Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

e-gor 2005/01/25 00:00
Iraneko azken hamarkadetako historia komiki autobiografiko ederrean
"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

Irudia: Marjane Satrapi

Duela gutxi eskuratu nuen Marjane Satrapiren "Persepolis" obraren 4. tomoa, eta serie osoa berrirakurtzeko aprobetxatu dut. Lan ederra eta sakona da oso, haur baten ikuspegi inozentetik Iraneko azken 30 urteotako historia, politika eta gizarte mailako kontu gogorrak ezin hobeto kontatzen dituena. 2002. urtean Angulemako komiki-azokan gidoi onenaren saria irabazi zuen.

"Persepolis" lana Marjane Satrapiren komiki autobiografikoa da. Iraneko kapitalean, Teheranen, jaio zen Marjane, eta bere bizitza ezin da ulertu bere herriaren testuinguru historiko eta politikoan ez bada. Honela, bere bizitza berak gogoratzen duen unetik (6 urte inguru zituenetik edo) kontatuz, Iraneko azken 30 urteen historia gogorra kontatzen du: diktadura, iraultza, errejimen integrista, Irakekiko gerra...

Istorioa, baina, haur baten (bera halaxe baitzen) ikuspegitik kontatzen du, haur batek soilik izan dezakeen ikuspuntu xalotik. Baina xalotasun horretatik gauza sakon eta gogorrak deskubritzen ditu, eta dizkigu. Asko pentsarazten digu eta hausnarketa sakonak eragin. Istorio arras hunkigarria da, une askotan negar eragiten duena.

Irudiak ere gidoia bezalakoxeak dira, sinpleak baina asko gordetzen dutenak. Sinpletasun ikaragarrizkoak, haur batek marraztuak balira bezala, txuri eta beltz hutsean. Ez baita gehiago behar benetako bizitzako istorio errealak kontatzeko, eta agian txuri-beltz hori delako kontakizun krudel horiek kontatzeko modurik onena.

El pañuelo
Irudia: Marjane Satrapi

Lehen eta bigarren tomoetan Marjanek bere haurtzaroa kontatzen digu. Marjaneren familia diruduna, ikasia eta modernoa da. 70eko hamarkadako Sha-ren diktaduran errejimenaren aurka daude, ezkerrekoak izaki (horren kontraesan guztiak ere azalerarazten ditu Marjik). Euren ingurukoek jasandako krudelkeriak kontatzen ditu. Iraultzak irabaztean, euren esperantzak zapuztuta ikusten dituzte, errejimen berria erlijioaren integristek osatzen dutela ikustean. Orduan garai are gogorragoak hasten dira, errepresioa eta Irakekiko gerrarekin. Marjane txikiak ez du bere ingurua ulertzen eta bere aurka altxatzen da.

Hirugarren tomoan gurasoek Marji Europara bidaltzen dute, bizimodu duina eta arriskutik librea izan dezan. Austrian pasatuko du bere nerabezaroa, baina bertako bizimodua ere ez zaio erraza egiten. Gure gizartearen kontraesan ugari erakusten ditu. Bere haragitan bizitzen ditu kanpotarrekiko mespretxua batzutan, indiferentzia beste batzuetan eta exotikoarekiko miresmen/adeitasun faltsua bestetan.

Hirugarren tomoaren amaieran Marjane Iranera itzultzen da, eta badirudi hor bukatzen dela serie guztia, lehen tomoa hasi zuen irudi berarekin bukatzen baitu hirugarrena, zapiarekin. Baina laugarren tomo bat dago, non Iranen bere heldu bizitza kontatzen duen, azkenean, bertako egoerak asfixiatuta, betirako Europara bizitzera joatea erabakitzen duen arte.

Nik ez ditut atsegin gurea bezalakoa ez diren gizarteei maiz egiten zaizkien kritikak, euren kontestuan kokatu gabe edo euren egoera ulertu gabe, mundua guztia gure parametroen arabera egon beharko balitz bezala. Eta esan dudanagatik agian irudi luke Satrapik Irani egiten dion kritika gogorra jende okzidentalizatuaren ikuspuntu horretatik egiten duela. Ez da horrela. Berak maite du bere herria. Abertzalea da eta erlijiosa ere bada, integrismoa eta errepresioa da kritikatzen duena. Eta horren froga da Europako bizimodua ere asko kritikatzen duela.

Nik lehen bi tomoak izugarri atsegin ditut. Kalitate itzela dute. Haurraren ikuspegi horretatik erabiltzen duen ironia eta kritika oso orijinalak eta sakonak dira. Hirugarren eta batez ere laugarren tomoetan ikuspegi hori galtzen du (derrigorrez), baina hala ere oso ongi eginak egoten jarraitzen dute, eta seriea bere osotasunean ikusita oso ona da. Nire gusturako hirugarrena da agian eskastxoena, ziur aski niretzat ezaguna den gizarte bat deskribatzen duelako eta ez didalako besteek besteko gizarte baten "deskubrimendua" egiten. Edo agian ni ere, munduko pertsona izan nahi arren, sakonean okzidentalizatu dirudun bat besterik ez naizelako eta nire gizartearen kontraesan, miseria eta okerkeriak erakusten dizkidalako izango da?

Lan borobila Marjane Satrapiren lehen obra hau. Bere egilearen azterketa-gaitasun eta maisutasun sakonaz ohartzeko, bereziki gustatzen zaidan pasartetxo iragarle bat (kontuan izan 1999koa dela): 1979an Sha-ren errejimenaren aurkako iraultzak irabazi eta gero, Marji eta bere ama pozik daude eta aitak dio "Ekialde Ertainean petrolioa daukagun artean, ez dugu bakerik ezagutuko".

Fitxa

Izenburua: Persepolis

Gidoia eta irudiak: Marjane Satrapi

Argitaletxea: Norma

Urtea: 2002 - 2003 - 2003 - 2004

ISBN: 84-8431-561-4 - 84-8431-562-2 - 84-8431-704-8 - 84-8431-936-9

kalerat
kalerat dio:
2005/01/26 16:17

Nik lehen bi aleak irakurri ditut eta asko gustatu zitzaizkidan, bada denbora jada azken biak erosteko pendiente nagoela, baina ez dut astirik topatu, datorren hilerako apuntatu behar dut. Frantzian izugarrizko arrakasta daukate bere lanek (bueno komiki mundua Frantzian hemen baino ezagunagoa da).

patxi  lurra
patxi lurra dio:
2006/02/06 20:50

Mahomaren karikatura horiek piztutako polemika biolentoa dala-eta, oroitu naz "Persepolis"-etaz. Izan be, Irango erregimen islamistei egiten deutsen kritika horiekin Marjane Satrapik Salman Rushdieren zoritxar bera pairatu ahal izan dau, baina orain arte holakorik ez (zorionez). Andra izanda, ganera, boleto gehiago izan dezake, baina ezebez. Nork ulertzen ditu "Allah-ren bideak"?

dENiS
dENiS dio:
2006/09/12 11:27

e-gor, heure blogien jakin najuan Persepolisen barri lehen aldiz. Maiatzan, nun-da NYCeko MoMAn in nauen topo berriro be Marjaneren komikiarekin. Eta, abuztuen, Rennesko liburudenda batetik passau eta eskaparatien ikusi nauenien, sartu eta, di-da, 2. alie erosi nauen. Iranen (Persepolisen be bai) oin sei bat urte egon gitzen eta, 5 astetan usainddu gauena usainddute, komikixak Iran eta irandarrak bete-betien islatzen dauela esan neike. Balorazio orokorra, oso-oso ona; irudixak bere sinpletasunien be izugarri gustau jat. Eta frantsesezko testuak irakurterrazak dianez frantsesezko bertsiñuakin jarraittukot; Bidasoa pasetako arrazoi bat gehixau.

Por tzierto (I): hizkuntzak praktiketako komikixak ze baliagarrixak dien konturatu naz. Por tzierto (II): Persepolisen bille a posteriori etorri nok heurera, e-gor, eta ze blog ona dan konturatu nok. Milesker.

e-gor
e-gor dio:
2006/09/12 13:48

Aupa dENiS!

Pozten nok Persepolis gustau izena. Komikixen munduen profanuak dienak sartzen hasteko egokixa dok, beti gustetan dau. Eta heu be komikixotara hurbilketako eraginen bat euki badau blog honek, ondo erabilittako denporia izengo die bertan sartutako orduak!

Beste aliak irakurketako, gaztelaniazkuek nik itxi neizkek. Frantsesez erostia/irakurtia erabaki badok, oso ondo pentzetan jat, jatorrizkua beti dok onena eta gainera, hik ondo esaten doken moduen, hizkuntzak ikesten die. Uste dot eMulekin jaitsita badittudala frantsesez, gure badok eskatu. Eta azkenik, papelien irakurtia nahixau badok be, irrikittan bahau gogoratu internetez be erosi leikezela holako gauzak, Bidasoaz haruntz fateko biherrik ez dauela.

Eta bai, komikixak hizkuntzak praktiketako baliagarrixak die, baina baitta gaztien arteko irakurzaletasuna bultzaketako, gaztiak artien munduen sartzeko, eta beste mila gauzatarako be.

II. portziertuari buruz... Orain arte ez hittuen komikixen atalekuak irakurten hala? Ba aber oin hasten hazen! Ez, broma da, egixa esan gorri-gorri jarri nok, mila esker!

igartza
igartza dio:
2006/12/21 15:39

beno nire aldeti ez dut gehiegi aportatuko Persepolis -en inguruan baina bai, eta gaia zein den izaki, gomendiotxoa luzatuko. Orain urte bat edo... dios! denbora nola iragaiten den... Fax from Sarajevo, (planeta, Joe Kubert) irakurtzeko baino GOZATZEKO aukera izan nuen. Gudan harrapaturiko famili baten bizipenak, negarrak beldurra, ikara, herbestea, eta aita baten ezina, sufrimendua ... dena fax baten bidez kontatua (horixe zen aitak kanpoko lagunekin kontaktatzeko zuen aukera bakarra). Bestalde kasko urdinen jarrera pasiboa, nazien lanaren buelta, sarraski soziala... kontatzen dizkigu. Ahal dezutela irakurri benetan.Nik Maus-en ostean iralurri nuen eta gertu du haren sentimenduen agerpen gordina. Oihane, eza badaukazu abisatu.

Oihane
Oihane dio:
2006/12/21 16:23

Ene! Hau da hau komiki festa!Aurtengo gabonetan aspertzeko denborarik gabe ibiko naiz: BLANKETS,SATRAPI, AUSTER...eta Iñigoren "Fax from Sarajevo".Eskerrik asko. Igor, benetan, gozada bat izan da blog hontan parte hartzea. Gabonen bueltan tarteren bat hartu eta izango degu zer kontatua (gure estilora, noski!).

Ondo pasa eta Urteberrion guztioi.

igartza
igartza dio:
2006/12/21 21:12

ño! lan askotxo aurreratzen dizut, batez ere Blankets eskuartean badezu. Laket izango dezulakoan nago, zure pololoen azterketa irakurririk. Eta eskuartean ezbadezu eskatu, zinez merezi du eta gaztarora bueltatxo bat egitea. Nire aldetik ere milesker blg sortu dezuten guztiei, mesedegarri da bajan denbora luze daraman honentzat eta.

Aitzol
Aitzol dio:
2005/01/26 02:07

Zure iruzkinak e-gor, duela urte batzuk irakurri nuen komiki bat ekarri dit akordura: “Como fui bombardeado por el mundo libre”, Aleksandar Zograf-ena. Hemen ere autoreak ikuspuntu pertsonal batetik eraikitzen du bere obra, baina kasu honetan Balkanetako gerraren berri emateko. Komiki espresiboa da oso, barren-barrenetik ateratakoa, egunkari eran eraikia. Aleksandar serbiar gazteak kontatzen dizkigunak ez du zerikusirik medioetatik jasotako berriekin. Ederki azaltzen du gerraren agerpenak kaleko jendearengan sortzen duen noraeza eta beldurra.

Gai berdinaren inguruan, “Fin de siglo” eta “¿Vida en los Balcanes?” komikiak ere argitaratu ditu, baina azken hauek ez ditut irakurriak.

Betiko superheroien istorioekin aspertu samartuta nago, egia esan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10