Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik

Zerulurren energiak eta tenpluaren eraikuntza

Asier Arregi 2025/10/28 18:45
"Energías de la Tierra, Energías del Cielo y la Construcción del Templo" izenburupean joan den uztailean Bartzelonako Plural-21 elkartean eman nuen hitzaldia

Gehientsuenetan blog honetan atsegin ez ditudan gauzei buruz aritzen naiz, purrustadaka edo. Zentsuratzen digutena, txertoen albo-ondorioak (edo ondorio zuzenak benetako helburuei begira), boterearen manipulazioa eta abar.

Gaurkoan berriz, gazteleraz bada ere (euskaraz oraindik publiko handirik ez dago eta...), benetan atsegin handiz, maitasun sakonez eta pasio neurrigabez aritzen naizen gaiei buruzko hitzaldia jartzen dizuet hemendik.

Ea laister gai hauei buruz ere euskarazko interesik sortzen den.

Covid-19 txertoetan dagoena

Asier Arregi 2025/09/22 11:10
Lorena Diblasi doktoreak zuzendutako ikerketaren arabera tartean deklaratu gabeko 55 sustantzia dira gutxienez...

Itzela da egin dutena. Inon isolatu gabeko SARS-Cov-2 birusataz babesteko txerto pila bat asmatu, toxikoz beteta, tartean nanopartikula elektro-estimulagarri asko sartuz, nanopartikula metalikoak.

Toxiko hauek odola izugarri kaltetzen dute, repentinitis edo bapateko bihotz-gelditze arraraoak ugalduz, tronboak, iktusak, minbiziak... Eta ez da ezer gertatzen. Gurean gainera, politikariek zentzu gabeko erabateko kontsentsuz, hau ikertzea arriskutsua dela diote. Norentzat arriskutsua, beraientzat? Txertoa derrigortzen eta pase-nazia inposatzen saiatu direnentzat?

Hona hemen International Journal of Vaccine Theory, Practice, and Research aldizkari zientifikoan publikaturiko ikerketa: 

At Least 55 Undeclared Chemical Elements Found in COVID-19 Vaccines from AstraZeneca, CanSino, Moderna, Pfizer, Sinopharm and Sputnik V, with Precise ICP-MS

(ikerketa osoa eskuragarri dago, eskuineko portada azpian dagoen pdf-a jeitsi ezkero)

Egiaren hegia

Asier Arregi 2025/09/21 12:19
Gizakiak ezin du egia jasan, onartu ezkero amildegia dago eta.

Eta bai, Egia hegi haundi bat da. Amildegia. Horregatik disonantzia han eta hemen, eta era askotakoak: kognitiboa, semantikoa, derrigortutakoa, pragmatikoa...

Erosoagoa izan ohi da artaldearen barruan gezur bat sinistea edo onartzea, egia bilatzea baino, segurtasun sistema ilun batek itsututa, argia ikusi ezinik. Egia askotan hutsunerantz edo zulo beltz haundi batera salto egitea da. Eta horrek krisi haundi bat jasatera gonbidatzen gaitu, gainditzera, argi izpien bila gora mugitu beharrez.

Horretara, Mario Saban-en arabera, profeta edo mistikoak, egiaren eskutik gizartetik banatu beharra dauka jainkotasunaren bila. Eta noski, gizarteak txorotzat hartzen du, benetako zorakeria gizartean txertatuta egon arren.

Zorionez, haitzuloaren etengabeko mito honetan, txoro-jendea asko ugaltzen ari da. Ardi-beltzak. Otsoaren hortzak artzaietan ikusi dituena (ageriko artzaiak eta ezkutuan dauden artzaien artzaiak, egia bera ezkutatzen dutenak); galderak lasai egiten dituena, inposaturiko errealitatea zalantzan jartzen duena: farmazeutiken benetako helburuak, covid-19 konplota, munduaren benetako jabeak, Lurraren forma, NASAren muntaia zinematografikoak, txertoen helburu estrategikoak,  Antartikaren afera; gure politikari, epaile, polizia, kazetari eta abarren lotura elkarte sekretu eta pederastiarekin; gure burmuinen programazio saiakerak eta horretarako ikerketa militarrak, sheeple deitzen digutena, populazio murrizte programak, eremu elektromagnetiko artifizialen iturri militarra eta berauen efektuak, nahasmen sexuala bultzatzeko programak, feminismoaren manipulazioa emakumetasunaren aurka oraindik ere desorekak mantentzen dituzten bitartean, familiaren apurketa programa, chemtrailen afera, klima manipulazioa eta terrorismo klimatiko-mediatikoa, gure arimaren ikasketa, sistemikaren garrantzia gure garapen horretan, arimaren hilezkortasuna, gure arimen arteko garapena eta jainkotasunaren barruan gaudena, gaixotasunen Hammerren lege biologikoak, jainkotasuna, maitasunaren benetako funtzioa, gure burujabetzaren aukerak, matrix-a nork eta nola darabilen...eta abar asko.

Egia zein den ez dakigu baina hegiari, beldurrik ez.

Txoratuta.

Skizopoziks ere bai, pozik alegia. Bizitza zoragarria baita.

 

(Gogoetatxo hau ahalbidetu duen teoria honi buruzko Mario Saban-en hitzaldi baten zatitxo bat hor beheko bideoan)

 

 

 

Autismoa

Asier Arregi 2025/08/22 18:15
Gehitzen doan gaitz ez-genetikoa, neurotoxikoak gehitzen doazen hein berdinean gainera, kasualitatez baino gehiago, kausalitatez.

Haurrei sartzen dizkieten txerto kantitatearen igoerari era paraleloan igo da autismoa. Laukoiztu egin da gaitz honen prebalentzia azken urteotan, ziztadak gehitu diren antzera.Txertoetan merkurioa gehitu dute askotan (timerosal gehigarriarekin), edo bestela aluminioa (hidroxido edo oxalato forman). Biak, neurotoxiko eztabaidaezinak.

Txertoa hartu eta ordu gutxiren buruan gernu bitartez umeak kanporatzen ez baditu, toxikook biometagarriak dire bere garunean. Autismoaren sortze arrazoietan, aluminio, merkurio eta glifosato kutsadura daude eragile nagusi bezela. Informazio gehiago, hemen.

Robert Kennedy-k AEBetako CDCari haurren txertoen eta autismoaren arteko erlazioa ikertzeko eskatu dio. Ea zer dioten. Gaur egun AEBetan 31 haurretatik 1 autista da. Txertatutako ume batek txertatubako batek baino lau aldiz arrisku gehiago dauka autista izateko. Eta ez autismoa bakarrik, gaixotasun kroniko ezberdinak izateko arriskuak biderkatu egiten dira.

Kontua da, toxiko hauen garbiketak egiten, bide batez, parasitoekin eta hesteen mikrobiotarekin oso erlazionatuta daudenak, hobetu edo sendatu egiten direla hamaika gaitz, tartean autismoa. Garbiketa hauek egiteko CDSa (kloro dioxidoa) oso eraginkorra da. 

Eta informazio hau zentsuratzen dute. Horrelako bideo zientifiko bat, ehundaka autismo sendatzetik gora dokumentatuak dituen Kalckerren edozein, oso denbora gutxian zentsuratzen dute youtuben, eta noski, horrelako informazioak gure komunikabideetan ere debekatuak daude:

 

 

Beroa

Asier Arregi 2025/08/14 00:10
Bi mapa eta beldurraren arte plastikoa

2017an, 35 graduko mapa ikustean: “Hondartzara goaz!”.
2022an eta orain, tenperatura bera… eta bapatean badirudi dragoi erraldoi batek su hartu duela herrialde zabaletan zehar, eta beharbada hobe dela etxean konfinatzea sua xuabetu arte.

Zer aldatu da? Ez klima, ezta beroa ere… paleta grafikoa! Orain gorri gorri, laranja bizkor eta beltz apokaliptikoak; grafikoak, fast & furious bertsioan; eta aurkezleek, tonu “zuek lasai… baina ez larregi” horrekin.

Formula magikoa: koloreak gorritu, irudiak handitu, eta atzean beldurra pizten duen melodia ipini. Helburua? Prest uztea herritarrak “energia murrizketa espiritualerako” eta “askatasunen detox programarako” — Agenda 2030 style.

Orain klima-beldurra moda da: arnasa hartzeagatik errudun, eta eskerrak ematen ari zara baimenak eta murrizketak xuxen ezartzeagatik. 
Hurrengo pausoa? Urtaro guztiak alarma moduan bizitzea, eta eguraldiaren iragarpena, mehatxuen buletin ofizial bihurtzea.

Gozatu beroaz, busti, bainatu eta gau goxoak pasatu...

Ipar Atlantikoko urak hozten ari dira duela ehun urte baino gehiagotik

Asier Arregi 2025/07/25 17:59
Zientziaren izena, gezurrekin, jainko bezala erabiltzen duen erlijio ateo-materialista agerian jartzen duten datuak, berriro ere.

Zuzentzea jakintsuena dela diote. Izan ere, egitea ez da batere erraza eta. Krisia pasatu beharra dago. Askotan pasatu zait ustez ondo egituratutako ideia eta iritziak hankaz gora jarri eta aldatzeko beharra. Eta... pufffa.

Ia inori ez zaio zuzentzea gustatzen, oker egon dela onartzea, engainatua izan dela, batez ere bere akatsak behin eta berriz errepikatu baditu. Zientzialari askori gertatzen zaie hau, eta beren teoriei eusten diete teoria deusezten duten datuak mahai gainean izanik ere. Adibidez, adituek onartu behar dutenean planetako zenbait eskualde ez direla berotzen ari, baizik eta hozten ari direla, hizkuntza aldatzen dute beroketa-zuloez hitz egiteko. Ezohiko fenomenoak dira, tokikoak, anomaliak, joera orokorra aldatzen ez dutenak. Bere teoria baieztatzen duten salbuespentxoak.


Kuriosoa Biology Insights aldizkari seudozientifikoan agertzen diren arrazoitzeak. 

Hozte-joera erregional horiek hamarkadetan iraun dezakete, ziklo naturalen eta beste faktore batzuen konbinazioak eraginda. Adibidez, berotze zulo bat ikusi da Estatu Batuetako erdialdean, non udako eguneko tenperaturek XX. mendearen erdialdetik hozteko joera erakutsi duten, dio aldizkariak.

Erretorika literario konplexuak behar dira gero berotegi-efektua teoria bezala mantendu eta Ipar Atlantikoko uren hoztea arrazoitzeko, zehazki, Groenlandiako hegoaldeko eskualde subpolarrean. Aldizkariak dioenez, mende bat baino gehiagoz hozteko joera iraunkorra izan duen eremua da, batzuetan orban hotza izeneko fenomenoa. Azken mendean planetaren batez besteko tenperaturak 1 ºC inguru igo badira ere, ozeanoaren eremu espezifiko hori 0,9ºC-raino hoztu da.

Gogoratu behar ere urak tenperatura errez banatzen duela bere bolumenean eta gure munduan uraren azalera %71 dela. Beraz tenperatura globalean, esanguratsuagoa ura lurra baino, ezpairik gabe.

Hoztea nabarmenagoa da itsasoaren azaleko tenperaturari buruzko datuetan, orban urdin edo hotz bereizgarri bat erakusten baitute planetaren tenperatura-aldaketak erakusten dituzten mapetan. Fenomeno hori ozeanoaren sakoneran ere ikusten da, 3.000 metroraino, eta horrek adierazten du fenomenoa ez dela azaleko efektu batera mugatzen, ur-zutabe osora baizik.

Artikulua mota guztietako espekulazioetan nahastuta amaitzen da, agian eta posible da esamoldeekin zipriztinduta, adibidez, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldean zehar itsas maila munduko batez bestekoa baino hiruzpalau aldiz erritmo handiagoan igo daitekeela. 

Gogora ekarri behar zaie Biology Insights aldizkariko zientzialariei otsailean Nature aldizkarian argitaratutako artikulu bat, azken bi mila urteetan itsas mailak ez duela gora egin frogatzen duena, ez behintzat Afrikako kostalde atlantikoan. Aitzitik, jaitsi egin da.

Zenbat kalte egiten duen zientziaren izenean ezartzen den dogmak... Are gehiago dogma hori giza-taldea manipulatzeko beldur tresna erlijioso bezala erabiltzen bada.


(https://mpr21.info/las-aguas-del-atlantico-norte-se-estan-enfriando-desde-hace-mas-de-cien-anos/ artikuluaren zatiak itzuli eta edukian oinarrituta)



Inoiz berandu ez, barkamena eskatzeko

Asier Arregi 2025/07/23 13:24
Ausardia behar delako, aurrera salto egin, zaurgarritasuna azaldu...

Ez dago txertoen erabilera arrazoitzeko ikerketa zientifiko ganorazkorik. Gezurrak ugari, bai orain eta baita oraingo eta aurreko mendeko haurren txertoetan ere. Datu objektiboei begira, INEko estatistiketan oinarrituta ("Vacunaciones sistemáticas en cuestión" liburuan datuon azterketak agertzen dira, joe...liburu honen aleren bat badaukat eta baita beste batzuk erosi ere eta zenbait medikuri oparitu nizkien ...Prezio horretan gustora salduko nuke nirea...) gezurra da gaixotasun bakarra ere txertoei esker gainditu denik. Eta berdina da AEBetako estatistiketan edo Europako edozein herrialdetako estatistika begiratuta ere. 

Onurarik sortu ez, eta gainera albo-ondorio, edo ondorio zuzen oso arriskutsuak.

Datuak mahai gainean izanik, inoiz ez da berandu barkamena eskatzeko. Ausardia behar delako artaldetik irten eta egia azalera ateratzeko.

Daniel Neides doktoreak barkamena eskatu zien bere paziente ohiei, eta onartu zuen ez zituela erabat ulertu eta jakinarazi bere karrera medikoan txertoekin lotutako arriskuak eta xehetasunak.

Bere hitzetan:

  • Bera unibertsitateko medikuntza irakaslea izaki, ez du ezagutzen txertoei buruzko irakaskuntza unibertsitariorik inon ere ez: zerez eginak dauden, ez segurtasun erregistrorik, informatu ondoko onespenik, kalteak...
  • 1986an AEBko Kongresuak albo ondorioen erantzunkizunetatik farmazeutikak salbuesten ditu.
  • Txertoetaz irakasten dena: txerto-egutegia buruz ikastea.
  • 1992tik 4 mila milioi dolar ordaindu dira txertoen kalte zuzenengatik.
  • Txertatzeko dauden ordainketa (interes konflikto) eta koakzio, presio eta kalteak aipatzean...ezin negarrari eutsi, ez delako informatzen eta ez delako informatu ondoko onespenik jasotzen.
  • Transparentziarik ez dago txertoen albo-ondorioak daudenean eta berauek ezkutzeko eta erridikulotzat hartzeko portaerak daude medikuongan.
Ikusteak merezi du:



1957ko ALDAKETA KLIMATIKOA

Asier Arregi 2025/06/30 13:20

No comment

Covid-19 txertoaren desastrea

Asier Arregi 2025/06/20 12:20
Txertatzearen moratoria eskatzeko Bilboko Udalean eta beste batzutan aurkeztutako Jon Ander Etxebarriaren txostenaren azalpena.

Jon Ander Etxebarriak datu ofizialak soilik aintzat hartuta (Eusko Jaurlaritzakoak eta OMErenak) eginiko txostenaren azalpena, datuak, estatistikak, grafikak eta analisia:

Medikuak Eusko Legebiltzarrean ikerketa eskatzen

Asier Arregi 2025/05/13 22:45
Eta gure politikari guztiak Covid-19ari buruzko ikerketa egitea ukatzen

 

Aspalditik ia ez dut telebistarik ikusten baina suposatzen dut ETBn ez zituztela publiko egingo Angel Bidaurrazaga eta Juanjo Martínezen saioak eta are gutxiago gure politikarien erantzun antzu eskasak. Zientziaren kontsentsuaren izenean ikerketa zientifikoa egitea ukatzen.

Ikustekoa gero, gure komunikabide eta politikariek ezkutatzen digutena (zatika ikusi barik agerraldi osoa ikustea nahi izan ezkero -57 min-, azkeneko bideoan ikusgai):

 

 

 

Angel Bidaurrazaga, euskaraz, zentsura eta totalitarismoa salatzen

Lotsagarriak gure politikarien erantzunak. Flipatzekoak, Estatu Batuetako Kongresuko txostena mahai gainean egonik. Maila handiko zientzia mahai gainean. Han ikerketa egitea erabaki eta hemen ukatu. Erabaki politikoak zientziaren izenean inongo kriterio eta froga zientifiko barik hartu eta oraindik hartzekoak. Angel Rico, PSOEkoa bereziki parregarri. Jarrera normalena, Voxekoa, Amaia Martínez, galderak eginez gutxienez, errespetuz Bilduko Rebeka Ubera txintik ere ez esan gabe eta baita PPko Garrido ere, beste gogoeta batzurekin osteleritza eta abarrei kalteekin... PNV eta PSOEren haserre tonua, harrigarria eta kezkatzekoa, ikerketa egitea ukatzen, gezurretan oinarrituta (eta Zientziaren kontsentsuaren izenean... zientzia egiteko aukera bera ukatzen). Ikerketa egitea eskatzea, arriskutsua!!!! Politikariek euskal hiritarrak tontotzat hartu gaituzte. AEBetako demokraziak akats ugari izango ditu, baina han politikari ezjakinek jakin dezaketenei ikertzeko eskatzen diete eta baita ikerketa egin eta publiko egin ere. Hemen ez... Gainera zentsura egon dela agerraldi publikoan ukatu eta seguruenik saio instituzional publiko berdina, zentsuratu.

Politikarien esanei erantzunez, Juanjo berriro:

Agerraldi osoa, hemen ikusgai

Informazio gehiago, nola ez, Independentean.

Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.