Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Hemen dago web semantikoa! (1)

Hemen dago web semantikoa! (1)

Gari Araolaza 2005/05/21 08:18

Bai, azkenean iritsi da. Orain arte teorian bakarrik ikusi dut, eta etorkizuneko utopia bezala ikusten nuen. Orain ikusi ditut benetako aplikazio pare bat.

Web semantikoaz

Sakoneko interesa duenak badauka non ikasi , baina ni saiatuko naiz lerro bitan azaltzen.

Webgune bat sortzean, pertsonek irakurtzeko egiten dugu normalean. Titular desberdinak modu berdinean etiketatzen dugu, adibidez:

     <h1>Mikel Urdangarin</h1>      <h1>Oraindik ez daukagu parlamentuko presidenterik</h1> 

h1 horrek, lehenengo mailako titularra esan nahi du, eta testu horiek letra handiz azalduko dira beraz.

Goiko bi testu horiek modu berdinean (letra tipo, tamaina eta abar) azalduko dira webgune batean. Guk, testua irakurrita eta lehendik ezagutza batzuk ditugulako katalogatzen ditugu titularrok: Lehenengoa, musikarekin lotuta dago, kantari baten izena eta abizena dira. Bigarrena, albiste bat da, aktualitatekoa.

Baina hori ezin du makina batek egin! Euskal musikarien datubase bat egin nahian bagabiltza, eta ordenagailuko programa bat bidaltzen badugu webgune hori irakurtzera datuak deskargatu ditzan, ordenagailu programa horrek ez du jakingo Mikel Urdangarin kantari baten izena ala otoitza baten hasiera den.

... eta webguneak honela etiketatzen baditugu?:

     <musikaria>Mikel Urdangarin</musikaria>      <albistea>Oraindik ez daukagu parlamentuko presidenterik</albistea> 

eta gero alboan instrukzio bat gure nabigatzailearentzat:

     musikaria, albistea {  letra handiz } 

Orduan, guk pertsonok, titularrak berdin berdin ikusiko dugu gure nabigatzailean, baina bisitan datorren ordenagailu baten programa batek ulertuko du bat musikaria dela eta bestea albistea, eta bilketa bat egiten ari bada, jakingo du atal batean edo bestean jartzen.

Ba, horixe da web semantikoaren ideia: informazioa diseinurako etiketatu beharrean (letra tipoa, letra etzana, koloreak eta abar, orain arte egin den HTMLa), semantika edo esanahia kontutan hartuta etiketatzea.

Oso abstraktoa? Hurrengo artikuluan web semantikoaren lehenengo aplikazioak.

etiketak: sarea
Gari
Gari dio:
2005/05/21 20:03

HTML ez dakienari berdin zaio hori, eta dakienak imajinatu dezake, edo pentsatu HTML berri bat asmatzen ari naizela. Azken finean kontzeptu berdina da. Kontua da ez nuela azalpena konplikatu nahi. Begiratu mesedez gai honen bigarren artikuluaren azken oharra.

Eskerrik asko dena dela.

aercilur
aercilur dio:
2005/05/21 14:08

adibidean XML(eta ez HTML) erabiltzen zabizela aipatzea ez legoke txarto egongo.

Richard
Richard dio:
2005/05/23 22:14

Jolines Gari, el articulo tiene una pinta estupenda. Traducelo por favor.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon