Xabiroi komiki-aldizkariaren 24. zenbakia eta "Azken garaipena" albuma atera dira
Ikastolen Elkarteak argitaratzen duen Xabiroi komiki-aldizkariaren 2011ko urriari dagokion zenbakia, 24.a alegia, kalean da jada.
Zenbaki honetan ondokoak ikusiko ditugu:
- Dei Gaztelumendiren azala
- Nik neuk egiten dudan Albisteen txokoa
- Manu Ortegaren Haizea banda
- Auzomorro umorezko orri bikoitza, Sanviren gidoi eta irudiekin
- Haur besoetakoa sailaren 8 orri, Unai Iturriagaren gidoia eta Sanviren irudiekin
- Anbu, katu botaduna Antton Olariagaren orri bateko istorioa
- Kortsarioen ostatua sailaren 6 orriko bigarren emanaldia, Dani Fanoren gidoia eta Guillermo Gonzalezen irudiekin
- Asiskoren Hor Konpost banda
- KomikITAUN elkarrizketa-orri bikoitza, oraingoan Iban Zaldua eta Julen Ribasekin
- ZaldiEroaren Arranotxuren beste bi orri
- Katixa Agirreren gidoia eta Amaia Ballesterosen irudiak dituen Tontor birjinak 6 orriko istorioa
- Loperen Behien Tarzanen 3 orri
Eta berri on bat: azken bi urteetan Xabiroi aldizkarian atalka agertzen joan den Azken garaipena istorio bikaina, Iban Zalduaren gidoia eta Julen Ribasen irudiak dituena, album formatuan aterako da azaroan!
Irudia: Julen Ribas
Gogoratu otsailaz geroztik Xabiroi aldizkaria eta bertatik ateratako albumak (Saiak, Piztia Otzanak, TeleAtoi eta orain Azken garaipena ere) Euskal Herriko hainbat komikidendetan eskuratu ahal direla (Bilboko Joker (Urkijo zumardia, 27), Donostiako Armagedon (Marzelino Soroa kalea, 2), Gasteizko Zuloa (Correria kalea, 21), Irungo Tinta Comics (Jose Egino kalea, 10) eta Iruñeko TBO (Merced kalea, 28)). Baina gainera azaroaren amaieran izango den Getxoko komiki-azokan ere izango du Xabiroik standa, eta han, aipatutako guztiak eskuragarri izateaz gain, autoreak sinatzen izango dira. Aprobetxatu aukera!
Ze ona Dei Gaztelumendiren azala. Pila gustatu zait. Oro har, bere lana gustatzen zait... Aupa, Xabiroi!