Bartzelonako 23. Komiki Jaialdia
Ekainak 9tik 12ra antolatu dabe Bartzelonako Nazioarteko Komiki Jaialdiaren 23. edizinoa. Astiberri argitaletxe bilbotarrak hainbat sari irabazi ditu.
Ekainak 9tik 12ra antolatu dabe Bartzelonan Nazioarteko Komiki Jaialdiaren 23. edizinoa. Aurtongoa lekuz aldatu behar izan dabe, Estació de França-tik Montjuïc aldera, igaz bildutako jendetza dala eta (90.000 pertsona inguru).
Egunkarian irakurri ahal izan dodanez, mahai-inguruak be prestatu dabe hainbat gairi buruz, besteak beste: komikiaren arte minoritario izaera, europarrak versus estatubatuarrak edo emakumezko irakurleen presentzia.
Sariei jagokienez, Astiberri argitaletxe bilbotarrak 25 kandidaturetatik 11 eroan ditu Bartzelonara. Azkenean, Raquel Alzate barakaldotarrak irabazi dau egile barriaren saria, Cruz del Sur liburuagaz. Bestela, publikoaren sarien artean Astiberrik pare bat eskuratu dau.
Hauexek izan dira saridun guztiak:
- 2004an Estatu espainiarrean argitaratutako lan atzerritarrik onena: Jimmy Corrigan, el chico más listo del mundo - Chris Ware (Planeta deAgostini argitaletxea).
- 2004ko egile barririk onena: Raquel Alzate - Cruz del Sur (Astiberri argitaletxea).
- 2004ko gidoirik onena: La mansión de los Pampín - Miguelanxo Prado (Norma argitaletxea).
- 2004ko lanik onena: La mansión de los Pampín - Miguelanxo Prado (Norma argitaletxea).
- Komikiaren aldizkaririk onena: Mister K (El Jueves argitaletxea).
- Fanzinerik onena: BD Banda.
- Sari Nagusia: Carlos Giménez
- Publikoaren sariak:
- Lan atzerritarrik onena: Blankets - Craig Thompson (Astiberri).
- Fanzinerik onena: Malavida.
- Komikiaren aldizkaririk onena: Trama (Astiberri).
- Egile barririk onena: Kenny Ruiz.
- Gidoirik onena: Barcelona - Kenny Ruiz (Dolmen)
- Lanik onena: Barcelona - Kenny Ruiz (Dolmen)
Sarietatik kanpo, besteak beste, Javier Isusiren La pipa de Marcos (Astiberri) lan bikaina gelditu da (dana dan, ezinezkoa zan ezer lortzea, izendatuta be ez egoalako). Neuk irakurtzeko aukera izan dot, eta komiki guztiz gomendagarria deritzot. Chiapas aldean hainbat istorio kokatzen ditu Isusik, lan erdi autobiografiko honetan. Ironia finaz baina takto handiaz kritikatzen dau Mexikoko eskualde erakargarri hartara joandako zenbait lagunen jarrera: morboa, azalkeria, prestakuntza falta... Liburuaren azken partean, marrazki barik, testu eder-ederra irakur daiteke zapatismoari eta oro har kultura txikiei buruzkoa.