Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Pololoak ♦♦ - Poxpoliñaren bahiketa", jarraipen hutsa baino gehiago

"Pololoak ♦♦ - Poxpoliñaren bahiketa", jarraipen hutsa baino gehiago

e-gor 2006/12/05 00:10
Komiki hutsean egindako maitemintze baten kronika, barrez lehertzekoa
"Pololoak ♦♦ - Poxpoliñaren bahiketa", jarraipen hutsa baino gehiago

Irudia: Patxi Gallego

Patxi Gallegoren Pololoak saileko bigarren ale hau aurrekoaren jarraipena dateke istorioan, baina ez horratio estiloan. Lehenak izan zuen arrakastaren ostean, eta bigarren lanen gainean beti izaten diren espektatiba eta erantzukizunak ezagututa, aurreko haren ildo beretik jotzea litzateke errazena. Alabaina, Patxik muzin egin dio bide seguruari, eta beste mota bateko lan bat eginez arriskatu da. Eta berriz ere erronkatik onik atera da, lan borobil bat eginez.

Bigarren lan hau ere komikia dugu, ausarta, irreberentea eta sexualki esplizitua, baina bestela ez du zerikusi handirik aurrekoarekin. Pololoak I - Poxpoliñen lurriña lanean komikia, benetako komikia, hiruzpalau istoriotxo labur ziren, baina obraren muina noizbehinka ilustrazioz eta komiki-bandez lagundutako nobela modukoa zen, trilogiaren pertsonaia nagusien perfilak definitzen zituena. Eta istorio horretan zehar euskal nortasunaren analisi sakona egiten zuen, tonu ironikoan, narrazio mota horrek ahalbidetzen duen erritmo geldoagoaz baliatuz.

Oraingoan, ordea, komiki klasiko huts-hutsa osatu du, hari nagusi bakar eta definitu batekin (nahiz eta noizbehinka flashback-ak ere badiren), eta holakoari dagokionez, beste erritmo eta bizitasun bat du, ederki lortua, komikizale jatorrontzat agian gustukoagoa. Gainera, alde batera uzten ditu lehengo satiraz mozorrotutako filosofatze saioak, eta hura bezain zaila (edo agian zailagoa) den asmo bati heltzen dio, maitemintze baten istorioa kontatzeari alegia, eta aproba hau ere gainditzea lortzen du, ene ustez.

Baditu, ordea, tramaz gain, aurreko lanarekin antzekotasun batzuk: hura bezain barre eragilea eta sexualki esplizitua da. Umoreari dagokionez, esango nuke agian aurrekoa baino barregarriagoa dela, bigarren mailako pertsonaien bidez batez ere (Aldanondo-Kortaja, guardazobilak, Aznar-Oreja...). Lehen lanaren komentarioan aipatutako influentziei (Arale, Ralf König, Superlópez...) orain hentai-a batzen zaie, Mari eta lamiaren irudietan erabili duena.

Bestalde, obrako une askotan (aurreko alean ere bai pixka bat, baina honetan gehiago) istorioari musika jartzen dio Patxik, gehienetan euskal abesti tradizionalak. Ez da komikietan asko erabiltzen den baliabidea, ez baita erraza ongi geratzea, baina nire gusturako behintzat oso ondo lotu ditu abestiak kontatu nahi den amodiozko istorioarekin. Amaierako zatian, Laboaren Sorterriko koblak abestiarekin lagunduta kontatzen duen zatian, kanta ederra buruan entzun dezakezu eta besoko ileak tente jartzen zaizkizu! Filmetako zeluloide-pelikuletan nola, hala itsatsi dio Gallegok benetazko soinu-banda paperaren zelulosari.

Ez dago dudarik azken bizpahiru urteetan euskarazko komikigintzak, beste tokietakoak bezalaxe, loraldia bizi duela, lan oso onak ari baitira argia ikusten eta ez gutxi gainera (asko ere ez, e, nire gusturako bederen): Gartxot, Xabiroi, De rerum natura, Otsobeltz, Numenak... Pololoak saileko bigarren ale bikain, eder eta barregarri hau ere hori konfirmatzera dator.

(Liburu honi buruz beste medioetan agertutakoa Elkarlanean etxearen hemerotekan irakur dezakezu)

Fitxa

Izenburua: Pololoak ♦♦ - Poxpoliñaren bahiketa

Gidoia eta irudiak: Patxi Gallego

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2006

ISBN: 84-9783-359-7

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/01/02 11:03

Ufa! Neuk ez dot hain erantzun burutsurik idatziko, baina tira, hau ez da lehiaketa...

Neure kasuan, Olentzerok ekarri arte ez dot irakurri ahal izan komikia, eta neuri be lelengoa baino (are) gehiago gustau egin jat. Patxik mugarri bi ipini ditu euskal hiztunen historioan, "Pololoak" sortako bi liburuekin. Ezin kostunbristagoak dira biak ala biak, baina hain zuzen be horrexegaitik izugarri gustuko izan ditut.

Bigarren honetan, Aznar-Oreja bikotea eta bikote martziano-txunberoa ustekabe bi izan dira. Bigarren kasuan, oso gitxitan agertzen dira tunero flipau horiek literaturan orokorrean (Urtzi Urrutikoetxeak "Auzoak" liburuan bai sartu eban, adibidez), euskal literaturan behintzat. Oso ona! Neure obsesino partikular horietakoa dira martziano horiek, zer egingotsagu!

Bestela, Anbotoko Mariren agerpena, XME-k egindako alkarrizketa Patxik komentatzen dituen estuasunak gora-behera, beste puntazo handi bat izan da.

Txapeau!

uiuiuui
uiuiuui dio:
2008/01/02 11:02

Nik uste denok hartu dugula komiki hau gure gizartearen islada bezela eta agian gizartearen % handi bat identifikaturik sentitu da. Alde batetik euskaldunak sentitzen garenak, bestetik euskaniola hitzegiten dutenak (hauei aipamen berezia, badute meritua eta)futbol zaleak taberna zaleak, erromantikoak, mendizaleak, (jode! honek kokakolako anuntzioa dirudi) Gizartea orokortasunean aztertzen du eta fin dabil bere lanean. Guk aldiz partikularrerako jokoa hartu dugu eta ez dakit hori izan den bere egitasmoa. Noski pertsonai batzuk agertzen direla eta eboluzio edo garapen bat agerikoa dela (batez ere maitasuna tarteko denean)baina ... ni neu, gizartearen azaltze gordinarekin geratzen naiz. A! ta beste apuntetxo bat. Bada historio honetan, tartetxo bat non euskal zentzu -sentipen- maitasun - gogo eta grina guztia agertzen duen lagun bikoteak. Harriduraz begiratu nion eszenari, agian euskal zaletsun horren gabezi, ezina, sentzugabetasuna sentitu nuelako. Neri ere iritsi zitzaidan halako euskal krisia, pasibotasuna, utzikeria ... Hori bera ere gazte askoren artean ematen al da? hor er kritikatxoa utzi al zigun? euskaldun petoak al zarete? nazkatu edo gogaituko al gara noizbait? orokortasunaren edo globalizazioaren magalean eingo al deu lo lasairik? baina eta denek berdin pentsatuta, arazo berdinak izanik eta gura edo nahi guztien berdintasuna parekaturik, ez al gara ba beste gizarte batzuren berdinak?

Puf! hirugarren atala etorri artean beste komiki bat proposatu beharko genuke, ariketa polita bait dire gogoeta hauek. Proposamenik?

igartza, iigo
igartza, iigo dio:
2008/01/02 10:30

Bai, jauna. Gomendagarria oso eta nahikoa konforme naiz egin dezuten analisiaz. Euskaldunak bere burua, nortasuna... agirian ditu komikian. Norberaz farre egiteko parada ematen du eta lehen alea gogokoago badut, hau ere primerakoa.

Oihane
Oihane dio:
2008/01/02 10:31

Ni ere zuek biok (e-gor eta Iñigo) esaten duzuenarekin guztiz konforme. Zer esan nezake azkeneko nire bi hilabeteotako kokojan handienetakoa izan den komikiari buruz? Inguruko lagun, lankide, senide eta gertuko izaki bizidun guztiei sartutako erretolika eta gero? ELKAReko marketing arduradun izan gabe eta inolako komisiorik kobratu gabe Pololoen ahoz-ahoko zabalkunde, prediku gratuito eta borondate onekoa egin ostean? Ea zer iruitzen zaizuen Durangoko azokako arratsalde euritsu batean Xabinaitorren standaren aurretik 11 bider pasatu eta bere sortzailea han azaltzen ez zela ikusirik (uneoro megafoniatik P.G. izena errepikatzen ari zirela kontuan izanda) ia desesperatuki azokatik kaleko euri zaparradapera ateratzeko unea munduko instanterik zoragarrienen arteko zerrendan jartzen duzuenean? Liburu arteko mozkorraldiaz gain, hainbeste buelta Landakon eman eta gero, nire eta nire lagunaren zorabio dosia altu samarra zen... Libururik ez nuen eraman sinatzeko; hortaz, argi dago P.G. jaunarekin pare bat hitz baino ez nuela egin nahi... Besteak beste, egindako lana zoriontzeaz gain, euskaldunon errealitate soziologiko-afektibo-psikologiko-etnografikoa hain gordin, garden, pikaro, satiriko, bisual eta gertuko egiteagatik. Lehenengo aleko identifikazioa eta gutako edozeinen (nirean Kariñeren) autobiografia binkulazioa nabaria izanagatik ere, ados nago Igor zurekin, bigarrengoarekin ere espektatibak hausten dituela diozunean. Komikiaren estilo artistikoa aldatzeaz bat , edukiak ere biraje polita egiten duelako. Superheroi epiko izatetik, manejatua izaterako bide horretara, Kariñe bahituak hau menperatzeko erabiltzen dituen estrategia subersibo eta lirikoak... Argi dago arintasunean irabazten duela bigarrengo honek letra kopuruari arreta jarriz gero; ez ordea sakontasunean. Hasierako filosofatzeko erak, pertsonaiak deskribatzeko modu prosaikoak ere hein handi batean desagertu dira baina hauetako bakoitzaren atzean ere egon daitezke modu inplizitoago batetan bikote arteko botere eta joku harremanetarako berezko artilujioak . Noski hori hasierako bistazoan ezin daiteke errepara, baina piskat beratzen utzita ematen du zer pentsatua... Beraz, ni ez nintzateke ausartuko Xabinaitor eta Kariñeren artean pizten dena justu maitasun printza denik esatera; sedukzio instintiboak eramandako egoera bat baino ez dela esango nuke: biek erabiltzen dituzten arte seduktoreak, komunikatzailea Kariñek eta epikoa Xabinaitorrek. Benetako desioz lortu nahi duten helburu horretarako erabilitako estrategiak baino ez dira. Eta maitasun istorio erromantikoa agian hirugarren alean aterako da, hasierako beroaldiak, haserraldiak, agresibitateak, ataskoak, konplexuak... baretzen eta desagertzen direnean. Nago, oraindik, hirugarren honetan marka guztiak hautsiko dituela.

e-gor
e-gor dio:
2008/01/02 10:34

Aupa Oihane, aspaldiko!

Ez nekien komikizalea zinenik, pozten naiz hori entzuteaz. Eta baita komiki hau hainbeste gustatzeaz ere... Esango diot Patxiri, ez baitut uste berak hau irakurtzen duenik.

Eta Pololoen hirugarrena ateratzen denean, komentarioa egitea zure kontu, nik baino askoz hobeto egiten duzu eta!

Oihane
Oihane dio:
2008/01/02 10:52

Igor, hau hasi baino ez da egin...Oraindik forofo/a gehiagok parte hartuko duela ziur naiz (hori diote behintzat...). Komiki mundua niretzat berri samarra da; Iñigo Igartzak sartu ninduen mundu hontan eta onartzen det apasionantea dela; gero, sarea handitzen joaten da eta ohartzen zara inguruan uste dezuna baino jende gehiago dagoela. Halere ez naiz batere aditua; komikiaren formato bisuala gustatzen zait; orriak irakurtzeko erritmo bizkor hori eta "bokadilo" eskas batetan esan beharreko hori tajuzko esaldi borobil batera mugatzeko gaitasuna. Baina honen atzetik eduki landu bat eta aste pare batetako pajeotarako haina ematen badu askoz hobe. Satrapiren "Bordados" hurrena komentatzea edukiko degu...esaterako , ezta? Pololoen sailean gaudenez, nik azkeneko komentario bat baino ez: Patxi, hirugarren aleko bere lanketa librean lasai utziko degu baina ondo egongo litzateke pertsonaien garapen eta eboluzioak beste maila batetan aurrera egitea; ez dakitpa, happyend horietako bat egongo ote den susmoa dut... Zer diozue zuek?

igartza
igartza dio:
2008/01/02 10:54

Zure komikiaren azterketa psiko-"lojiko", giza harremanetan % batetan oinarretzen dezuna ikusita, nork esan aurkakorik? Halere, komiki baten aurrean garela eta, nork ikus lezake batman eta superman pozik eta etxeko kontuetan murgildurik? eta bestetik, eukaldunok, gaur egun eta bizi garen abiadura azterturik, ba al dugu bukaera alai eta aberats batetarako esperantzarik? edo hau bukatu eta hurrengo demarekin itsutzen gera, guztizko garrantzia alde batetik bestera garraiatuaz? Nirean, eta apur bat txintxatzearren dela aitor badutere, ez dut bukaera pozgarria aurreratzen. Xabinaitorrek poxpolina guztientzako du bere erronka, patu eta izatea. Ondorioz, ez dut uste gure heroiak maitasunerako paradarik izango duenik. Sentitzen dut Lois Lane baina... Klark Kent bihurtzen ez bazaigu... Ño! ematen du bai jokoa komikiak!

Eaut
Eaut dio:
2008/01/02 10:57

Ez dakit hirugarren alearentzat ataka zail xamarra ez ote den jarri, nik neuk "happy end" amerikanoa ikusten dut posibleena, baina agian Patxik berriro harrituko gaitu. Zergatik diot hau? Kariñe eta Xabinaitorri begiratu eta... Xabinaitor: azkenean kokolo bat da, bere helburua arrastoan sartuko duen neska bat topatzea da (ama bat, bere ama bezalako neska euskaldun bat), horretarako direnak eta ez direnak egin ditu, baita supereroi bihurtu ere. Helburua bete du, aurkitu du bere amaren ordezkoa, bukatu dira taberna zulotako keak, munduan zeharreko girak, mediku homeopatak eta ordura arte behar zituen ordezkoak. Eta larriena, bukatu da Xabinaitorren mitoa. Kariñe: Xaibnaitorren ibilbidea koherentea ikusten badut ere, Kariñe da aldaketa harrigarriena izan duena. Bere aurreko nobio horrekin ez zuen bere sena pozik uzterik, ezin zuen berera eraman, eta azkenean utzi egin zuen. Xabinaitorrek ahoko zuloan jarri dio aukera, mutil kokoloa, bera bezalako baten bila... Eltze guztiek omen dute beren tapa. Horra eltzea eta tapa elkar estaltzen. Zaila iruditzen zait hirugarren atalean kurpil horretatik ateratzea...

e-gor
e-gor dio:
2008/01/02 10:59

Elkarrizketa egin dio Patxiri Xabier Mendiguren Elizegi Elkar-eko editoreak bere blogean. Patxi bere estiloan...

Oihane
Oihane dio:
2008/01/02 11:00

Irakurri dut, eta hara! Hortxe XMEren puntualizazio intrepidoa:

"Ez dakit besterik erantsi nahi duzun... Bestela, 3. partearen zain gauzkazula esan behar dizugu."

Eta hemen berriz, PG jaunaren azkarkeria:

Bai, ni ere zain nago, ea noiz datorren eta horrela amaiera jartzen diodan azken urteetan eramaten ari naizen kultureta enklaustratu altruista bizitza puta honi. Nekatuta nago, zera, zerbikalak, bizkarra, badakizu... Ta dena euskal kulturarengatik. Mereziko al du...? Aizu, ta ez didazu ezer galdetu liburuan agertzen diren pikoletoei buruz. Ez dezu istilutan sartu nahi, ezta...?"

Fenomeno bat, aizue. Halere, niri ere jakinmina sortu dit pikoletuen asunto horrek. Gehiegi obsesionatu naiz Superman eta Louis Lanerekin. Horiek ere garapen prozesurik izango al dute hirugarren alean? Eta bestelako enparau denek... Gehiegi luzatu gabe, no comment about the other people (J. Toshack -en esango lukeen bezela).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10