Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Denok Patxi Lopezekin (literatura aulikoa eginez)

Angel Erro, Juanjo Olasagarre & Iban Zaldua 2010/10/25 09:33
Euskal poesia, ekitaldi mota guztietan, inoiz eta inork ez bezala bultzatu ondoren, bitxia da, eta erdiragarria, ikustea, literatur auziei dagokienez, zeinen umezurtz dabilen Patxi Lopez lehendakaria, jainkoek, bereziki ahizpa jainkosek, abandonatu izan balute bezala, Madrildiko haizeak eta aire-korronte demoskopikoak ere bizkarra erakusten hasten direnean.

Zertarako balio duen (eta zertarako ez) euskal kritikak

Ibon Egaña 2010/10/13 09:24
Joan den ostegunean, urriaren 7an eta Gasteizko Irakurle Klubaren ikasturte berriari hasiera emateko mahaingurua egin zen Hikaateneoan, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?” izenburupean. Mikel Ayerbe aritu zen moderatzaile eta Gorka Bereziartua, Ibon Egaña, Manu Lopez Gaseni eta Mari Jose Olaziregi hizlari. Mahainguruari ekiteko bost-hamar minutuko hitzalditxo bana egin zuten lau partaideek. Argia-n irakur daiteke Gorka Bereziartuarena; hona ekarri dugu Ibon Egañarena, non (euskal) literatur kritikak zertarako balio duen eta zertarako balio ez duen zerrendatzen den. Kurtso berriak Volgako batelari pasiboenak ere aktibatu dituela dirudi.

Hegemonía y equivalencia en la novela vasca

Juanjo Olasagarre 2010/10/01 08:14
Joan den udaberrian Londresen izan zen Juanjo Olasagarre, Volgako beste bi batelari ezkutari moduan eraman zituela, bertan literaturaz eta beste kontu gutxi gorabehera teorikoez egiten zen kongresu batean; bertan aritu zen Joseba Gabilondo edo Imanol Galfarsoro bezalako goi-argi batzuekin batera, besteak beste. Bere 'Hegemonia y equivalencia en la novela vasca' izenburuko hitzaldian euskal eleberrigintzan suma daitezkeen bilakaera batzuez hausnartu zuen Olasagarrek, Laclauren hegemonia, diferentzia eta ekibalentzia bezalako kontzeptuetatik abiatuz, eta hitzaldi hori da orain dakarkizueguna, gaztelania ederrean emanda.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44