Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Software librea: epe luzerako apostua

Software librea: epe luzerako apostua

Gari Araolaza 2005/06/28 23:52

Informatikari euskaldunen bilkuran esan nuen, eta geroz eta argiago daukat: Software librea epe luzerako apostua da

Badaude software librera ekonomiaz pasatzen direnak. Horiek gaurko lizentzia kostuak aurreztu nahi dituzte, epe motzari begira. Baina ez dira konturatzen epe motzean nolako lan egin beharko dute software librearekin produktibo izateko. (hala ere, ongi etorri!). Batzuk lehenengo zailtasun horien aurrean atzera egingo dute. Beste batzuk tematuko dira eta jarraituko dute. Bejondeiela! bide ona aukeratu bait dute.

Dena dela, software libre guztia ez da horrela. Badaude esfortzurik gabe erabili daitezkeen aplikazio asko, baina ni aldaketa sakon batetaz ari naiz: Windowsetik Linuxerako migrazioaz adibidez.

Nire esperientzia

Ia bi urte izango dira Linux-era pasa nintzenetik. Asko kosta zitzaidan; 4 bat urte joan ziren lehenengo aldiz Linuxa instalatu nuenetik benetan pasatu nintzen arte. Tartean RedHat, Suse, Mandrake, Debian eta azkenean berriz Mandrake, buruhauste ugari, ohitura falta (Windows-era hain lotuta nengoen).

Hobeto nenbilen aspaldian, gustora, aukera berriekin Linuxean, eta Windows-eko zenbait aukera galduta. Eta gaur konturatu naiz benetan zein abantaila dudan. Sistema guztia eguneratu dut, zaharra ezabatuta. 20 minutu besterik ez.

  • Goizeko 11etan jarri dut deskargatzen CD bat.
  • Ordubatak eta laurdenetan deskarga bukatuta zegoenez, CD-a grabatu eta berarekin sistema berrabiarazi.
  • Instalazioa konfiguratu dut (partizio bat tamainaz aldatu, formatatu eta abar...) eta nahi nituen programak aukeratu ditut.
  • 5 minututan instalatu ditu pakete guztiak, monitorea, txartel grafikoa, soinu txartela, dena ongi instalatuta.
  • Nire datuak hor zeuden, denak garbi-garbi, ordubiak hogeitabost gutxitan.

Gero arratsaldez, egin ditut retoke batzuk, pakete eguneraketa ziurtatu eta e-posta programa instalatu (beste bost minutu). LISTO! Pena merezi du.

etiketak: software librea
oier
oier dio:
2005/06/30 23:06

"Pena merezi duela"... emongouat nik penia heuri. Tira, euskotalibanana etxuat egingo orain.

Bueno, badakik zein dan nere iritzixa ezta?

Software libria, ingenierotik gora. Kalekuondako... kaka!

Horretara, gaur egunian, administraziñuak SL erabilli deixan eskatzia absurdua da, adibidez. Vil Gates milla kilometroko aurria daroia.

Penia, penia...! Erredios! Horixeok neuk daukatena.

zapla
zapla dio:
2005/07/03 00:46

Bai, ez da epe motzeko kontua,ez! Geure burua eta pentsatzeko era aldatu beharko! dena-next kultura baztertu eta irakurri eta ikasi beharko dugu.Hala ere, gogoa eta pasientzia pixka batekin joango gara poliki-poliki bide berrietan barrena sartzen( disgustu eta madarikazio artean bada ere!). Bestetik, mundu horretan sartzeko zalea eta autodidakta izan behar. Nork arraio antolatzen ditu sofware librean sartzeko ikastaroak? MSeren munduan sartzeko denak dira erraztasunak ikastaroak, dirulaguntzak eta igurtziak. Pinguinoan sartzea, berriz, Sekta sataniko batean baino gaitzagoa ematen du, lau katuren kontu fanatikoa. Oztopoak oztopo, nik gero eta argiago daukat. Adibide bat: e-mail hau XPutasemean idazten ari nintzen, baina ezin amaiturik gelditu naiz teklatua mozkortuta bezala zebilelako: orain bai, gero ez, eta hurrengoan ezerrez.WINDOWSekin eta MSeren produktuekin denok mezatara, eta hirutasun santuan bezala gauza guztiz misteriotsuak gertatzen dira: pantailakada urdinak, birus lagunak, troiar adiskideak eta spy maitagarriak XPutasemea utzi eta ordenagailu zaharrean instalaturik dudan UBUNTUaren bitartez idazten dizuet. Zorte hobea izango ahal dut! Pinguinoaren mundua hotza eta komandoz( eta gerrilleroz!) eta konsolaz( batere kontsolamendurik ematen ez dutenak pozierto!) gainezka badago ere, ahaleginak egiteko prest naukazue. MSeren mezatari utzi eta ateo errepublikazale bihurtu. Hori izan da Eibarrek erakutsi didan adibidea. Gora Eibar, nahiz eta sofware librea bezala, bigarren dibisiñoan segitu, oraingoz. Bihotzez eta sentimenduz handiak gara!

Imamon
Imamon dio:
2005/06/29 15:40

Ni ere orain dela bi urte eman nuen saltoa Linuxera. Baina salto behin-betiko pausoa eman baino lehen software librearekin (Mozilla, Star Office, Open Office,aMSN...) doitu nuen windows-a saltoa ematerakoan gutxiago kostatzeko. Hasieran bi sistema erabile elkarrekin bizi ziren nire ordenagailuan. Geroago, Windows-a petatu zuen azkeneko aldia, erabaki nuen bazela ordua aldatzeko . Ez nuen nahi ez denbora mordo bat irgaro igaro errorea konpontzen. Windowsen partizioa zuen zatia disko gogor modura erabiltzen dut orain eta beste partizioa Linux sistema eragilearentzako.

3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/06/29 20:27

Ni orain Imamonek egin zuena egiten nabil, Windowsen software librea erabiltzen, eta LiveCDak probatzen, Linuxera ohitzen joateko. Nire Windowsa egunetik egunera okerrago dago, beraz uste dut laster urratsa emango dudala eta Linux instalatu. Baina Windowsa mantenduz (nire anaiak ez dut uste inoiz ikasi nahi izango duenik Linuxa erabiltzen...)

Bide batez, software librea da euskarak informatikan sartzeko duen aukerarik onena.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon