Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "American Splendor"

"American Splendor"

Patxi Lurra 2005/03/28 22:50
"Galtzaile" baten ikuspegia AEB distiratsuetan

AEBko "distiraz" bertoko "galtzaile" batek egindako hausnarketa azidoa, gordina eta ezkorra. American Splendor komikiari buruz izen bereko pelikula Euskal Herriko zinema aretoetan ikusgai deukogu.

Lehengo egunean erdi pelikula erdi komikia dan "American Splendor" ikusi ahal izan neban, eta jatorrizko bertsinoan, geure Bilbao "kosmopolita" honetan (beste baterako utziko ditut bilbotar askoren "kosmopolitismoa" eta "mundukouritartasuna"ren gaiak).

Komiki autobiografiko honen egilea Harvey Pekar da (existitzen dan benetako pertsona baita), Cleveland-ekoa jatorriz, ospitale batean artxibozain hainbat urtez ibilitako "galtzaile" hau. Funtsean, gai nagusia horixe baita: "Cool people" (arrakastatsuak, guapuak, azkarrak, harroputzak,...), "nerd" direnen aurka (baldresak, kokoluak, mokoluak, kankailuak, itsusiak...). Danok ikusi ditugu AEBetako pelikula horiek, non azaltzen diren unibertsitateko arrakastatsuak alde batetik eta kankailuak bestetik, eta zelan lehenengoek bigarrenak krudelki tratatzen dituzten, mesprezu itzelaz. Eta gaur egun ez dogu AEBetara joan behar, berton eduki izan baitogu Hondarribiko Jokin horren kasu tristea, "bullying" fenomeno gupidagabea. Sinestezina emoten badau be, internet-en topau ditut norbera noraino izan daitekeen mozoloa neurtzeko testak. Honako eta honako webgune hauetan, esate baterako.

Baina, komikira bueltauta, pelikulan agertzen dana da zelan jenteak kriston morboa deukon "galtzaileen" kontura barre egiteko. Harvey Pekar bera telebistako kate batean azaltzen zan aurkezle guapo eta harroputz horietako batek alkarrizketatua. Pekar-rek egiten ei eban diruagaitik bakarrik, norberataz besteek txufeatzea ez baijako inorreri gustatzen. Baina alde batetik publikoaren krudeltasuna agerian geratzen da eta bestetik zelan aprobetxa dezakegun sistema gorrotagarria bera geure probetxurako, Harvey Pekar-rek egiten eban legez. Izan be, internet-en buelta bat emonda pelikularen edo egilearen web guneetatik, ikus dezakezue sistemaz ederto baliatzen dabilela Pekar jauna bizi ahal izateko: webguneen bidez "merchandising"-a, pelikula bera,... Sekulako arrakastagaz, dirudienez. Galtzailea irabazle bihurtuta, azken finean.

Laburbilduta, pelikula (DVD) gomendagarria, geure mixeriak nabarmentzen dituen ispilua.

Antonio Zabalak ere egin dau pelikularen iruzkina Goiena.net-eko zinemari buruzko bere blogean.

Agur t'erdi!

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/04/10 15:01

Galtzaileetaz oso artikulu majoa idatzi dau XME-k haren blogaren "Saski Naski" atalean, "Justizia poetikoa" izenekoa.

http://www.eibar.org/blogak/mendiguren

Gero arte.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/04/10 14:05

Dikotomiak, orokorrean, murritzegiak eta askotan ez bidezkoak direla pentsatzen dot. Ganera azken aldiotan larregi jotzen dogu dikotomietara, eta mundua hori baino zabalagoa da. Egia da. Baina askok oraindino ez dakite hori, edo ez dabe jakin nahi. Eta AEB (eta EH bera) honen adibide bikaina dira.

Bestela, ni neu be Zaldi Eroaren zalea naz. Neure kasuan, zale amorratua eta baldintzarik gabekoa. "Berria" zabaltzean, askotan egiten dodan lelengo gauza haren komiki tira irakurtea da. Eta zapatuero, beste hainbeste Serio Demonio atal paregabeagaz.

Eta Patxi Gallegoren agerketaz?

dabilenharria
dabilenharria dio:
2005/04/06 16:06

American Splendor filma ikusi nuen, eta oso gustura ikusi gainera. Erritmo geldoa duen arren, erritmoa jorratzen duen gaiari erabat lotua dago, sinesgarriagoa egiten du dena.

Ez nuke "galtzaileei" buruzko filma bezala definituko, ez behintzat "nerd"-"cool" dualitatean oinarritzen dena behintzat. Filmeko pertsona zehatz bat "nerd" izakeraz harro dagoela dirudien arren, Harvey Pekar eta gainontzekoak ez dira "nerd" horietakoak, sistematik at eta kasu batzuetan honen kontra dauden pertsonak baizik. Pelikulako protagonistak "underground" munduko partaide dira, eguneroko bizimodu grixetik komiki eta musikaren bidez ihes egiten saiatzen direnak... Seguraski Harveyk bidebatez jarrera horretaz sistemaren kontraesanak aprobetxatuta aberastu nahi du, edo behintzat lan alienaturik egin gabe bizi, baina jubilatu dela kontuan izanda, orain lortzen badu bejondeiola!!! Filmaz gustatu zitzaidana komikia eta aktoreeen lana nahastea da, eta politta da ere benetako Harvey Pekar filman parte hartzea.

Komikia eta egunerokotasuna lotzea aukera ona dela iruditzen zait: Blog honetan aipatu diren Satrapi, Sacco edo Alexandar Zograf-en komikiek nazioarteko gai potoloak ikusmolde personalaz ezagutzeko aukera eman ziguten, baina eguneko bizitza nahiko gatazkatsua suerta daiteke ere, eta umore, itxaropen eta mala-osti pixka bat izatea beharrezkoa da.

Gure artean Zakilixut filosofikoegia iruditzen zait batzutan, eta asko estimatzen dut Zaldi Eroak Berriako Tartean egunerokotasunari buruz egiten dizkigun keinuak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10