Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz

e-gor 2011/03/21 23:35
Euskal Encodings-en, orain DVD kalitatean
Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz

Irudia: Lucasfilm Limited

Edozein haurrek, behar bezalako hezkuntza izan dezan, derrigorrezkoa du Star Wars filmen jatorrizko trilogia ikustea. Semeek 7 eta 8 urte dituztela-eta, ordua iritsi zaie bizitzan hain garrantzitsua izango duten pausoa emateko (nik 6 urterekin zineman ikusi nuen lehen pelikula izan zen Star Wars IV, jatorrizko trilogiako lehenengoa, 1977an estreinatu zenean), eta duela denbora dezente nituen Internetetik jaitsita filmok, gaztelaniaz eta ingelesez.

Eta halako batean aurkitu nuen Euskal Encodings webgunean, euskarazko ehunka serie, film nahiz komiki partekatuz euskararen alde hain lan eskerga bezain beharrezkoa egiten duen webgune zoragarri horretan, Star Wars-en jatorrizko trilogia hori euskaraz! Dirudienez, ETBk 1992an eman zituen hiru filmok euskaraz, eta Taichisan nekaezinak igo zituen Euskal Encodings-era, VHS zahar batzuetatik ripeatuta.

Star Wars euskaraz edukitzea kristorena izanda ere, egia esan irudiaren eta soinuaren kalitatea ez dira beste munduko ezer (VHS zaharretatik ezin miraririk egin), eta telebista edo pantaila on samar baten nabaritzen da. Horregatik nik ere apur bat laguntzea pentsatu nuen, DVD kalitateko irudia jarriz bideooi.

Horretarako, jatorrizko trilogiako ingelesezko DVD-Ripak jaitsi nituen, baina jatorrizko bertsiokoak, euskarazko audioekin bat etor zitezen (1997an eta 2004an George Lucas zuzendariak eszena batzuk hobetu eta berri batzuk gehitu zizkion). Euskarazko filmei audioa erauzi nien MEncoder programa erabilita, baina hala ere luzerak ez zetozen bat, 5 minutu inguruko diferentzia zegoen, batzuek 25 fps (irudi segundoko) zituztelako eta besteek 24. Audacity programaren bidez editatu nituen euskarazko audioak, iragarkiak moztuz eta ingelesezko DVDekin bat etortzeko luzatuz. Amaitzeko, DVDko bideoak eta euskarazko audioak sinkronizatzeko eta azken montajea egiteko KDEnlive erabili nuen. Horrez gain, ingelesezko bertsioan azpititulatuta zeuden zatientzat ere (lurretik kanpoko hizkuntzetan esaten dena, Jabba eta sari bilatzailea nagusiki) euskarazko azpitituluak sortu ditut Subtitle Editor softwarea erabiliz. Prozesu guztia, beraz, Linux eta software librea erabiliz egin dut.

Euskal Encodings-en bidez partekatu dut guztia, beraz nahi duenak han ditu eskuragarri Star Warsen jatorrizko hiru filmok DVD kalitateko irudiarekin eta euskaraz, eta euskarazko azpitituluak euskaraz ez dauden zatientzat. Hala ere, ez dut esperientzia ez pazientzia handirik bideo edizioan, eta sinkronizazioa ez da guztiz perfektua ere, baina tira... Norbaitek hobetu nahi badu, ongietorria izango da!

On egin, eta izan bedi zuekin barne-indarra!

asier
asier dio:
2011/03/22 11:42

Hori dok hori lana! Eskerrik asko! Neuk be, horixe izan zan zinian ikusi neban lehenengo pelikulia 7-8 urte eskasekin. Ez behin; 3 aldiz ikusi najuan astebetian. Seme-alabak oindiok txiki samarrak dittuk (5-7 urte), baina esango neukek urtebete barru ikusiko dogula. Eskerrik asko!

e-gor
e-gor dio:
2011/04/04 02:22

Euskarazkoan, arraroa da, Yodak batzuetan hitz egiten du bitxi, baina beste batzuetan ez. Edo agian jatorrizkoan ere hala da?

Bitxi egiten duenetan, gehienetan dagoena aditz falta (laguntzailea batez ere, baina nagusia ere bai zenbaitetan) edo ordena ohikoaren aldaketa (aditz laguntzailea nagusiaren aurretik, posesiboa izenaren ondotik...) da.

Norbaitek azterketa sakonago bat egin nahiko balu, hemen dauka Yodak esaten dituenen transkripzio osoa:

Star Wars 5 (Inperioaren kontraerasoa)

Zer duzu sentitzen?

Kendu arma hortik, ez dizut minik eman nahi.

Harritua nago. Zertara zara hona etorri?

Norbaiten bila? Ba aurkitu duzu norbait.

Nere laguntza duzu behar.

O, gerragizon handi bat! Gerrak ez du inor handi egiten.

Nola zara horrenbeste hazi zikinkeri hauek janda?

O, ezin untzirik berreskuratu zuek.

Bestela ez dizut lagunduko.

Iztinga zikina? Hauxe duzu etxea nerea.

Lagunduko dizut nik bilatzen laguna.

Jedi maisua? Yoda! Yodaren bila zu hortaz.

Nik eramango harenganaino.

Baina aurretik, jan dezagun.

Pazientzia, Jedientzat ere hauxe da jateko ordua.

Oso urruti ez dago. Pazientzia, berehala izango zu berarekin.

Hostoak, prestatuko nik hostoak.

Zergatik izan nahi zu Jedia?

Zure aita Jedi indartsua izan zen, bai.

Nik ezin ezer erakutsi pazientziarik ez duen mutilari.

Sua darie begi horiei, aitari bezala.

Zertarako ordea? 800 urtetan zehar naiz ibili Jediei erakusten eta bakarra aholkua eman izan diet beti, lan egitea.

Jedi batek inork baino zorrotzago behar ditu hartu bere eginbeharrak, seriotasun osoz!

Izan nuen zu bezalako ikasle bat. Urrutira begira bizi zen beti hura, geroari begira, ortzimugari begira, nahiz hemen egon nahiz han egon.

Zer nahi zuen hark? Abentura! Ta emozioa! Baina Jedi batek horrelakorik behar ez. Ausartegia zara zu.

Zaharregia da. Bai, adintsuegia zu ikasten hasteko.

Amaituko al du behin hasitakoa?

Ez, ez orain, baina bai hemendik gutxira.

Jediak barne-indarretik hartu behar du bere indarra, baina beti kontuz iluntasunarekin, gorroto, beldur eta oldarkeriarekin, horiek baitira barne-indarraren alde ilunak, eta ahal dutenean zure aurka ekingo baitiote.

Indar beltzak behin bazaitu hartzen, betiko hartuko zaitu eta barrutik jango zaitu, Obi Wan-en ikasleari gertatu zitzaion bezala.

Ez, azkarragoa, eta errazagoa ere bai.

Ikasiko duzu, baina egon lasai, baketsu, ezer egin gabe.

Jedi batek bere barne-indarra defentsarako dauka, inoiz ez erasorako.

Galderarik ez, gaur ez dizut besterik irakatsiko.

Baztertu adimenetik galderak.

Leku horrek handia du indarra, izugarria. Alde iluna da hor nagusi. Deabruaren jabegoa da.

Zuk hortik joan behar.

Sartu eta ikusi.

Arma hoiek! Hoien beharrik ez.

Erabili barne-indarra. Hori da.

Eta orain harria.

Senti zazu harri hori.

Kontzentratu!

Horren ziur al zaude, Luke? Ezinaren ezinean murgilduta beti. Noiz egingo neri kasu?

Ez, ezberdina ez, zuri hala iruditu arren! Ahaztu egin behar zuk ikasitakoak oro.

Ez! Ahalegindu ez. Egin ala ez egin, baina ez ahalegindu.

Neurria ez da dena. Begira neri, neurriaren arabera neurtu behar al nauzu?

Barne-indarra da egiazko neurria. Barne-indarra bakarrik.

Bera dut nik neure lagun min. Bizitzak sortua da, bizitzak goratua. Biltzen gaituen eta inguratzen gaituen energi mota bat da, izaki argitsuak gu, eta ez haragi ustela.

Zeure inguruan sentitu behar zuk barne-indarra, hementxe, zu eta nere artean. Zuhaitzean, arrokan, edonon! Eta lurrean, eta untzian ere, eta bion artean.

Bai, horregatik huts egin zuk.

Kontzentratu, ta sentitu zuk nola guztiari barne-indarra darion.

Ongi, lasai, hori da.

Barne-indarraz, lekuz aldatuta ikusiko zuk gauza guztiak. Iragana, geroa, aspaldi utzitako lagunak...

Kontrola, kontrola! Zure buruaren jabe izaten ikasi behar zuk.

Lagunak dituzu han.

Etorkizuna ikusi duzu.

Jakiten da zaila, geroa ez baita inoiz garbi egoten.

Erabaki zazu nola lagun diezaiekezun hobekien. Orain bazoaz zuk lagunduko bai, baina desegin ere desegin dezakezu haiek eraikitakoa.

Luke, buka itzazu ikasketak.

Zuk oraindik ez alde egin behar.

Bai, bai, entzuiozu Obi Wan-i. Haitzuloa, haitzuloko hanka-sartzea zuk oroitzen?

Zeure baitan dago haiek geldieraztea, Jedi zaldun batek soilik garai baititzake bere barne-indarraren bidez Vader eta haren enperadorea. Errazkeriak alde batera utzita gogor ekin beharko zuk zeure egiazko bideari, bestela arrisku huts baitzara bihurtuko.

Behar bezain jakintsua ez bazara, bai.

Hobeto ikasi behar zuk barne-indarraren legeak.

Esan nizun ausartegia zela. Orain okerrago gaude.

Ez, bada besterik.

Star Wars 6 (Jedi zaldunaren itzulera)

Zuk marraztutako aurpegi hori, hain zaharra ote naiz ba begi gazte batzuentzat?

Bai, Luke, eri nago, bai. Zahar eta ahul. Behin bederatzi ehun urte betez gero, itxura galduz goaz.

Atseden hartuko dut laster, bai. Eta betiko. Ongi merezia dut.

Barne-indarrak ni indartsu egin, baina ez hainbesteraino. Gainean dut ilunabarra, eta gaua berehala da iritsiko.

Halakoa da mundua, barne-indarraren mundua.

Ez gehiago ikasi beharrik zuk, ongi dakizu beharreko guztia.

Ez, oraindik ez. Gauza bat falta baitzaizu. Vader. Aurre egin behar zuk Vaderri. Eta orduan bakarrik zara izango Jedi zalduna. Hari aurre egin eta gero.

Nik atsedena behar, horixe. Atsedena.

Zure aita da, bai. Berak esan zuri?

Hauxe bai ustegabekoa. Ta zoritxarrekoa.

Ez, baina zeure aitari aurre egin beharra bai. Ta horretarako gai ez izatea ere bai. Zu ez oraindik prest zama hori garraiatzeko.

Jedi batek bat egingo du beti barne-indarrarekin. Baina kontuz, gorrotoa, beldurra eta oldarkeria ere hor daude eta. Barne-indarraren alde iluna alegia. Indar beltz hoiek harrapatzen bazaituzte zu, betiko harrapatuko zaituzte zure patuaz jabetuz.

Luke, ez gutxietsi... Inoiz ez gutxietsi zuk enperadorearen indarrak, edo zure aitaren etorkizuna izango zuk.

Luke, nik alde egitean, zeu zara izango azkenengo Jedi zalduna.

Luke, barne-indarra ederki errotu zen zure familian. Besteei irakatsi nigandik ikasitakoak.

Luke, bada beste Skywalker bat.

Luistxo
Luistxo dio:
2011/04/02 23:20

Galdera bitxia Reddit-en ea Yodak nola hitz egiten duen hizkuntza bakoitzean, zeren eta ingeles orijinalean, zeina SVO hizkuntza bat den (subjektu-aditz-objektu) Yodak OSV-eraz hitz egiten du. Gaztelaniaz, berdin da. Eta euskaraz?

Willy Roa
Willy Roa dio:
2011/03/22 13:02

Jo, Igor!! Ez zait beste hitzik bururatzen... izugarria!

Exprai
Exprai dio:
2011/03/22 10:14

Jodo, Igor... A ze lana hartu duzun! Badakit nik batek baino gehiagok eskertuko duela. Ni, lehenengoa.

Ongi izan!

e-gor
e-gor dio:
2011/03/22 14:24

nik lanaren zati bat egin dut soilik. Star Wars-en kasu konkretu honetan, nik DVD kalitateko irudiak jarri dizkiot soilik, Taichisan-ek egin zuen euskarazko audioarena. Eta Euskal Encodings-en orokorrean, nik serieren batzuk igo izan ditut, baina askoz jende gehiago ari da askoz lan gehiago egiten. Eskerrak beraientzat!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10