Marrazkirri komiki erakusketa
Berriako Eneko Bidegainek lehengo egunean ekarri euskun Tartea gehigarridxan MARRAZKIRRI izeneko erakusketa martxan ipini daualako albistea.
Erakusketa IZURAn (Nafarroa Beherea) egongo da ikusgai martxoaren 20a arte, bertoko Haize Berri kultura etxean, eta handik aurrera BILBOko Kafe Antzokian apirilera arte.
MARRIZKIRRIn Euskal Herri osoko 30 bat marrazkilarik hartuko dabe parte, besteak beste, Asisko Urmenetak (antolatzaileetakoa bera be bai) eta Marko Armspachek. Urtero prestatzen ei dituzte holakoak, eta aurtongo leloa edo "UKAN ALA IZAN" galdera xespirianoa da.
Abisauta zagozie! (Ez dago zergaitik).