Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Ia irakurri gabeko liburuaren kritika (Houellebecq-en 'La carte et le territoire')

Angel Erro 2010/12/27 12:47
Liburu honen kritika egiteak, hala modu konbentzionalean, nola –aldizkari honek inoiz egin dugun moduan– liburua batere irakurri gabe, lan handia eskatuko lidakeenez, inoiz liburu oso bat irakurri duenak edota irakurri ez duenak egiaztatu ahal duenez, bide errazenetik jo izana barkatuko dit irakurleak: Gorka Bereziartuak herenaren trikimailua bataiatutako metodoa erabilita, hemen konpartitu nahi izan ditut irakurketa planteatzen ari zaizkidan bi kontu.

Durangoko Azokan topatu ez ditudan liburuak

zaldua 2010/12/17 15:31
Iban Zaldua twitteratura pixka bat egiten aritu zen pasa berri diren Azoka egunetan, Durangoko standetan ziurrenik aurkituko ez zituen liburuei buruz espekulatzen; azkenik, asteazkenean Azoka aldetik ibili eta, aurreikusi bezala, nahiz eta temaz bilatu, ez zuen ale horietako bat bera ere aurkitu. Hona hemen, bateratua, Twitter eta Facebook bitartez ezagutzera eman zituen hamazazpi izenburu gertagaitz horien zerrenda.

Zutabeak ETAren osteko euskal literaturaren bilakabide baterako

Volgako Batelariak 2010/12/10 11:27
Hemen duzue 2010eko Durangoko Azokan Volgako Batelarien enbaxada bat banatzen ibili zen paskinaren testua, non azaltzen den zein bide jarraitu behar duen euskal literaturak erakunde armatuaren desagerpen probablea eta gero.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44