ez da isiltasun totalik gure bizitzan, doinu aldaketa baizik, gure gorpuzkinak beste partitura batetan sartzen dira heriotzarekin.
* Isiltasunera doan musika da bizitza tarte kontzienteki eraiki honetan, baina gure bizitza kosmosaren musika izanen da, betirako.
* Heriotzarekin erabat suntsitzean oroimena, ate berri bat zabaltzen ari zaio kosmosaren barrena, ibilbide batera abiatzeko, kontzienteki eginen ez badu ere bide berria, eternoa den bidea.
Bizipoz
* Zenbat balizko txokolate-ordu galtzen dugun, txokolatea prest arren, hitzordua gauzatu ezinik.
* Gu bakoitzaren baitan, errealitate gordinenean ere, fantasiak hartzen du leku eta tarte gehien.
* Bizitzan jokatu beharra dago beti, -taldean beti- talde kaskarrenean jokatzea tokatzen bazaigu ere. Nolanahi ezin diogu jokatzeari uko egin. Jokoaz beste egiten duenak ere, jokoa bukatzeko jokoaz jokatu du. Jokoa jolas ezin bihurtu ahal izatean datza arazoa, jokoa nekea eta sufrimendua baita.
* Gutxi irakurtzen dugu, agian horregatik da hain arrunta gure bizitza.
* Gehienok bizi gara lo.
* Esna, baino ez erne, egiten du gizakiak ia bizitza osoa.
* Bizitzak noiz okerrenera egingo, desesperatuaren burutazioa.
* “Ustelduta egotea horixe baita: gauzak nonbait egotea tokatzen ez zaienean, behar ez duten garaian. Zer da sagar ustel bat, beranduegi existitzen jarraitzen duen sagarra ez bada?”, U. Alberdi. Gizartea usteldua dagoela dirudi, badirudi gauzak ez ezik pertsonak ere ez daudela ez behar den tokian, ez behar bezala, ez behar duten garaian. Baina hori bizitzaren legea da, uneoro dena aldatuz doa, eta uneoro lekuz kanpo uzten gaitu joanak, baina beti gaude gauden tokian, tokatzen zaigun tokian, usteltzen goazen sentipena garratza den arren.
* Ze zaila den bizirik sentitzea, kate motzen lotzen du gizakia iraupen-kezkak gizarte bortitz honetan.
* Eguneroko zertzeladatxoek eman beharko lioke zentzua, garrantzia eta bristada gure bizitzari, gertaera eta eginkizun txikiok egiten baikaituzte handi, istorio horiek egiten dute letra larriko Historia, istoriook izan behar lukete autoestimuaren funtsa, handi izan nahi horrek hain txiki egiten gaituen garai honetan.
* Autoestimua, bizipoza, norberarekin ongi aurkitzean hasten da.
Zergatik-zertarako
* Zergatik gauden?, maitasuna deritzoten pitzadura batengatik
* Zenbait pertsonak ez ote dio bizitzari eusten bizi-erritmo azkar bati esker, ezinegon hori da sarri bizitzari eusteko funtsa.
* Hiltzeko gogoraino jotzen gaituenean gaitzak pentsa ohi dugu hobe litzakeela ez izatea, baina ezingo genuke hori bera pentsa ahal, izango ez bagina. Hobe nonbaiteko azkena, inongoa baino.
Elkarbizitza
* “Hura da ni, ni naiz hura, bitarterik ez dago” Amurizak. Ni-zu filosofia hori gauzatuko bagenu, bestelako litzake bizitza.
* Elkarren ondoan jarraitzea behartua denean bilakatzen da zitala konpainia behartu hori: beti eztabaidaka eta beti elkarren ondoan: egoera berezia. Onartutakoa denean, gizakiaren kontraesanetariko bat da, tarteka zitala, tarteka eramankorra.
* Denok bizi gara lubakiz inguratu eta babestuta, tarteka soilik ateratzen gara lur zabalera, inoiz ere ez asko, eta burua agertuz bakarrik.
* Karitatearekin lotu ohi dugu ematea. Norbera ematea, aldiz, norbera osatzea da eta hori da bizitza. Zikoitzaren bizitza, hutsala da.
* Gu bakoitzak beste existentzia berri ezberdin bat dugu ezagutu eta ikusten gaituztenengan, horietako bakoitzean bizi gara. Existentzia pila dugu beraz.
Kontrabidean
* Bere nahierara egokitu nahi izaten du gizakiak errealitatea, baina tematia da errealitatea, bere legea ezartzen du, eta aurre egin behar izaten diogu.
* Geurea den bizitzari ihesean bizi gara, geurea ez den bizitzaren bila.
* Ziurrera jokatzea erakutsi digute beti, dena dugu edo eduki behar dugu aseguratuta: horrek kentzen dio bizitzari distira, kamustu egiten du bizipoza.
* Inertziaz bizi garen sentipena dut, aurrera jo asmoz zeregin ezberdin eta handikiei ekiten diogunean ere.
Ezagupena
Ezagutza
* Bakardadeaz harago, edozein egoeratan da gaitzik okerrena norbera ez ezagutzea. Norbera ez ezagutze hori da gizakiaren gaitz zabalduena, agian naturala delako.
* Zergatik jarri mugak norbere buruari. Bizitza berak jartzen dizkigu mugak. Mugak non dauden jakitean dago jakinduria.
* Ezinezkoa da beste inor ezagutzea, fisikoki eta gehienez azaletik ez bada, geure burua ere ez dugu ezagutzen eta. Bide luze eta estua behar da bestea sakon ezagutzeko.
* Gu geu garela kontzientziarik ezak zailtzen du gu geu izatera bidea, “nia” faltsu hori gainditzeko aukera.
* Bihotzaren arrazoiak ez ditu sekula arrazoimenak ulertzen, ulertu uste izan arren.
* Pertsona asko, gehienak agian, norbera ezagutu gabe hiltzen da, azaleko bidezidorretan galduta, barnera bidea egin gabe.
* Hildakoak ordezkatuz bezala bizi gara gu geu tarteka, hildakoek egingo lituzketen gauzak eginez haien gomutaz. Imitazioen pilaketa hutsa baino ez, kalkoa kalkoaren gainean?. Ba ote dakigu, gutxienez, noiz garen jatorrizko orrialdea eta noiz ari garen miresten. Nahastu egiten ditugu sarri originala eta trokelatua.
* Gutxitan, ia inoiz ere ez, aitortzen da norberaren egia zentzugabekeria denean. Besteena salatzen dugu. Baina horrela, bakoitzak besteena agerian utziz, egia osoa azaltzen da azkenik.
* Oso azalean bizi den izakia da gizakia. Lurraren azalean ezik, gizartearen azalean -azaletik soilik ezagutzen ditu ingurukoak-, bere baitako azalean ere. Norbera gara bakoitzarentzat ezezagunik nagusiena.
* Badira uneak zeinetan argi betea egiten zaizun barnean, gauza argituok azaleratzeko, baina, horretarako ezgauza zara ia beti.
* Bakoitzak du bizi-baldintzek gauzatutako ikuspuntu berea, bakoitzaren errealitateak eragindako ikusmoldea. Ez da ezer berdinik bi pertsona ezberdinentzat, ezta ere bi une berdinik pertsona berdinarentzat ere, berdin deitzeak ez ditu gauzak berdinak egiten.
* Ariketa kilikagarria da, begiak itxi eta usaimenaz non gauden igarri. Zenbat toki eta pertsona bere usainetik ezagutu. Ezagutzen ez dugun mundua da usaimenarena. Oso mugatua dugu pertsonak eta tokiak ezagutzeko baliabideen garapena.
* Maritxu asko dago munduan, ezkonduen artean ere, direnik ere ez dakitenak.
Askebidea
* Geurea zer den eta zer garen argituz izena berreskuratzen dugun heinean berreskuratzen dugu nortasuna eta garenaren harrotasuna.
* Norbere ezagutza litzake aske izateko bide eraginkorrena. Ezagutza horren ezak egiten gaitu agian norbaiten edo zerbaiten esklabo.
* Nolakoak garen jakitea baino, nolakoak izan nahi dugun jakitea eta horren bila joatea da bizimolde ororen filosofia betegarriena. Asko dira inora joan nahi ez dutenak.
* “... Mussolini baino inportanteagoak direla egunero gure ondotik pasatzen diren horiek. ... Badagoela Mussolini baino inportanteagorik, eta ez dela larregi bilatu behar horretarako: aski dela albora begiratzea, edo zure buruari, hobe zeure buruari” zioen liburuko pertsonaia batek. Geuregan sinesten dugunean, gizartea aldatuko dugu.
* Dugun gaitasun eta ahal nahi apurrez jabetuko bagina ez gintuzke inork geraraziko.
* Bere buruarentzat enigma bat dela jabetu dena, hori da bere burua ongien ezagutzen duena eta izanen du zer iragarri munduari.
Norkberezagutza
* Jasanezina litzake norbere burua azken zirrikituraino ezagutzea. Gure ezin eta akats ezagunak damaigute egonezina. Ezagututa ere, -agian ezagutu ere ez ditugu egiten- onartzen ez ditugulako datoz gaitz psikiko gehienak
* Jasan beharreko errealitate inposatu bat gara gu bakoitza. Ia erabat ezezaguna gainera. Sekretu apur batzuk salbu, besteek dakite gutaz guk geuk baino gehiago, gure miseria ezkutatzen saiatuek oihartzun eta isla baitute gure azaleratzean. Sekula ez dakigu besteek nolakoak ikusten gaituzten. Eskerrak!. Jasanezina litzaiguke bestela bizitza, are gehiago harremana.
* Nola ezagutu bestea gu geu zer eta nolakoa garen ezagutzen ez badugu. Ispilurik ez balitz azaletik ere ez genuke ezagutuko geure burua, geure atzealdea ezagutzen ez genuen bezala argazkia asmatu arte.
* Gutxitan hitz egiten dugu ispiluko horrekin, ez sakon ez azal, horregatik ez dugu ispiluko hori ezagutzen.
* Nor eta zer den ez dakienari antzua izanen zaio edozein bidelagun.
* Autokontrola, beharrezkoa eta oinarrizkoa izanik, arazoei ihes egiteko teknika bihur daiteke.
* Umilagoak ginateke gu bakoitza hil ondoren bizitzak gu eta gure ondareen premiarik gabe bere horretan jarraitzen duela barneratuta bagenu.
Barnera so
* Barrura begiratzen dakienak gorputza eta kanpoko oro ere zainduko du.
* Ez dakigu geure barnerik ikusten, begiratzen ere ez gara ausartzen sarri, edo ikusitakoa ez dugu onartzen. Bakoitzaren errealitateak beldurtu ere egiten gaitu. Bestelakoak izango ginateke barne ikuspen horren jabe bagina eta onartuko bagenu.
* Egia da gehiago bizi garela besteen aurrean geure buruaren aurrean baino. Ispiluak azala besterik ez digu erakusten. Ez ditugu ikasi, ez dizkigute irakatsi, agian galdu egin ditugu barnera bidezidorrak, agian galdu egin gara zidor saretan.
Elkarrezagutza
* Elkarren ondoan gabiltzan gehienok ez dugu elkar ezagutzen, telebistan ikusten ditugun ezezagunei buruz baino zertxo bat gehiago, besterik ez. Sekretuz betetako kutxa bat gara bakoitza.
* Mila toles-gunez osatua dago gizakiaren muina eta bizitza, bere sekretu propioa bezala du toles-gune horietako bakoitza, alboko toles-gunean zer dagoen ere jakin gabe gehienetan. Are gehiago albokoarena. Horregatik da hain kontraesankorra gizakia eta gizakien arteko harremana.
* Besteak behar lukete izan beti gure izaera-portaeraren irudia, erreflexua, termometro edo barometroa, edozelako metro edo neurria; besteek behar lukete izan gure errealitate hurbilera egokitzeko bide eragilea; baina bakoitzak izan nahi dugu guk geure ispilu, interesatuki irudi distiratsua, edo leundua behintzat. Geure mundua eraikitzen dugu, besteengandik banatua, eta gehienetan ez gara gai zein ridikuluak garen jabetzeko ere.
* Ezinezkoa litzake elkar bizitza, bizitza soziala, gizartean bizitzea, besteen pentsaera eta burutapen nahiz azalekoenak ezagutuko bagenitu.
* Norbera penatu arte ez gara besteen penaz jabetzen. Aita-ama izatean jabetzen da aita-ama izatearen sufrikario, poz eta lanak nolakoak diren.
* Gizakia konprenitzen den heinean kopreni daiteke tortura, baina gizakia da, tamalez, gutxien endelegatzen dugun biziduna. Geure burua ez dugu ezagutzen eta nola ulertu bestea, batez ere politiko eta poliziaren kasuan bezala, beste horren aurretik, pertsona arren, beste interes batzuk daudenean, pertsona lehen helburua edo interesgunea ez denean.
* Beti gara gazteegiak, edo ezjakintsuak, edo leloegiak, … besteentzat, beraiena ulertzen edo onartzen ez dugunean.
* Jatorrenak ere kasu gehiago egiten dio ezagunari arrunt bati baino.
Saski-naski
* Zenbat pasabide sekretu gure barne tolesguneetan, geure kontzientziara ateratzeko ere beldurtzen gaituenak.
* Zer nahi dugun garbi jakinez, jakingo dugu zer egin.
* Informazio iturri da gure aurpegia barretxo faltsuz mozorrotzen garenean ere.
* Emaitzetatik ezagutuko duzue zioen esaera zaharrak. Enbor sendoak orriak ere mardulak.
Gizakia: Bizitza II
Bizitza
Zer den
* Hezkuntza ikastaroa da bizitza jaiotzatik heriotzara arte.
* Labirintoa da bizitza, heriora daraman ibilbide korapilatsua.
* Eskuetan harrapatu bai, baina labain egiten digun aingira bezalakoa da bizitza. Likin apur bat utzita alde egiten digun tarte bat.
* Zain egotea da bizitza osoa, beti gaude esperoan, gerora begira, zahartzaroan ere ondoren zer. Batzuek zerua espero dute, beste batzuk bizitzako ahaleginak gerorako onura izatea.
* Naturaren broma bat da bizitza. Broma inkontziente bat, gizakiak soilik egiten du kontziente broma hori.
* Bizitzako gauzei edo osagaiei gehiago begiratzen zaie bizitzeari baino, gauzak ez dira bizitzeko baliabideak, helburu bihurtzen dira, bizitzaz baino bitartekooz gehiago gozatzen da, agian bitarteko, osagai edo baliabideok dira bizitza konkretua, bizitza bera.
* Bizitza ez da hipotesien bilduma, erabaki konkretuen gauzatzea baizik, erabakiak hartzearen ondorioa. Erabakia da askatasuna, eta askatasuna zama astuna, ondorioz bizitza ere.
Kosmosean
* Nora doa, non eta nola bukatuko da, bizitzaren eboluzioa?. Auskalo. Gu bakoitzeko bizitzak ez dira ezer bilakaera honetan, baina aldi berean, ezin bestekoa da eboluzioan besteen bizitzei lotuta
.* Musika guztien itsaso dela bizitza, isiltasunak jotzen duela azken doinua: bedi neurri batetan heriotzari eta bizitza kontzienteari dagokionez; baina ez da isiltasun totalik gure bizitzan, doinu aldaketa baizik, gure gorpuzkinak beste partitura batetan sartzen dira heriotzarekin.
* Isiltasunera doan musika da bizitza tarte kontzienteki eraiki honetan, baina gure bizitza kosmosaren musika izanen da, betirako.
* Heriotzarekin erabat suntsitzean oroimena, ate berri bat zabaltzen ari zaio kosmosaren barrena, ibilbide batera abiatzeko, kontzienteki eginen ez badu ere bide berria, eternoa den bidea.
Bizipoz
* Zenbat balizko txokolate-ordu galtzen dugun, txokolatea prest arren, hitzordua gauzatu ezinik.
* Gu bakoitzaren baitan, errealitate gordinenean ere, fantasiak hartzen du leku eta tarte gehien.
* Bizitzan jokatu beharra dago beti, -taldean beti- talde kaskarrenean jokatzea tokatzen bazaigu ere. Nolanahi ezin diogu jokatzeari uko egin. Jokoaz beste egiten duenak ere, jokoa bukatzeko jokoaz jokatu du. Jokoa jolas ezin bihurtu ahal izatean datza arazoa, jokoa nekea eta sufrimendua baita.
* Gutxi irakurtzen dugu, agian horregatik da hain arrunta gure bizitza.
* Gehienok bizi gara lo.
* Esna, baino ez erne, egiten du gizakiak ia bizitza osoa.
* Bizitzak noiz okerrenera egingo, desesperatuaren burutazioa.
* “Ustelduta egotea horixe baita: gauzak nonbait egotea tokatzen ez zaienean, behar ez duten garaian. Zer da sagar ustel bat, beranduegi existitzen jarraitzen duen sagarra ez bada?”, U. Alberdi. Gizartea usteldua dagoela dirudi, badirudi gauzak ez ezik pertsonak ere ez daudela ez behar den tokian, ez behar bezala, ez behar duten garaian. Baina hori bizitzaren legea da, uneoro dena aldatuz doa, eta uneoro lekuz kanpo uzten gaitu joanak, baina beti gaude gauden tokian, tokatzen zaigun tokian, usteltzen goazen sentipena garratza den arren.
* Ze zaila den bizirik sentitzea, kate motzen lotzen du gizakia iraupen-kezkak gizarte bortitz honetan.
* Eguneroko zertzeladatxoek eman beharko lioke zentzua, garrantzia eta bristada gure bizitzari, gertaera eta eginkizun txikiok egiten baikaituzte handi, istorio horiek egiten dute letra larriko Historia, istoriook izan behar lukete autoestimuaren funtsa, handi izan nahi horrek hain txiki egiten gaituen garai honetan.
* Autoestimua, bizipoza, norberarekin ongi aurkitzean hasten da.
Zergatik-zertarako
* Zergatik gauden?, maitasuna deritzoten pitzadura batengatik
* Zenbait pertsonak ez ote dio bizitzari eusten bizi-erritmo azkar bati esker, ezinegon hori da sarri bizitzari eusteko funtsa.
* Hiltzeko gogoraino jotzen gaituenean gaitzak pentsa ohi dugu hobe litzakeela ez izatea, baina ezingo genuke hori bera pentsa ahal, izango ez bagina. Hobe nonbaiteko azkena, inongoa baino.
Elkarbizitza
* “Hura da ni, ni naiz hura, bitarterik ez dago” Amurizak. Ni-zu filosofia hori gauzatuko bagenu, bestelako litzake bizitza.
* Elkarren ondoan jarraitzea behartua denean bilakatzen da zitala konpainia behartu hori: beti eztabaidaka eta beti elkarren ondoan: egoera berezia. Onartutakoa denean, gizakiaren kontraesanetariko bat da, tarteka zitala, tarteka eramankorra.
* Denok bizi gara lubakiz inguratu eta babestuta, tarteka soilik ateratzen gara lur zabalera, inoiz ere ez asko, eta burua agertuz bakarrik.
* Karitatearekin lotu ohi dugu ematea. Norbera ematea, aldiz, norbera osatzea da eta hori da bizitza. Zikoitzaren bizitza, hutsala da.
* Gu bakoitzak beste existentzia berri ezberdin bat dugu ezagutu eta ikusten gaituztenengan, horietako bakoitzean bizi gara. Existentzia pila dugu beraz.
Kontrabidean
* Bere nahierara egokitu nahi izaten du gizakiak errealitatea, baina tematia da errealitatea, bere legea ezartzen du, eta aurre egin behar izaten diogu.
* Geurea den bizitzari ihesean bizi gara, geurea ez den bizitzaren bila.
* Ziurrera jokatzea erakutsi digute beti, dena dugu edo eduki behar dugu aseguratuta: horrek kentzen dio bizitzari distira, kamustu egiten du bizipoza.
* Inertziaz bizi garen sentipena dut, aurrera jo asmoz zeregin ezberdin eta handikiei ekiten diogunean ere.
Ezagupena
Ezagutza
* Bakardadeaz harago, edozein egoeratan da gaitzik okerrena norbera ez ezagutzea. Norbera ez ezagutze hori da gizakiaren gaitz zabalduena, agian naturala delako.
* Zergatik jarri mugak norbere buruari. Bizitza berak jartzen dizkigu mugak. Mugak non dauden jakitean dago jakinduria.
* Ezinezkoa da beste inor ezagutzea, fisikoki eta gehienez azaletik ez bada, geure burua ere ez dugu ezagutzen eta. Bide luze eta estua behar da bestea sakon ezagutzeko.
* Gu geu garela kontzientziarik ezak zailtzen du gu geu izatera bidea, “nia” faltsu hori gainditzeko aukera.
* Bihotzaren arrazoiak ez ditu sekula arrazoimenak ulertzen, ulertu uste izan arren.
* Pertsona asko, gehienak agian, norbera ezagutu gabe hiltzen da, azaleko bidezidorretan galduta, barnera bidea egin gabe.
* Hildakoak ordezkatuz bezala bizi gara gu geu tarteka, hildakoek egingo lituzketen gauzak eginez haien gomutaz. Imitazioen pilaketa hutsa baino ez, kalkoa kalkoaren gainean?. Ba ote dakigu, gutxienez, noiz garen jatorrizko orrialdea eta noiz ari garen miresten. Nahastu egiten ditugu sarri originala eta trokelatua.
* Gutxitan, ia inoiz ere ez, aitortzen da norberaren egia zentzugabekeria denean. Besteena salatzen dugu. Baina horrela, bakoitzak besteena agerian utziz, egia osoa azaltzen da azkenik.
* Oso azalean bizi den izakia da gizakia. Lurraren azalean ezik, gizartearen azalean -azaletik soilik ezagutzen ditu ingurukoak-, bere baitako azalean ere. Norbera gara bakoitzarentzat ezezagunik nagusiena.
* Badira uneak zeinetan argi betea egiten zaizun barnean, gauza argituok azaleratzeko, baina, horretarako ezgauza zara ia beti.
* Bakoitzak du bizi-baldintzek gauzatutako ikuspuntu berea, bakoitzaren errealitateak eragindako ikusmoldea. Ez da ezer berdinik bi pertsona ezberdinentzat, ezta ere bi une berdinik pertsona berdinarentzat ere, berdin deitzeak ez ditu gauzak berdinak egiten.
* Ariketa kilikagarria da, begiak itxi eta usaimenaz non gauden igarri. Zenbat toki eta pertsona bere usainetik ezagutu. Ezagutzen ez dugun mundua da usaimenarena. Oso mugatua dugu pertsonak eta tokiak ezagutzeko baliabideen garapena.
* Maritxu asko dago munduan, ezkonduen artean ere, direnik ere ez dakitenak.
Askebidea
* Geurea zer den eta zer garen argituz izena berreskuratzen dugun heinean berreskuratzen dugu nortasuna eta garenaren harrotasuna.
* Norbere ezagutza litzake aske izateko bide eraginkorrena. Ezagutza horren ezak egiten gaitu agian norbaiten edo zerbaiten esklabo.
* Nolakoak garen jakitea baino, nolakoak izan nahi dugun jakitea eta horren bila joatea da bizimolde ororen filosofia betegarriena. Asko dira inora joan nahi ez dutenak.
* “... Mussolini baino inportanteagoak direla egunero gure ondotik pasatzen diren horiek. ... Badagoela Mussolini baino inportanteagorik, eta ez dela larregi bilatu behar horretarako: aski dela albora begiratzea, edo zure buruari, hobe zeure buruari” zioen liburuko pertsonaia batek. Geuregan sinesten dugunean, gizartea aldatuko dugu.
* Dugun gaitasun eta ahal nahi apurrez jabetuko bagina ez gintuzke inork geraraziko.
* Bere buruarentzat enigma bat dela jabetu dena, hori da bere burua ongien ezagutzen duena eta izanen du zer iragarri munduari.
Norkberezagutza
* Jasanezina litzake norbere burua azken zirrikituraino ezagutzea. Gure ezin eta akats ezagunak damaigute egonezina. Ezagututa ere, -agian ezagutu ere ez ditugu egiten- onartzen ez ditugulako datoz gaitz psikiko gehienak
* Jasan beharreko errealitate inposatu bat gara gu bakoitza. Ia erabat ezezaguna gainera. Sekretu apur batzuk salbu, besteek dakite gutaz guk geuk baino gehiago, gure miseria ezkutatzen saiatuek oihartzun eta isla baitute gure azaleratzean. Sekula ez dakigu besteek nolakoak ikusten gaituzten. Eskerrak!. Jasanezina litzaiguke bestela bizitza, are gehiago harremana.
* Nola ezagutu bestea gu geu zer eta nolakoa garen ezagutzen ez badugu. Ispilurik ez balitz azaletik ere ez genuke ezagutuko geure burua, geure atzealdea ezagutzen ez genuen bezala argazkia asmatu arte.
* Gutxitan hitz egiten dugu ispiluko horrekin, ez sakon ez azal, horregatik ez dugu ispiluko hori ezagutzen.
* Nor eta zer den ez dakienari antzua izanen zaio edozein bidelagun.
* Autokontrola, beharrezkoa eta oinarrizkoa izanik, arazoei ihes egiteko teknika bihur daiteke.
* Umilagoak ginateke gu bakoitza hil ondoren bizitzak gu eta gure ondareen premiarik gabe bere horretan jarraitzen duela barneratuta bagenu.
Barnera so
* Barrura begiratzen dakienak gorputza eta kanpoko oro ere zainduko du.
* Ez dakigu geure barnerik ikusten, begiratzen ere ez gara ausartzen sarri, edo ikusitakoa ez dugu onartzen. Bakoitzaren errealitateak beldurtu ere egiten gaitu. Bestelakoak izango ginateke barne ikuspen horren jabe bagina eta onartuko bagenu.
* Egia da gehiago bizi garela besteen aurrean geure buruaren aurrean baino. Ispiluak azala besterik ez digu erakusten. Ez ditugu ikasi, ez dizkigute irakatsi, agian galdu egin ditugu barnera bidezidorrak, agian galdu egin gara zidor saretan.
Elkarrezagutza
* Elkarren ondoan gabiltzan gehienok ez dugu elkar ezagutzen, telebistan ikusten ditugun ezezagunei buruz baino zertxo bat gehiago, besterik ez. Sekretuz betetako kutxa bat gara bakoitza.
* Mila toles-gunez osatua dago gizakiaren muina eta bizitza, bere sekretu propioa bezala du toles-gune horietako bakoitza, alboko toles-gunean zer dagoen ere jakin gabe gehienetan. Are gehiago albokoarena. Horregatik da hain kontraesankorra gizakia eta gizakien arteko harremana.
* Besteak behar lukete izan beti gure izaera-portaeraren irudia, erreflexua, termometro edo barometroa, edozelako metro edo neurria; besteek behar lukete izan gure errealitate hurbilera egokitzeko bide eragilea; baina bakoitzak izan nahi dugu guk geure ispilu, interesatuki irudi distiratsua, edo leundua behintzat. Geure mundua eraikitzen dugu, besteengandik banatua, eta gehienetan ez gara gai zein ridikuluak garen jabetzeko ere.
* Ezinezkoa litzake elkar bizitza, bizitza soziala, gizartean bizitzea, besteen pentsaera eta burutapen nahiz azalekoenak ezagutuko bagenitu.
* Norbera penatu arte ez gara besteen penaz jabetzen. Aita-ama izatean jabetzen da aita-ama izatearen sufrikario, poz eta lanak nolakoak diren.
* Gizakia konprenitzen den heinean kopreni daiteke tortura, baina gizakia da, tamalez, gutxien endelegatzen dugun biziduna. Geure burua ez dugu ezagutzen eta nola ulertu bestea, batez ere politiko eta poliziaren kasuan bezala, beste horren aurretik, pertsona arren, beste interes batzuk daudenean, pertsona lehen helburua edo interesgunea ez denean.
* Beti gara gazteegiak, edo ezjakintsuak, edo leloegiak, … besteentzat, beraiena ulertzen edo onartzen ez dugunean.
* Jatorrenak ere kasu gehiago egiten dio ezagunari arrunt bati baino.
Saski-naski
* Zenbat pasabide sekretu gure barne tolesguneetan, geure kontzientziara ateratzeko ere beldurtzen gaituenak.
* Zer nahi dugun garbi jakinez, jakingo dugu zer egin.
* Informazio iturri da gure aurpegia barretxo faltsuz mozorrotzen garenean ere.
* Emaitzetatik ezagutuko duzue zioen esaera zaharrak. Enbor sendoak orriak ere mardulak.
Gizakia I
Gizakia I
Zer den
Zer garen
* Bakoitzaren gaitasun eta ekimen orok zerbaiten eraginean du sorburua, egin gaituztelako gara garena. Gure ekimen sinpleenak besteengan eragiten dugu, osotasun baten zati baikara. Ez da berezko instinturik, instintu hitzari berezkotasunaren zentzua ematen badiogu ere. Hiltzeko beldurra ez ezik, egiten eta usten dugun ustez berezkoenak ere bizitzako aurreko zerbaiten eragina du, itsatsiz joan zaizkigun zer ezarri ezberdinen ondorioa gara.
* Ezer ez gara, kea. Baina gizartea eta mundua bera ahalbideratzen duen urina.
* “… zeinen sakon dauden geure moduak gugan erroturik. Hain txukunak gara geure ohituretan, non berezkoa, inkontzientea, baita gurean gizabidea ”: Amèlie Nothomb. Robot bat da gizakia
* Plastikozko txartel bateko zenbakia besterik ez gara edozein mailatako administrazioarentzat.
* “Gizarte bizitza ez da arratoi lasterketa bat nonbaiteko gazta birrinen bila”. Apurrez bizi den arratoia da gizakia, apurren bila norgehiagoka, denbora eta hurkoaren aurka.
* Zein korapilatsuak garen gizakiok. Gaixo kronikoak.
* Mozorro-festa bihurtu da gizartea, inauterietarako mozorrotua litzake gizakia.
* Bete gabeko, ezinezko, gauzatu gabeko, mingarri bilakatutako ametsen kutxa da gizakia.
* Ia automatak gara gizakiak, ohiturei edo arauei jarraituz bizi gara, egokituz.
* Robot bat gara, eta ez gara inorentzat arrisku. Maneiatuta gaude, istilu batzuk sortzen baditugu ere tarteka.
* Eguneroko xehetasun eta premiez gauzatutako zertxoa da gizakia, teorizatze kultuenean ere, baina honek ez du esan nahi ez hutsa, ez burua lastoz betetakoa denik. Harro irautea baita bizitza oro, eta egunerokoa oso umila da.
* Gizakien jakin-nahia ezabatu ezina da, animalia kuriosoa baita gizakia.
* Akatsez eta ezinez osaturiko zer eder bat besterik ez gara gu bakoitza. Hori onartzeak erabat erraztuko lituzke elkar-ulertze eta harremanak.
* “Liberté eta nahikoa, gure kasuan. Hemen nik agintzen diat eta ez zagok berdintasunik. Dakienak eta talentua duenak agintzen dik, halaxe izan duk beti. Ez dakien jaunak, galeretan zain arraunak. Eta hirugarrenari dagokionez, fraternité, inoiz ez dut jakin oso ondo zer esan nahi duen hitz horrek” H. Cano: hala da eta horregatik gara arraunlari galeretan.
* Bizitzan “momentua” izan daitekeela garrantzitsuagoa pertsona bera baino. Banatu ote daitezke pertsona eta momentua. Momentua deitzen zaiona, beste interes batzuk izan ohi dira. Mozorrotutako interesak.
Nolakoa
* Gutxitan izan ohi da bat izatez berak diona dela esaten duena, egiten duena da gizakia.
* Ez gara beti pentsatzen duguna. Izaeran, batez ere portaeran, beste hainbat osagai eta aldagai pentsatzen dugunaren ezberdinak sartzen dira, pentsatzen dugunaren beste irudi bat erakutsiz.
* Neurri oso mugatuan soilik da bakoitza nahi duen bezalakoa, izaki erabat baldintzatua delako gizakia. Misterio bat da erabakitzeko ahalmenaren eta ezartzen zaigunaren arteko muga.
* Ez dira gertaera, jarrera eta jokabide asko ahazten, baina, ahaztu bagenitu bezala, errepikatu egiten dira, odolzale doilorra baita gizakia, dardara kolektiboak harrapatuta, sentimenduen zirimolak irensten duenean, aurreko gogorkeria zenbait gogoratuz eta haiek bultzatuta sarri, gehienenetan interesatu nagusiek beraien era ezberdinetako etekinen goseak eraginda.
* Bizitzako une eta gertakizun bakoitza, ustez hutsalena bera ere, “zakar, zauritu, mingarri edo bortitz” eraldatzailea da, “erditze psikiko bat edo ni berri bat sortuko den abisua” M A Meabek lioken bezala. Onerako edo txarrerako, gu geu jabetzen ez bagara ere. Geroagoko ikuspegi zabalago batek erakusten digu aldaketa horren nondik norakoa eta zenbatekoa. Gertaera bakoitzak moldeatzen gaitu, zizel kolpetxoa bezalakoa da, edo buztinari ahur mamiak eragiten dion ukitu leuna. Harkaitza diruditenak eurak ere buztin moldagarriak baitira.
* Bakoitza gara planeta bat, hobe izar bagina, bakoitza berenaz bizi ahal denean baita izar.
* Argia ez da ukitzen duenarekin kutsatzen, ez da erlatiboa. Gizakiok gara erlatiboak, kutsatu egiten gaitu inguruak, aldarazi. Ez gara “argizakiak”.
* Ez dago itzalik gabeko gizakirik, gau ilunenean ere.
* Gizakiarekiko mesfidantzarik eza gizakia ezagutu artekoa da, gizakia baita bai naturarekiko bai gizakiekiko etsai kaltegile nagusia.
* Badira bai, tipo jator baina aspergarriak.
Autoestimua
* Ez garela zer garen badakiguna, besteek zer garen uste dutena baizik, egia da neurri batetan; garenaren ikuspegi bat da; diotenak baldintzatzen du neurri handi batetan gutaz dugun iritzia; baina, nolanahi, norbera zer den ziurtasunak damaio indarra pertsonari, ez besteek diotenari begira egoteak. Txotxongilo izan nahi ez badugu.
* Bakoitzak jakin behar du jokabidearen bidez gorputza eder egiten, ukenduek edo apaindurek ez dute inor eder egiten.
* Autoestimu ezak besteengandik aldenarazi egiten gaitu, azpiratuz bezala besteen zola pean, deuseztatu, meneko egin. Autoestimu larregiak besteengandik aldenarazi egiten gaitu ere, baina norabide ezberdinean, besteengandik goragoko mailan jartzera, gailenaraziz, zolapekoa oraindik zapalduagoa eginez.
* Umilak izaten erakutsi behar du autoestimuak.
* Latza behar du gizateria higuingarria dela sentipenarekin bizitzea, gizateria horrek biltzen gaituelako, eta, gizateria horren zati izanik, norbere buruaren higuina izatea ondorioztatzen delako.
* Arabiar gizartea izanik gabiltzan hau, hain bitxi jantzita ikusiz, harriduraz, misterio bati bezala, begiratzen diet emakumeei Marokon. Pertsona bakoitza gara misterio bat, hurreneko ezagunenaren gogoeta eta sentipenetan ere ez baitugu sartzerik. Baina emakume marokoar hauek arkanorik ezezagunena zaizkit.
Askatasuna
Zer den
* Erabakiak hartu ahal izatea, erabakitzeko ahalmena, da askatasuna, eskubiderik oinarrizkoena, baina, aldi berean, zail eta mingarriena ere, bat aukeratu eta infiniturainoko aukerak uztea delako askatasuna gauzatzea..
* “Gizakia askatasunik ez duenean ere, askatasuna “da”. … Eskubidea ez ezik, aske izateko obligazioa. Nola ez du izango ba ekiteko eskubidea!”. Ekiteko eskubidea eta ekitea bera ere askatasuna da, askatasuna gauzatzea. Ekitea da askatasuna, “askatasuna” hitz soila izan daiteke, ideia antzua; ekimenek egiten dute erreal askatasuna.
Gizaki askea
* Morroi dira gaurko gizartean arrakastatsuak direnak eurak ere. Gizarte osoa bihurtu gara menpeko eta morroi. Entelekia bat besterik ez da askatasuna, besteak gainditzeko eta menpean gordetzeko boteretsuen amarru teorikoa.
* Kalean gabiltzan gehienak gara zerbaiten edo norbaiten preso.
* Denok, askeena ere, gara zerbaiten esklabo, norberarena sarri.
* Segurantza arazoa ez dago gauza gehiago edo gutxiago edukitzean, barne jarreretan baizik, gauza eta aparatu horiekin loturan baizik. Batzuk dituen gauza gutxien esklabo dira, babesgabeak, zeri heldurik gabe bizi dira; asko duen asko, ere, ez da askeagoa, sarri esklaboagoa.
* Ohitu egiten gara pobre, zapaldu, menpeko izatera ere. Agian etsiarazi egin gaituzte aberats eta zapaltzaile direnek. Halabeharraren filosofia ezarri digute.
* Beti gaude zerbaiti lotuta, beti zerbaiti zor. Ahulak sentitzen garelako, askeak ez garelako. Are gehiago, guzti horren ondoren mendekoen gizartea eraiki dugulako
* Oso heldua izan behar da jendearen esamesei kasu ez egiteko.
* Gizakia edonon da alderrai, etxeaz, erroez, sustraiez galdezka beti: deserrotu bat dela bizipen sakonaren ondorioa ez ote, edonon dela ere inoren jopu garela sentipenak eragina, alegia. Ez ote hori askatasun egarri atabikoaren arrazoia
* Bere baitako esklabo diren nagusiak, horiek dira esklabo okerrenak.
Legea
* Esklaboa da gizakia. Beti eta edonon, arauei lotuta dago, arauren baten mende. Inoren edo ezeren araurik ez duenean bere buruari jartzen dizkio arauak. Araurik gabe bizi nahi izatea, arau bat da. Gizakia ezin da araurik gabe bizi.
* Ohitura du porta-lege gizarteko gehiengoak. Gutxi dira arau hausleak.
* Geldi dagoena ez da inora heltzen, baina dabilena ere ez da beti aske izatera helduko. Aske sentipena da ibilirako bizipoza.
* Debekuak, legeak bezala, hausteko eginak daude, eta, zigorrek gizakia gelarazten badute ere, hor dirau beti debekuok haustearen misterioak.
* Legeak hausteko dira, botereak inposatutakoak dira beti; bakoitzak egin behar ditu bere arauak, eta beraiekin jokatu. Zuhurtasunez, noski.
* "Legeak egiten gaitu aske-" esaldia, alemaniarren kontzentrazio eremuetako ARBIT MACHT FREI “lanak egiten zaitu libre” haren bezain iraingarria da.
* "Legerik gabe denok esklabo", boteredunak esaten du. Esklabo egiten gaitu legeak. Diruaren menpeko, jabegoaren gose, boterearen gatibu direnek ezarritako legeek.
Saski-naski
* Bakoitza da bere patua, bakoitzak gauzatzen du erabaki kontzienteekin inkontzienteki bere patua.
* Norbera da norberaren patua, eta norberarengan dago bakoitzaren etorkizuna, tarteka zurrunbiloak irensten gaituenean ere, ezin da utzi etorkizuna patuaren eskuetan, galduta geundeke.
* Aske omen gizakia, baina erabakiak kimikaren ondorio besterik ez dela dionik ere bada. Kimika, besterik ez, litzake horrela patua; askatasuna, patua biltzen duen paper dotorea.
* Beti saltzen da garesti askatasuna, norberaren askatasunaren truke sarri, ziegako bakardadearen truke, herria edo gizarteari lotuta doanean; norberaren bakartasunaren truke norberaren askatasunaren arabera ari garenen
* Askatasuna, aukera ahalmena denez, infinitua darama bere baitan, infinituak dira aurkako aukerak, uzten dituzunak, edozer aukeratzen duzula ere: ezinbesteko talka.
* Aukeraketa bat da mintzatze oro: esanahi eta hitz bakar batzuk aukeratu behar dituzu, beste denak baztertuz.
* Autokontrol handia behar da, batez ere kanpotik kontrolatzen zaituztenean.
Izaera
Zertan den
* Sortzaile garen heinean gara garena. Besteen arabera bizi dena, txotxongiloa da, imitatzaile hutsa. Denok gara sortzaile, baita imitatzaile ere, bakoitza bere neurrian: bi osagai horien arteko portzentajean datza nortasuna.
* “Garena, askotan, bidean aurkitzen ditugunen araberakoa da. Zorte kontua baino ez da. Oso moldagarriak gara” F Morillok. Ingurua gara hein batean, inguruak, fisikoak zein humanoak, taxutzen gaitu.
* Zer irakurri hura izan, edo/eta alderantziz, ze izan hura irakurri.
* Satorrak gara gizakiok, itsuak, instintuz, ohituraz, ia mekanikoki, moldatzen gara eguneroko tunelean, oroitzapenek ematen digute ikusteko argia.
* Denok berdinak edo oso antzerakoak garelakoan nago, azaleratzen duguna da ezberdina.
* Marrazoak hil egiten omen dira geldituz gero; beraien antzo, geldiezin dira zenbait pertsona, ekintza dute iraupen.
* Burutsua eta ausarta: gutxitan ematen den konbinazioa. Burutsua ez da izan ohi ausarta eta ausarta ez da izan ohi burutsua. Bi dohain bereziok dituen gizakiak arrastoa utzi ohi dute.
* Ikurrak dira gaur egun pertsonaren funtsa, nortasunaren marka.
* Oso heldua izan behar da jendearen esamesei kasu ez egiteko.
* Gutxirako balio dute norbere irudia taxutzeko azken uneko portaera ezberdin zuritzaileak, bolada luzea behar baita norberekiko besteen iritziak erro sakonak bota ditzan.
* Oso gogorra da aitortzea, baina gizakia, funtsean basa, berekoia, eta ergela delakoan nago. Zergatik bestela miresten eta goratzen ditugu guzti honen salbuespenak!.
* Ume-umea denetik da imitatzailea gizakia. Norbaiten kopia, ia beti.
* Abildade aparta dauka gizakiak ridikuluan geratzeko, ustez ezin jatorrago jokatu duela uste duenean ere.
Saski-naski
* Ez dakit harremanak energiaren bueltan eraikitzen diren, baina bai sarri harremanak errazago ontzen direla bikote izaera kontrajarrietako pertsonen artean. Behin irakurri nuen izaera berdineko bikoteek errazago egiten dutela talka, izaera ezberdinekoak aldiz osatu egiten direla.
* Animaliak, gizakiak ere, klan edo taldean biltzen dira, taldean dute inarra. Ahaideak izatea ez da gizakiaren animaliengandik ezagugarria. Elkar gorrotatzeko ahalmena litzake gizakiaren ezaugarrietariko bat, animaliengandik bereizten gaituena.
* Barne fantasmak dira gizakion itzala, beraiek sorrarazten dituzte giza molde ezberdinak.
* Batzuk miserian jaio eta hiltzen dira, beste batzuk oparotasunean; ahanztura da batzuen hilobia, oroipenean diraute besteak. Beti gaude zerbaitez bilduta, hilotz ere, inoiz ez biluzik.
* Inpunitateak ematen dion inhibiziorik gabeko gizakia besterik ez da despota eta torturatzailea.
* Geu gara, bakoitza, geure barnea ezagutzen ez dugunak. Inoren doinura dantzatzen dugu, barne erritmora bizi baino, geure arimaren doinua entzunez baino. .
* “Popularitatea, ziur aski, irainik handiena da pertsona inteligente batentzat” dio J Invingek. Popularitatea medioen asmakizuna da, gaur egun, eta edonola ere gizakiaren plegu ziztrin eta tristeena erakusten du. Politikoek irrikatzen duen lorpena, botererako urrats eraginkorrena bezala.
* Umorea: noiz agertuko zain egon gabe, landu beharko genukeen bertute eta gaitasuna. Jarrera umoretsuak bestelako bizipoza demai.
* Bizidun askok nahasten du gauza bera dela edertasuna eta dotoretasuna. Arlote da zenbait dotore; aldi beran zein eder zenbait dotorezia gabea!. Dotorea zerbait ezarria ohi da; edertasuna gehienetan berezko dohaina, landu badaiteke ere. Garestia eta dotorea sinonimoak dira askorentzat, edertasunak aldiz ez du preziorik. Arte munduan bestelakoa izan daiteke.
* Letra, izaeraren ispilua dela esan zuen norbaitek
Euskaldunak
Zer garen
* Euskaldun denok ez ote gara “okerreko hariez eginiko amarauna”.
* Terrorista etiketa jarri digute euskaldunoi. Harro behar dugu askatasuna defendatzen dugun Europako herri bakanak izateaz. Konplexurik gabe.
* Posta bulegoan: "De donde son. - Vascos?. - De Bilbao?". Ze bekatu egin dugu euskaldunok, Bilbok ordezkatu gaitzan. Euskaldunok, bilbainoak!. Ez, arren!.
* “Kantauri Itsasoa iragaiten da Finisterre parean; lurralde arriskutsua hauxe, ... marinelak engainatu eta gero larrutu egiten dituzten jende anker odol-goseen bizitoki”: euskaldunok ere ez gintuen piura eta jite hobekoak deskribatu Santiago bidean zihoan zenbaitek.
Identitatea
* Arrifak erresistentzia identitatearekin bizi izan diren bezala luzaroan Marokon, erresistentzia da azken urteotan Euskaldunon identitatea ere.
* Aberria hiltzeko lur puska bat dela, hezurrak gordetzeko herria, hori; gurasoak amak borreroak direla esatea bezala da, hiltzeko ekarri gaituztelako.
* Aberriari buruzko eztabaidak, etsaigoak eta jatortasunak, iraultza metafisikoaren ajeak ziren, baita borroka abertzalearenak ere
* Hizkuntzak ematen digula euskaltasuna, hori da uste duguna. Euskaltasuna, lurraldetasuna: espainolek eta frantsesek oraindik ez duten kontzeptuen borroka dugu euskaldunok, eguneroko praxi dialektikoa ez ezik bizitza zailtzen diguna.
* Euskaldunok, gu geu gara, ez dugu onartzen inork irentsi gaitzaten. Baina herrien elkarbizitzak besteak diren bezala onartzea eskatzen du.
Kontzientzia
* Pausoz pauso, mendez mende, eguneroko bizibeharrean egin du bere historia Euskal Herriak. Ametsa ere ez zen izan seguruenik duela gutxira arte gure identitatea. Euskaldunak garela jabetu garen arte. Garenari teoria ere jarri diogun arte. Euskalduna izatearen bizipoza da akuilu eraginkorrena gaur egun. Eguneroko esperientzia. Herri-bizipoza ere.
* Herriaren presioan dago etorkizuna bideratzea. “Piensa mais / Pentsa maiz”.
* Konkistatzaile lez darraie konkista ondoren, indar hutsa erabili zuten, indarra besterik ez darabilte. Ezer gutxi omen gara, baina harro egoteko ezer gutxi hori dugu, eta hori da gure indarra, horrek eragiten du beraien ahulezia. Harrotasuna den herritartasuna dugu. Euskal herritar ez izatea da beraien ahuldadea.
* “... euskaraz dakiena euskaldun bihurtzeko ...”. Euskaradun aurretik euskal kontzientziadun izan behar da euskaldun izateko, euskaltzale alegia, ondorioz euskarazale; jakitea eta izatearen arteko tarte hori litzake euskaltzaletasuna.
* Harroputz, munduko bakan egiten du hainbatek bere buru euskaldun euskaraduna. Mundu-kide soilik, besterik ez, hori izan behar dugu euskaradunok. Asko baitira munduan hizkuntza berezi bakanak.
* Etsaiek idatzitako historia izatea omen euskaldunok daukagun historia bakarra, baina gaur egun geure historia geu idazten ari gara, eta hori da onartu eta barkatu ezin digutena.
* “Giza historiaren urte kopuruetan sarturik, itsasoaren ur tanta bat ere ez gara, baina ur tanta hori beharrezkoa da itsasoa izan dadin” Alfontso Martinezek. Beraz izan gaitezen tanta, harro eta gogor.
* Globoa noiz eroriko ibili ohi da euskaldun asko. Edo globoa bota nahi dutenak erasoz. Globoa geuk bota behar dugula jabetu gabe.
Bidegurutzean
* Borrokatzen ez dena da galtzaile. Korapilatsua da, gutxienez, gaur egun euskaldun izatea.
* Garai eta egun erabakigarriak hauek, -hori uste dugu beti-; historia hil ala bizikoa izan da beti euskaldunontzat
* Jaberik gabe bizi nahi dugula, geu geure buruaren jabe, kanpotar jabegorik gabe, erabaki dugu euskaldunok.
* Gaur egun -agian beti- etengabe hautuak egitera behartutako herria gara, herri bat, euskalduna, garela hautua egin genuelako behin. Eta zer. Ez gara gain-zama horrengatik estutuko.
* “Eutsi beharrean gertatu izan gara euskaldunok eta oldartu beharrean sarri, eusteko modu bat baino ez dena”.
* Hiritar euskaldunak erabaki dugu, arazoa konpontzeko borondate askea Kolonbiako oihan tropikalean elurtea baino mirari handiagoa da gure erabakia.
* Gertaera hutsalak izan ohi dira pilatzen joan diren txingarrei garra atera dien azken putza. Bestetan gertaera hutsalei heltzen die ahalguztidunak, kinka larrietan, beste heldulekurik ez duenean ahal gutxidunei erasotzeko, euskal alderdi bat legez kanpo uzteko, esateko. Keinu hutsalei adi egon gara euskaldunok, mirari baten itxaropenez, miraririk ez dela jakinda ere, keinu hutsalon katea luzatu eta indartuko den esperantzan, alegia. Etorkizuna eta itxaropena gure esku soilik dagoela onartu dugun arte.
* Egun grisak bizi ditugunak, etsaiak asmatu amarruen amaraunetik nola ihes egin, izan beharrekoak urruti, etorkizunera irteera korapilatsua, basatiak izan ginenekora bultzatu nahi gaituzte.
* Ikasi beharko dugu euskal espazioan arkatzez idazten.
* Erabat ilundu zaigu euskaldunoi gaua prozesua delakoa etetean, baina erabaki beharra dugu, joatea edo geratzea, sekula ez da beranduegi, hala badirudi ere.
* Beti egonen gara moilaren batetan oinak baratuta, malko tanta izoztuak kristalean behera edo amets berean kea gorantz gorian behatuz, leihoetan baratzen bagara.
* Argiaren zirrikitua ikusi genuen, bestaldean etorkizunera norabidea aldatzeko kantoia aurkitua uste genuen, arnasa hartzen hasian ginen, biderako ustez lagun berriak urreratu zitzaizkigun, errepide berriak irekitzen hasiak zirela esaten ziguten, baina lehengo hiri berean harresi berdinen barnean preso diraugu.
* Egun amestuak itzuliko diren utopian zaildu gara egunak joan egunak etorri, mamuaren ziegetako kateak hautsi itxaropenez, baina, agurea agureago, magiak ez du misteriorik apurtu eta ezinaren sareetan ainguraturik diraugu.
Ezinak
* Etsipena amore ematea da, helburua aurrez galdutzat ematea, euskaldunon artean zabaldu eta errotuegi dagoen bizipena.
* Min ematen didate utziak dauden guduan galdutako neska-mutilen oroitarriak. Harriok uneko suzko erroberak izan balira bezala, urtean behin zuziri batekin gogoratzen ditugunak. Nekrofilia salatzen didanari bidaian galdutakoek egunerokoaren zati direla erantzungo diot.
* Elkarren arteko hesiak jasoz diraugu oraindik, hormak bota ezinik.
* Kontsolatzen ematen dugu euskaldunok ahalegin gehiena, irabazteko ahaleginean baino.
Errepresioa
* Ia egunerokoak arren, errutinaz haratagoko arantza jasanezinak dira euskaldunok pairatutako atxiloketa denak, beldurtzekoak denak. Ez da ziega erosorik euskaldunontzat, burdina guztiak dira mehatxagarriak.
* Epaileen umorearen menpe bizi gara euskaldunok. Begira Garzon eta enparauei. Politikoen eta alderdien interesen menpe bizi gara euskaldunok, epaileok alderdi eta politikoen morroi besterik ez baitira. Legeen eta epaileen fidagarritasuna pentsalarien teoria bat besterik ez da, ameskeria, arbitrarioki legeak interpretatzeaz harago, lege berriak egiten baitituzte legea interesei egokitzeko.
*Ilunpea, ezaguna bada, ez omen iluna. Hain aspalditik bizi gara ilunpean Euskal Herrian, bidegabekeria nabarmenena ere eguneroko arrunta iruditzen zaigu askenez.
* “Euskaldunon azken mendeko historian beti dago presoa presente, herriko arimaren ezten eta akuilu. Askatasun garrasia, arimaren zalaparta”, Koldo Izagirrek.
* “Ez baitago ziri gaiztoagorik ezpal berekoa baino” Txillardegik. Ezpal orotako ziri kontaezin sartu dizkigute jadanik.
* Aleman batzuk ikusiz: OR-a odola geneukala eta, onartu egin zuten euskaldun arraza arioek, baina baita Gernika euskalduna bonbardatu ere.
Geroa
* “Europa euskalduna da, jatorriz... Aitorpen horri esker bakarrik berpiztu dezakegu euskaldunok geure buruarenganako estimazioa eta Europak bere buruaren kontzientzia” hala dio Alfontso Martinezek. Espainiara begira ez bizitzen ikasi behar dugu euskaldunok.
* Estatutu edo antzerako marko berri batek kaiola handiagotu edo edertu besterik ez digu eginen euskaldunoi, euskaldun eta gizaki bezala. Burdinak hautsi arte!.
* “Geuk tregua eman eta zuek bakerik nahi ez. Irabazi diagu”, Koldo Izagirrek. Jakingo al dugu irabazten.
* Etorri zien eta lokatzatara eraman gintuzten; gero hankak moztu zizkiguten lokatzatan gera gintezen. Baina sinesmenez beteta ditugu zapatak, lokatza belardi bihurtuko dugu, inora alde egin gabe.
* Desertuko nomadak, luzea zaigu euskaldunoi bidea, denboraren inolako kalkulua egiteko aukera ere ukatzen diguten honetan. Ura eta janaria ukatzen diguten garaiotan, garbiago dugu ortzi-mugan aurkitu behar dugula irtenbidea, hondartzan utzi ditugun lorratzei begiratu gabe.
* Patrikan xemaikorik gabe harrapatu gaitu euskaldunok aspaldian kuku kantak. Abenduan bizi izan gara beti adineko denok, bufanda lepoan eta berogailua piztuta. Badaezpada ere. Baina beti atera dugu patrika barrenetik hurrengo kuku kantuak sos batzuekin aurkituko gaituen itxaropen hondarren bat.
Euskal Herria II
Baldintzak
* Herri honen askatasun lehian egiten dugun ekimen orok aurrera pausoa izan beha du, garaile senarekin, ezin dugu porrota izanen den ezer proposatu. Garaile sena behar da edozein ekimen hasterakoan, bestela hobe ez hasi. Galtzaile kezkarekin hasten denak, ezina du garaipena.
* Barre egiten ikasi duen herriak irabazi du. Barre beldurrari, izandakoari, izango denari, nahiz balizkoari. Garaipenaren marka: beldurrari barrea.
* Umore on puska bat beharko genuke borrokarako Euskal Herrian. Parrandazale gara, baina serioegiak borroka unean.
* Zuhurtzia da ez izu ez itsu izatea: erosotuta dagoen herri batek behar duen lehen baldintza, izutu eta itsutu ez dadin.
* Estrategia eta efikazia dira garrantzitsuenak edozein borrokan, unean uneko borrokatxoetan indarrak galdu gabe. Aurrez aurre etsaia eraso ordez, azpitik edo inguratuz jotzea eraginkorragoa izan daiteke zenbait kasutan.
* Itsasoak ere ez omen dauka indarrik etengabean ekiteko, horregatik, herri zapalduak ezin du hetsi errepresio bortitzaren aurrean, baina berak ere ezin du ahalegin betean saiatu uneoro, barealdiak izanen ditu urtaro eta ilargi fase ezberdinen arabera. Hor datza herri baten borrokarako sena eta jakituria: bestearen barealdia norberaren susperraldiarekin baliatu, eta bestearen erasoaldiari barradera jasotzen jakin.
* Odol hotza eta sendoa eduki behar du herri zapaldu batek. Odol hotza une egokiaren zain egoten jakiteko. Eta odol sendoa, une hori datorrenean, errukirik gabe kolpea jo eta irabazteko. Zain egotean ere geldirik egon gabe.
* Ez dagoela gauza ulergaitzagorik azala beltza, abizena berdea, edo pentsaera gorria duzulako ezkutatu beharra baino, dio Julen Gabiriak. Asko dakigu ezkutatzeari buruz Euskal Herrian: iheslariek fisikoa kamuflatu behar dute, abertzaleek erakundeko ideia eta siglak, mozorro baten atzean aurpegia zenbait ekintza bidezkoenetan, ... Deskuidatuz, zu zeu ezkutatzen zaituzte kartzeletan.
* Gizarteari oso ikuspuntu hertsia edo bakarrarekin begiratzeko arriskua dugu Euskal Herrian, politika dugu neurgailu nagusia. Kultura, zientzia, literatura, artea, …: ikuspuntu ezberdin askotatik begiratu beharra du herri batek herri osatua izan nahi badu. Bada horrelako lente ezberdinez begiratzen dakienik, baina oso gutxi dira. Baina beharrezkoa da ikuspegi anitz hori herri osatua izan nahi bada.
* Herrien lauzka entzun behar du Euskal Herriak, eta tropel horretan sartu. Herri elkartua ezingo duten bezala garaitu, herri elkartuek ere errazagoa dute bidea egitea.
* Konkistatzaileek edonon eta beti indar hutsa besterik ez dute erabili, ondoren bermatu dute konkista kultura eta erlijioa inposatzearekin. Konkistatzailearen indar inposatuak, baina, konkistatuaren ahulezia erakusten du. Horregatik indarberritzea, indar metaketa da herri batek askatzeko egin behar duen lehen lana eta ahalegin halabeharrezkoa.
* Ez Euskal Herrian ez inon, odolez lortutako jabetzak ez du etorkizunik herriarentzat. Odolez menderatu gaituzten mendez mende, odolez berreskuratu nahi izan dugu lapurtu ziguten burujabetza, baina bide antzua gertatu zaigu, inbaditzaileei eta inbadituoi. Odolez datorkigunari, odolez egin beharko zaio agian aurre, baina odola antzu bihurtzean beste bide bat hartu behar da.
Memoria
* Herri kontzientzia eraikitzea da memoria lantzea, memoriak soilik sortzen baitu nortasun kolektiboa.
* Egin du memoria galdu duen herriarenak. Oroimenean irauteak emanen dion herriari bizirauteko eta aurrerabiderako helburuak lortzeko indarra.
* Memoria dauka herriak, eta funtsezkoa du herri-bidean bizirauteko. Memoria hori da kendu nahi digutena, hilik ikusi nahi gaituztelako.
* Hildakoak garrantzitsuagoak dira herriarentzat sarri bizidunak baino, eraginkorragoak, askatasun iraultzaile bat tartean dagoenean. Hilek ere bide bat erakusten digutelako. Memoria eraginkorra delako. Hildako asko du Euskal Herriak, bizirik dirauten hildakoak.
* Ez dakit oroimen kolektiborik den ala ez, baina jende mordo batek, herri osoak sarri, gogoan du frankismoa eta politikoen gezurrak, baita herritar hainbaten portaera ankerra ere. Memoria gorde behar du herri batek eta zapaltzailearen aurkako arma bilakatu.
* Ezagunak dira zenbait izen, batzuk medioek artifizialki politikoen interespean errepikatzen dizkigutelako, beste batzuk herriaren memorian daudelako
* Egunen batean idatziko da, idazten ari da jada, Espainiako demokraziak egin dituen basakerien kronika. Betidaniko Espainia beltzarena. Espainia torturatzailearena. Gizona gizonarekin egiteko gauza izan den guztiari buruzko albiste gaiztoak munduratuko den aldia sortzen ari da. Kartzela eta polizia-etxe bakoitza Auschwitz bihurtu duten garaia.
* Suntsikuntza baten kronika beltza besterik ez da izanen euskaldunon biografia. Baina diraugu, bizi gara. Bizi den ororen bizitza da suntsipenaren biografia. Naturak berak edo gizakiak eragina.
* “Erauntzia pasatakoan ageri dira txikizioak” dio Pablo Sastrek, eta hala da. Esan ohi dugu ere “egunen batean idatziko da gaurko historia benetakoa” hori, baina kontsolamendu ziztrinegia da, gaur bertatik jarraitu behar da, gero eta sutsuago eta tematiago, memoria lantzen hasitako zeregin funtsezkoari.
* Juan Mari Irigoienek: “Zeren torturatua dena ez baita bere buruaren jabe, ez bere denboraren”. Etorriko da eguna noiz kontatuko den gaur egungo Inkisizioaren gehiegikeria eta sorgin-ehizak. Eta torturatuen bizipenak. Ordukoak guk ikusten ditugun bezain harriturik ikusiko dituzte haiek gaurko torturak, gaurko inkisidoreak laidoa jasoko dute.
* Norbaitek idatziko ditu poemak gaurko politiko tiranoek hil eta kartzelaratu dituzten euskaldunen omenez. Seguruenik idatzita daude, idazten ari dira, baina nonbaiteko Azkainera ihes egin beharra dago argira emateko. Frankismo garaian bezala, gaur egun ere.
* Ibai gozagarriak ezagutu genituen txikitan Altzolan, igeri eta peskan egiten genuen ibaian. Gerora Euskal Herriak, euskaldunen batzuen diru zaletasunak eta beste batzuen diru beharrak arrazoi, zabortegi bihurtu zituen ibaiak, sos batzuk irabaztearen truk, ibai industrializatuak bilakatu ziren Euskal Herriko ibaiak, Francok industriaren osagai bihurtu zituenean tailer-jabeen eskariz.
* Etsaia boteretsuagoa denean, eta bere porrota hurbil edo posible ikusten denean, gizarte guztien arteko gorrotoak eta barne istiluak sortarazten dira. Euskal Herriak badu zatiketa horien errealitate, esperientzia eta bizipen latza. Herrian zein erakundeetan, direla ezkerrekoak edo eskuinekoak.
Hilketak
* Politika versus ihardura armatua. Gai sakona. Bete betean harrapatzen gaituena. Baina, gai labaina, gutxi ukitzen dena, ia ukitu ere ezin daitekeena. Madrilen aurrean, gaitzesteko ez bada, terrorismoaren apologia delako, euskaldun askoren artean ere labaina, sentipen zitalak harrotu ditzakeelako.
* Euskal Herriko historiaren kate-begiak, herri gehienekoak bezala, hildakoez eginak dira. Nahitaez. Hori da herrien tragedia.
* Hiletetan isiltasuna hedatu ohi da dolu seinale, Euskal Herrian, norbait erailtzen dutenean, lubaki batekoa zein bestekoa, orroen larriak egiten du eztanda isiltasunaren ordez.
* Euskal Herrian beti izan dira ilaje ezberdineko atutxa eta ares biolentoak, edozein sarraski legezkotzat jotzeko.
* Euskaldunok bortxa eta basakeria besterik ez omen daukagu, hala zabaltzen dute medioek mendekua eskatuz; Estatuak zigor mingarria eta gupidagabea ezartzen du.
* Egia da zenbait jende kainita dela, mendekuan pozik, indarra irtenbide bakartzat ikusten duen jendea badagoela. Baina ba al da kainita ez den edo izan ez den herri zapaldurik?. Herri bat kainita dela esateak, orokorrean hartuta, dionaren frustrazioak zuritzea du helburu, eta borrokalari zintzoenganako iraina da, borrokatzen ez diren pertsona frustratuen gordelekua.
Gerrak
* Gezurrean oinarritzen dira gerrak, edo gerra pizteko probokatutako gertaeretan. Hildakoak eta hondatutako herriak dira gerretako egi bakarrak, gehienetan isilduak edo ezkutatuak.
* Gerra egitea burdin puskak haragi bizian sartzean zetzan garai batean, gaur egun ere bai burdinak bala edo metraila baten forma hartu badu ere. Burdina puskok geure haragi bizian sartzen zaizkigunean soilik dakigu herria askatzea zenbateraino lazgarria den.
* Ez espainolek, ez frantsesek, ezta euskaldunok ere, ez dugu ezer ikasi gerraren ezinetik, gerrek ez gaituzte zentzudun bihurtu, ezer gutxi irakatsi digu gerraren eskarmentuak. Euskaldunok, gerra armatuaren ezinaz jabetu garenean ere, bestelako gerretan nahasten gara, bakea urrunduz. Espainolak eta frantsesak, berriz, gerraz elikatzen dira.
*Juan Mari Irigoien: “... eta horrek erakusten digu ezen hitzak eta ideiak baino eraginkorragoak direla, ondikotz, armak, zeren arma-bidez gerla irabazten duenak erabakitzen baitu hitzaren norabidea, erabakitzen du nor den traidore eta nor ez, ...”. Galdetu bestela ingeles eta eskoziarren historiari, galdetu irlandar eta ingelesei, galdetu nafarrei, galdetu euskaldunoi, ... Galdetu Ibarretxeri, indarraren bidez zapalduz gero hitz eginen baitu etsaiarekin, espainiarrek bezala.
Politika
* Beharrak ohe-kide bitxiak egiten omen ditu, Euskal Herriko politikagintzari begiratzea besterik ez dago nolako ohe-kide aldaketak egin ahal diren eta egiten diren jakiteko.
* Ekintzen ordez hitzak, hori izan da Euskal Herriko politiko gehienentzuen jarrera herriarekiko; hitz isileko ekintza emankorrak, aldiz, kasta dirutsuekiko.
* Dela mitina edo sermoia, hitzetan dirudi jartzen dutela eraginkortasunaren ustea, efikaziaren ardatza, politikoek eta apaizek, baita fruitua lortu ere epe laburreko etorkizunean. Herriak, baina, ekintzetan soilik sinesten du, ikusten eta bizi duenean. Uneko berotasunez haratago, guztiz arrotz eta ulertezin pasa ohi dira hitzak ekintzetan mamitzen ez badira. Horregatik, azkenik, bai politikoek bai elizak, indarra eta beldurra erabiltzen ditu herria mende edukitzeko, beraiek ere indarrez bildu gabeko hitzen eraginean ez baitute sinesten.
* Alderdi politiko eta gobernuek errespetagarritasunez, arrandiaz eta kontsakratutako formaz mozorrotzen dituzte ankerkeri eta harrapaketa denak. Konstituzioa da Euskal Herriaren zapalketa justifikatzeko Espainiako gobernuak darabilen kontsakratutako forma nagusienetako bat.
* Maitasuna oso urrun gelditzen dela inbidia, beldur edo amorrutik, irakurri diot Pablo Sastreri: Euskal Herria maite dutela diote hainbatek, baina amorruak eta gorrotoak eragindako mendeku neurriak hartzen dituzte. Gezurra da bere politikaren funtsa eta anima.
* Sultana espainolen alde jarri zen Marokon berberen aurka Maroko gerran. EAJ da euskal sultana euskal disidentziaren aurkako gerran.
* PVVko buruzagien aberria boterea eta dirua dira. Hauteskunde emaitzak dira beraien poza edo mina.
Damutuak
* Sistemak, bere interesetarako, erabili egiten ditu damutuak, amore eman dutenak, salatzaileak; baina hauek dira galera gehien sufritzen dutenak, duintasunaren galera alegia, garaitu sentipen biziena dutenak. Porrot bikoitza beraiena.
Polizia
* Polizia eta guardia zibilentzat ez dago gizalegerik, Ertzaintzarentzat ere, Horiek euren legak dituzte, eta buruzagien babes osoa. Torturak lekuko.
Eliza
* Jainkoa da elizaren arma gizakia menderatzeko. Bere izena eta euskaldunen arteko zintzotasuna baliatu izan du ikara eta beldurraren bidez herria jokabide interesatu batera bultzatzeko. Hiltzeko armak, gehienetan, besteen eskuetan jarri edo onartzen ditu. Eliza funtsezko baliabidea izan da Euskal Herriko historian, gehienetan boterearen alde.
Erritoak
* “Ahaideak alboan, hortzak ahoan” zioen esaldiak. Bazkaria zor, familiartea beti zabala, hiletak ohi ziren familia askoren hondamendia Euskal Herrian.
* Errituek herriaren sena erakusten dute, eta izaera hori ez da asmakizun hutsa, izaera baten sinboloa baizik. Erritoak herri baten azalpen bat dira, argazki bat bezalakoa.
Zertzeladak
* “Gure herria planetako lehendabiziko herri humanizatua eta Europako azken herri indigena dela esan genezake”, Malreux berriro ere. Esan, esan egin behar dugu Europako azken herri indigena garela, baina horrez gain, gainera herritasun hori bizi. Eta ekintzekin frogatu.
* Malraux berriro: “Adorea antolakuntza-arazoa duk. Nork nahi duen antolatua izan jakitea baino ez duk falta…”. Adorea badago, adoredun jendea ere bai gure herrietan, antolakuntza da falta zaiguna, sistematikoki militante izan daitezkeenen bila hastea, berezkotasunaren arabera utzi gabe.
* Errazagoa da noizbehinka jendea ekintza batetara biltzea, egunero militante izateko heztea baino. Ahaztu egiten zaigu bigarren hau dela eraginkorragoa.
* Hainbat borrokan hildakoei omenaldietan pentsatu izan dut ohitu egin garela hildakoez, ez digutela jada barnea egunerokorako goritzen.
* Zerk bultzatu eta bultzatzen ditu milaka euskaldun bere bizia, ongizatea eta askatasun pertsonala galtzera, behin eta berriz?. Mila arrazoi ezberdin egon daitezke, bakoitza bera delako, baina errealitatea hori da, eta horrek zapuzten ditu Madrileko herri hau suntsitzeko ahalegin guztiak.
* Urrutiegi du oraindik askatasunaren zerumuga herri honek etorkizuna begiratuz; uhin erraldoiei branka jarriz eta gandor erpinak gaindituz goaz askatasunerantz.
* Bertako oro ez omen da jada euskalduna Donostian, espainolak garela baitiote; baina ozta izan liteke ere espainola gaur egun Donostian, gehiengoek donostiarrak euskaldunak direla diotelako.
* Malrauxek zioen Anarkismoa Sindikatua zela, baina batez ere gizonekin harreman hurbila izatea. Ezker Abertzaleak ez du ikasi militanteak nola formatu, edo ez du lortu behintzat. Berez edo berenez datozkion pertsona arduratuak dira gaurko militante gehienak. Jakin beharko genuke harreman pertsonalen bidez nola jende kezkatua militante bihurtu. Ez dugu landu militanteak egiteko prozesua. Prozesu luzea ohi da militante eraginkor bat heztea. Ez da nahiko borondate oneko pertsona bat soilik izatea.
* Mazzantini, elgoibartar toreroak ere Melillara joateko eskaini omen zuen bere burua. Badira horrelakoak oraindik Elgoibarren zein Euskal Herrian
Euskal Herria I
Askatasuna
* Beti etxea amets, herria gogoan, erroen bila ibiltze hori, gizakia, edonon aldarrari, deserrotua dela bizipenaren ondorioa ez ote. Edonon inoren jopu dela alegia. Ez ote hori askatasun egarri atabikoaren arrazoia
* "Askatasunari uko egitea gizon izateari berari uko egitea da." Rousseauk esan omen. Baina hitzak soilik, besterik ez da esaldia. Lubakiaren alde bietakoek diote hori bera. "Zer ote zen askatasuna?", Totik. Hor dago gakoa. Zenbat buru, hainbat askatasun.
* Herriaren askatasunak, askatasuna iraultza denean, arnasa estua eta luzea izaten du.
* Amestu eta borrokatzen dugulako da gure aberria Euskal Herria, baina dirua ez ote gehienon aberria.
* Behar litzatekeena eta badenaren arteko dialektikak bete betan hartzen du Euskara, Euskal Herria osoa eta euskaldun oro. Ez gara behar gintzakeena, eta izan ez behar gintzakeena gara. Zapalduak, ez askeak, alegia.
* Egia da askatasuna proposamen bat izan behar dela, ez gurutzada bat, baina hori bezain egia da ere askatasuna ez dela proposamen hutsekin lortzen.
* Libertatea eta askatasuna lotzen ditugu sarri euskaldunok, lur konkretu batetan kokatzen ditugu askatasuna eta askatasunean bizi nahi dugun libertatea. Ez dira gauza bera.
* Inork ez du oparitzen askatasuna, ez da ere berez etortzen, baizik herri bakoitzak eguneroko borrokan lortzen du. Lortze borroka horregatik egurtu egiten gaituzte inkisidore modernoek sorgin-ehiza itsuan. Askatasuna lortzearren izaniko ahaleginen museo eta kontakizun franko aurkitzen da herri orotan, harro herri bakoitz hori, izan dituen gerra odoltsuengatik. Guri ostera debekatu nahi digute Euskal Herria Burujabe Utopia. Ametsa bera ere ukatzen digute.
Zapalkuntza
* Aberri zapalduak beti ditu koordenada zailak, Euskal Herriak ere, herri zapaldua denez.
* Gezurraren garaia da gizakiaren historia. Politika, gezurra baita, onenean egiaren absentzia. Egia gerora jakin ahal da, baina jadanik ezin du historia aldatu. Egiak ez du historia aldatzen. Agian ezer ere ez, egiari egia zor omen zaion arren.
* 700 preso, nork daki zenbat iheslari, oinarrizkoen eskubideak ukatuak, ... okupatzaileak epaitzen gaitu, bere eskubideak soilik onartzen ditu, ez herriarenak, beraren kulturako ez den oro jazartzen du.
* Legea ezin da indarka onetsarazi. Legea indarka onetsarazi nahi diote herriari, bai Madriletik bai jeltzaleek. Eta legea mesedegarri ez zaienean legea aldatzen dute. Baina boteredun inork ez du pekatzen bere nagusikeriengatik.
* "eta mundua nola edo hala aldatu duten gertaera handiek, -prestuak nahiz doilorrak-, beti gertaera erabat hutsalen bat izan dute sorburu, guretzat ezezaguna". Pilatzen joan diren txingarrei garra atera dien azken putza izan ohi dira gertaera hutsalak. Bestetan gertaera hutsalei heltzen diete ahalguztidunek, kinka larrietan, beste heldulekurik ez dutenean ahalgutxidunei erasotzeko; euskal alderdi bat legez kanpo uzteko, esateko. Une honetan keinu hutsalei adi gaude euskaldunok, mirari baten itxaropenez, miraririk ez dela jakinda ere, keinu hutsalon katea luzatu eta indartuko den esperantzan, alegia.
* Urte gogorrak jasan ditu herri honek: hildakoak, presoak, isunak, atzerriratuak, … Gogorrak diraute oraindik gaurko urteak ere: hor dira preso eta iheslariak, hor atxiloketak, hor isunak, hor oraindik klandestinitatean ibili beharra, … Eskubide oinarrizkoenak defendatzeagatik erasoa jasaten darrai herri honek.
* Nahikoa omen zatekeen gerra eta frankismoa garaian familia pobreko izatea atxilotua eta fusilatua izateko, batez ere errepublika aldekoa bazen. Euskal abertzale zintzo oro izan da gaur arte, gaur egun ere, kartzela mehatxupean independentista bada..
* “Bidali ditudan postaletan "Renteria" eta horrelako izenak jartzen ditut helduko diren ziurtasuna eduki nahian. Oraindik gure euskal grafia eta idazkera etxe inguruan ibiltzeko bakarrik da ziurra. Euskadi eta Gipuzkoa ere jartzen ditut zalantzak ditudan arren. Geure buruaren ziurtapena besterik ez da, oraindik ez baitugu normaltasunik irabazi kanpoan. Espainolak omen gara, baina gure berezitasunik xumeena ere arrotz da Espainian. Edo hala iruditzen zaigu. Agian, konplexuak ditugulako da.” Aspaldi idatzi nuen hori, baina sakonean ez da egoera aldatu.
V. Espainia
* Gerrak izan ohi direla gizalegeko hitzarmen eta kode guztiak gehien aipatu eta gutxien konplitzen diren abaguneak, hala dio Jokin Urainek: zehaztu dezakegu gerra duela deklaratuta Espainiak Euskal Herriari, ez baitago Espainiak zapaldu eta bortxatu ez duen giza legerik euskaldunen aurka.
* Ilusioa saltzea ohi da, ilusioa besterik ez, politiko zuhurren amarrua, baina Madrilen euskaldunoi ilusio eta esperantza apurrenak ere ukatzea dela uste dute politika eraginkorrena.
* Estatuek beti erabili izan dituzte aitzakiak besterik ez ziren gertakariak edo gezur asmatuak etsaien kontra erasotzeko, uneko polizi edo agentzien sasi informeak baliatuz. “todo es ETA” izan zen luzaroan Espainiaren aitzakia, eta erakunde armatua desagertzean, beti dago komeni den poliziaren informe egoki eta egokitu bat.
* “Gobernu batek bere herritarrei afixen bidez bakea eta oparotasuna agintzeko beharra duenean, erne ibili behar da eta horren kontrakoa itxaron” dio Ivo Andrichek. Bi milagarrengo bigarren hamarkadan eskuzabaltasuna eskaintzen dio Espainiak Euskal Herriari. Kontuz!!!.
* Espainia beti egon da gurutzadan, edozein dela etsaia; Francok hasitako gurutzadan darrai, Euskal Herriaren aurka, eta beti izanen du Eliza delako gurutzada bortitza hori bedeinkatzen.
* Euskaldunok izan gara Espainiako Estatuak, zein medioek, urte luzeetan egoera politikoari iraupena emateko, eta bestelako arazoak estaltzeko, asmatzen duten arerioa. Lehen ETA zen aitzakia, orain erabakitzeko eskubidea da tabua, independentziara pausoa omen delako.
* “Deabrua ere, asebete denean, pertsona ona dela zioen Jonathan Swift abadeak”. Espainiako deabruak asebete ezinak dira.
* Sarrionandia: “biolentzia ez dela bakearen kontrako ekintza bakarrik, biolentziak erlazio handia duela eskubidearekin, eskubide edo arrazoi desberdinen arteko borrokarekin. Indarkeriaz fundatu zen Legea, eta boterea izan da harrezkero ere Zuzenbidearen sostengua”. Espainiak ulertu nahi ez duen ebidentzia.
* Konkistatu egin zuen Gaztelak Euskal Herria, bortxaz mantentzen du nazionalismo espainolak mendekotasun hori, are gehiago guk ere bortxa erabili ostean elkarrizketa eskatuz eskua luzatzen diogunean. Menderatzailearekiko kidetasuna besterik ez dute ulertzen Madrilen.
* espainola beti izan da otso euskaldunentzat. Harrapakin onuragarria baitzaio.
* Nota txarra jarriz, irakasleak zigortzen duen bezala ikaslea, zigorra ezartzea da euskaldunokin Madrilek darabilen pedagogia.
Kontzientzia
* Aspalditik datorren ibilbide luzea du Euskal Herriaren kontzientzia nazionalaren bilakaerak: garai bateko kontzientziarik eza, argi-egarria, boterearen eta apaizen jarrera kontrakoa, nortasunaren bilatze sarri inkontzientea, herriari buruzko kontzientziaren gauzatzea, ilusio garaiak, barne borrokak, botereak eta apaizek irabazten dutenekoa, ilunaldiak, kontzientzia berreskuratzea eta bilaketaren jarraipena, ... prozesu oso luzea du Euskal Herriaren kontzientzia nazionalaren bilakaerak.
* Atzerriko edonon eta edonoiz, gu geu bakoitza gara Euskal Herria.
* Gaztelania inposatu bazaigu ere, Euskara da aberria hemen.
* Malreauxek: “Giza historiaren urte kopuruetan sarturik, itsasoaren ur tanta bat ere ez gara, baina ur tanta hori beharrezkoa da itsasoa izan dadin”. Puntu ia ikusezina gara munduko mapan, baina mapa osatzen duen puntua gara. Beraz izan gaitezen puntutxo, harro eta gogor.
* Euskaldunok, gu geu gara, ez dugu onartzen inork irentsi gaitzan. Aldi berean ez dugu onenak eta bakanak garen harrotasunik, garenak gara, eta ez dugu inoren gainetik jartzeko grinarik, beste herrien elkartasunean gu geu izatekoa soilik.
* Dena galdu duenak erraz galdu dezake burua ere. Berea zer den eta bera zer den argituz barneratzen du herriak bere euskalduntasuna. Izena berreskuratzen duen heinean berreskuratzen du nortasuna eta izatearen harrotasuna.
* Euskal Herriko inongo zokotan atzerritar ez sentitzea da euskaldun izatea, bitartean ez da Euskal Herririk. Bandera espainola, nortasun agiri espainola, eta beste xehetasun abarrak, geure buruaren jabe izatearen eta erabakitzeko eskubidearen ukazioaren azaleko ezaugarriak besterik ez dira. Horregatik ez du herri honek etsitzen.
* Loa eta ura ukatzen digute, baina Euskal Herria bizi da.
* Batzuetan izugarri arina eta hauskorra dirudi euskaldunon askatasun ametsak eta aukerak, baina inork ezin izan du, ezin du, uxatu, eta hor diraugu.
* Harrapaketa, inposaketa, gaztelania eta erlijioa ezartzea, elizaren laguntzaz, izan dira konkistatutako herrietan, Euskal Herrian kasu, Espainiak egin duen bakarra, herrien onura, maitasuna, errespetua bilatu eta askatasuna errespetatu ordez. Duintasuna beste defentsarik ez dio utzi herriari.
* Medioak armaz hartuz, Espainiako Segurtasun Ministerio, epaile ezberdin eta enparauek esango dute umeei ideia abertzale separatistan erakusten zaizkiela eskola eta ikastoletan, baina, egia esan, bizi duena baino ez dute ikasten umeek Euskal Herriko edozein lekutan, askatasun aldarrikapena alde batetik eta errepresio bortitza bestetik.
* Izena bera ere kendu nahi diote herri honi, Euskal Herriari: hego euskaldunak, ipar euskaldunak, nafar euskaldunak, baskongadoak, eta batez ere espainolak gara. Ez dago euskaldun soilik ofizialtasunarentzat, euskaldun bakoitzak bakoitzak du bere mugatzailea. Ez gara Herri berekoak ere, Komunitate ezberdinetakoak baizik, Nazio ezberdinetakoak. Izana eta garena kendu nahi diote izenarekin batera. Baina iraun du eta dirau Euskal Herriak. Indarra beharko du, bere barnean aurkitzen du, biziraupen sentimendu eta erabakiak eraginda.
* Herri bat edukitzea, noiz helduko itxaroten gaituen etxe bat edukitzea bezalakoa da, horrek askeago izateko ahaleginean babesa eta itxaropena damaigu. Herrimin denak, errazagoa du egunerokoa. Dugu, bai. Bai etxea bai herria. Herria ez dago gu itxaroten, gu geu gara herriaren arnas hotsaren azken oihartzuna, arnas hori besterik ez gara, baina guk jakin badakigu hor dugula gure herria, herria garela.
Ahala
* Izen ospetsuengan jartzen dugu sarriegi herriaren itxaropena, baina bada horien baino inportante eta eraginkorragorik, eta ez da larregi begiratu behar horiek aurkitzeko, albora begiratu, geure buruari, hobe geure guari, herriari alegia. Geu gara herria. Geuregan sinesten dugunean, aldatuko dugu gizartea.
* Esperantza da iraultzaren indarrik handiena, horregatik ostu nahi digute.
* Gordetzeko hegalpe oro kendu nahi dizkiote Estatu jakobinoek Euskal Herriari, eremu zabalean desbabes eduki nahi du behar denean irensteko prest. Baina herriak bere baitan du babesa, bere indar propioan.
* Itxaroteak nekadura dakar, eta nekadurak konfiantzaren ahuldura, eta konfiantzaren ahuldurak ekintzarako indar-gabezia. Itxaropena eta gure arrazoietako konfiantza galdarazten saiatu da eta saiatzen ari da Espainia, hori da bere bai taktika bai estrategia. Baina horrek itxarotearen antzutasun sentipena sortarazten du, herria ekintzetara bultzatuz. Konfiantza, pazientzia eta aldi berean ekina, nahitaezko gaur egungo euskaldunon armak, ezeren eta inoren esperoan egon gabe. Ez da zain egoteko aldia, Madril eta jeltzaleak behartzekoa baizik.
Gaurkoan
* Betiko dilema, zer egin pentsatu ordez, zer egin behar litzakeen pentsatzea. Horrek pozoitzen du jarduera bat. Posibilismoa eta utopia, korapilo horretan atrapatuta jarraitzen dugu Euskal Herrian, aldi berean korapilo horrek banatzen gaitu. Egin behar denari heldu eta aurrera. Posible ala utopia, geroak erakutsiko du.
* Frantziar Iraultza Euskalerrian: Elizgizon eta jauntxoen aurkako jarduera, zigorra legea ezartzeko, egia bat beste egia baten ordez, injustizia baten bidez justizia ezarri nahia. Inposaketa pertsonei, herriari, indarrez gizarte berri bar sortarazi asmoz. Herria isilduko da, baina arazoak hor dirau, eta bere sasoian lehertuko. Gaur egungo arazo bera. Ezin gaituzte denak hil.
* Jardun etengabean, bata besteari, ia garrasika, ari gara, baina ez gara elkar ulertzen ezta ulertuko ere. Sakonean, ez ote banitatea gure eskubideez ari garen jarduera horretan ere?. Zubiak desegiten ari gara ibaiaren alde bietakoek.
* Gosete urtean bezain mantso igarotzen omen zitzaien denbora; luze eginda gaude euskaldunok ere, urruti eta zail ikusten dugulako konponbidearen eguna.
* Zoritxarreko herri inozoa omen gara. Eta inozoak izaten jarraitzen dugu, goitik behera engainatzen gaituzte gaur egun ere. Denek. Euskaldunek euskaldunak ere. Behin eta berriro.
* Gutxieneko borondate politiko eta humano bat behar da edozein arazo elkarrizketaren bidez konpontzeko. Espainiako eta Euskal herrien, batez ere buruzagien, artean adostasun gutxienez inpliziturik ez egotetik dator eragozpen nagusia elkarrizketa eta bakerako.
Geroa
* Tarte motz esperantzagarri batzuk ezik, biharamun beltza izan du beti Euskal Herriak.
* Herri honek, hau da, gazte euskaldunek amets egin dute, askatasunaren ametsa, horregatik jazartzen zaizkie gotorki bi estatuek
* Kontzientziaren hondo ilunetan mendeetan zokoratu izan diren arraza, erlijio eta kasten oinarrizko sentimendu eta sinesmen suntsiezinak, ustez hilik daudela uste direnak, badakite azaleratzen giro eta baldintzak aldatzen badira. Hori da Euskal Herriak bizi duen arazoetariko bat, arazo politikoa errotik konpontzen ez bada, geroak pairatu beharko ditu espero ez ditugun ondorioak.
* Ezin da herri bat mendekuaz bizi, geroari begiratu behar dio, justizia izanen dela itxaropenean, indarrak batu eta zapaltzailea gainditu daiteken abagunean. Mendekua itsua da, gorago begiratzen ez duen herria beti izanen da menderatua.
* Bere sentipen, helburu eta nahiak aldi batez ezkutatu edo isildu beharrean aurkitu daiteke herri bat. Edo talde zein alderdi bat. Azeri izan berpizteko garaia datorren arte. Zerbait aparkatuta utzi edo ez tenporalki, baiezkoan zer aparkatu une batean beste aurre pauso batzuk eman ahal izateko. Taktika aldatu, aurrez aurreko erasoan ibili ordez. Boza eman edo ez, edo zeini. Dilema erabakigarri eta zuhurrak hartu behar dira aurrera egin nahi bada.
* “Zeren nork bere lurra defendatzea baita gizonaren lehen obligazioa eta eginbidea, eta entsaiatzea nork bere lur galduaren berreskuratzerat”. Gizaldiz borrokatu ziren Eskoziako lurretan, bizia ere eman zuten lurra defendatzearren milaka eskoziarrek; konortea galdu arte makilatu dute Parot Espainiako kartzela-zainek lur galdua berreskuratzeko borrokatuagatik. Borrokatzea utzi digute etorkizun bakarra