Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain

Panero gogoan

Markos Zapiain 2014/03/09 11:35

Irungo tren-geltokian nengoen, 86a izango zen, Foucaulti buruzko Deleuzeren liburu gazteleratu berria irakurtzen ari bainintzen, en plan Mursego total. Panero alboan eseri eta esan zidan: “vamos a tomar algo”. Geltokiko tabernara bidean, behin eta berriro ziostan: “perdona por las voces”. Ulertu nuen beldur zela bere buruan entzuten zituen ahotsak kanpoan ere entzungo ote ziren. Mukuru zen taberna eta Panerok “¡vino para todos!“ garrasi egin zuen.

Gero esan zidan: “vamos a casa de mi madre, te la voy a presentar”. Pentsatu nuen: ze ondo, zerbait gertatzen ari da. Beterik zen ilargia. Bidean, eskua kolkotik sartu eta bularra ukitzen hasi zitzaidan. Bat-batean: “rayos, mi novia se acerca en tren”.

Geltokira itzuli ginen. Nasan, Panerok farola bati pixa egin zion, luze. Esan nion: “igual mejor que me vaya, querréis intimidad”. “Qué va, qué va, ahora vamos Maravillas, tú y todos donde mi madre, que me tiene hasta el moño”.

Madrildik zetorren trena. Maravillas eta bere familia osoa zekarren. Berlangaren filmetako familia horietako bat zirudien. Pilo bat ziren. Egundoko iskanbila sortu zuten. Maravillasen amari takoi fineko zapata bat tren barruan gelditu zitzaion eta Hendaiarantz abiatua zen trena geldiarazi behar izan zuten. Maravillas delakoak ez zirudien bete-betea. Leopoldok Maravillasi besoa bizkarretik pasa eta gainerakoak inguruan zituztela oinez abiatu ziren.

Niri ezikusia egin zidan erabat eta etxera joan nintzen.

Gero, 89-90ean, Bergaran niharduela lanean, Panerori Santa Agedatik irten eta inguruko herrietan hitzaldiak emateko baimena ematen zioten. Bitxia zen iraupena: Ducados pakete bat ireki, zigarreta piztu, hori eta gainerako 19ak segidan erre eta azkena itzaltzeaz batera amaitzen zen hitzaldia.

Ikaragarri erretzen zuen, Bermeoko psikiatrikoko eri ia guztiek bezalaxe, eta ezohikoa zuen sua lortzeko modua. Normalean ez zeraman. Eta oroitzen naiz Irunen, Bakailao ibilbideko azken tabernan, fosforeszentzia urdin ilunak zituena, Panero aurrez aurre zenuen, zure supiztekoa barra gainean, bistan, edo pospoloak, eta hala ere poetak tabernako beste muturrera joan behar izaten zuen su bila, beste edonori eskatu behar izaten zion.

Panerok eroetxeen etsaien obrak maite zituen: Artaud, Foucault; baita Freud eta Lacan ere; eta, poeten artean, Edgar Allan Poe, Baudelaire eta Mallarmé. Autore horien hitzez hitzezko aipamen ugari egiten zuen, batzuetan oso luzeak, eta orduan are zailagoa zen ulertzea zer arraio zioen.

89-90 ikasturte hartan maiz itzultzen ginen etxera elkarrekin aste burua pasatzera: Panerok Arrasaten hartzen zuen autobusa eta nik Bergaran; gero, Topoz joaten ginen Donostiatik Iruneraino, zenbait euskaldunek Kaka Karrika deitzen genion hartan bizi baitzitzaion ama, Felicidad. Erdaldunek zerabiltzaten karrikaren izenak ez ziren hain politak: Calle dela Mierda deitzen zioten, edo La Merde.

Panerok arazo patologikoak zituen garai hartan “Pika” deitzen zitzaion Topoko txartel-zulatzailearen autoritatearekin. Beti zeraman arren legezko txartela komedia itzelak asmatzen zituen Pikarengandik ezkutatzeko. Ez zen gizon alaia baina zapatu haietan pozik ibiltzen zen, psikiatrikotik mundura atera berria zelako agian. Topoko bidaiari batek zeraman erosketa-poltsaren alboan etzan zen behin, horrela pikarengandik ezkutatzen zelakoan. Beste batean, zutik zihoan agure bati itsatsi zitzaion, goitik behera eta estu-estu, eta gizona izutu egin zen, eta Panero gehiago.

Behin batean, nire andrea ere, Arrate, autobusean etorri zen, eta Panerok xuxurlatu zion: “ohartu naiz espia sobietarra zarela, baina lasai, ni ere rolloan sartuta nago”.

Batzuetan Santa Agedako bi lagunekin zetorren. Panero zuten buruzagi. Miretsi egiten zuten. Panerok karpeta urdin batean idazmakinaz idatzitako poemak zekartzan eta erakutsi egiten zizkigun. Bere lagunetako batek esan zidan: “fíjate cómo escribe, tiene una letra perfecta”.

Behin batean Lagun liburudendara joan ginen guztiok literatur aldizkari bat erostera, ale bat Panerori eskaini baitzion. Poetaren argazki handi bat zuen azalean. Paneroren lagunetako batek El nombre de la rosa ostu zuen.

Behartu egiten ninduen jakinaraztera non eros zezakeen Irunen haxixik on eta merkeena, ahal izanez gero orduan “costo culero” deitzen zitzaiona, ez dakit orain. Panerok biziki maite zuen muga ipurdian igarotako haxixaren bouqueta.

Aspalditik zituen harreman telepatikoak Juan Carlos erregearekin. Santa Agedako ziegan kakalardo itxuraz agertzen omen zitzaion. Juan Carlosek Leopoldo hiltzea zuen obsesio nagusi.

ETA ere bere atzetik zebilen eta komandoak infiltratzen zituen Santa Agedako sukaldarien artean, bere janaria pozoitzea xede.

Edonola ere, ETA errespetagarriagoa zitzaion Espainia baino. Jolas bat asmatu zuen, la caza del españolito. Artez jolasteko auto bat, Marca egunkaria eta errifle bat behar dituzu. Jolasa: autoz zoazela, semaforo batean gelditu, leihatila jaitsi eta Marca egunkaria atera eta astindu behar duzu. Orduan españolito mordoa hurbilduko zaizu. Erriflea hartu eta tiro.

Urte haietan Poemas del manicomio de Mondragón argitaratu zuen, Hiperiónen. Panerok poemak bildu egin zituen, antologo lanera mugatu zen. Horietako batzuk iltzatuta gelditu zaizkit bihotzean, hunkigarriagoak dira indarrean dabilen poesia sasisolemnea baino:

Hau Sebastian Irigoienena duzu:

Yo leí la revista

Y voy en coche por la autopista.

 

Jacinto Borearen ekarpenak, txiste bat eta igarkizun bat:

Txistea:

Van dos amigos caminando y dice uno a otro: ¿De qué ha muerto tu padre?

Le contesta: De fiebre amarilla.

Responde el primero: ¡Bonito color!

 

Igarkizuna:

Un nombre de hombre que no tenga letra de Carlos.

Solución: Quintín.

 

Behin batean, Kaka Karrikako taberna urdinean, Panerori entzun nion Unai San Martini esaten: “Para Einstein la luz es el límite del tiempo”.

 

 

Lou eta Friedrich

Markos Zapiain 2014/02/20 11:05

Nietzschek eta Lou von Salomék, lehenbiziko topaketa baino lehen,  bazuten elkarren berri. Lou neska argia zen, azkarra eta ederra, elektrikoa, musikala. Mugitu ere oso azkar mugitzen zen eta aldi berean harmoniaz, saltotxoka eta erdi dantzan. Mamitsuak zituen ezpainak. Edonola ere, gizonezko irakasle, idazle eta filosofoak burua galarazi arte liluratzen zituena zen bere arreta-gaitasuna, ulermen ikaragarri bizkorra, entzuten zienean jartzen zuen aurpegia, begirada. Apur bat miopea zen. Lou begira zutenean gizon horien barrualdea jartzen zen Duke bezala Ifis ikusten duelarik.

 

17 urte bete baino lehen goitik behera zuen barneratua Spinozaren obra.

 

San Petesburgo sorterrian irakasle aleman bat jarri zioten, Von Salomék Filosofia, Teologia, Erlijioa eta Literatura frantses eta alemana ikasi nahi baitzituen. Hendrik Gillot artzainak, eskolak ematen hasi eta segituan seko maitemindu, emazteari dibortzioa galdegin eta Louri berekin ezkontzeko eskatu zion. Neskak, jakina, muzina, nahiz eta berak ere irakaslearengana bizialdi osoan itzaliko ez zitzaion txinparta bat ere sentitu.

 

Arras estua zuen amarekin lotura. San Petesburgotik Zurichera joan ziren, ikasketengatik eta osasun bila. Louren irakasle Biedermann teologoak amari idatzi zion: “Alaba aparta duzu: ume-izaera garbi eta osoa du, aratza, eta, aldi berean, buru argitasun bat eta borondate eta independentzia bat ez dagozkionak ez ume bati baina ezta heldu bati ere. Diamante bat da.”

 

Ikasketen tentsioaren ondorioz edo, Lou biriketatik gaixotu eta ama-alabek Erromara hartu zuten. Maisu batek aurkezpen-gutun bat idatzi zien Malwida von Meysenburg feminismoaren aitzindariarentzat.

 

Nietzschek ordurako bazuen obra potolo samar bat; ez zen ezaguna, baina Von Meysenburgen lagun-artean bazuen nolabaiteko ospea. Nietzscheri aipatua zioten gutunetan Von Salomé zoragarri hura, eta harengan sarritan pentsatzeari ekin zion, erdi emazte erdi idazkari bilakarazteko asmoz. Erromara bidean bizi-bizi zirakien Friedrichen ilusioak.

 

San Pedro Elizan topo egin zuten lehenbizikoz, Vatikanon. Hango kapera batean lan egiteko ohitura zuen Paul Rée Nietzscheren lagunak, zeinak Nietzsche iritsi aurreko egunetan txango luzeak eginak baitzituen Lourekin batera Hiri Santuko aurrietan barrena.

 

Nietzsche Elizan sartu eta Lou ikusi zuenean, ziurrenik aldez aurretik prestatua zekarren esaldi hauxe bota zion: “Zein izarretatik erori gara biok hona, bata bestearentzat?” Nietzsche baino askoz ere praktikoagoa, errealistagoa eta umoretsuagoa zen Louk zera erantzun zion: “Ni Zurichetik nator.” Hasietatik beretik erdietsi zuen Louk edozein zama ponposo-sentimental arintzea.

 

Barrez lehertu ziren biak.

 

Von Salomé, Nietzsche eta Réek elkarrekin bizitzeko planak egin zituzten, etxe bat hartu eta idazle eta pentsalari komunitate bat osatu, idatzitakoa elkarri irakurri eta kritikatu eta hobetzeko.

 

Baina ezustean Nietzschek, Réeren bitartez, berekin ezkontzeko eskatu zion Louri. Ordurako Rée ere errusiarraz maiteminduta zegoen. Von Salomék biei ezetz. Hala ere, ez zuen hirukote gisa elkarrekin bizitzeko aukera baztertu nahi izan, adiskidetasunari eutsi nahi zion bederen.

 

Geroztik, egunak joan egunak etorri, Nietzschek eta Von Salomék orduak eta orduak igaro zituzten hizketan, elkarri egunero hamar email mamitsu idatziko balizkiokete bezala. Nietzscherentzat, eguneko unerik inportanteena zen Lourekiko solasaldia. Sentitu zuen ordu arte inork ez ziola errusiarrak bezain ederki aditu. Ez zuen ahaleginik bat ere behar bere hitzak eta gogoa Louren adimenari egokitzeko, aise zihoan eta alai bien arteko komunikazioa. Von Saloméri, berriz, txit interesgarria iruditzen zitzaion Nietzscheren mintzoa, filosofikoki konplexu, sakon eta ederra, ausarta. Proustek dio benetan inteligentea denak ez diola beldurrik benetan inteligentea den beste baten aurrean lantzean behin iruzkin tentel eta ganorabakoak egiteari, eta Lou eta Friedrich ez zituen estresatzen bestearen aurrean bereziki buruargi agertu beharrak.  

 

Behin batean, aintzira baten ondoan Rée Louren amarekin ur-ertzean josten zegoen bitartean, Nietzsche eta neska txalupara igo eta luzaro galdu ziren. Dirudienez, musu-festa ederra izan zuten, gutxienez. Amari alabaren portaera ez zitzaion ez egokia ez txukuna iruditu. Gerora, Louk ziurtatu zuen ez zela gertatutako ezertaz oroitzen.

 

Edozein gisaz, Nietzschek bigarren aldiz eskatu zion berekin ezkontzeko, eta neskak ostera ere ezetz. Nietzschek sentitu zuen Louk aditzera ematen ziola hainbat erakartzen zuela pentsalari gisa nola nazkatzen gizon moduan. Nietzscherengandik afektua erretiratzeko orduan erabakigarri izan zitzaion beren solasaldiak erabil zitzan Rée gutxietsiz berarengandik aldentzen ahalegintzeko. Adimena, ahotsa eta itxuraz gain, Louren sentimenduak ere biziki delikatuak eta dotoreak ziren. Nabarmena zen Réeren eta Nietzscheren arteko eztabaida eta haserrealdi filosofikoen azpian (oihartzunak, Moralaren Genealogia-ren hitzaurrean) Louren amodioaz eta begiruneaz jabetzeko borroka zegoela; errusiarra gero eta aspertuago zegoen.

 

Bestalde, Nietzscheren arreba Elisabethen jelosia tartean sartu zen. Von Salomék eta Elisabethek Parsifalen estreinaldian ezagutu zuten elkar, eta hasieratik gaizki. Louren xarmak Wagner bera ere erakarri zuen. Elisabeth nebaren konfidente, zaindari, erizain eta auskalo zer gehiago zen, eta ezin zuen eraman judu sarkin haren erruz neba txolinduta ikustea. Gerora nazi peto eta Hitler-en adiskide izango zenak ahaleginak eta bi egin zituen Nietzsche neskarengandik bereizten, eta lortu egin zuen. Dena kakaztu zen.

 

Nietzschek Lourekikoak egin eta beste depresio batean jausi zen. Nietzsche zonbi: begirada galdua, harean idazten du, negarrez. Behin eta berriro entzuten du If You See Her, Say Hello. Von Salomék idatzia utzi duenez, “maitasun harreman guztiak dira tragikoak. Maitasun konpartitua okiduraz hiltzen da, eta ez konpartitua gosez”.

 

Dena den, harremana amaitu ostean ere, Nietzschek ez zion planak egiteari utzi, Von Salomérekin eta Réerekin batera lan egiten jarraitzeko, Epikuroren lorategia berritzeko, Nizan, Napolin…

 

Ez ziren inoiz gauzatuko. Paul Réek bere burua amildegi batetik behera bota zuen.

 

Adin-alde ez behar bezain zabalak egin zuen apika Nietzscheren eta Von Saloméren harremanaren irautearen aurka: Nietzschek 37 eta Louk 21. Ez zen aski. Izan balitz 53 eta 18 nekezago bururatuko zitzaiokeen Nietzscheri bikote biologiko bat eratzeko aukera, ez baitzen Woody Allen (37 urte ateratzen dizkio oraingo bikotekide Soon-Yi Previni).

 

Lou von Salomé Carl Friedrich Andreas hizkuntzalariarekin ezkondu zen. Andreas doktorea ere zeharo maiteminduta zeukan eta iradoki zion ez baziren ezkontzen bere burua hilko zuela. Orduan neskak onartu egin zuen, baina baldintza gisa ezarririk ez zutela sexu harremanik izango. Hendrik Gillot, lehenbiziko irakasle enamoratu hura, artzain ere bazena, ezkontza ospatzera behartu zuen. Ezkontzak 1930ean Andreas hil zen arte iraun zuen. Irekia izan zen, Von Salomék hainbat harreman izan zituen beste gizon eta emakumeekin. Esamesak eta txutxumutxuak bost zitzaizkion; feminista lasaia zer ordurako.

 

Besteak beste, Rainer Maria Rilke ere Louz maitemindu zen. Hau baino hamabost urte gazteagoa, Europako poetarik garrantzitsuena izatera helduko zen. Hiru urtez amorante sutsu izan ondoren, amodioa adiskidetasun bilakatu eta Von Salomék Rilkeren musa izaten jarraitu zuen, eta elkarri idazteari eutsi zioten harik eta Rilke hil zen arte.

 

Freuden bizitzan ere eragin indartsua izan zuen Lou von Salomék. “Psikoanalisiaren poeta” deitu zion errusiarrari. Freuden dizipulu kuttun Victor Tausken amorante ere izan zen, eta Freuden alaba Annaren lagun-min. Freudek Louren ezohiko apaltasuna eta diskrezioa laudatzen ditu: ez da inoiz bere obra propioaz mintzo.

 

Eransten du haatik, eta Freudek hau idaztea izugarria da, Von Salomé psikoanalisira hurbiltzeak bermatzen duela teoria psikoanalitikoen egia. 

 

Dena den, errusiarra beti aipatzen da gizonen maitasun-piztaile eta liluratzaile gisa, ematen du Nietzscheren, Rilkeren eta Freuden pasioa eta miresmena bereganatu zuelako dela batik bat garrantzitsua. Ordea, berak ere obra zabal eta indartsu bat utzi zigun, oroz lehen saiakerak eta nobelak. Nik ez dut irakurri “Nietzsche bere obretan”, “Jesus judua” eta “Anal und Sexual” baino, aski edonola ere errusiarraren zolitasun, orijinaltasun eta graziari antzemateko.  

 

Nietzschek Louren begirada eta arreta harrapatu eta bereganatu nahi izan zituen. Bere burua maisu handitzat zuen, eta naturaltzat horrenbestez errusiarrak bere adimena eta gogoa maisuari esklusiban eskaintzea. Desberdinak ziren ordea Louren joerak: mugikorragoak, zabalagoak. Nietzscheren filosofia pluralista eta erlatibista da, eta guztiaren etengabeko bilakatzea aldarrikatzen du. Baina Lou geldiarazi nahi izan zuen, finkatu. Eta Lou pentsaeran ez ezik jokabidean ere pluralista eta erlatibista zenez, Nietzsche antzarrak ferratzera bidali eta bizitzaren ugaritasun asmatzaile arraroari eman zitzaion. Anitz maisu miretsiko zituen Nietzsche ahaztu ondoren ere, eta, biografia zoragarriaz gain, irakurle askoren miresmena pizteko moduko obra bat ondu zigun.       

 

  

 

Thoreau, 5

Markos Zapiain 2014/02/14 09:13

4-KONBERTSIO POLITIKOA

  • -Bere buruari iritziz aldatzeko eskubidea ematen dio; askatasunak zure atzoko usteen menpean ez bizitzea eskatzen du
  • -Anthony Burns eta John Brownen aferek bultzatzen dute konbertsiora
  • -Gobernuak esklabo iheslariak salatzera behartzen duen lege bat aldarrikatu zuen
  • -Thoreauk dioenez, hori Estatuaren gerra-aldarrikapen bat da beraren aurka (aurretik iheslariak lagunduak zituen, bere etxean aboliziozaleen batzarrak eginak zituen…)
  • -Estatuaren erabaki horrek eragozten dio naturaren ikuskizunaz gozatzea, ibilaldiez, hausnarketaz…
  • -“Walden” etikari zaiona zaio “Desobedientzia zibilaz” politikari

 

5- THOREAUREN PENTSAMENDU POLITIKOA: DESOBEDIENTZIA ZIBILAZ

  • -1849, oso laburra, filosofia politikoko beste maisulan batzuk bezala (“Alderdi Komunistaren Manifestua”, “Printzea”, “Borondatezko morrontzaren diskurtsoa”)
  • -Politikari ekingo dio gizabanako gisa galdu duen lasaitasuna berreskuratzeko asmoz

 

  • 1-Gobernurik onena, gutxien gobernatzen duena da; perfektuena, bat ere gobernatuko ez lukeena litzateke
  • 2-Gobernuek agintea ezartzen dute ez legitimoak direlako, baizik indarraren jabe direlako
  • 3-Legearenganako begirunea, kontzientziak agintzen digunaren ondoren dator; aurrena gizaki gara, soilik hurrena hiritar
  • 4-Bidegabekeriaren eta injustiziaren laguntzaile bilakatzen zara
  • -ez badituzu salatzen
  • -ez baduzu haiek abolitzeko borrokatzen
  • -ez badituzu eragozten
  • Kasu hauetan, bidegabekeria egin duena bezain errudun zara
  • 5-Estatuak etsaitzat du obeditu aurretik bere kabuz zalantzatzen eta hausnartzen duen edonor
  • 6-Ez dago arrazoi egokirik esklabotza aldezten duen gobernu bat onartzeko
  • -Ondo dago eskatzea esklabotza amai dadin
  • -Are hobeki, intsumisioa; esaterako, zergak ez ordaintzea
  • 7-Lege bidegabeak ez dira bete behar
  • -Gobernu bidegabe baten aurkako kontrabotererik eragingarriena, gizabanakoen ekintza da
  • -Gutxiengoa garaiezina da, bidegabekeria eragoztera benetan deliberatzen delarik
  • -Lan guztia ezin duzu zeuk bakarrik egin, baina zerbait egin beharko zenuke
  • -Estatuak ezin ditu desobedientzialari guztiak espetxeratu, makurtu beharko du
  • -Estatuak atzera egin eta borroka uzten duenean, iraultza egina dago, iraultza baketsua

 

Para el examen sobre El árbol de la ciencia

Markos Zapiain 2014/02/14 09:05


Hurtado, proyección de Baroja, es schopenhaueriano hasta la médula: la vida es un péndulo entre el deseo inquieto y el aburrimiento. Cuando no tenemos lo que queremos lo buscamos con angustia; y, una vez conseguido, nos hastía y nos inventamos nuevos objetos de deseo. No en vano se titula “Aburrimiento” el capítulo en que Hurtado se retira del ajetreo de la vida a Alcolea en busca de paz.  

El deseo humano es la objetivación de lo que Schopenhauer llama Voluntad: un querer ciego, causalidad sin causa y finalidad sin fin, que ante todo quiere durar, permanecer. Para Schopenhauer, dicho Querer es la esencia del universo. Es único, y se manifiesta tanto en mi voluntad de encender la televisíón como en el crecimiento impersonal de una orquídea o las modificaciones de las nubes. La conciencia humana es la punta ridícula de un iceberg escondido e inconsciente.

La individualidad, el yo, es una desgracia; hay que abolirlo. Ya no se trata, como para Descartes, de disolver las ilusiones del sujeto para acceder a la verdad; según Schop., por el contrario, el sujeto mismo es precisamente la ilusión que debemos disolver.

Frente a Spinoza, para Schopenhauer y para Baroja la ciencia aumenta el dolor: cuanto más conocemos más conscientes somos del absurdo fondo de todo lo que hay. El árbol del conocimiento y el de la vida no son compatibles. De ahí el título de la novela.

El que Baroja expresara en sus novelas estas ideas de Schopenhauer propició su gran popularidad entre los lectores españoles, totalmente desencantados con su situación socio-política.  

En el capítulo que transcurre en la azotea de Epicuro las referencias a la filosofía no son únicamente las explícitas.

La costumbre de Iturrioz de observar las maniobras de una araña la comparte con Spinoza, cosa que Baroja sabía.

(Zergatik gelditzen Iturrioz armiarmei begira? Eulia agresiboki jaten dutelako? Zerbait esaten diote armiarmek? Humanitatea gogorarazten diote?

Baina hori ez dator bat Iturriozen filosofiarekin, ezta?

Ezta Spinozarenarekin ere, lehen begiratuan. Bai ordea Deleuzeren iritziz.

Zer adierazten dute armiarmek?

Eta zein da Iturriozen eta Hurtadoren filosofien arteko desberdintasun nagusia?)

Por si acaso: a veces se contrapone la mayor alegría de vivir de los pragmatistas ingleses y de Iturrioz al profundo pesimismo de Hurtado y Schopenhauer.

Ahora bien, del Leviathán de Hobbes, primer libro citado por Iturrioz, proviene la frase homo homini lupus, el hombre es un lobo para el hombre; también su concepción del hombre como malo por naturaleza (frente a Rousseau) y del estado natural de los humanos como guerra permanente, de lo cual proviene la necesidad del Leviathán (el Estado; el Leviathán era un monstruo marino a veces identificado con Satanás, que Hobbes utilizó como metáfora del Estado). En resumen, para Hobbes los hombres no podemos vivir juntos sin una buena dosis de policía y castigo. El miedo es el acicate principal de la filosofía política de Hobbes.

Es decir, tampoco las concepciones de Iturrioz son la alegría del huerto.

El árbol de la ciencia es la novela más autobiográfica de Baroja, Hurtado es Baroja, y Baroja, sin duda, ha asimilado a Kant a través de Schopenhauer. Schopenhauer interpretó a Kant de un modo peculiar, y Baroja tergiversa a Kant exactamente donde es tergiversado por Schopenhauer.

Es verdad que Baroja se compró la Crítica de la Razón Pura, pero lo que leyó de verdad fue Parerga y Paralipomena y El mundo como voluntad y representación.

Hizo bien, porque Schop. escribe estupendamente, no abusa de la jerga filosófica y es tan profundo como comprensible; Kant en cambio es profundo, por supuesto, pero de mucho meandro inútil y cargante.

Baroja y Schopenhauer comparten también una profunda misantropía.

Para Baroja, el mayor número de amigos marca el grado máximo en el dinamómetro de la estupidez.

Nosotros insultamos a otros humanos llamándoles "perro", "txakur"; como dijo Rociíto en la tele, “ése es peor que un perro judío”. Schop. insultaba a su perro llamándole "hombre".

Schopenhauer le dejó toda su herencia a su caniche, "Atma"

Insultaba con mucha gracia: decía: "en África tienen monos; en Europa tenemos franceses". 

Thoreau, 4

Markos Zapiain 2014/02/10 08:50

 

1-LOTURA BARIK BIZI, ETA LIBRE

·         -Thoreau libertario bat izan zen. Libertarioa: “Askatasun indibiduala mugatzerik inolaz ere onartzen ez duena, ez gizarte kontuetan, ez politikan.”

·         -Zure buruarekin: bakardadea atsegin

·         -Besteekin: distantzia egokia, trikuarena

·         -Munduarekin: indiferentzia; “Mundua suntsitzear balitz ere, ez nuke hori ikusi ahal izateko kale-kantoira hurbiltzeko lanik hartuko”.

·         -Pairagaitz zaio otzantasuna, domestikotasuna, bai abereengan eta bai gizakiengan

·         -Piztia basatiak basati behar du

·         -Barregarria bezain negargarria da otsoa etxe-abere bilakaraztea

 

2-BIZIMODU SINPLEA

·         -Ez lanik, ez sendirik, ez aberririk

·         -Ez inoren ez ezeren menpeko

·         -Inori azalpenik eman behar ez

·         -Joan, etorri, gelditu, nahi izatean

·         -Dagokizun unean bizi; zure denboraren erabileraren jabe izan

·         -Zure bizimodua asmatu

·         -Harremanak, soilik nahi duzunarekin

·         -Nahi izatean, harremana eten

·         -Zure naturari entzun, zure joerak bete

·         -Zure baitako bizi indarrak nahi duena onartu

·         -Ametsak bizi, bizitza amestu

·         -Inori ez obeditu, inor ez gidatu

·         -Zure bizitza arte-lan bilakarazi

 

3-FILANTROPIA GORROTO

·         -Thoreauk ez du hurkoa maitatzeko agindu kristaua maite

·         -Ongintzak eta errukiak injustizia iraunarazten dute: erremusinak dakar txiroa laguntzara ohitzea

·         -Ezabatu beharreko sistema iraunarazten du errukiak

·         -Thoreauk iraultza espirituala laudatzen du, indibiduala: ez gara gizateria salbatzera etorri, baizik bizimodu filosofiko bat asmatzera

Thoreau, 3

Markos Zapiain 2014/02/08 09:22
3-NOLA MAMITU BIZIMODU FILOSOFIKO BAT?

 

1.    GIZARTE INDUSTRIALAREN ETA MODERNITATEAREN KRITIKA

 

·         Harvarden, Unibertsitatean, 20 urte zituela, “Garai modernoetako espiritu komertziala eta bere eragina nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gain” idatzi zuen, eta bere obra eta bizimodu osoaren ernamuina dugu bertan

·         Modernitatearen kritika: Thoreauk maite ez dituen teknikarien, ingeniarien, bankarien eta merkatarien garaia dugu hau

·         Ez ditu hiriak gogoko, ez dirua, ez salerosketa, ez industria

·         Nahiago du landa, basoa, buruaskitasun naturala

·         Ez du gustuko kontsumoaren araberako ekoizpena

·         Filosofia “bizimodu-ekonomiarekin” identifikatzen du

·         Thoreau nolabait ekologista teknofobo bat da, ez du uste industria-iraultzak zoriontsuago egingo gaituenik; edonola ere, berak ez du iraultza orokorrik bilatzen, baizik gizabanako zehatzen erreforma moral eta espirituala; ez du sinesten gizabanako partikularrengan baino

 

2.    BIZIMODU FILOSOFIKOA

 

·         “Filosofia irakasle franko dugu gurean, baina filosofo bakar bat ere ez.”

·         Filosofo izatea ez da gogoeta zail eta sotilak adieraztea

·         Ezta filosofia-eskolak sortzea ere

·         Baizik jakinduria maitatzea, honen araberako bizimodu sinple eta independentea mamituz; bizitzak dakartzan arazoetatik batzuk konponbidean jartzea, ez soilik teorian, baizik praktikan

·         Bizitza pentsatu eta pentsamendua bizi

 

3.    BIZIMODU XIXTRINAREN AURKA

·         “Bistan da zuetako askok bizitza erdipurdiko eta tentelak bizi dituzuela”

·         Gizaki gehienak, onartutako etsipenean bizi dira. Lasaitasun deitzen dena erabateko desesperazioa da.

·         Zer da bizimodu xixtrina?

·         Balio faltsuen bila dabilenarena: dirua, ohoreak, agintea, jabetza, ospea

·         Edota kontsumo-gizarteak dakartzan bizio berrien bila: nahia eta apeta, erosi, poseditu, kontsumitu, ordeztu, ostera ere nahia eta apeta…

·         Bizimodu xixtrina besteekiko harremanetan: itxura hutsera eta axalkeriara mugatutako harremana; hirian, goiko kaleetako harreman hutsalak zapatu gauetan, hitzontzikeria eta mozkor tristea…

·         Bizimodu xixtrina oro har: bere baitan bildua bizi ez denaren bizimodua

·         Estatua, gizartea eta politika: kontrako eztarrian trabatu eta goitika eginarazten digun arandoia

 

4.    BOTIKA EUPEPTIKOA

 

“EU”: ona, ongia (Eulogio, Eufrasio, Eudaimonismoa, Euforia, Eufonia, Eukaristia)

·         Lehen araua: bizitze hutsak dakarren atseginaz gozatzen ikasi

·         Zure burua zoriondu, egunsenti bakoitzaren distira berriagatik

·         Bigarren araua: ezetzaren eta ilunaren etengabeko lanari aurre egin, zorion eta gozamen nahi sendo baten bidez

·         Zoriona eraiki egiten baita, ez zaigu berez etortzen

·         Hirugarren araua: zure burua erdigunean kokatu

·         Gure gizarteotan, ez gara gure buruaren jabe

·         Bizitza galdu egiten dugu, bizimodua atera nahian gabiltzalarik

·         Makina bilakarazten gaituzte

·         Benetako bizitza etorkizunerako uzten dugu (lana izatean, jubilatzean…)

·         Konponbideak:

·         Nork bere burua asmatu eta eraiki

·         Bizimodu osasuntsu, neurritsu eta soila

·         Erromatarren “otium”a berpiztu, aisialdia: zure buruaren jabe, beti eta nonahi

·         Laugarren araua: zoritxarra atsegin bilakarazi; negatiboan positiboa bilatu

 

5.    BOST GOGO-JARDUN, TXARRA ON GISA IKUSTEKO

·         Espetxealdia, mundua begi berriekin ikusteko aukera

·         Istripuzko sutea, suzko paisaia bikain batez gozatzeko aukera

·         Haratustela, sarraskia, bizitzaren garaipen gisa

·         Euritea, naturarentzat bedeinkazio

·         Agonia, hilzoria, bizitzako une trinkoak bizitzeko aukera: hiltzera doala, Thoreauk uko egingo die analgesikoei

·         Hilzoriari dagozkion uneak sakonki bizi nahi ditu, agoniaren sentsazioez gozatu; sentsazio horiek bizitzari baitagozkio; eta horrela hilzoria eta agonia bigarren mailan gelditzen dira

·         Une bakoitza sakonki bizi: ez esan “hil behar dut”, etorkizunari baitagokio eta ez dugu zertan etorkizunaz beldurtu

·         Baizik “bizirik nago”: horrek orainaldi bat oparitzen baitizu, gozatu beharrekoa

·         Bizitza jai handi bat da, maitagarri bilakarazi dezakeguna

 

 

Thoreau, 2

Markos Zapiain 2014/02/07 08:18
2-TXABOLA ETA ESPETXEA

 

-Mito bi: Walden edo bizimodu basatia eta espetxea edo desobedientzia zibila

 

                        -Amonaren lorategian Merrimack ibaira doan erreka bat abiatzen da

         -Merrimack ibaiak inguruko aintzirak elikatzen ditu

 

1.   AINTZIRA

 

·         1845: Emersonen lur eremu batean txabola bat eraikitzen hasten da, Walden aintziraren ertzean

·         Walden: leku mitikoa: haurtzaroko bidaia; amonaren erreka; hildako anaiarekin eginiko kanoa-txangoen ibaiak

·         Hondorik gabe irudikatzen du, ur sarrera eta irteera barik

·         Kolore mugagabeen aldaketak

·         Bekatuak garbitzeko ura du Waldenek

·         Egunero bainatzen da. Izoztuta badago, izotzaren gainean etzanda

·         Aintziraren maila igotze eta jaisteen berri jasoko du Egunkarian, animalia baten arnasa balitz bezala

 

2.   TXABOLA: EKOLOGIAREN ASMATZEA

·         3 x 4,5: 13 m

·         Altzariak, tximinia, baratzea

·         Bertan 1845eko uztailaren 4tik (AEBen Independentzia eguna) 1847ra arte biziko da, 26 hilabete

·         Bi egunean behin Concordera joango da

·         Filosofo transzendentalisten bileretara joango da

·         Amatxok prestaturiko jatekoak eramango ditu

·         Bidaiariak hartuko ditu, nekazariak, egurgileak, filosofoak, esklabo iheslariak…

·         Hiru aulki baino ez

3.   ESPETXEA: JOKABIDE LIBERTARIOAREN ASMATZEA

·         Espetxean, gau bakar bat

·         1846an, bere zapatagilearengana doala, poliziak geldiarazi eta espetxeratuko du

·         Uko egin baitio esklabismoari eusteko erabiltzen den bere zergen zatia ordaintzeari

·         Eta Mexikoren aurkako gerrari eustekoari

·         Hiritar zintzoa izan nahi du, bizilagun ona, bideen gaineko zergak ordaindu…

·         Espetxeko zaindaria ezaguna du: Thoreauren fidantza ordaindu nahi du; honek ez du onartzen

·         Espetxeratze horrek “Desobedientzia zibilaz” liburua ekarriko du, 1849an

·         Zerga ezezagun batek ordaintze du (izekok?)

·         Biharamunean askatuko dute

·         Bere zapataren bila doa eta gero ahabiak hartzera

·         Belarrak biltzen ditu, txapelapean eramaten ditu, mikroskopioz aztertu

·         Lanbide txikiekin bizi da: etxeak pintatu, lorategiak zaindu, lurra neurtu, aitari lagundu

4.   BERE BURUARENTZAKO ASKATASUNA SORTU

·         Libre izateko antolatuko du bizimodua

·         Lan finkorik ez

·         Kontsumoa, funtsezkora mugatuko du

·         Guztian ezabatuko du alferrikakoa

·         Aszesi existentziala

·         Ez emazte, ez ume, ez sendirik

·         Ez lagun inbaditzailerik

·         Loturarik ez

5.   THOREAUREN BIZITZAN, HAUSTURA

·         Anthony Burns-en arazoa

·         Esklabo iheslari bat da, Bostonen atxilotua

·         Abolizionistek bere fidantza ordaintzen dute

·         Hala ere, espetxean atxikitzen dute; manifestazioa; polizia bat, hilda

·         Estatuak lege bat aldarrikatuko du: esklabo iheslariak salatzera behartuko du

·         Thoreau abolizionisten alde engaiatuko da

·         Aurreko bizimodu filosofikoa, interesik eta baliorik gabekoa irudituko zaio

·         John Brownen afera: kapitain txuri abolizionista, dozena bat militanterekin batera komando bat osatuko du

·         Brownek hitzaldi bat eman zuen Concorden 1857an; Emerson eta Thoreau aretoan zeuden

·         Brown Virginian armategi batez jabetuko da

·         Harrapatu egingo dute, espetxeratu, urkatu

·         1859an  “John Brownen aldeko defentsa” argitaratuko du, eta toki publiko batean ozenki irakurri

·         “John Brownen martiritza” idatziko du

·         Bere liburuen argitalpena prestatuko du

·         Heriotzaren zain, tuberkulosiak jota

·         Uko egingo die analgesikoei: une guztiak sakonki bizi nahi ditu, azkenekoak barne

·         1862ko maiatzaren 6an hil zen

Onfrayren Thoreau, 1

Markos Zapiain 2014/02/06 21:31
1-BIZITZA FILOSOFIKO BAT

1-URA, ZEINU ETA ZENTZU

  • David Henry Thoreau, 1817ko uztailaren 17an jaio zen, Concord-en (Ingalaterra Berria). 2.000 biztanle zituen Concordek
  • Basoak, muinoak, arboladiak, aintzirak, errekak
  • Ondorioz: txangoak, ibilaldiak, kanoa, belar biltzea, bainuak…
  • Amonaren lorategian Merrimack ibaira doan erreka bat abiatzen da
  • Merrimack ibaiak inguruko aintzirak elikatzen ditu

2-BERE FILOSOFIAN HAURTZAROAK IRAUTEN DU

  • Umearen askatasuna, Thoreaurentzat helburu
  • Oztoporik ez
  • Txabolak eraiki, zuhaitzetara igo, mundua zangoen artean nola ageri den begiratu, arrantza, kanoa, ibilaldiak
  • Bere munduan bizi eta helduena gorrotatu eta mespretxatu

3-GURASOAK MAIZ ALDATZEN DUTE ETXEZ

  • Boston eta Concorden arteko bidaia batean baso eta zelaiak zeharkatuko ditu, Waldenera eramango dutenak
  •  Concorden geldituko dira
  •  “Nire ume-ametsetako paisaia zoragarria”
  • Lau urte zituen orduan (biografoen arabera, bost)

4-KONTRAKULTURA GISA ERABILTZEN DU NATURA

  • Natura ezeztatuz eraikitzen da kultura
  • Umearengan naturaren presentzia eta kulturaren absentzia maite du
  • Naturak kulturatik sendatzen gaitu
  • Bietako batera hurbiltzeak, bestetik urruntzea dakar

                                                     I.        Kulturaren kritika: etsipen geldoa da: makina motordunak; dirua errege; traste barregarriak; harreman penagarriak; borondatezko esklabotasuna; ametsik gabeko bizimodu zekena

                                                   II.        Naturaren eta “bizitza bikainaren” laudorioa

5-GURASO FILANTROPOAK/ THOREAU MISANTROPO

  • Guraso abolizionistak; etxean militanteak hartzen dituzte
  • Baita esklabo iheslariak ere
  • Luzaro kritikatuko du abegikortasuna eta bere misantropia azpimarratuko du
  • Aita merkataria; ondoren arkatz fabrikatzailea

6-IKASKETAK

  • Nota bikainak
  • Grekoa eta latina itzultzen ditu
  • Maiz egiten du piper eta mendiko eskola bere anaia Johnekin
  • Lau urtez Harvarden
  • Hogei urte dituela, ikasketa amaierako diskurtsoa: “Garai modernoetako espiritu komertziala eta nazio baten izaera politiko, moral eta literarioaren gaineko bere eragina”
  • Bertan aurki daitezke bere gai nagusi batzuk:

                                                                             I.        Espiritu komertzialaren aurkako gorrotoa

                                                                            II.        Diru erregearen kritika

                                                                          III.        Mekanizazioaren kritika

                                                                          IV.        Jainko moderno horien aurkako erresistentziaren goraipatzea

7-IDENTITATEAREN BILA

  • Bere izenen ordena aldatu eta Henry David bilakatzen da
  • Jasotako izena aukeratutako izen bilakarazten du
  • “Egunkari” bat idazteari ekiten dio (20 urte geroago amaitua: 14 liburuki)
  • Oharrak, materialak, liburuen iruzkinak, aldarte aldaketak eta sentimenduak, gogoetak, belar biltzeak…
  • Concordeko eskola publikoan maisu
  • Zigor fisikoak gaitzesten ditu; dimisioa
  • Hurrengo urtean eskola bat irekiko du anaiarekin
  • Pedagogia libertarioa: irteerak goizalban; belar biltzeak; zigor fisikorik ez; ikasleek zeresana izango dute diziplinari eta zigorgintzari dagokionez
  • 1839an anaiarekin kanoan ibiltzera abiatuko da aste beterako

8-NEW YORK

  • Anaia John hil ondoren, Emerson filosofoak New Yorkera bidaliko du Thoreau, bere ilobaren tutore gisa
  • Literatur munduan izen bat egitera bultzatuko du Emersonek
  • Zortzi hilabete emango ditu New Yorken eta Concordera itzuliko da
  • Aurkakotasun teoriko garbi bat ezarriko du:
    • New York: zibilizazioa, lilura, itxura faltsua, aurrerapen teknologikoaren erlijioa, bankaria, saleroslea, kazetaria
    • Concord: natura, egia, benetakotasuna, bizitza filosofiko jakintsua, indiarra, baso-mutila, nekazaria

                         

Alderdi Komunistaren Manifestuaren osagarri

Markos Zapiain 2014/01/31 20:35

-Marx lurperatu zutenean hitz hauek esan zituen Engelsen hilobiaren aurrean: “Darwinek izaera organikoaren garapenaren legea aurkitu zuen. Marxek, berriz, giza historiaren garapenaren legea aurkitu zuen. Zentzu horretan, zientzia gizona zen. Ordea, hori esanez ez dugu Marx zen gizonaren erdia ere adierazten, izan ere, beste ezer baino lehen iraultzailea baitzen”. Marx: "mundua hainbat eratara interpretatzera mugatu dira filosofoak; hura eraldatzea da egin beharrekoa."

 -Langileen bizimodua Marxen garaian:

-Eguneroko lanaldiak 14-16 ordukoak ziren, edo luzeagoak

-Zeregin horietan zebiltzan haurren eta emakumeen egoera kaskarra; langileen haurrak ez zihoazen eskolara, txikitan hasten ziren lanean

-Igandeetan ere lan egiten zen, eta ez zegoen oporrik; eritasunek eta istripuek langabezian uzten zituzten langileak

-Langilea botatzea libre zen, ez zegoen kanporatua izateagatik jasotzen den diru-saririk

-Soldata mugakoa zen, langilea gosez hil ez zedin baino ez

-ERAGIN NAGUSIAK MARXEN OBRAN:

a)    Alemaniako filosofia, bereziki Hegel (dialektika); eta Hegelen dizipulu Feuerbach (kristautasunaren kritika, materialismoa)

Dialektikarena Heraklitorekin eta Platonen krisialdiarekin hasi Gorgias-en; 2000 urtez filosofia ezinean ibili zen, ukoa, mina eta heriotza ideien munduan txertatu ezinik (Jainko kristauak ez du deabrua bere baitan), harik eta Hegelek Logikaren zientzian barnebildu zuen arte

Hegelen dialektikaren adibideak: jauna eta jopua; Jainkoa eta Jesus; heziketa, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanean; haurra, nerabea, heldua. Engelsek dialektika naturari ere aplikatu nahi izan zion (arrautza, txita) baina Marxek giza kontuetara mugatu zuen

b)   Erresuma Batua: ekonomia politikoa (Adam Smith, David Ricardo): lanaren balioaren teoria. Hauek aldezten duten kapitalismoaren ustezko naturaltasunaren aurka jo zuen Marxek. Saldu nahi izan digute kapitalismo liberala heldua dela, errealitate ekonomikoari aurre egiten dion sistema bakarra, sozialismo eta komunismo utopikoak ez bezala. Ordea, liberalismoa haiek baino utopikoagoa da: teologikoak ditu oinarrizko ideiak: esku ezkutu batek merkatu libreari esker lortuko omen du norbanakoak bere onura bilatzea herri osoarentzat izan dadin onuragarri. Zure sakela gizentzeko ahaleginak komunitate osoa aberastuko ei du. Historia errealak erakutsi du ez dela egia: gero eta txiro gehiago dago, gero eta txiroago; gero eta aberats gutxiago, gero eta aberatsago

c)  Frantzia: sozialismo utopikoa: Saint-Simon, Fourier

Marxek “utopiko” deitu zien, eta sozialismo zientifikoa, berea,  kontrajarri zien, nahiz eta denak izan berdintsu aldi berean zientifiko eta utopistak

-Marxen kritika Hegelen idealismoari: Hegelen dialektikak gizakien eta munduaren errealitatea galdu du. Hegelek natura, naturaren historia, gizakia eta giza historia figura kontzeptual izatera mugatzen ditu espirituaren garapenean. Ordea, ekonomia politikoan bilatu behar da gizarte zibilaren anatomia. Harreman juridikoak eta Estatu ereduak ezin dira berez ulertu, edo giza espirituaren bilakaera orokorra deritzoten horren baitan; bi-biak oinarritzen dira bizi baldintza materialetan, gizarte zibilean. Eta gizarte zibilaren anatomia ekonomia politikoan behar da bilatu.

 

A) Historian, bost ekoizpen-modu: asiarra (komunismo primitiboa), antzinakoa (greko-latindarra, jabea eta esklaboa), feudala (jauna eta jopua), kapitalista (ugazaba eta proletarioa), iraultzaren osteko komunismoa

-Amaiera hasieran dago, baina ernamuinean, garapenaren zain, Hegelen dialektikan bezala. Amaierako komunismoa hobea da hasierakoa baino, aberatsagoa, sufrimendutik igaro beharrak ekarri dion kontzientziari eta aberastasunari esker

Ekoizpen-moduak gauzatzen dituzte ekoizpen-indarrek eta ekoizpen- harremanek

B) Ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak

---Ekoizpen indarrak:

batetik, a) ekoizpen-bitartekoak:

1-   baliabide naturalak: desberdina da zure herrialdeak lur emankorra izatea, petrolioa bai eta urik ez izatea

2-   zientzia eta teknika: ekoizpen modua desberdina izango da zure herrian puntako teknologia eduki edo ezta industriarik ere

Bestetik, b) gizakiak, giza lana, lan-indarra: esklaboak, nekazariak, proletarioak

---Ekoizpen harremanak: honek batez ere esan nahi du ekoizpenaren antolakuntza, kontuan hartuta noren esku dagoen jabetza pribatua

C) Ekoizpen-indarrak garatu ahala, kontraesanean jausten dira ekoizpen-harremanekin, oztopo zaizkie, ez dira ordu arteko harremanetan kabitzen; eta iraultzaren bidez gainditzen dituzte. Esaterako, jabego feudala ez zetorren bat industria kapitalistaren ekoizpen-moduarekin, eta historiak iraultza burgesaren bidez gainditu zuen, kapitalismoa ekartzeko. Beste adibide bat, iraultza informatikoaren irakurketa marxista: internetek mamituriko aurrerakuntza teknologikoak orain arte indarrean egon den jabetza pribatu intelektuala zapartatu egin du: pirateoa, copyleft... Iraultza batek konpondu beharko du, konpontzen dihardu, ekoizpen-bitartekoen garapenak orain arte funtzionatu duen jabego mota oztopo bilakarazi izana. Iraultzatik nagusi irtengo den jabetza-modua teknologia berriek dakarten eskaintzaren eta eskariaren eta jabetzaren lege berriei egokitu beharko zaie. Burutik kendu beharra dago iraultzaren irudi odoltsua. Historiako hainbat iraultza garrantzitsuz jendea ohartu ere ez da egin, hain izan dira lasaiak eta epe luzekoak.

a-Iraultza: ekoizpen-bideak garatu ahala ordu arteko ekoizpen- harremanak, esaterako jabego feudala, ez zaizkio ondo egokitzen ekoizpen-indar berriei. Iraultzak egokitze hori erdiesten du.

“Burgesia eraikitzeko balio izan duten ekoizteko eta elkarrekiko trukerako bideak gizarte feudalaren barnean sortu ziren. Halako garapen-mailara heltzean, ekoizteko eta elkarrekiko trukerako bideok, gizarte feudalak ekoizteko eta elkarrekin trukatzeko zerabiltzan baldintzok, nekazaritzaren eta manufakturaren erakunde feudala, hitz batez, jabegoaren harreman feudalak, ez zegozkien gehiago, aurrerabide osoan ari ziren ekoizteko indar berriei. Ekoizpena erraztu beharrean, horretarako oztopoak jartzen zituzten. Halako kate batzuk bilakatu ziren. Beraz, horiek hautsi beharra zegoen, eta hautsi ziren.”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848

b-Ekoizpen-modu batetik bestera igarotzeko legea:

“Bere garapenaren une jakin batean, ekoizpen-indarrak kontra-izanean jartzen dira indarrean dauden ekoizpen-harremanekin edo, horien adierazpen juridikoa diren jabetza-erlazioekin. Ekoizpen-indarren garapen-forma ziren harremanok berorien lotura eta katea bihurtu dira. Iraultza sozial baten aroa hasten da orduan. Oinarri ekonomikoa iraultzean irauli egiten da poliki edo bizkorxeago gainegitura eskerga guztia.”

Ekonomia politikoaren kritikari ekarpenaren hitzaurrea, 1859

 

BURGESIAREN ZEREGINA HISTORIAN

a-Burgesiak ezarri du globalizazioa

“Bere produktuetarako merkatu berriak etengabe topatzeko premiak burgesia mundu osoan zehar ibiltzera bultzatzen du. Nonahi sartu beharra dauka, nonahi bere burua jarri, nonahi harremanak ezarri behar ditu.

Mundu-merkatuaren esplotazioaren bitartez, burgesiak herrialde guztietako ekoizpenari eta kontsumoari izaera kosmopolita ematen die. Erreakzionarioen desesperorako, industriari oinarri nazionala kendu dio. Industria nazional zaharrak honezkero birrindurik edo laster birrintzeko moduan daude.”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848

b-Burgesiaren zeregin iraultzailea: bera nagusitu arte beneragarri kontsideratzen zen guztiari aureola kendu dio

“Burgesiak historian zeregin iraultzaile nagusi bat izan du.

Burgesiak, boterera heldu den toki guztietan, harreman feudal, patriarkal eta idiliko guztiak ostikatu ditu. Erruki gabe hautsiak ditu gizon feudala bere nagusi naturalarekin elkartzen zuten lotura ñabarrak, gizakiaren eta gizakiaren artean interes hotza, “esku-diruzko ordaina” besterik utzi gabe. Erlijiozko asaldura ikara santuak, zaldunen oldarra eta burges txikien malenkonia kalkulu berekoiaren ur izoztuetan ito ditu.

Burgesiak ordu arte beneragarri eta errespetu santuz kontsideratzen ziren jarduera guztiei beren aureola kendu die. Medikua, legelaria, apeza, poeta eta jakintsua bere soldatapeko bihurtu diru.”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848

c-Iraultzaren dialektika. Sortzen duzunak suntsituko zaitu: feudalismoak burgesa, burgesek proletalgoa

“Burgesiak feudalismoa eraisteko erabili zituen armak berak orain burgesiaren beraren aurka bihurtzen dira.

Baina burgesiak berari  herioa ekarriko dioten armak egin ez ezik, arma hauek erabiliko dituzten gizonak ere sortu ditu, hots, langile modernoak, proletarioak.

Burgesiak bere buruaren ehorzlea ekoizten du. Haren amiltzea eta proletalgoaren garaipena, era berean, nahitaezkoak dira.”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848


-Azpiegitura ekonomikoak gainegitura ideologikoa eragiten du. Ez da errealitatea gizakiaren kontzientziaren araberakoa; giza kontzientzia da gizarte-errealitatearen araberakoa. Beren bizitzako ekoizpen sozialean, gizon-emakumeek harreman mugatuak ezartzen dituzte, beren nahimenerako independenteak, ekoizpen harreman horiek ekoizpen-indar materialen garapen-maila jakin bati dagozkio. Ekoizpen-harreman horien multzoak gizartearen ekonomia-egitura eratzen du, egiazko oinarria; haren gainean eraikitzen da gainegitura juridiko eta politikoa, eta hari dagozkio, halaber, zenbait gizarte kontzientzia modu. Bizitza materialaren ekoizpen moduak mugatu egiten du bizitza sozial, politiko eta intelektualaren prozesua, oro har. Ez da errealitatea gizakiaren kontzientziaren araberakoa; giza kontzientzia da gizarte-errealitatearen araberakoa.

-Klase menperatzailearen ideiak dira ideia nagusiak, beti eta nonahi. Klase menperatzailearen ideiak dira ideia nagusiak garai guztietan; edo, beste modu batera esanda, gizartean botere material menperatzailea ezartzen duen klasea, aldi berean, botere espiritual menperatzailearen jabe da. Ekoizpen materialerako bitartekoak eskura dituen klaseak bere eskura ditu, aldi berean, ekoizpen espiritualerako bitartekoak; hori dela eta, aldi berean, haren menpe jartzen dira, batez beste, espiritualki ekoizteko beharrezkoak diren bitartekoak ez dituztenen ideiak. Ideia nagusiak harreman material menperatzaileen adierazpen ideala besterik ez dira.

ALIENAZIO EKONOMIKOA

Kapitalismoan erabakigarriena den alienazioa dugu ekonomikoa. Honen arabera, giza talde bi ditugu funtsean, gizateria bitan dago bereizirik: jabeak eta langileak. Egoera erreal bidegabea iraunarazteko pribilegiatuek darabilten ideologia Ekonomiaren Zientzia da (Adam Smith, David Ricardo). Honek dioenez, alienazio ekonomikoa gainditzea eta bizitza ekonomikoa piztea soilik da bideragarri jabetza pribatuaren instituzioa bermatuz. Arazoa gainditzea, adostasuna, ugazaben bozeramaile intelektualen esanetan, merkatu-askatasunaren bidez lortuko da. Marxen ustez, hori gezur interesatua da, noski, zinez dakarrena langileen esplotazioa baita.

a-Langilearen miseria. Zenbat eta gauza gehiago ekoitzi, are gauza gutxiago izan ditzakete langileek, eta are handiagoa da haren produktua den kapitalarekiko duten menpetasuna. Lan egiteak deshumanizazioaren itxura hartzen du, hainbeste non langileak beren errealitateaz gabetuta aurkitzen diren, gosez hil arte. Bizitzeko beharrezkoak diren gauzez gain, lanerako diren gauzez gabetuta daude langileak.

b-Langileak ekoitzirikoa, langilearentzat arrotz. Langilea hainbat pobreago da, zenbat eta aberastasun gehiago sortzen duen, zenbat eta gehiago handitzen den haren ekoizpena indarrez eta kopuruz. Langilea salgai bihurtzen da; hainbat salgai merkeagoa, zenbat eta salgai gehiago ekoizten dituen. Gauzen munduak gero eta balio handiagoa du, eta giza munduak, berriz, harekiko zuzeneko proportzioan, gero eta balio txikiagoa. Lanak ez ditu salgaiak soilik sortzen; bere burua ere sortzen du, eta langilea ere bai, salgai gisa.

Lanak ekoizten duen objektua, ekoizkina, aurrez aurre jartzen zaio langileari, izaki arrotz bat balitz bezala, ekoizlearengandik bereiz dagoen botere bat balitz bezala. Lanaren fruitua objektu batean finkatutako lana da, gauza bihurtua; lanaren objektibazioa da ekoizkina. Lanaren egikaritzea da haren objektibazioa. Lanaren egikaritze hori langilearen desegikaritzea bihurtzen da ekonomia politikoaren fasean: objektibazioak objektua galtzea eta harekiko morroi bihurtzea dakar.

Langilea bere lanaren bidez sortutako ekoizkinarekin objektu arrotz bat balitz bezala erlazionatzen da.

c-Lana besterentzea, lanaren alienazioa. Lana besterentzeak, lana alienatzeak, esan nahi du, lehenik eta behin, lana langileaz kanpoko dela (hau da, langilearen izatearen barnean ez dagoela), eta langileak lanean ez duela bere burua indartzen, baizik bere burua ukatzen. Langilea ez da zoriontsu sentitzen, zorigaiztoko baino. Ez du energia fisiko eta espiritual askea garatzen; aitzitik, bere gorputza hilduratu egiten du, eta bere espiritua, hondatu. Horregatik, langilea lanetik kanpo baino ez da sentitzen bere baitan; lanean bertan bere baitatik kanpo sentitzen da. Lanean ari ez denean dago eroso; lanean ari denean, ez. Haren lana ez da, beraz, borondatezkoa, behartua baizik, gatibu-lana. Horregatik, ez da behar baten asetzea, baizik eta lanetik kanpoko beharrak asetzeko bitarteko hutsa. Lana langileari arrotza zaiola nabaria da, ez hertsapen fisikorik ez bestelakorik batere ez dagoen bezain laster izurritik bezala ihes egiten baitu langileak lanetik. Langileaz kanpoko lana, gizakia besterentzea eragiten duen lan hori, autosakrifiziokoa da, aszetismoko lana. Azken batean, langileak garbi ikusten du lanaren kanpokotasuna, lana ez baita berea, beste norbaitena baizik, eta hartan dagoenean ez baitagokio bere buruari, beste norbaiti baizik. Erlijioan, giza fantasien berezko jarduerak (giza adimenaren eta giza bihotzaren jarduerak, alegia) eragiten du gizakiarengan, jainkoaren edo deabruaren jarduerak, baina edonola ere jarduera arrotz bat balitz bezala. Eta langilearen jarduera ere, halaxe, ez zaio berezko langileari. Beste bati dagokio; nork bere burua galtzea da.

 

-Eskaintzaren eta eskariaren legea, gainprodukzio-krisiak, kapitalismo espekulatzailea. Eskaintzaren eta eskariaren legeak azaltzen ditu gainprodukzioak eraginiko krisi ziklikoak

“Merkatu krisialdien aldizkako itzulerek gizarte burges osoaren iraupena era gero eta mehatxagarriagoz planteatzen dute. Merkatu krisi bakoitzak, ekoitziriko produktu pila birrindu ez ezik, honez gainera sorturiko ekoizteko indarrak berak ere suntsitzen ditu aldiro. Gizartearen gainera beste edozein garaitan zentzugabea irudi zukeen izurritea erortzen da: gehiegizko ekoizpenaren izurritea. Gizartea, bat-batean, basakeria egoera iragankorrean amildurik gelditzen da; goseak eta suntsitze-guduak bere bizimodurako bide guztiak kentzen dizkiola esan liteke; industriak eta merkatalgoak porrot eginik dirudite. Eta zergatik? Gizarteak zibilizazio handiegia duelako, bizimodurako baliabide gehiegi duelako, industria eta merkatalgo handiegiak dituelako. Berak dituen ekoizteko indarrek ez diete burges zibilizazioari eta jabego burgesaren harremanei mesederik egiten.

Harreman burgesak estuegi bihurtu dira beren barnean sorturiko aberastasunak eduki ahal izateko. Ordea, nola gainditzen ditu burgesiak krisi hauek? Alde batetik, ekoizteko indar pila bat nahitaez ez birrinduz; beste aldetik, merkatu berriak konkistatuz eta zaharrak hobeki esplotatuz. Eta nora darama horrek? Are krisialdi gogorrago eta orokorragoak prestatzera eta horietatik ihes egiteko bideak urritzera.”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848

 

-Kapitalismo industriala, gainbalioaren teoria, D M D’

1-Marxek kapitalismo industrialeko gainbalioa azaldu nahi du, ez finantza- kapitalismo espekulatzailearena

2-espekulazioan gertatzen den irabazia eskaintzaren eta eskariaren legeak azaltzen du; irabazi hori dirua eskuz aldatzera mugatzen da

3-aitzitik, kapitalismo industrialean, burgesa aberastu egiten da, bide batez herri osoa ere aberastuz: trenbidez betetzen du lurraldea, eta abar

4-erabilera-balioa (merkantziaren kontsumoa) eta truke-balioa (salneurria)

5-kapitalistak erosi egiten du langilearen lan-indarra, beste merkantzia bat bailitzan: truke-balioaren arabera erosten du lan-indarra

6-merkantziaren balioa bertan mamituriko batez besteko lan-denbora sozialari dagokio

7-kapitalismoaren formula: D M D’ (D dirua; M merkantzia; D’ lehengo dirua gehi gainbalioa)

8-D M D’ ekuazioari dagokion merkantzia bakarra langilearen lan-indarra da. Lan-indarrari dagokion truke-balio zuzena langilearen soldata da

9-24 orduko lanaldiari dagokion soldata bat etorriko da beste langile batzuek behar izan duten batez besteko lan-denborarekin, langileak kontsumitu beharko dituen merkantziak fabrikatzeko, 24 ordutan bere lan-indarrari eutsi ahal izan diezaion; soldata hori, lan-indarra den merkantziaren truke-balioa, izango da, demagun, 60 euro

10- jo dezagun 60 euro dagozkiola 6 orduko lanaldi sozialari, alegia,  beste langile batzuek 6 ordu behar dituzte fabrikatzeko gure langileak bere lan- indarrari eutsi ahal izateko 24 ordutan kontsumitu behar dituen merkantziak; baina, behin 6 orduko baliokidea erosita truke-balioan, kapitalistak lan eginaraz diezaioke 12 orduz, eta kasu horretan 6 orduko etekina irabaziko du

11-horra gainbalioa, D M D’ formula: burgesak langilearen lan-indarra erosi du, 60 euro; demagun 6 orduko lanaldiari dagozkiola; langileari lan eginarazten dio 12 orduz; lan horri esker 120 eurori dagozkion merkantziak egiten dizkio eta halatan 60 euroko gainbalioa sakelaratu du

12-langilearen lan-indarra da merkantzia bakarra zeinaren kontsumoak, hau da, erabilera-balioak, truke-balioa emendatzen duen. Langilearen lan-indarra kontsumitzea da langileari lan eginaraztea, merkantziak ekoitzaraztea, balioa eta aberastasuna sorraraztea.

13-langileak aberastasun gehiago sortzen du kontsumitzen duena baino. Lan gehiago egiten du, bere lan-indarrari eutsi ahal izateko 24 ordutan kontsumitu behar dituen merkantziak fabrikatzeko beharrezkoa dena baino. Horrela aberasten da kapitalista aldi berean mundua ondasunez hornituz.

14-kapitalistak merkantzia bitxi hori erosi du, zeinaren kontsumoak balioa sortzen duen: langileak balio gehiago sortzen baitu, diru gehiago, lan horren truke ordaintzen zaiona baino. Berak egingo duen lana baino gutxiago egin beharko dute beste langileek, 24 ordutan kontsumitu beharko dituen merkantziak fabrikatzeko.

15-gainbalioaren teoria lehergailu bat da. Luc Ferry bezalako liberalentzat ere zuzena eta egiazkoa da, justua; Marxek ez du eskaintzaren eta eskariaren legea ukatzen; arazoa da eskaintzaren eta eskariaren legeak ez duela kapitalismoa azaltzen, kapitalismo industriala, enpresaren mundua; espekulazioa baino ez du azaltzen

16-gainbalioaren teoriaren ondorioak mila bider sakonagoak eta ahaltsuagoak dira eskaintzaren eta eskariaren teoriarenak baino, edo gainprodukzioaren krisien analisiak baino, liberalentzat aski ahula baita. Hemen benetan erakusten da kontraesanez josia dela kapitalismoa, eta lehertu beharra duela. Kapitalismoaren kontraesanen benetako analisi bat dugu. Saia gaitezen: sistema kapitalista hori garatzen bada, Marxen ustez, kapitalismo horrek ezinbestez sorraraziko du oraingo honetan ez mekanikoki, burdinazko saihestezintasun batez, komunismoa; baizik eta  klase borroka.

17-alegia, boluntarismoan eta militantismoan gaude, fatalista ez den historiaren filosofia batean. Ez gaude honezkero historiaren filosofia automatiko batean, Marxen esaldi ikaragarri hark adierazten zuena: iraultzak sortzen dira naturako metamorfosiak erabakitzen dituen ezinbestekotasun berberaz, kataklismo naturala era mekanikoan sortzen den bezala. Aldiz, aurrerantzean giza borondateari dagokion historia batean sartuko gara, gatazka sozialen historia, klase borrokarena, eta iraultza ez goxo baizik bortitzarena, Robert Owenena ez bezalakoa.

18-behin jendetza itzelak proletarizatu eta txirotu ondoren, behin kapital asko pilatu ondoren, ez dira gelditzen monopolio handiak baino. Azken batean, komunismoa mugara igarotzea da, eta bortxa ezinbesteko gertatzen da. Eskaintzaren eta eskariaren arabera genbiltzanean aski zen desjabetzea eta nazionalizatzea, ez zen derrigorrezkoa bortxaren erabilera. Aitzitik, bigarren hurbilketaren arabera, gainbalioaren hurbilketaren arabera, beharrezkoa izango da iraultza bortxazkoa.

Gainbalioaren teoriaren ondorio batzuk

1-Klase-borrokaren arabera erabakiko dira soldata eta lan-denbora, arazo historiko eta morala baita soldata eta lanaldia finkatzea, ez dago inon idatzia

2-Sindikalismoaren sorrera. Langileek antolatu beharra daukate, indartsu agertzeko ugazabekin soldataz eta lanaldiaz eztabaidatzeko orduan

3-Zer izango da horrenbestez iraultza komunista?

a) Jabetza pribatua suntsituko du, pribatua herriari itzuli, kolektibizatu

b) Eztabaida: norentzat izango da desjabetutakoa? Estatuarentzat ala autoeratutako langile-kontseiluentzat? Nork kudeatuko du gainbalioa?

c) Gainbalioa birbanatu egingo da. Baina nola, Estatu-kapitalismo baten arabera, D M D’ari eutsiz? Ala komenigarriagoa da deshazkundea?

4-Marxek “gainbalio erlatibo” deritzona: zientzien eta tekniken aurrerakuntzari esker kapitalistak, langileen aurkaritzarik eta gatazkarik gabe, gainbalioa emenda lezake

 

IRAULTZA KOMUNISTA: ASKAPENERAKO BALDINTZA

-Iraultzan, proletarioek ez dute galtzeko ezer, beren kateak izan ezik

“Komunistek ez dute gogoko beren iritziak eta xedeak ezkutatzea. Zabal-zabalik aldarrikatzen dute, beren helburuak lortzeko, aurreko gizarte-ordena osoa gogorki amilarazi behar dela. Ikara bitez klase nagusiak iraultza komunistaren aurrean! Proletarioek ez dute hor galtzeko ezer, beren kateak izan ezik. Irabazteko, mundu osoa dute.

Herrialde guztietako proletariook, elkar zaitezte!”

Alderdi Komunistaren Manifestua, 1848

 

-Iraultzak gizarte komunista ekarriko du:

-klase sozialik gabeko gizartea

-esplotazioaren amaiera

-beraz, ez da Estatuaren beharrik izango, Estatuak klase zapaltzailearen agintaritza iraunaraztea baitu helburu nagusi

-hiritar bakoitzak bere ahalmenaren araberako lana eskainiko dio kolektibitateari, eta kolektibitateak atzera hiritar bakoitza bere beharren arabera hornitu eta babestuko du

-alienazioa gainditzea eta gizakia errealizatzea, gizarte bidegabeak beharrik gabe itorik dauzkan giza ahalmenak azkenik mamitzea

Rousseau

Markos Zapiain 2014/01/31 18:40

a) Bizitza:

-Jaio eta bederatzi egunen buruan ama hil; masokismoa, erru sentimendua; Europan barrena, Madame de Warens (tutore eta maitale, Rousseauk “maman” deitzen zion); umezurztegia, entziklopedistak, paranoia, istripua; azkenik, zoriona gizakiengandik urruti, landarez inguratutako bakardadean

b) Liburu batzuk:

-Zientziei eta Arteei buruzko diskurtsoa: aurrerapen teknikoak jendea zintzotasunetik urrutiratu eta ohiturak usteldu. Laura Sligo

-Gizakien arteko desberdintasunaren jatorriari buruzko diskurtsoa: jabetza pribatuak hautsi zuen gizakiaren zorion naturala; bestalde, giza askatasuna bat dator giza malurarekin: gizakiongan, instintua ase eta itzali ondoren ere, gogoak badirau

-Eloisa Berria: best-seller itzela, amodiozko gutun-eleberria; Saint-Preux Julie-ren irakaslea da; Julie amorosten zaio; oso handia den arren bien arteko adin-aldea, eta Saint-Preux kosta ahala kosta ahalegintzen bada ere datorkiola sentitzen duen maitemintzea eragozten, Saint-Preuxek eta Juliek izugarri maiteko dute elkar, baina sekretuan; halako batean, Saint-Preuxek erbestera joan beharko du, eta elkarri idatziko dioten gutunek osatuko dute eleberriaren muina; zenbait urteren buruan, Julie beste gizon batekin ezkonduko da, baina egun batean aitortuko dio bere bizitzan ez duela benetan maitatu Saint-Preux baino; azkenik, irakaslea erbestetik itzulitakoan, pasioari ukoan eta sublimazioan aurkituko dute bi protagonistek maitasun-zoriona

c) Gizarte-Hitzarmena, gizalegezko herrigintza:

-Rousseaurentzat, gizakia ona da berez eta libre jaio zen. Ordea, orain arte ezagutu ditugun gizarte guztiek usteldu eta gaiztotu egin dute, eta kateatu.

-Ba ote dago jendartea antolatzea, gizakiaren berezko bihotz onari eta askatasunari atxikitzeko moduan? Edo beste gizakiekin elkartzeak ezinbestez dakar gainbehera etikoa?

-Irudikagarria da jendarte zuzen eta libre bat.

-Rousseauk askatasuna ipintzen du ororen buru. Hobe miseria, makurtzea baino: herri zapalduaren lehenbiziko betebeharra, katea haustea da, indarra ez baita eskubidea. Hitza herriari eman behar zaio eta beti aldarrikatu askatasuna.

-Edozelan ere, Rousseaurentzat askatasuna ez da grinen arabera jardutea, baizik herriak bere buruari era zuzenean eman dion legeari obeditzea.

-Legea ez betetzeagatik zigortzen zaituztelarik, libre izatera behartua zara, zeure benetako nahimenaren pean kokatua.

-Nork bere nahimena baduela onartua dago oro har. Hitza bederen hortxe dago. Baina gizabanakoari lotua beti ere. Rousseaurentzat, aldiz, herria ere nahimenaz hornitua da: nahimen orokor honek beti nahiko luke onena herri osoarentzat.

-Hezkuntzaren helburua, halatan, banakoaren interes partikularra guztien interesarekin adostea litzateke.

-Eta zintzo izatea, erabakiak hartzerakoan norberaren gurariak alde batera utzi eta herriaren interesak aintzat hartzea.

-Sarritan bozketaren emaitza ez dator bat nahimen orokorrarekin. Bat etorriko lirateke beti, baldin botoa ematerakoan hiritar bakoitzak bozketa-gaiaz informazio guztia balu, eta talde partikularren eraginik ez balego.

-Talde partikularrek beren interesak dituzte, orokorrak talde diren heinean, baina partikularrak herri osoari dagokionez.

-Ez da harritzekoa filosofia politikoaren funtsa, Rousseaurena eta beste guztiena, agintea mugatu, kontrolatu eta zilegi bihurtzeko moldeen bilatzea izatea. Rousseauk garbi nabaritzen du agintearen bila dabiltzanen bultzatzaile nagusia ez dela "herria zerbitzatzea" edo antzeko aingerukeriaren bat, baizik eta "agintzeko plazera". Maitasuna falta denean bilatzen da boterea.

-Rousseaurentzat, giza talde bat herri bilakatzen duena gizarte hitzarmena da; honen arabera, mosketarienean bezala, bakoitzak herriari duen guztia ematen dio, ordainez guztia atzera bakoitzarena bilakatuz. Baina gizarte hitzarmenik gabe ez dago herririk. Eta zenbat oinarrizkoagoa hitzarturikoa, hainbat zabalagoa beharko du izan haren onarpenak.

-Subiranotasuna herrian datza, herriak beti behar du bere hitza adierazi; eta adierazpen hori legean mamitzen da. Legearen aurreko berdintasuna, baina, berdintasun ekonomikorik gabe, ez da iruzur hutsa baizik. Nolanahi ere, demokrazia hiritarrak legea bere senti dezan da funtsean.

-Haatik, legea hiritarrek sortua (eta betea, noski) behar izate hori, Rousseauk aldarrikatua, gaiztotu egiten du hainbat eta hainbat legeren bete ezinak, sorkuraz gainera, eta ez menturaz. Honek etsipena eragiten du herritarrengan, eta legez kanpoko jokabideetara bultzatzen du.

Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.