Heidegger (1889-1976)
-pentsamenduaren abiarazlea: harridura. Zientzia izaki zehatzen batek harritzen du. Filosofia, berriz, Izateak berak. Horregatik galdetzen du “zergatik dago zerbait eta ez ezer ez”? Filosofiaren pentsaerak ekarri du zientzia. Identitate eta kontraesan hastapenak: gizaki bat gizaki bat da eta ezin da aldi berean tigre bat izan, a a da eta ezin da aldi berean b izan. Identitate eta kontraesan printzipio filosofikoek, Aristotelesek adieraziak, filosofia magiatik bereizi eta zientzia oinarritu dute; berriki arte bai, bederen
-Heideggerrek Izatea eta izakiak bereizten ditu: izakia baden edozer da: mahaia, prozesu kimikoa, oroitzapena, internet, asintota, Big-Bang-a…, badira, izan; eremu desberdinei dagozkie, baina honetan bat datoz: mahaia bada, prozesu kimikoa bada, oroitzapena bada… ; Izatea, berriz, edozein izaki izatera dakarrena da, agertzera; Izatea izakietan aldi berean agertu eta ezkutatu egiten da
-zientziak izakiak ulertu nahi ditu; baina edozein izakiren ezaugarri garrantzitsu bat da ezerezetik datorrela eta ezerezera doala (gizakia bera: berari baimenik eskatu gabe bota zuten mundura eta laster hilko da; ezerezetik ezerezera doa, hortaz, eta ezerezaren gainean dago zintzilik); zientziak ordea ez du ezereza aztergai, ez du osotasuna kontuan hartzen
-egia metafisiko zientifikoa: adaequatio rei et intellectus, Jainkoari edo Jakintza Absolutuari leriokeen egia betierekoa, egia ontikoa, zientifikoa, gardentasun perfektua, presentzia presentea; ez du denbora-dimentsioa aintzat hartzen
-egia ez metafisikoa: aletheia, desestaltzea, inoiz ez osoa, denboraren araberakoa; presentziara etortzeak denbora eskatzen du; aletheia tankerako egiak, presentziarekin batera absentzia ere aintzat hartzen du, hondo ikusgaitzaren gainean nabarmentzen zaigu ikusgarria: gizakiak ezin ditu aldi berean kuboaren 6 aldeak ikusi, soilik 3; beti gelditzen zaigu zerbait ilunpean; ezin klarionaren muina ezagutu, berriz eta berriz ebaki genezake, ezer barik gelditu arte, baina inoiz ezingo dugu klariona osorik ikusi; itsasontzia aurrera baina ezin zeruertza zeharkatu: jakintza filosofiko-zientifikoari denboraren, ikusgaitzaren eta ezerezaren dimentsioa falta zaio; presentziara etortzeak denbora behar du
-egia, hortaz, ilunpetik geldika-geldika agertzen zaigu, eta soilik adi baldin bagaude, gogoa erne eta prest; egia ez zaio ehiztariari agertzen, baizik eta artzainari, Izatearen zaindariari
-gizakiaren esku dago: aukeratu dezake bizimodu inautentikoa, izakia azalpen erlijiosoak edo zientifikoak agortzen duela uste duenarena, Izateari itxirik, Izatea ahazturik; edo bizimodu autentikoa, ezinbestez hil behar duela kontuan hartu eta bien bitartean Izatearen enigmaz arduratzen dena
-Angelus Silesius: “zergatirik gabe da arrosa, loratzen delako loratzen da, ez da bere buruaz ardura, ez dio bere buruari galdetzen ikusiko ote duten”; arrosa ez du agortzen ez Jainkoak egina dela uste izateak, ezta ere arrosari buruzko azalpen zientifikoak
-(zergatik dabiltza hain gaizki frantsesak? Luc Ferry Heziketa Ministro ohiak etengabe jartzen du Silesius-en esaldi ospetsu hori Rimbaud-en ahotan: takian-potian, Heziketa Ministroak berak… kontuz mintzatzeko erraztasunak eragin dérapage-kin, gizakia baita Izatearen artzaina eta hizkuntza bere etxea!)
-benetako giza bizitza, Izatearen enigmari zabaltzen zaiona, eta ez onto-teologiaren edo teknozientziaren bidez enigma hori ulertutzat jotzen duena; baina tentuz, gure garaia onto-teologiaren eta filosofiaren burutzea baino ez den teknozientziaren garaia da, eta Izatea ahaztuta dago
-zientzia teknologikoa ez zaio filosofiari eta metafisikari kontrajartzen; zientzia teknologikoa filosofiak abiarazitako pentsaeraren burutzea da; filosofiak ekarri du zientzia teknologikoa; Heideggerren ustez, zientzia teknologikoa ekarri duen filosofia klasikoa jauntxokeria da funtsean, kutsu inperialista biolatzailea dario
-Heidegger metafisikoa izango ez den pentsaera poetiko berri baten hazia erein nahi du, natura bakean utziko duena
-iritzi nagusia: filosofo handia ezin da nazi izan; nazia ezin da filosofo handi izan
-ordea, Heidegger aldi berean filosofo handi eta nazi
-Txillida. Hizkuntzen hierarkizatzea
-gure munduan giza subjektibitatea naturari eta Izateari ezartzen zaio
-nahiaren nahia: Heidegger-en Nietzsche II: botere-nahia ez da beste zerbaiten nahia, baizik nahiaren nahia, bere burua indartzeko nahiaren nahia, bizia biziagotu nahia
-Ilustrazioaren idealak baztertuta: dagoeneko ez da aurrerapena, askatasuna edo zoriona nahi, baizik eta helburu argirik gabe gelditu den ekimena bera indartu, enpresen jardunean bezala liberalismo globalean: enpresa denak estresatuta gero eta traste teknologiko distiratsuagoak egin nahian, ez ditzaten lehiakideek irentsi. Xedea ahaztu duen botere-nahi konpetitiboa, irautera eta irabaztera mugatua
-bizitza politikoan ere askatasuna eta zoriona bezalako Ilustrazioaren helburu handiak ez dira gogoratzen; kasurik onenean kudeaketa bilakatu da politika, ekonomiak aurrera egin dezan da helburu bakarra; inork ez daki zein den politikaren oinarrian legokeen zibilizazio-proiektua
-zientzietan ere antzeko zerbait: Einstein-en erlatibitate orokorra eta mekanika kuantikoa dira azken unibertso-ikuskera handiak; orduz geroztik, biak adostea da helburu nagusia, Hawking-en liburuak erakusten duenez, baina ez dute lortzen; eta bestela esperimentu txikiak dauzkagu teknikaren zerbitzura, zientzia teknozientzia bilakatu da
-subjektibitatearen metafisika indibidualista, AEB, kapitalismoa, ekoizpen-tresnak esku pribatuetan
-subjektibitatearen metafisika kolektibista, sobietarrak, behartutako industrializazioa, ekoizpen-tresnak publiko
-bi-bietan ordea gizakia jaun eta jabe, zientzia teknologikoaren eta beraz filosofia subjektibistaren ondorio, “produkzio” kategoriapean; Izatearen ahaztean jausirik
-irtenbide bakarra, metafisika eta subjektibitatea ardatz duen edozein pentsaera gainditzea, alegia, Izatea zaintzeari eustea; gizakia baita Izatearen artzaina; eta hori munduan soilik egin lezake Alemania bihotz eta motor lukeen Europa nazionalsozialistak
Freud (1856-1939)
-Koperniko, Darwin, Freud
-Erlijioa eta zientzia. Totem eta tabu. Ilusio baten etorkizuna
-Hasiera zaila. Emma Eckstein. Hipnositik psikoanalisira. Per via di porre, per via di levare
-Kontziente, prekontziente, inkontziente. Ikasgelaren metafora
-Psikoanalista eta arkeologoa: arkeologoak kultura ahaztu edo hilak desehorzten ditu; psikoanalista gogorarazten ahalegintzen da zapaldurik dena, oroimenetik erauzirik
-Ikuskizun traumatikoa. Errepikapena. Jelosia. Xaretatik maitearen zelatan. Bihotz bi. Martutene
-Gozamen-hastapena, errealitate-hastapena, heriotza-irrika. Mingarria errepikatzeko desira inkontzientea indartsuagoa da atsegina bilatzekoa baino. Sabina Spielrein: aitaren ordezkoarekin aitarekiko harreman hasieran atsegina eta osteko dezepzioa eta haustura errepikatzeko joera inkontzientea. Baina zer da Jungek errepikatzen duena? Abandonatua izatea da agian ohartzeke bilatzen duena? Ez du iraganeko ezer zehatzik errepikatzen? Zer da bizitzan Berria?
1-ORO HARTURIKO GIZAKIA. LIBIDOAREN BILAKAERA
-Umea, perbertso polimorfo (perbertso: oraindik ez du supernirik, ez du barne zentsurarik; polimorfo: bere sexualitatea ez da soilik genitala, gorputzeko hainbat zulotan kokatzen da)
-Libidoaren bilakaera: errekaren joana, amerikanoen migrazioa Kaliforniarantz: aho-aroa, uzki-aroa, aro genitala; indioek eraso: orduan atzera, babesa bilatzera atseginak izandako esparruetan
-Libidoaren inbestitzea, libidoaren finkatzea; haurra hazi ahala saiatu finkatzeak ez indartzen, etorkizuneko erregresioak ez daitezen bortitzegiak izan; adibidez, ez abusatu zupakiaz, eragin baitezake helduaroko zailtasunei ganoraz aurre egin beharrean txokolate-betekadetan ezkutatzea eta bilatzea babesa, edo zurrutean (Penny, Faustino Iturbe)
-Titia (Schopenhauer, Nietzsche, Freud)
-Kaka: ume, sorkari; eta jostailu, jabetza pribatu, diru, opari, iskilu; helduaroko funtsezko giza harremanek umeak kakaz dagien erabilera dute abiapuntu
-Masturbazioa. Masturbazioa eta errua. Ikaslearen erreakzio bitxia aitak harrapatu ostean. Irudi masturbazio-eragileak: mutilenak sinpleagoak. Talde masturbazioa
-Neskak eta mutilak. Zakilaren inbidia. García Calvo, El amor y los dos sexos. Adierazpen performatiboetan esateak berak egiten du adierazitakoa: maite zaitut, te quiero, je t’aime. Horixe da esan beharrekoa, inolaz ere ez antzeko zerbait: I love you esan behar da, ez I want you edo adoratzen zaitut. Zakilaren inbidia baino gehiago alu huts infinituaren inbidia da giltzarria. Infinitua indartsuagoa da mugatua baino, orobat andrearen maitatzeko ahalmena gizonarena baino. Honen beldurrez eta kontrolatzeko asmoz asmatu du gizonak “bikotekide bakarra, betirako” ideia; baina emakumeak sinetsi eta bere egin du, gizonak ez bezala. Salamancako pentsioan: Bixente da benetan maite dudana. Nobio posibleen zerrendak
-Edipo
-Aitaren legea irentsi. Supernia
-Atezainaren alabaren eta etxejabearen alabaren arteko jolasak eta errua
-Homosexualtasun grekoa, homosexualtasun judua. Amaren zakila. Ama falikoa
-Birjintasunaren tabua. Lehenengo biderra
2-NEUROSIEN ETIOLOGIA
-Nortasunaren instantziak: zera, nia eta supernia. Neurosia hiru instantzien arteko desorekak eragiten du: orduan nortasuna arrakalatu eta antsietatea, larridura, depresioa agertzen dira. “Ekonomoa” deritzo Freudek niari, bere lana zeraren, superniaren eta errealitatearen artean oreka eta bakea ezartzea baita, bake beti ere behin-behinekoa, hauskorra
-Bestalde, giza arima Erromaren antzeko: aldi berean oso antzinako aztarna erdi ezkutatuak eta eraikin berriak, etruskoak eta Starbucks coffee
-Zutitzea, usaimenaren atrofia
-Errua. Erruak bilakarazten du sadismoa masokismo. Kontuz masokismoarekin: ez da ezinbestez, Spielrein-en kasuan bezala, gozagarriak zitzaizkigun aitatxoren jipoiak errepikatzeko irrika; Freuden ustez, maizago ageri da masokismoa inoiz jipoituak izan ez direnengan, edo aski jipoituak izan ez direla sentitzen dutenengan
-Maitemina: psikosi, mania, obsesio. Ez bada epeltzen eta bideratzen, katastrofea. Antidotorik egokiena, eguneroko bizitza konpartitua. Zentzu horretan, zinezko maitasuna da ezin dena gauzatu. Titanic
-Maitasunaren eta bizitzaren gasolina: sexua; goi mailako jarduera espirituala ere, sexuaren sublimazio
-Ohiko sexu harremanak ezinezko direnean, sublimazioa: maite eskuragarriaren ordez, dama helezina, Jainkoa. Edo jarduera artistikoa, filosofikoa, zientifikoa, misiolaria
-Sublimazioa ere eragotzirik badago, erregresioa. Libido kopuru handiagoa badago iraganean inbestitua orainean eta etorkizunean baino, eritasuna: ezin ez behar bezala jardun, ez gozatu
-Erregresioan, ez badago superniaren errepresiorik, perbertsioa; aldiz, errepresioa baldin badago, sintoma neurotikoa; sintoma neurotikoa, pultsio perbertsoaren sublimazio; sintoma neurotikoa ager dadin, ezinbestekoak: finkapena, erregresioa, errepresioa
-Perbertsioa: Meetic Bilbon, perbertsio uzki-sadikoaren adierazpen perfektua; Institutuko ikasle perbertsoaren balentriak; fetixismoa (Freuden kontakizuna zapata-fetixismoaren kasuaz)
3-BOST PSIKOANALISIAK
-Neurosia eta psikosia. Neurosian niaren eta zeraren arteko gatazka; errealitatea kaka zahar, baina ez dago galdua: neurotikoak ondo ikusten du 2+2=4
-Psikosian, niaren eta errealitatearen arteko gatazka, errealitatearekiko lotura galdua: 2+2=7; esaten badiozu ez dela ezinezkoa 2+2=4, orduan zu zaude erotuta, edo bere aurkako konfabulazio batean esku hartzen ari zara, eta abar
-Psikopata eta psikotikoa. Psikopatia ez da derrigorrez txarra. Trena
-Sintoma neurotikoak: fobia, ideia obsesiboa, paranoia, depresioa, histeria
-Histerian, libidoaren finkapen intzestuzkoa. Errepikatzen dena: omen dakien maisua erakarri, ondoren menperatu eta bere erregina bilakatu, azkenik beste barik traizionatu edo abandonatzeko. Ama-alaben arteko uzki-konplizitatea (Julia Kristeva). Sabina Spielrein. Dora, bitxi-kutxaren ametsa
-Paranoian, homosexualtasun erreprimitua. Schreber presidentea, jazarpen-eldarnioa, emakumetzea, berrerospen-eldarnioa, Jainkoaren nerbioak, gizateriaren erredentzioa
-Obsesioa eta errituala. Ideia obsesiboak. Zenbat uharte daude zehazki munduan? Arratoien gizona, txinatar tortura. Neska gaztea, dantzalditik etxera itzuli eta gehiegikeria. Eskuak egunean 150 aldiz garbitu, azkazalak odoletan, baina dutxarik ez. Ludopatia, masturbazio konpultsiborako joera erregresiboaren sublimazio
-Depresioan, haurtzaroko biktima eta abandonatu sentitzearen errepika, superniaren exijentzia gehiegizkoak. Otsoen gizona, gaztainondoko otso zurien ametsa
-Fobia, barruko korapilo bat kanpora proiektatua, arazo arina. Hans txikia, zaldi-fobia. Zaldiaren eroriko zalapartaria. Zaldia=aita. Kastrazio-mehatxua. Hidrofobia kasu bat. Agorafobia. Neskamefobia. Amaginarrebafobia. Komuna hurbil ez edukitzeko fobia
4-INKONTZIENTEA MINTZO: LAPSUSA, AMETSA
-Bizitza psikikoan guztiak du arrazoi bat: sintoma neurotikoak bezala baita lapsusak ere, eta ametsik arraroenak
-Lapsusak (lapsus, latindar elea, laprastada esan nahi du): familionarioa, Signorelli, logela, Bordeaux, ukituko gara, Zapatero: hemos hecho un gran acuerdo para follar al turismo ruso; Raxoi: ETA es una gran nación.
-Lapsusetan ere desira inkontzientea adierazten da. Freudek ez die sinesgarritasunik ematen lapsusen ohiko zuritzeei (nekatuta nengoen, estresa, despistea, oroimen kaskarra, kasualitatea, txikitan gela guztiak zitzaizkidan logela, respetamos y admiramos profundamente al noble pueblo ruso, keep on touch, ETA y España al fin y al cabo son prácticamente lo mismo, a ver quién es el listo que no las confunde de vez en cuando… )
-Lapsus beraren kontrako interpretazioak: gizon baten eta andre baten hitzordua. Jatetxetik hurbil, gizonak andreari: “logelan sartu behar dugu”. Gehienen ustez, “zera” da mintzatu dena: gizonaren benetako desira apenas mozorrotua andrearekin lehenbailehen oheratzea litzateke eta afaria berriz konbentzioek ezarritako zubi gogaikarria. Baina beste batzuen ustez superniak eragin du lapsusa: gizonari jatea da benetan gustatzen zaiona, baina bere buruari oroitarazten dio elkarrekin oheratzea ere ohiturek agindutako egin beharreko zerbait dela: ez ahaztu une batean ekintza atsegina utzi (afaldu) eta zure obligazioari aurre egin beharko diozula (oheratu)
AMETSA
-Ametsa, ez anabasa zentzugabe, ez etorkizunaren igarle, baizik eta desira baten gauzatzea. Irmaren ametsa
-Etorkizuna ez, iragana erakusten digu ametsak, iraganetik baitatorkigu osotoro. Ordea, betiko uste hori, geroa darakutsala, ulergarria da. Desira bat gauzaturik irudikaturik, ametsak etorkizunera garamatza, baina amesgileak orainalditzat hartzen duen etorkizun hori iraganaren araberako desira hautsezinez dago eratuta (La interpretación de los sueños, II, 318)
-Kanpotik datorkigun sentsazioa amets-irudian txertatu: loa babesten da, ez esnatzeko nahia mamitzen da. Frantziar ume-jagolea (Íbidem, 39-40). Erizaina jadanik ospitalean. Iratzargailua barik arbitroaren txilibitua
-Esna eginiko ametsak: gizaki guztiok antzekoak baina gizaki guztiontzat lotsagarri publiko egingo balira: maitasuna, dirua, arrakasta, mendekua
-Gaueko ametsak:
a-Amets infantilak: mozorro eta itxuraldaketa barik ageri da nahia mamiturik, bere horretan: familia batek erakartzen zaitu, ez dakizu zelan hurbildu: ametsetan, Urkiolatik Anbotora igotzen zara familia horrekin, betiko lagunak bazinete bezala berbetan. Egunez ezinegona, email garrantzitsu bati erantzuten ez dizutelako; ametsetan emailkide horren sei mezu jaisten zaizkizu segidan mugikorrean, leunki. Lagun bat ez duzu espero bezala zoriondu, txarto sentiarazi zaitu, eta ametsetan zorionak esaten diozu eta eskertzen dizu. Zuretzat oso garrantzitsua den harreman batean hanka sartu duzula dirudi, abandonatu zaituzte, errudun sentitzen zara jakin ez arren zehazki zergatik eta ametsetan abandonatu zaituenarekin Do you remember Rock and Roll Radio dantzatzen duzu basatiki
b-Amets arruntak: desplazamendua eta kondentsazioa. Adibidez, eskailerak igo eta jaisteak koitoa sinbolizatzen du. Hegaldiak, beti sexualak. Hagin-ametsak, masturbaziozkoak (La interpretación de los sueños, II, 62-3-4) Airetik jaustea, tentazio erotiko batean jaustea (67) Olatu artean igeri ametsa, txikitan ohea atseginez bustitzen zutenek egiten dute (67)
-“Aita, ez duzu ikusten kiskaltzen ari naizela?” (196, 264)
-Ametsa gidatzeko ahalmena, ametsa eten eta beste bide batetik eramatekoa, esnatu gabe: “ez dut amets bero honekin jarraitu eta hazia isurtzen amaitu nahi, egoera erreal baterako gordeko dut indarra.” (265)
-“Bi jauregi bikainen artean, han sakonean, etxetxo bat dago. Itxita ditu ateak. Nire emazteak gidatzen nau etxetxoraino daraman karrika zatitik, eta atea bultzatzen du. Orduan, arin eta aise sartzen naiz patio estu batean, maldan gora dagoena” (69-70) Interpretazioa
-Interpretatu amets hau: opor lekua, eguraldi ona, hondartza: albornoz edo bainu-txabusina berde bat jantzirik, txintxeta batzuk hartu eta hoteleko horma batean dagoen gure ikasgelako kortxoan paper zuri bat iltzatzen duzu, zerbait idatzia duena baina ulertezin
c-Amesgaiztoak; niak eta zentsurak ez dute desira erreprimitua desplazamenduaren eta kondentsazioaren bidez mozorrotzea lortu eta bere horretan agertzen da ametsean, esaterako intzestua. Hamaika pauso
-Nerabearen angustia, ametsetan deabruaren mehatxua. Interpretazioa (280-1)
-Gurasoak bereizi, aitaren emazte berria, umea ondorioz eri: mitologiari lotutako begitazioak (315-16)
-Freudi kontatuz gero desira baten gauzatzea ez den amets bat, erantzuna: zigor-ametsa da, edo zure desira da niri arrazoia ukatzea
-Harakinaren emaztearen ametsaren interpretazioa
-Ametsetan egiten dugunaren erantzule etiko ote gara? Freuden ustez, ametsa barkagarri: oker zebilen erromatar enperadore hura, menpeko bat heriotzaz zigortu zuena honek amets egin baitzuen enperadorea hiltzen zuela. Benetakoa balitz ere menpekoaren desira kriminala, Freud dena den Platonekin ados: gizaki zintzoak ametsera mugatzen du perbertsoak bizitzan gauzatzen duena (316-7)
5-TERAPIA
-Egonezina kulturan. Gizarteak intzestua, kanibalismoa eta hilketa lako irrika sakonak zapaldu eta tabu bihurtzeak ezinbestez neurotizatzen du gizakia
-Gaixo askok ez du sendatu nahi. Erresistentzia. Eritasunaren onurak
-Normala eta patologikoaren artean muga aldakor zehaztugabea
-Praktika psikoanalitikoa: talking cure, arreta lausoa, asoziazio librea
-Transferentzia, kontratransferentzia, sendakuntza. Gurasoak, irakasleak, sendagileak. Transferentzia terapian edo ikasgelan=maitasuna bizitzan. Transferentziak bizitza dakar ikasgelako tragikomediara. Psikoanalisiak, jakintza eztabaidagarri baina zehatz bat transmititzeaz gain, prozesu pedagogikoan protagonistei gertatzen zaienaz ere badihardu, gainerako ikasgaiek ez bezala
-Transferentzia adibidea, aitaren aurkako jarrera irakaslearengana proiektatua: “ez dizut ezer sinesten, ez dizut gehiago berba egingo”. Kontratransferentzia: “egun on, Institututik deitzen dizut, zure alaba Maribelen aita naiz”. Isilunea. “Ba nire andreak ziurtatzen dit ni naizela Maribelen aita”. Ya san casau, ya san casau… Freuden deontologia: terapeutak urrun eta hotz behar du, pazientearen proiekzioen jokoetan ez jausi
-“A Dangerous Method”. Spielrein (transferentzia, omen dakienarenganako maitasunari esker sendatua); Jung (kontratransferentzia, zeraren eta superniaren arteko gatazkak bihotza arrakalatu, Spielreinenganako desiraren eta Freudek ezarritako terapiaren arau etikoen artekoak); Freud (Jungen supernia, inkontzienteki dizipulurik maiteenak bera abandonatzera behartzen ditu); Otto Gross (zera, Dionisos, ez atzera egin zure desiran, ez amore eman gizarte-hertsapenen aurrean)
-Inkontzientea kontziente egindakoan desagertzen da sintoma, gaixotasuna. Egia ote?
-Filosofia eta psikoanalisia, Epikuro eta Freud. Psikoanalisiak oinaze patologikoa baretu nahi du. Hala ere, badago patologia guztiak sendatuta ere iraun egiten duen oinaze bat, giza hilkortasunari lotua: maite duzun jendea derrigorrez hilko da. Horri filosofiak erantzuten dio
6-FREUDEN AURREAN
a) antinomia eta sintesi moderatua
1-Interpretazio razionalista, Leibniz-en eta Hegel-en ildotik; bizitza psikikoan nihil sine ratione, Eguneroko bizitzaren psikopatologia
2-Interpretazio amaigabea, Nietzscheren ildotik: ez dago oinarririk, jatorrizko gertaerarik, azken egiarik, guztia da interpretazioaren interpretazio: psikoanalistarik jakintsuenak ere bere inkontziente mugatutik interpretatzen du, eta bere interpretazioa ere interpretagarria da
3-Aurreko ikuspuntu biek, bakoitzak bere aldetik arrazoi. Zentzuzko konponbidea, Freudek berak adierazia: ez dago erabateko sendakuntzarik, ez dago analista orojakilerik, baina analista zintzo eta egoki batekin eginez gero terapia sufrimendua apaldu liteke, bizitza eramangarriago egin. Erabateko sendakuntza, osotoro lor ez daitekeen baina hurbiltzen ahalegintzea merezi duen helburu ideal erregulatzailea, Kanten zentzuan
b) zenbait kritika Freudi, gaur egungo psikoanalista gehienek onartuak:
-Ediporen unibertsaltasuna auzitan. Osaba, ugazaba
-Homosexualtasuna ez da perbertsio bat
-Andrea ez du zakilaren faltak definitzen
-Karl Popper: psikoanalisia ez da faltsifikagarria
-Psikoanalistek luzaroegi ukatu dute era histerikoan biologiaren eragina, ikuspuntu nazia zelakoan, eugenismora daramana; autismoa dela eta milaka eta milaka ama sentiarazi dituzte errudun, beren hoztasuna jo baitute umearen autismoaren eragiletzat; gaur egun bistakoa da genetikaren eragina autismoan eta hainbat psikositan
-Multzoa eta ugaritasuna bat eta bakarrera murrizteko grina: otso-taldea azkenik aitatxo
-Bizitza eta unibertsoa aita, ama eta haurtzaroko kontutxo gutxi-asko zozoetara mugatzekoa; benetako eldarnioak ez dira amatxo-aitatxo tankerakoak, baizik eta fisiko-historiko-geologiko-politikoak: nola moldatuko naiz nire tribuak basamortuan barrena gidatzeko? Nola moldatu ezustean bero-bero jarri den Siberiako estepan? Molekula bat naiz, Bing-Bangaz gerozko nire oroitzapenak zehaztu behar ditut
c) Freuden alde:
-Freud ez da feminista, baina gaur egun bada psikoanalista feminista ugari; eta emakumeen eta homosexualen eskubideak bermatuen dauden herrialdeetan ezarri da psikoanalisia; psikoanalisi gutxiago, zapalduago emakumea eta homosexuala
-Freudek eskaini die lehenbiziko aldiz hitza eta arreta arduratsua, eta jakintza-iturri bihurtu ditu, ordu arte isilarazi eta mutu egondakoak: umea, histerikoa, eroa, emakume baztertua…
-Freudek joera du bere ideiekiko desadostasuna interpretatzeko zure burua eta zure traumak eta desira sekretuak ezagutzeko erresistentzia inkontziente gisa. Hala ere, badira listilloak, batik bat silueta histerikodun zientzialatrak, xehero-xehero bete arren beren jokaeran Freuden diagnostikoa, psikoanalisiaz trufatzen jarraitzen dutenak, Elizako jendea Galileoz bezala
Gorkaren kaxoia
Egia baldin bada ipuinek, batik bat haurtzaroan maiz entzundakoek, giza gogoa moldatu eta garatze lanetan laguntzen dutela, orduan “Gorkaren kaxoia”ren hartzaileak garbi edukiko du pilatzea itogarria dela eta asmamena zaintzeko muntazko txoko bat eskaini behar zaiola deusezari.
Ipuinean kontatzen zaigu Ferminek armairua jostailuz mukuru beterik duela baina nahi duen guztia berehala lortzeak ez duela asetzen, umearen sormena itoa baitu jostailu mordo horrek.
Dirudienez, Ferminen antzeko arazo psikologikoak dituzte diru-parrasta irabazten dutenek lan egiteke; besteak beste, behiala sorturiko abesti batzuen arrakastaren ondorioz egunero ehunka mila euro irabazten dituztenek. Ezin inoiz erabat hustu. Era berean, sexu kontuetan ere arazo latza izaten da larrua behin eta berriro jo arren erabat hutsik sentitu ahal ez izatea, errekuperazioari eta berpizteari bide emateko, bizitzaren berezko erritmoari jarraiki. Inoiz hutsean gelditu ahal ez izatea da beti erdi hilik ibiltzea, pilak ahiturik, Ferminen jostailuak eta Fermin bera bezalaxe.
Ez da bat ere erraza jaso dugun guztia goitik behera garbitu eta ezereza erdiestea. Baina, ez badugu hutsa lagun, ezin benetan geuretik asmatu eta gustura jolastu. Informazioaren teoriak frogatua du muga batetik gorako erudizioak sormena itzaltzen duela.
Orduan Fermin, zerraldo-andana bilakatu zaizkion jostailu mehatxarietatik ihesi, bizilagunaren etxera doa, Gorkarekin olgetan. Gorkak badu kaxoi bat zeharo hutsik, eta Gorkaren kaxoiaren bidez Ferminek aurrerapauso eder bat egingo du heldutasunerantz, kristau gurutzatuek Jesukristoren hilobiaren bitartez lortutakoaren antzekoa. Hainbeste borroka eta heriotzaren ostean Jerusalemen hilobia irekitzera iritsi eta hutsik aurkitu zuten. Hegelen ustez, hilobiaren hustasunak argi erakutsi zien Jainkotasuna ez dagoela kanpoan, ez dela gorpu bat, gauzaki bat; aitzitik, ikusgaitza da, eta nork bere baitan darama. Gorkaren kaxoi hutsak, orobat, Fermini erakusten dio jolasaren muina ez direla jostailuak, trasteak, oso garestiak eta makina bat izanagatik ere, baizik eta irudimena, piztu ahal izateko hutsunea lagun behar duena; eta adiskideak.
Halatan, Gorkaren kaxoi hutsa suhiltzaileen auto bilakatuko da, piraten ontzi, Mari Errauskinen karroza, denda, kobazulo. Eta, jostailuen menpe zebilelarik bakarti eta zakarra zen Fermin ireki egingo zaio adiskidetasun maskulino zein femeninoari, Gorkaren arreba Ainara ere, neska izan arren, eta txikiagoa, jolasean onartuko baitute, adin horretan ohikoa ez bada ere.
Bizitzako jarduerarik serioena da jolasa; eta ezereza, berriz, jostailurik ederrena, edozein jolas ahalbidetzen baitu. Halaber, parkerik ederrena gure Institutu albokoaren tankerakoa izaten da: belarra baino ez.
Goizegi joan zitzaigun Joxan Ormazabalek euskaratu zuen Andreu Dòriaren ipuina. 1999an argitaratu zen, Sirena bilduman. Beharbada urte haietan Gorkaren kaxoia sarritan irakurri zietelako izango dira hain autonomo eta harrigarriak orain Batxilergoan dauden zenbait ikasleren adimenak eta izaerak.
Panero gogoan
Irungo tren-geltokian nengoen, 86a izango zen, Foucaulti buruzko Deleuzeren liburu gazteleratu berria irakurtzen ari bainintzen, en plan Mursego total. Panero alboan eseri eta esan zidan: “vamos a tomar algo”. Geltokiko tabernara bidean, behin eta berriro ziostan: “perdona por las voces”. Ulertu nuen beldur zela bere buruan entzuten zituen ahotsak kanpoan ere entzungo ote ziren. Mukuru zen taberna eta Panerok “¡vino para todos!“ garrasi egin zuen.
Gero esan zidan: “vamos a casa de mi madre, te la voy a presentar”. Pentsatu nuen: ze ondo, zerbait gertatzen ari da. Beterik zen ilargia. Bidean, eskua kolkotik sartu eta bularra ukitzen hasi zitzaidan. Bat-batean: “rayos, mi novia se acerca en tren”.
Geltokira itzuli ginen. Nasan, Panerok farola bati pixa egin zion, luze. Esan nion: “igual mejor que me vaya, querréis intimidad”. “Qué va, qué va, ahora vamos Maravillas, tú y todos donde mi madre, que me tiene hasta el moño”.
Madrildik zetorren trena. Maravillas eta bere familia osoa zekarren. Berlangaren filmetako familia horietako bat zirudien. Pilo bat ziren. Egundoko iskanbila sortu zuten. Maravillasen amari takoi fineko zapata bat tren barruan gelditu zitzaion eta Hendaiarantz abiatua zen trena geldiarazi behar izan zuten. Maravillas delakoak ez zirudien bete-betea. Leopoldok Maravillasi besoa bizkarretik pasa eta gainerakoak inguruan zituztela oinez abiatu ziren.
Niri ezikusia egin zidan erabat eta etxera joan nintzen.
Gero, 89-90ean, Bergaran niharduela lanean, Panerori Santa Agedatik irten eta inguruko herrietan hitzaldiak emateko baimena ematen zioten. Bitxia zen iraupena: Ducados pakete bat ireki, zigarreta piztu, hori eta gainerako 19ak segidan erre eta azkena itzaltzeaz batera amaitzen zen hitzaldia.
Ikaragarri erretzen zuen, Bermeoko psikiatrikoko eri ia guztiek bezalaxe, eta ezohikoa zuen sua lortzeko modua. Normalean ez zeraman. Eta oroitzen naiz Irunen, Bakailao ibilbideko azken tabernan, fosforeszentzia urdin ilunak zituena, Panero aurrez aurre zenuen, zure supiztekoa barra gainean, bistan, edo pospoloak, eta hala ere poetak tabernako beste muturrera joan behar izaten zuen su bila, beste edonori eskatu behar izaten zion.
Panerok eroetxeen etsaien obrak maite zituen: Artaud, Foucault; baita Freud eta Lacan ere; eta, poeten artean, Edgar Allan Poe, Baudelaire eta Mallarmé. Autore horien hitzez hitzezko aipamen ugari egiten zuen, batzuetan oso luzeak, eta orduan are zailagoa zen ulertzea zer arraio zioen.
89-90 ikasturte hartan maiz itzultzen ginen etxera elkarrekin aste burua pasatzera: Panerok Arrasaten hartzen zuen autobusa eta nik Bergaran; gero, Topoz joaten ginen Donostiatik Iruneraino, zenbait euskaldunek Kaka Karrika deitzen genion hartan bizi baitzitzaion ama, Felicidad. Erdaldunek zerabiltzaten karrikaren izenak ez ziren hain politak: Calle dela Mierda deitzen zioten, edo La Merde.
Panerok arazo patologikoak zituen garai hartan “Pika” deitzen zitzaion Topoko txartel-zulatzailearen autoritatearekin. Beti zeraman arren legezko txartela komedia itzelak asmatzen zituen Pikarengandik ezkutatzeko. Ez zen gizon alaia baina zapatu haietan pozik ibiltzen zen, psikiatrikotik mundura atera berria zelako agian. Topoko bidaiari batek zeraman erosketa-poltsaren alboan etzan zen behin, horrela pikarengandik ezkutatzen zelakoan. Beste batean, zutik zihoan agure bati itsatsi zitzaion, goitik behera eta estu-estu, eta gizona izutu egin zen, eta Panero gehiago.
Behin batean, nire andrea ere, Arrate, autobusean etorri zen, eta Panerok xuxurlatu zion: “ohartu naiz espia sobietarra zarela, baina lasai, ni ere rolloan sartuta nago”.
Batzuetan Santa Agedako bi lagunekin zetorren. Panero zuten buruzagi. Miretsi egiten zuten. Panerok karpeta urdin batean idazmakinaz idatzitako poemak zekartzan eta erakutsi egiten zizkigun. Bere lagunetako batek esan zidan: “fíjate cómo escribe, tiene una letra perfecta”.
Behin batean Lagun liburudendara joan ginen guztiok literatur aldizkari bat erostera, ale bat Panerori eskaini baitzion. Poetaren argazki handi bat zuen azalean. Paneroren lagunetako batek El nombre de la rosa ostu zuen.
Behartu egiten ninduen jakinaraztera non eros zezakeen Irunen haxixik on eta merkeena, ahal izanez gero orduan “costo culero” deitzen zitzaiona, ez dakit orain. Panerok biziki maite zuen muga ipurdian igarotako haxixaren bouqueta.
Aspalditik zituen harreman telepatikoak Juan Carlos erregearekin. Santa Agedako ziegan kakalardo itxuraz agertzen omen zitzaion. Juan Carlosek Leopoldo hiltzea zuen obsesio nagusi.
ETA ere bere atzetik zebilen eta komandoak infiltratzen zituen Santa Agedako sukaldarien artean, bere janaria pozoitzea xede.
Edonola ere, ETA errespetagarriagoa zitzaion Espainia baino. Jolas bat asmatu zuen, la caza del españolito. Artez jolasteko auto bat, Marca egunkaria eta errifle bat behar dituzu. Jolasa: autoz zoazela, semaforo batean gelditu, leihatila jaitsi eta Marca egunkaria atera eta astindu behar duzu. Orduan españolito mordoa hurbilduko zaizu. Erriflea hartu eta tiro.
Urte haietan Poemas del manicomio de Mondragón argitaratu zuen, Hiperiónen. Panerok poemak bildu egin zituen, antologo lanera mugatu zen. Horietako batzuk iltzatuta gelditu zaizkit bihotzean, hunkigarriagoak dira indarrean dabilen poesia sasisolemnea baino:
Hau Sebastian Irigoienena duzu:
Yo leí la revista
Y voy en coche por la autopista.
Jacinto Borearen ekarpenak, txiste bat eta igarkizun bat:
Txistea:
Van dos amigos caminando y dice uno a otro: ¿De qué ha muerto tu padre?
Le contesta: De fiebre amarilla.
Responde el primero: ¡Bonito color!
Igarkizuna:
Un nombre de hombre que no tenga letra de Carlos.
Solución: Quintín.
Behin batean, Kaka Karrikako taberna urdinean, Panerori entzun nion Unai San Martini esaten: “Para Einstein la luz es el límite del tiempo”.
Lou eta Friedrich
Nietzschek eta Lou von Salomék, lehenbiziko topaketa baino lehen, bazuten elkarren berri. Lou neska argia zen, azkarra eta ederra, elektrikoa, musikala. Mugitu ere oso azkar mugitzen zen eta aldi berean harmoniaz, saltotxoka eta erdi dantzan. Mamitsuak zituen ezpainak. Edonola ere, gizonezko irakasle, idazle eta filosofoak burua galarazi arte liluratzen zituena zen bere arreta-gaitasuna, ulermen ikaragarri bizkorra, entzuten zienean jartzen zuen aurpegia, begirada. Apur bat miopea zen. Lou begira zutenean gizon horien barrualdea jartzen zen Duke bezala Ifis ikusten duelarik.
17 urte bete baino lehen goitik behera zuen barneratua Spinozaren obra.
San Petesburgo sorterrian irakasle aleman bat jarri zioten, Von Salomék Filosofia, Teologia, Erlijioa eta Literatura frantses eta alemana ikasi nahi baitzituen. Hendrik Gillot artzainak, eskolak ematen hasi eta segituan seko maitemindu, emazteari dibortzioa galdegin eta Louri berekin ezkontzeko eskatu zion. Neskak, jakina, muzina, nahiz eta berak ere irakaslearengana bizialdi osoan itzaliko ez zitzaion txinparta bat ere sentitu.
Arras estua zuen amarekin lotura. San Petesburgotik Zurichera joan ziren, ikasketengatik eta osasun bila. Louren irakasle Biedermann teologoak amari idatzi zion: “Alaba aparta duzu: ume-izaera garbi eta osoa du, aratza, eta, aldi berean, buru argitasun bat eta borondate eta independentzia bat ez dagozkionak ez ume bati baina ezta heldu bati ere. Diamante bat da.”
Ikasketen tentsioaren ondorioz edo, Lou biriketatik gaixotu eta ama-alabek Erromara hartu zuten. Maisu batek aurkezpen-gutun bat idatzi zien Malwida von Meysenburg feminismoaren aitzindariarentzat.
Nietzschek ordurako bazuen obra potolo samar bat; ez zen ezaguna, baina Von Meysenburgen lagun-artean bazuen nolabaiteko ospea. Nietzscheri aipatua zioten gutunetan Von Salomé zoragarri hura, eta harengan sarritan pentsatzeari ekin zion, erdi emazte erdi idazkari bilakarazteko asmoz. Erromara bidean bizi-bizi zirakien Friedrichen ilusioak.
San Pedro Elizan topo egin zuten lehenbizikoz, Vatikanon. Hango kapera batean lan egiteko ohitura zuen Paul Rée Nietzscheren lagunak, zeinak Nietzsche iritsi aurreko egunetan txango luzeak eginak baitzituen Lourekin batera Hiri Santuko aurrietan barrena.
Nietzsche Elizan sartu eta Lou ikusi zuenean, ziurrenik aldez aurretik prestatua zekarren esaldi hauxe bota zion: “Zein izarretatik erori gara biok hona, bata bestearentzat?” Nietzsche baino askoz ere praktikoagoa, errealistagoa eta umoretsuagoa zen Louk zera erantzun zion: “Ni Zurichetik nator.” Hasietatik beretik erdietsi zuen Louk edozein zama ponposo-sentimental arintzea.
Barrez lehertu ziren biak.
Von Salomé, Nietzsche eta Réek elkarrekin bizitzeko planak egin zituzten, etxe bat hartu eta idazle eta pentsalari komunitate bat osatu, idatzitakoa elkarri irakurri eta kritikatu eta hobetzeko.
Baina ezustean Nietzschek, Réeren bitartez, berekin ezkontzeko eskatu zion Louri. Ordurako Rée ere errusiarraz maiteminduta zegoen. Von Salomék biei ezetz. Hala ere, ez zuen hirukote gisa elkarrekin bizitzeko aukera baztertu nahi izan, adiskidetasunari eutsi nahi zion bederen.
Geroztik, egunak joan egunak etorri, Nietzschek eta Von Salomék orduak eta orduak igaro zituzten hizketan, elkarri egunero hamar email mamitsu idatziko balizkiokete bezala. Nietzscherentzat, eguneko unerik inportanteena zen Lourekiko solasaldia. Sentitu zuen ordu arte inork ez ziola errusiarrak bezain ederki aditu. Ez zuen ahaleginik bat ere behar bere hitzak eta gogoa Louren adimenari egokitzeko, aise zihoan eta alai bien arteko komunikazioa. Von Saloméri, berriz, txit interesgarria iruditzen zitzaion Nietzscheren mintzoa, filosofikoki konplexu, sakon eta ederra, ausarta. Proustek dio benetan inteligentea denak ez diola beldurrik benetan inteligentea den beste baten aurrean lantzean behin iruzkin tentel eta ganorabakoak egiteari, eta Lou eta Friedrich ez zituen estresatzen bestearen aurrean bereziki buruargi agertu beharrak.
Behin batean, aintzira baten ondoan Rée Louren amarekin ur-ertzean josten zegoen bitartean, Nietzsche eta neska txalupara igo eta luzaro galdu ziren. Dirudienez, musu-festa ederra izan zuten, gutxienez. Amari alabaren portaera ez zitzaion ez egokia ez txukuna iruditu. Gerora, Louk ziurtatu zuen ez zela gertatutako ezertaz oroitzen.
Edozein gisaz, Nietzschek bigarren aldiz eskatu zion berekin ezkontzeko, eta neskak ostera ere ezetz. Nietzschek sentitu zuen Louk aditzera ematen ziola hainbat erakartzen zuela pentsalari gisa nola nazkatzen gizon moduan. Nietzscherengandik afektua erretiratzeko orduan erabakigarri izan zitzaion beren solasaldiak erabil zitzan Rée gutxietsiz berarengandik aldentzen ahalegintzeko. Adimena, ahotsa eta itxuraz gain, Louren sentimenduak ere biziki delikatuak eta dotoreak ziren. Nabarmena zen Réeren eta Nietzscheren arteko eztabaida eta haserrealdi filosofikoen azpian (oihartzunak, Moralaren Genealogia-ren hitzaurrean) Louren amodioaz eta begiruneaz jabetzeko borroka zegoela; errusiarra gero eta aspertuago zegoen.
Bestalde, Nietzscheren arreba Elisabethen jelosia tartean sartu zen. Von Salomék eta Elisabethek Parsifalen estreinaldian ezagutu zuten elkar, eta hasieratik gaizki. Louren xarmak Wagner bera ere erakarri zuen. Elisabeth nebaren konfidente, zaindari, erizain eta auskalo zer gehiago zen, eta ezin zuen eraman judu sarkin haren erruz neba txolinduta ikustea. Gerora nazi peto eta Hitler-en adiskide izango zenak ahaleginak eta bi egin zituen Nietzsche neskarengandik bereizten, eta lortu egin zuen. Dena kakaztu zen.
Nietzschek Lourekikoak egin eta beste depresio batean jausi zen. Nietzsche zonbi: begirada galdua, harean idazten du, negarrez. Behin eta berriro entzuten du If You See Her, Say Hello. Von Salomék idatzia utzi duenez, “maitasun harreman guztiak dira tragikoak. Maitasun konpartitua okiduraz hiltzen da, eta ez konpartitua gosez”.
Dena den, harremana amaitu ostean ere, Nietzschek ez zion planak egiteari utzi, Von Salomérekin eta Réerekin batera lan egiten jarraitzeko, Epikuroren lorategia berritzeko, Nizan, Napolin…
Ez ziren inoiz gauzatuko. Paul Réek bere burua amildegi batetik behera bota zuen.
Adin-alde ez behar bezain zabalak egin zuen apika Nietzscheren eta Von Saloméren harremanaren irautearen aurka: Nietzschek 37 eta Louk 21. Ez zen aski. Izan balitz 53 eta 18 nekezago bururatuko zitzaiokeen Nietzscheri bikote biologiko bat eratzeko aukera, ez baitzen Woody Allen (37 urte ateratzen dizkio oraingo bikotekide Soon-Yi Previni).
Lou von Salomé Carl Friedrich Andreas hizkuntzalariarekin ezkondu zen. Andreas doktorea ere zeharo maiteminduta zeukan eta iradoki zion ez baziren ezkontzen bere burua hilko zuela. Orduan neskak onartu egin zuen, baina baldintza gisa ezarririk ez zutela sexu harremanik izango. Hendrik Gillot, lehenbiziko irakasle enamoratu hura, artzain ere bazena, ezkontza ospatzera behartu zuen. Ezkontzak 1930ean Andreas hil zen arte iraun zuen. Irekia izan zen, Von Salomék hainbat harreman izan zituen beste gizon eta emakumeekin. Esamesak eta txutxumutxuak bost zitzaizkion; feminista lasaia zer ordurako.
Besteak beste, Rainer Maria Rilke ere Louz maitemindu zen. Hau baino hamabost urte gazteagoa, Europako poetarik garrantzitsuena izatera helduko zen. Hiru urtez amorante sutsu izan ondoren, amodioa adiskidetasun bilakatu eta Von Salomék Rilkeren musa izaten jarraitu zuen, eta elkarri idazteari eutsi zioten harik eta Rilke hil zen arte.
Freuden bizitzan ere eragin indartsua izan zuen Lou von Salomék. “Psikoanalisiaren poeta” deitu zion errusiarrari. Freuden dizipulu kuttun Victor Tausken amorante ere izan zen, eta Freuden alaba Annaren lagun-min. Freudek Louren ezohiko apaltasuna eta diskrezioa laudatzen ditu: ez da inoiz bere obra propioaz mintzo.
Eransten du haatik, eta Freudek hau idaztea izugarria da, Von Salomé psikoanalisira hurbiltzeak bermatzen duela teoria psikoanalitikoen egia.
Dena den, errusiarra beti aipatzen da gizonen maitasun-piztaile eta liluratzaile gisa, ematen du Nietzscheren, Rilkeren eta Freuden pasioa eta miresmena bereganatu zuelako dela batik bat garrantzitsua. Ordea, berak ere obra zabal eta indartsu bat utzi zigun, oroz lehen saiakerak eta nobelak. Nik ez dut irakurri “Nietzsche bere obretan”, “Jesus judua” eta “Anal und Sexual” baino, aski edonola ere errusiarraren zolitasun, orijinaltasun eta graziari antzemateko.
Nietzschek Louren begirada eta arreta harrapatu eta bereganatu nahi izan zituen. Bere burua maisu handitzat zuen, eta naturaltzat horrenbestez errusiarrak bere adimena eta gogoa maisuari esklusiban eskaintzea. Desberdinak ziren ordea Louren joerak: mugikorragoak, zabalagoak. Nietzscheren filosofia pluralista eta erlatibista da, eta guztiaren etengabeko bilakatzea aldarrikatzen du. Baina Lou geldiarazi nahi izan zuen, finkatu. Eta Lou pentsaeran ez ezik jokabidean ere pluralista eta erlatibista zenez, Nietzsche antzarrak ferratzera bidali eta bizitzaren ugaritasun asmatzaile arraroari eman zitzaion. Anitz maisu miretsiko zituen Nietzsche ahaztu ondoren ere, eta, biografia zoragarriaz gain, irakurle askoren miresmena pizteko moduko obra bat ondu zigun.
Thoreau, 5
4-KONBERTSIO POLITIKOA
- -Bere buruari iritziz aldatzeko eskubidea ematen dio; askatasunak zure atzoko usteen menpean ez bizitzea eskatzen du
- -Anthony Burns eta John Brownen aferek bultzatzen dute konbertsiora
- -Gobernuak esklabo iheslariak salatzera behartzen duen lege bat aldarrikatu zuen
- -Thoreauk dioenez, hori Estatuaren gerra-aldarrikapen bat da beraren aurka (aurretik iheslariak lagunduak zituen, bere etxean aboliziozaleen batzarrak eginak zituen…)
- -Estatuaren erabaki horrek eragozten dio naturaren ikuskizunaz gozatzea, ibilaldiez, hausnarketaz…
- -“Walden” etikari zaiona zaio “Desobedientzia zibilaz” politikari
5- THOREAUREN PENTSAMENDU POLITIKOA: DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ
- -1849, oso laburra, filosofia politikoko beste maisulan batzuk bezala (“Alderdi Komunistaren Manifestua”, “Printzea”, “Borondatezko morrontzaren diskurtsoa”)
- -Politikari ekingo dio gizabanako gisa galdu duen lasaitasuna berreskuratzeko asmoz
- 1-Gobernurik onena, gutxien gobernatzen duena da; perfektuena, bat ere gobernatuko ez lukeena litzateke
- 2-Gobernuek agintea ezartzen dute ez legitimoak direlako, baizik indarraren jabe direlako
- 3-Legearenganako begirunea, kontzientziak agintzen digunaren ondoren dator; aurrena gizaki gara, soilik hurrena hiritar
- 4-Bidegabekeriaren eta injustiziaren laguntzaile bilakatzen zara
- -ez badituzu salatzen
- -ez baduzu haiek abolitzeko borrokatzen
- -ez badituzu eragozten
- Kasu hauetan, bidegabekeria egin duena bezain errudun zara
- 5-Estatuak etsaitzat du obeditu aurretik bere kabuz zalantzatzen eta hausnartzen duen edonor
- 6-Ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat onartzeko
- -Ondo dago eskatzea esklabotza amai dadin
- -Are hobeki, intsumisioa; esaterako, zergak ez ordaintzea
- 7-Lege bidegabeak ez dira bete behar
- -Gobernu bidegabe baten aurkako kontrabotererik eragingarriena, gizabanakoen ekintza da
- -Gutxiengoa garaiezina da, bidegabekeria eragoztera benetan deliberatzen delarik
- -Lan guztia ezin duzu zeuk bakarrik egin, baina zerbait egin beharko zenuke
- -Estatuak ezin ditu desobedientzialari guztiak espetxeratu, makurtu beharko du
- -Estatuak atzera egin eta borroka uzten duenean, iraultza egina dago, iraultza baketsua
Para el examen sobre El árbol de la ciencia
Hurtado, proyección de Baroja, es schopenhaueriano hasta la médula: la vida es un péndulo entre el deseo inquieto y el aburrimiento. Cuando no tenemos lo que queremos lo buscamos con angustia; y, una vez conseguido, nos hastía y nos inventamos nuevos objetos de deseo. No en vano se titula “Aburrimiento” el capítulo en que Hurtado se retira del ajetreo de la vida a Alcolea en busca de paz.
El deseo humano es la objetivación de lo que Schopenhauer llama Voluntad: un querer ciego, causalidad sin causa y finalidad sin fin, que ante todo quiere durar, permanecer. Para Schopenhauer, dicho Querer es la esencia del universo. Es único, y se manifiesta tanto en mi voluntad de encender la televisíón como en el crecimiento impersonal de una orquídea o las modificaciones de las nubes. La conciencia humana es la punta ridícula de un iceberg escondido e inconsciente.
La individualidad, el yo, es una desgracia; hay que abolirlo. Ya no se trata, como para Descartes, de disolver las ilusiones del sujeto para acceder a la verdad; según Schop., por el contrario, el sujeto mismo es precisamente la ilusión que debemos disolver.
Frente a Spinoza, para Schopenhauer y para Baroja la ciencia aumenta el dolor: cuanto más conocemos más conscientes somos del absurdo fondo de todo lo que hay. El árbol del conocimiento y el de la vida no son compatibles. De ahí el título de la novela.
El que Baroja expresara en sus novelas estas ideas de Schopenhauer propició su gran popularidad entre los lectores españoles, totalmente desencantados con su situación socio-política.
En el capítulo que transcurre en la azotea de Epicuro las referencias a la filosofía no son únicamente las explícitas.
La costumbre de Iturrioz de observar las maniobras de una araña la comparte con Spinoza, cosa que Baroja sabía.
(Zergatik gelditzen Iturrioz armiarmei begira? Eulia agresiboki jaten dutelako? Zerbait esaten diote armiarmek? Humanitatea gogorarazten diote?
Baina hori ez dator bat Iturriozen filosofiarekin, ezta?
Ezta Spinozarenarekin ere, lehen begiratuan. Bai ordea Deleuzeren iritziz.
Zer adierazten dute armiarmek?
Eta zein da Iturriozen eta Hurtadoren filosofien arteko desberdintasun nagusia?)
Por si acaso: a veces se contrapone la mayor alegría de vivir de los pragmatistas ingleses y de Iturrioz al profundo pesimismo de Hurtado y Schopenhauer.
Ahora bien, del Leviathán de Hobbes, primer libro citado por Iturrioz, proviene la frase homo homini lupus, el hombre es un lobo para el hombre; también su concepción del hombre como malo por naturaleza (frente a Rousseau) y del estado natural de los humanos como guerra permanente, de lo cual proviene la necesidad del Leviathán (el Estado; el Leviathán era un monstruo marino a veces identificado con Satanás, que Hobbes utilizó como metáfora del Estado). En resumen, para Hobbes los hombres no podemos vivir juntos sin una buena dosis de policía y castigo. El miedo es el acicate principal de la filosofía política de Hobbes.
Es decir, tampoco las concepciones de Iturrioz son la alegría del huerto.
El árbol de la ciencia es la novela más autobiográfica de Baroja, Hurtado es Baroja, y Baroja, sin duda, ha asimilado a Kant a través de Schopenhauer. Schopenhauer interpretó a Kant de un modo peculiar, y Baroja tergiversa a Kant exactamente donde es tergiversado por Schopenhauer.
Es verdad que Baroja se compró la Crítica de la Razón Pura, pero lo que leyó de verdad fue Parerga y Paralipomena y El mundo como voluntad y representación.
Hizo bien, porque Schop. escribe estupendamente, no abusa de la jerga filosófica y es tan profundo como comprensible; Kant en cambio es profundo, por supuesto, pero de mucho meandro inútil y cargante.
Baroja y Schopenhauer comparten también una profunda misantropía.
Para Baroja, el mayor número de amigos marca el grado máximo en el dinamómetro de la estupidez.
Nosotros insultamos a otros humanos llamándoles "perro", "txakur"; como dijo Rociíto en la tele, “ése es peor que un perro judío”. Schop. insultaba a su perro llamándole "hombre".
Schopenhauer le dejó toda su herencia a su caniche, "Atma"
Insultaba con mucha gracia: decía: "en África tienen monos; en Europa tenemos franceses".
Thoreau, 4
1-LOTURA BARIK BIZI, ETA LIBRE
· -Thoreau libertario bat izan zen. Libertarioa: “Askatasun indibiduala mugatzerik inolaz ere onartzen ez duena, ez gizarte kontuetan, ez politikan.”
· -Zure buruarekin: bakardadea atsegin
· -Besteekin: distantzia egokia, trikuarena
· -Munduarekin: indiferentzia; “Mundua suntsitzear balitz ere, ez nuke hori ikusi ahal izateko kale-kantoira hurbiltzeko lanik hartuko”.
· -Pairagaitz zaio otzantasuna, domestikotasuna, bai abereengan eta bai gizakiengan
· -Piztia basatiak basati behar du
· -Barregarria bezain negargarria da otsoa etxe-abere bilakaraztea
2-BIZIMODU SINPLEA
· -Ez lanik, ez sendirik, ez aberririk
· -Ez inoren ez ezeren menpeko
· -Inori azalpenik eman behar ez
· -Joan, etorri, gelditu, nahi izatean
· -Dagokizun unean bizi; zure denboraren erabileraren jabe izan
· -Zure bizimodua asmatu
· -Harremanak, soilik nahi duzunarekin
· -Nahi izatean, harremana eten
· -Zure naturari entzun, zure joerak bete
· -Zure baitako bizi indarrak nahi duena onartu
· -Ametsak bizi, bizitza amestu
· -Inori ez obeditu, inor ez gidatu
· -Zure bizitza arte-lan bilakarazi
3-FILANTROPIA GORROTO
· -Thoreauk ez du hurkoa maitatzeko agindu kristaua maite
· -Ongintzak eta errukiak injustizia iraunarazten dute: erremusinak dakar txiroa laguntzara ohitzea
· -Ezabatu beharreko sistema iraunarazten du errukiak
· -Thoreauk iraultza espirituala laudatzen du, indibiduala: ez gara gizateria salbatzera etorri, baizik bizimodu filosofiko bat asmatzera
Thoreau, 3
1. GIZARTE INDUSTRIALAREN ETA MODERNITATEAREN KRITIKA
· Harvarden, Unibertsitatean, 20 urte zituela, “Garai modernoetako espiritu komertziala eta bere eragina nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gain” idatzi zuen, eta bere obra eta bizimodu osoaren ernamuina dugu bertan
· Modernitatearen kritika: Thoreauk maite ez dituen teknikarien, ingeniarien, bankarien eta merkatarien garaia dugu hau
· Ez ditu hiriak gogoko, ez dirua, ez salerosketa, ez industria
· Nahiago du landa, basoa, buruaskitasun naturala
· Ez du gustuko kontsumoaren araberako ekoizpena
· Filosofia “bizimodu-ekonomiarekin” identifikatzen du
· Thoreau nolabait ekologista teknofobo bat da, ez du uste industria-iraultzak zoriontsuago egingo gaituenik; edonola ere, berak ez du iraultza orokorrik bilatzen, baizik gizabanako zehatzen erreforma moral eta espirituala; ez du sinesten gizabanako partikularrengan baino
2. BIZIMODU FILOSOFIKOA
· “Filosofia irakasle franko dugu gurean, baina filosofo bakar bat ere ez.”
· Filosofo izatea ez da gogoeta zail eta sotilak adieraztea
· Ezta filosofia-eskolak sortzea ere
· Baizik jakinduria maitatzea, honen araberako bizimodu sinple eta independentea mamituz; bizitzak dakartzan arazoetatik batzuk konponbidean jartzea, ez soilik teorian, baizik praktikan
· Bizitza pentsatu eta pentsamendua bizi
3. BIZIMODU XIXTRINAREN AURKA
· “Bistan da zuetako askok bizitza erdipurdiko eta tentelak bizi dituzuela”
· Gizaki gehienak, onartutako etsipenean bizi dira. Lasaitasun deitzen dena erabateko desesperazioa da.
· Zer da bizimodu xixtrina?
· Balio faltsuen bila dabilenarena: dirua, ohoreak, agintea, jabetza, ospea
· Edota kontsumo-gizarteak dakartzan bizio berrien bila: nahia eta apeta, erosi, poseditu, kontsumitu, ordeztu, ostera ere nahia eta apeta…
· Bizimodu xixtrina besteekiko harremanetan: itxura hutsera eta axalkeriara mugatutako harremana; hirian, goiko kaleetako harreman hutsalak zapatu gauetan, hitzontzikeria eta mozkor tristea…
· Bizimodu xixtrina oro har: bere baitan bildua bizi ez denaren bizimodua
· Estatua, gizartea eta politika: kontrako eztarrian trabatu eta goitika eginarazten digun arandoia
4. BOTIKA EUPEPTIKOA
“EU”: ona, ongia (Eulogio, Eufrasio, Eudaimonismoa, Euforia, Eufonia, Eukaristia)
· Lehen araua: bizitze hutsak dakarren atseginaz gozatzen ikasi
· Zure burua zoriondu, egunsenti bakoitzaren distira berriagatik
· Bigarren araua: ezetzaren eta ilunaren etengabeko lanari aurre egin, zorion eta gozamen nahi sendo baten bidez
· Zoriona eraiki egiten baita, ez zaigu berez etortzen
· Hirugarren araua: zure burua erdigunean kokatu
· Gure gizarteotan, ez gara gure buruaren jabe
· Bizitza galdu egiten dugu, bizimodua atera nahian gabiltzalarik
· Makina bilakarazten gaituzte
· Benetako bizitza etorkizunerako uzten dugu (lana izatean, jubilatzean…)
· Konponbideak:
· Nork bere burua asmatu eta eraiki
· Bizimodu osasuntsu, neurritsu eta soila
· Erromatarren “otium”a berpiztu, aisialdia: zure buruaren jabe, beti eta nonahi
· Laugarren araua: zoritxarra atsegin bilakarazi; negatiboan positiboa bilatu
5. BOST GOGO-JARDUN, TXARRA ON GISA IKUSTEKO
· Espetxealdia, mundua begi berriekin ikusteko aukera
· Istripuzko sutea, suzko paisaia bikain batez gozatzeko aukera
· Haratustela, sarraskia, bizitzaren garaipen gisa
· Euritea, naturarentzat bedeinkazio
· Agonia, hilzoria, bizitzako une trinkoak bizitzeko aukera: hiltzera doala, Thoreauk uko egingo die analgesikoei
· Hilzoriari dagozkion uneak sakonki bizi nahi ditu, agoniaren sentsazioez gozatu; sentsazio horiek bizitzari baitagozkio; eta horrela hilzoria eta agonia bigarren mailan gelditzen dira
· Une bakoitza sakonki bizi: ez esan “hil behar dut”, etorkizunari baitagokio eta ez dugu zertan etorkizunaz beldurtu
· Baizik “bizirik nago”: horrek orainaldi bat oparitzen baitizu, gozatu beharrekoa
· Bizitza jai handi bat da, maitagarri bilakarazi dezakeguna
Thoreau, 2
-Mito bi: Walden edo bizimodu basatia eta espetxea edo desobedientzia zibila
-Amonaren lorategian Merrimack ibaira doan erreka bat abiatzen da
-Merrimack ibaiak inguruko aintzirak elikatzen ditu
1. AINTZIRA
· 1845: Emersonen lur eremu batean txabola bat eraikitzen hasten da, Walden aintziraren ertzean
· Walden: leku mitikoa: haurtzaroko bidaia; amonaren erreka; hildako anaiarekin eginiko kanoa-txangoen ibaiak
· Hondorik gabe irudikatzen du, ur sarrera eta irteera barik
· Kolore mugagabeen aldaketak
· Bekatuak garbitzeko ura du Waldenek
· Egunero bainatzen da. Izoztuta badago, izotzaren gainean etzanda
· Aintziraren maila igotze eta jaisteen berri jasoko du Egunkarian, animalia baten arnasa balitz bezala
2. TXABOLA: EKOLOGIAREN ASMATZEA
· 3 x 4,5: 13 m
· Altzariak, tximinia, baratzea
· Bertan 1845eko uztailaren 4tik (AEBen Independentzia eguna) 1847ra arte biziko da, 26 hilabete
· Bi egunean behin Concordera joango da
· Filosofo transzendentalisten bileretara joango da
· Amatxok prestaturiko jatekoak eramango ditu
· Bidaiariak hartuko ditu, nekazariak, egurgileak, filosofoak, esklabo iheslariak…
· Hiru aulki baino ez
3. ESPETXEA: JOKABIDE LIBERTARIOAREN ASMATZEA
· Espetxean, gau bakar bat
· 1846an, bere zapatagilearengana doala, poliziak geldiarazi eta espetxeratuko du
· Uko egin baitio esklabismoari eusteko erabiltzen den bere zergen zatia ordaintzeari
· Eta Mexikoren aurkako gerrari eustekoari
· Hiritar zintzoa izan nahi du, bizilagun ona, bideen gaineko zergak ordaindu…
· Espetxeko zaindaria ezaguna du: Thoreauren fidantza ordaindu nahi du; honek ez du onartzen
· Espetxeratze horrek “Desobedientzia zibilaz” liburua ekarriko du, 1849an
· Zerga ezezagun batek ordaintze du (izekok?)
· Biharamunean askatuko dute
· Bere zapataren bila doa eta gero ahabiak hartzera
· Belarrak biltzen ditu, txapelapean eramaten ditu, mikroskopioz aztertu
· Lanbide txikiekin bizi da: etxeak pintatu, lorategiak zaindu, lurra neurtu, aitari lagundu
4. BERE BURUARENTZAKO ASKATASUNA SORTU
· Libre izateko antolatuko du bizimodua
· Lan finkorik ez
· Kontsumoa, funtsezkora mugatuko du
· Guztian ezabatuko du alferrikakoa
· Aszesi existentziala
· Ez emazte, ez ume, ez sendirik
· Ez lagun inbaditzailerik
· Loturarik ez
5. THOREAUREN BIZITZAN, HAUSTURA
· Anthony Burns-en arazoa
· Esklabo iheslari bat da, Bostonen atxilotua
· Abolizionistek bere fidantza ordaintzen dute
· Hala ere, espetxean atxikitzen dute; manifestazioa; polizia bat, hilda
· Estatuak lege bat aldarrikatuko du: esklabo iheslariak salatzera behartuko du
· Thoreau abolizionisten alde engaiatuko da
· Aurreko bizimodu filosofikoa, interesik eta baliorik gabekoa irudituko zaio
· John Brownen afera: kapitain txuri abolizionista, dozena bat militanterekin batera komando bat osatuko du
· Brownek hitzaldi bat eman zuen Concorden 1857an; Emerson eta Thoreau aretoan zeuden
· Brown Virginian armategi batez jabetuko da
· Harrapatu egingo dute, espetxeratu, urkatu
· 1859an “John Brownen aldeko defentsa” argitaratuko du, eta toki publiko batean ozenki irakurri
· “John Brownen martiritza” idatziko du
· Bere liburuen argitalpena prestatuko du
· Heriotzaren zain, tuberkulosiak jota
· Uko egingo die analgesikoei: une guztiak sakonki bizi nahi ditu, azkenekoak barne
· 1862ko maiatzaren 6an hil zen