Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua

Ikasitakoa desikasten ikasten

Webgune baten disekzioa

Gari Araolaza 2005/06/14 23:31

Aurreko batean Webguneak eta autoak konparatzen nituen. Egunen batean webgune baten kontrolak zerrendatuko nituela agindu nuen. Hemen nator.

Gauza jakina da webguneak erabiltzeko sortzen direla, eta ez eseri eta begira gelditzeko. Badaude zenbait elementu webgune gehienetan daudenak eta erabiltzailearen esperientzia errazteko jartzen direnak. Baina webgune mota asko daude. Ez dira berdinak argazki webgune bat edo banketxe baten webgunea. Nik edukien webgune tipiko bat hartuko dut adibide moduan, honelakoetan nahiko elementu anitzak azaltzen bait dira.

Eke.org

Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearen webgune berria hartu dut adibide moduan. Hona hemen barneko orrialde bat: (gertutik ikusteko, klik egin hemen )

osoa_txikia.jpg

Disekzioarekin has gaitezen:

Burukoa edo Headerra

Ezkerretik hasita:

header1.jpg

Hor dauzkagu:

  • Mantxeta edo logoa: toki ezaguna du, ezkerrean, goikaldean. Webgune osoa identifikatuko du eta barruko orrialdeetan gaudenean klik egin ezkero sarrera orrira eramango gaitu. Ez da erregela idatzia, baina web garatzaile gehienok erabiltzen dugu. Garrantzitsua webgunearen marka finkatzeko.
  • Logoari lotuta, tagline edo lema. Bilatzaile edo beste lotura batetik iristen denak azkar ulertu dezan zein motatako webgunera iritsi den, disketxe bat den, rock talde baten webgunea edo atari kultural bat. Ez du metaforikoa izan behar, esplikatiboa baizik, lau hitz baina ongi jarriak.
  • Beherago, burukoaren azpian menu nagusia. Menu honek webguneak dituen sail nagusiak azalduko dizkigu, nondik hasi izan dezagun. Oso garrantzitsua da hauek ongi aukeratzea, erabiltzailea zalantzarik gabe aurkitu dezan intereseko gaia. Hemen ere motz, testu argiak eta poesia gutxi! Gainera kasu askotan sail batean sartzean menu nagusiak kolorez aldatuko da erabiltzaileari zein sailetan dabilen aditzera emateko.

Menu nagusien inguruan izaten da menu dinamikoak egiteko tentazioa, gainetik pasatzean aukera gehiago azaltzen dituzten motakoak. Guk ere egin izan ditugu noiz edo noiz, baina ez da soluzio ona, aukera asko ezkutatzen bait dituzte eta gainera erabiltzaile asko ez dira horiekin ongi konpontzen. Gainera, sarritan Javascript eta kapak erabiltzen dira horiek egiteko, eta horrek bilatzaileen robotak sartzea galerazten du.

header2.jpg

Eskumako alde honetan bigarren mailako aukerak jartzen dira, utilitateak eta abar. Laguntza behar duenak, zerbait konkretua aurkitu nahian dabilenak, hara begiratuko du. Ezkutuan ez dira jarri behar, baina bai bisualki bigarren maila batean.

  • Bilaketa: Ahal dela zabala, testu luzeak idazteko, eta aukera gehiegirik gabe. Jakina da erabiltzaile oso gutxik erabiltzen dituztela filtroak edo aukera aurreratuak. Bilaketa aurreratua eman nahi badugu, hobe da beste orri batean ematea, datu orri zabalago batekin. Askotan, datu orriak gehiegi diseinatzeko tentazioa izaten da, eta azkenean botoiek ez dute botoi itxurarik izaten. Hori ere ez da praktika ona. Erabiltzaileak garbi izan behar du non duen klik egiteko botoia.
  • Funtzionalitateak: edukia ez diren funtzionalitateak, webgunearen mapa, webguneari buruzko informazioa, kontakturako informazioa eta abar. Hauek orriaren behekaldean ere jar daitezke. Kontua da bigarren maila batean jartzea, baina bila dabilenak erraz aurkitzeko moduan.
  • Hizkuntza aldaketa: gure bezalako ingurune eleanitz batean beharrezkoa. Kasu idealean orri guztiek beharko lukete hizkuntza aldatzeko aukera, berriz ere sarrera orrira joan beharrik gabe. Aukerak ematerakoan, herrialdeen banderak jartzearen tentazioa alde batera utzi (mexikarrek gaztelania aukeratzeko beti espainiako banderan klik egin behar, edo agian Guatemalako banderan, norbaitek ezagutzen du nolakoa den?) eta hizkuntza bakoitzaren izena jatorrizko hizkuntzan ager dadila.

Hurrengo batean jarraituko dugu.

Meme musikala

Gari Araolaza 2005/06/08 23:19

Honelako kateak ez zaizkit asko gustatzen, baina aintzakotzat hartu nautenei eskerronez.

Euskazko blogariak ez gara gutxiago izango, eta guk ere bidea eman beharko diegu sarean zabaltzen diren meme horiei, ala? (Richard, ya te pensabas que iba a dejar sin cumplir el meme ¿no?)

Testigua nork eman didan:

Richard Moretek maiatzaren 27an eta Ana Malagonek 30ean.

Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina:

Guztira 8 GB inguru, 750 kantu. Hala ere horietako asko bi aldiz dauzkat gordeta, bai enpaketatuta eta enpaketatu gabe.

Erosi dudan azkeneko diska:

Yes - 90125. 13 urterekin Biarritzen beraien kontzertuan izan ondoren erosi nuen binilo baten remasterizazioa CDan, aurretik publikatu gabeko zenbait abesti eta bertsioz aberastua.

Orain entzuten ari naizen kantua:

Hughes Turner Project - Revelation. Rockero zaharrak oraindik jo ta su. Purple, Rainbow eta Malmsteenekin ibilitako jendea.

Sarritan entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu

Aurreko Yes-en Owner of a lonely hearts-ez gain:

  • Itoiz - Hegal egiten : 14 urterekin lehenengo filan entzundako kontzertua, JC Perez, Foisis, Jimmi Arrabit eta Jean Marie Ecay. Telecasterraren soka bat apurtuta Les Paul-a atera zuen JCk.
  • Van Halen - Jump : (casualidad, ¿no?) el primer tema que toqué con un grupo. Por entonces todavía era bajista. ;-)
  • Yngwie Malmsteen - Heaven Tonight : metala aurkitu nuenekoa.
  • David Lee Roth - Yankee Rose : Steve Vai lehenengo aldiz entzun nuenekoa. Gerora 3 aldiz ikusi dut zuzenean.
  • Whitesnake - Judgement day : izenburu aproposa Elgetatik Kanpazar aldera iluntze baten noala autoarekin pinudira erortzeko. Osorik atera nintzen.
  • Rainbow - I surrender : pixkanaka iturrietara joanez, Rainbow, Deep Purple, Hendrix, Led Zeppelin...

Nik 5 baino gehiago behar nituzke, hainbeste abesti berezi dauzkat.

Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua

Badator uda

Gari Araolaza 2005/06/08 13:02

Zein gauza ona den, beste buruhausterik gabe egur handi bat aurkitu eta berarekin arratsalde osoa pasatzea. Horixe esaten zidan nere koinatuak lehengoan, eta nolako arrazoia zeukan. Hortan ere berriz ikasi beharko dugu.

Mutilak jolasean

Webguneak eta autoak

Gari Araolaza 2005/05/25 18:41

Zer dute antzerakoa autoek eta webguneek? Norberak erabiltzeko direla. Normalean presa handiarekin gabiltza, ez gara eseri eta begira gelditzen, hen eta hemen klik eta klik eginez. Eduardo Manchonek ederki azaltzen du hau bere La navegacion impaciente artikuluan.

Ba al dago hor zehar webgune bat ireki eta eskua sagutik kenduta begira-begira gelditzen denik? Ni ez behintzat. Normalean dozenaerdi fitxa izaten ditut zabalik nire Mozilla Firefox-ean eta leiho bat geldo badabil beste batera salto egiten dut zai egon gabe.

Nabigazio azkarra behar dugu beraz, eta horretarako zerbitzari eta webgune azkarraz gain, erabiltzailea eroso sentitzea lortu behar dugu, ia pentsatu gabe joan dadin berari interesatzen zaion tokira ( No me hagas pensar )

Horretarako dira hain garrantzitsuak estandarrak. Estandar ofizialak eta de-facto, erabileraren erabileraz estandar bihurtzen doazenak.

Horregatik oldartzen naiz horrelako bat irakurtzen dudan bakoitzean:

Bestalde, eta kritika txiki bat egin harren, azken aldian bailaren ateratzen ari diren web gune eta blog guztiak diseinu eta estruktura berdikoak dira... bat denentzako...puff...krutea da hau dena. (sic)

Superbai blog-eko erantzunetan irakurria

Autoak

Bai, lehen ere esan dut webguneak erabiltzeko direla normalean, ez begira gelditzeko. (Noski, badaude zenbait webgune begira gelditzeko, baina ez da kasu normala). Autoak bezala.

Autoek ere sistema bera mantentzen dute. Diseinu oso desberdinekoak aurkituko dituzu kotxe saltokian, handiak, txikiak, deportiboak, familiarentzat, noranahikoak. Hiru argazki atera ditut nik:

xsara1 volvo1atos1

Hain ibilgailu desberdinak izanik, badaude zenbait elementu amankomun denek dauzkatenak, ez? eta toki berdinean jartzen dituzte, ez?

xsara2 volvo2 atos2

Adibidez:

  • Gurpil borobilak
  • Bolantea (gurean ezkerrean)
  • Kanbio palanka
  • Pedalak behekaldean, eta orden berdinean: enbragea, balazta eta azeleragailua.
  • Irratia erdialdean, eskumatara.
  • Bolantearen atzekaldean abiadura markagailua
  • eta abar...

Horregatik kutreak eta aspergarriak dira autoak? auto diseinatzaileak plagiatzaileak dira? (bale, agian bai, baina ez bolantea ezkerrean jartzen dutelako, je je...)

Hurrengo batean saiatuko naiz webgune baten disekzioa egin eta bolantea, kanbioen palanka eta azeleragailua normalean non datozen erakusten.

Eskerrak Maite eta Zaloari beraien ibilgailuen argazkiengatik. Citroena nerea da.

Bittorrent: bilatzaile falta

Gari Araolaza 2005/05/24 09:07

Eguneraketa: 2005/05/26: Egun batzuk geroago, hara non dagoen BitTorrent bilatzailea

Orain arte aMule erabiltzen nuen P2P lanetarako, eMuleren bertsio bat. Abiadurak ez diren demasekoak, gehienez 7-10 Kb segunduko, eta gainera denbora luzea geldi egoten zen sistema, harategiko kolan bezala.

Aspaldi frogatu nuen Bittorrent , gainera jakinik gure Python maitean eginda zegoela, baina sarritan gertatzen den bezala tresna bat erabiltzen den lehenengo aldian ez zaigu gustatzen. Hori gertatu zitzaidan Flickr , Mozilla eta beste hainbat eta hainbat aplikaziorekin.

Asteburuan kopia eta kopia

Asteburuan frogatu dut berriz, etxeko Windows-ean, eta harrituta utzi nau. Deskarga abiadurak 25-35 Kb/s-koak dira, Euskalteleko 330Kbpsko kablearekin!

Ia nahi gabe deskargatu ditut 2 filma, telebistako CSI-ren kapitulu bat, diska bat eta orain beste filma batzuk dauzkat kolan.

Ez dut ongi ulertzen nola dabilen sistema, norberak konpartitzen duena momentuan deskargatzen duena bakarrik bait da. Ez diot lojika handirik ikusten, gehiago irakurri beharko dut, baina oso ondo dabil!

Bilatzaile falta

Baina "Torrentek" arazo bat du: bilatzaile falta. Bai, milaka daude, bakoitzak bere inguruan sortzen dituenak, bakoitza ehunka fitxategirekin, baina bilatzeko sistema zentralizatu baten beharra du, milaka fitxategi izango dituena.

Ardura hori ere hartu dute sortzaileek ( Error500-en irakurrita ) eta itxura denez laster izango dugu Bittorrent-en bilatzaile bat.

Hemen dago web semantikoa! (2)

Mikel Larreategi 2005/05/21 08:45

Luistxok aurkitu du web semantikoaren aplikazio kuriosoa.

HousingMaps

Craigslist izeneko webgune handi eta erabilgarri bat dago, non jendeak anuntzio sailkatuak jartzen dituen. Etxe salerosketa, motoa dela, autoa, lan eskaintzak eta abar. Craigslist ez dago pertsonentzat bakarrik pentsatua, informazioa "modu semantikoan" ere ematen bait du. Adibidez, Bostonen alokairuan dauden apartamentuen anuntzioak ikus ditzazkegu pertsonek irakurtzeko moduan edo ordenagailuek irakurtzeko moduan

Bestalde, badakizue Googlek AEBtako mapa guztiak eskaintzen dituela bere Google Maps zerbitzuan.

Ba begira, buru azkar bati bururatu zaio biak konbinatzen dituen zerbitzua ematea, automatikoki, eta ordenagailuen arteko komunikazioaz aprobetxatuz. HousingMaps zerbitzua da hori. Nahikoa duzue ezkerreko aukeretan Boston aukeratuta. Gero mapa etortzen zaizuenean, klik egin puntu gorri edo hori horietako batean eta Craigslist webguneko anuntzio berberak ikusiko dituzue.

ChicagoCrime

Kasu honetan Chicagon egiten diren delituei buruzko webgune bat hartu da oinarritzat, eta mapen sistema berdina jarri zaio, ChicagoCrime . Hor ez dago langilerik tartean. Datuak automatikoki hartzen dira delituen datubasetik eta gero mapa batetan aurkezten dira.

Adibide bi hauek posible dira, pertsonek ikusi ahal izateko HTMLaz gain informazioa "modu semantikoan" ematen delako webgune horietan.

Hurrengo aplikazioa?

Nik garbi daukat, eta Luistxok eskuz egin du lan hori kriminalitate eta alokairuen eskaintzak eta prezioen arteko konparaketa eginez.

Zein beste aplikazio bururatzen zaizkizue zuei?

(Inor zuzenketak egiten hasi aurretik esan beharra dut artikulu pare honetan zenbait sinplifikazio egin ditudala, gauza gehiegi ez konplikatzeagatik. Emaidazue lizentzia hori mesedez)

Hemen dago web semantikoa! (1)

Gari Araolaza 2005/05/21 08:18

Bai, azkenean iritsi da. Orain arte teorian bakarrik ikusi dut, eta etorkizuneko utopia bezala ikusten nuen. Orain ikusi ditut benetako aplikazio pare bat.

Web semantikoaz

Sakoneko interesa duenak badauka non ikasi , baina ni saiatuko naiz lerro bitan azaltzen.

Webgune bat sortzean, pertsonek irakurtzeko egiten dugu normalean. Titular desberdinak modu berdinean etiketatzen dugu, adibidez:

     <h1>Mikel Urdangarin</h1>      <h1>Oraindik ez daukagu parlamentuko presidenterik</h1> 

h1 horrek, lehenengo mailako titularra esan nahi du, eta testu horiek letra handiz azalduko dira beraz.

Goiko bi testu horiek modu berdinean (letra tipo, tamaina eta abar) azalduko dira webgune batean. Guk, testua irakurrita eta lehendik ezagutza batzuk ditugulako katalogatzen ditugu titularrok: Lehenengoa, musikarekin lotuta dago, kantari baten izena eta abizena dira. Bigarrena, albiste bat da, aktualitatekoa.

Baina hori ezin du makina batek egin! Euskal musikarien datubase bat egin nahian bagabiltza, eta ordenagailuko programa bat bidaltzen badugu webgune hori irakurtzera datuak deskargatu ditzan, ordenagailu programa horrek ez du jakingo Mikel Urdangarin kantari baten izena ala otoitza baten hasiera den.

... eta webguneak honela etiketatzen baditugu?:

     <musikaria>Mikel Urdangarin</musikaria>      <albistea>Oraindik ez daukagu parlamentuko presidenterik</albistea> 

eta gero alboan instrukzio bat gure nabigatzailearentzat:

     musikaria, albistea {  letra handiz } 

Orduan, guk pertsonok, titularrak berdin berdin ikusiko dugu gure nabigatzailean, baina bisitan datorren ordenagailu baten programa batek ulertuko du bat musikaria dela eta bestea albistea, eta bilketa bat egiten ari bada, jakingo du atal batean edo bestean jartzen.

Ba, horixe da web semantikoaren ideia: informazioa diseinurako etiketatu beharrean (letra tipoa, letra etzana, koloreak eta abar, orain arte egin den HTMLa), semantika edo esanahia kontutan hartuta etiketatzea.

Oso abstraktoa? Hurrengo artikuluan web semantikoaren lehenengo aplikazioak.

La Coctelera: Ruby eta KISS

Gari Araolaza 2005/05/13 09:32

The Cocktail enpresakoek luxuzko produktua atera dute: La Coctelera

Zer den? blogak sortzeko sistema. Hau maiuskulaz: MEREZI DU APROBA EGITEAK. Joan, eta sortu minutu batean zure bloga, aprobak egiteko besterik ez bada ere.

Bi gauza azpimarragarri ditu koktelera honek:

Ruby on Rails

La Coctelera sortzeko Ruby on rails erabili dute, Ruby programazio lengoaiaren gaineko garapen ingurunea. Duela pare bat urte entzuten ari naiz honen inguruan, Python-en antzerako programazio lengoaia dela eta abar. Hau ere aztertu beharko dugu ongi, PHP eta antzerakoen mailatik gorago dagoela iruditzen zaigu eta.

KISS

Keep It Simple and Straight (edo Keep It Simple, Stupid!) esan nahi du KISS horrek. Gure bulegoan badugu horrelako seinale haundi bat jarrita, ez dezagun inoiz ahaztu. Filosofia honek dio, gauzak ahal den sinpleen egin behar direla, arrakasta lortu nahi badugu. Web aplikazioak sortu, garatu, feature berriak gehitu, eta halako batean: "Geldi, geldi! beste buelta bat emango diogu eta hau, hau, hau, hau eta hau kenduko dizkiogu". Hori da zuzenena. Zergatik egin gauza konplexuak, sinpleekin ongi konpontzen bagara? Zergatik sortu 100000 aukera dituzten interfazeak, gero inork ez baditu erabiltzen?

Berriz ere, La Coctelerak KISS lezio eder bat eman digu, atzo Mini-d-k bezala...

Euskal Spama

Gari Araolaza 2005/05/11 13:05

Nik uste nuen euskaldunak honelako gauzetan buru argiagoak ginela, baina ikusten dut ezetz. Zenbat lan kostatzen den ohitura onak erakustea, eta zein erraza den ohitura txarrak zabaltzea.

Atzo eta gaur spam mezu bana jaso ditut euskara hutsean. Orain arte jaso izan ditugu "pseudospam" mezuak, intentzio onenarekin egindakoak, norbait salbatu edo gertaera negargarriren baten aurrean protesta egiteko. Baina bi kasu hauek guztiz komertzialak dira, beste intentziorik gabe.

Loturarik ez diet jarriko, inork ez bisitatzea merezi dute eta. Zalantzan nabil izenak eman edo ez, horrek ere propaganda emango dielakoan, baina bai... beraien izenak emango ditut, ea norbait lotsatzen den eta barkamena eskatzen duen.

  • Lehenengoa, CD-ak kopiatzen lan egiten duen Lehize izeneko enpresa batena. Nork eman die nire helbidea? Nork esan die beraien produktuan interesatua nagoela? nork eman die ordenagailu baten kontrola, aurretik spamaz hitz egin gabe?
  • Bigarrena, okerragoa. SMS Lehiaketa baten inguruan, UEMAK bultzatuta edo... Ba tipo hauek, ez didate ba POWERPOINT bat bidali? Noren buruan sartzen da hori?

Ba horixe. Niregatik mesedez, ez erosi ezer Lehize enpresa horretan, eta ez parte hartu SMS-en lehiaketa horretan. Sentitzen dut. Jende oso majoa izango da eta intentzio onenarekin ibiliko da, baina Spam-a erabiltzeagatik merezi dute.

Panoramak: argazkiak pegatzen

Gari Araolaza 2005/05/07 23:45

Autostitch programarekin jolasean nabil azkenaldian.

Toki batetan 10-20 argazki atera, programari argazkiok eman eta panorama ikaragarriak antolatzen ditu. Harrituta nauka nola lotzen dituen argazki desberdinen zatiak, bata bestearen alboan jarriz, behar den neurrian deformatuz eta kolore, argitasun eta abarrak argazki guztietan berdinduz. Begira hemen nolakoak egiten dituen jendeak!

Lan txiki bat eman diot gaur. Bi argazki atera, modu berezian, eta programa frogatu dut, ea zein emaitza ematen zuen. Oso polita. Begira, bi argazkiak:

eta biak lotzerakoan, hona hemen zer lortu duen Autostitch-ek:

Ipuruako sarrera. Eibar

Zerk harritzen nauen

Batetik, hor ikusten da nola ertzak borobiltzen diren. Badakizue objetibo baten ingurunea ez dela planoa, borobildua baizik. Gutxiago (Zoom-ak) edo gehiago (angular handiak), baina beti borobildua. Normala, gauza borobil bat (ikuspegia) nola jarri behar dugu bestela plano batetan? Horregatik, bi argazkiak pegatu aurretik programak errore hori konpentsatu behar du, eta hor ikusten dira nola ertzak borobildu diren.

Bestetik, nola demontre egiten du zenbat "des-borobildu" behar duen eta nola enkajatu behar dituen argazkiak? Bai bai, egongo da formula matematikoren bat horretarako ere...

Azkenik, kolore eta argitasuna nola berdintzen dituen ikustean harritzen naiz. Baina noski, hori ordenagailu batentzat erraza da, behin argazki biak nola enkajatu asmatu ondoren, ez? Hartu puntu berdina bi, hiru edo dauzkagun argazkietan eta pixel bakoitzean media atera besterik ez dago.

Panoramak Euskalherrian

Ikusi nuen lehenengo panorama nirea izan zen. 1999an kamera digitala erregalatu zidaten eta CD batean panoramak egiteko programa zekarren. Ez zen Autostitch bezain automatikoa. Datu bezala eman behar zitzaion zenbateko objetiboa erabili genuen argazkia ateratzeko. Horrela egiten zuen programak zuzenketa eta gero argazkiak enkajatzen zituen. Guztiz harritu ninduen zein erraz atera nuen Santakruz-eko inguru ederraren 360 gradutako panorama .

Gero Josu Arriolaren Mendararraren lana ezagutu nuen. Interneten hastapen haietan Gipuzkoako panorama mordoa egin zituen. Tamalez Josu duela pare bat urte hil zen, eta bere argazkien pista galdu dut.

Garai hartan ezagutu nuen TheMovie enpresa Donostiarra. Beraien balorea pasiara birtualak egitea zen, eta horrela saldu zituzten web proiektu asko. Oraindik ere panorama oso onak egiten dituzte.

Azkenaldian nere lagun Josu Azpillaga ere dabil panoramak egiten, nahiz eta orain ez dudan lotura aurkitzen.

Kamara digitala baduzu, egin zuk ere aproba

Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon