Artxiboa Martxoa 2009
Minimoen programa
Hausnarketa bat, besterik ez, Kafkaren eskutitz baten pasarte batetik abiatuta. Gehiago irakurri
(Euskal) Estilo-ariketak (VII): Estilo uterino-isurkaria
Autoparodia bat da ia ondorengo estilo ariketa. Ni ere lotu nintzaion gure (gu emakumeak izanik) fluxuen duintasuna goratzeari, gutxienez, esan nion nire buruari, iragarkietan hilekoak likido urdin absurdu izateari utzi arte. Irakurri genituen gure gaitasun sortzailea esentziatzat aldarrikatzen zutenak; eta orain, ama izatearena pisutsu zaigunean gazazko gure bizitzetan, hilekoa. Ez esan, hilekoa; hitza irakurtzeak gizon zenbaiti sortzen dien nazkak bakarrik merezi du zenbaitetan. Baina ez ote garen pixka bat pasatu jatorrietara bidaia honetan fluxuekiko miresmenean… Gehiago irakurri
Hamasei aholku Erasmus literatura idazteko
Arduratuta al zaude ez zarelako garai literario berrietara egokitzen? Ez al dakizu ea asmatuko duzun zure hurrengo lanarekin? Lehia gupidagabea da eta –edozein merkatu ekonomiari dagokion bezala– aldaketa da nagusi gure panorama literarioan. Azken denboraldi honetako modaren trena gal ez dezazun, eta hurrengoaren zain gaudelarik –horretarako ere bilduko ditugu argibideak dagokion unean, irakurle, lasai egon–, hona hemen aholku batzuk, jarraitzeko oso errazak. Gehiago irakurri