Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Webguneak eta autoak

Webguneak eta autoak

Gari Araolaza 2005/05/25 18:41

Zer dute antzerakoa autoek eta webguneek? Norberak erabiltzeko direla. Normalean presa handiarekin gabiltza, ez gara eseri eta begira gelditzen, hen eta hemen klik eta klik eginez. Eduardo Manchonek ederki azaltzen du hau bere La navegacion impaciente artikuluan.

Ba al dago hor zehar webgune bat ireki eta eskua sagutik kenduta begira-begira gelditzen denik? Ni ez behintzat. Normalean dozenaerdi fitxa izaten ditut zabalik nire Mozilla Firefox-ean eta leiho bat geldo badabil beste batera salto egiten dut zai egon gabe.

Nabigazio azkarra behar dugu beraz, eta horretarako zerbitzari eta webgune azkarraz gain, erabiltzailea eroso sentitzea lortu behar dugu, ia pentsatu gabe joan dadin berari interesatzen zaion tokira ( No me hagas pensar )

Horretarako dira hain garrantzitsuak estandarrak. Estandar ofizialak eta de-facto, erabileraren erabileraz estandar bihurtzen doazenak.

Horregatik oldartzen naiz horrelako bat irakurtzen dudan bakoitzean:

Bestalde, eta kritika txiki bat egin harren, azken aldian bailaren ateratzen ari diren web gune eta blog guztiak diseinu eta estruktura berdikoak dira... bat denentzako...puff...krutea da hau dena. (sic)

Superbai blog-eko erantzunetan irakurria

Autoak

Bai, lehen ere esan dut webguneak erabiltzeko direla normalean, ez begira gelditzeko. (Noski, badaude zenbait webgune begira gelditzeko, baina ez da kasu normala). Autoak bezala.

Autoek ere sistema bera mantentzen dute. Diseinu oso desberdinekoak aurkituko dituzu kotxe saltokian, handiak, txikiak, deportiboak, familiarentzat, noranahikoak. Hiru argazki atera ditut nik:

xsara1 volvo1atos1

Hain ibilgailu desberdinak izanik, badaude zenbait elementu amankomun denek dauzkatenak, ez? eta toki berdinean jartzen dituzte, ez?

xsara2 volvo2 atos2

Adibidez:

  • Gurpil borobilak
  • Bolantea (gurean ezkerrean)
  • Kanbio palanka
  • Pedalak behekaldean, eta orden berdinean: enbragea, balazta eta azeleragailua.
  • Irratia erdialdean, eskumatara.
  • Bolantearen atzekaldean abiadura markagailua
  • eta abar...

Horregatik kutreak eta aspergarriak dira autoak? auto diseinatzaileak plagiatzaileak dira? (bale, agian bai, baina ez bolantea ezkerrean jartzen dutelako, je je...)

Hurrengo batean saiatuko naiz webgune baten disekzioa egin eta bolantea, kanbioen palanka eta azeleragailua normalean non datozen erakusten.

Eskerrak Maite eta Zaloari beraien ibilgailuen argazkiengatik. Citroena nerea da.

etiketak: webgintza
Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2005/05/26 20:58

Zaloa kamioi gidari? Edo zehatzago, jabe?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon