Hemen dago web semantikoa! (2)
Luistxok aurkitu du web semantikoaren aplikazio kuriosoa.
HousingMaps
Craigslist izeneko webgune handi eta erabilgarri bat dago, non jendeak anuntzio sailkatuak jartzen dituen. Etxe salerosketa, motoa dela, autoa, lan eskaintzak eta abar. Craigslist ez dago pertsonentzat bakarrik pentsatua, informazioa "modu semantikoan" ere ematen bait du. Adibidez, Bostonen alokairuan dauden apartamentuen anuntzioak ikus ditzazkegu pertsonek irakurtzeko moduan edo ordenagailuek irakurtzeko moduan
Bestalde, badakizue Googlek AEBtako mapa guztiak eskaintzen dituela bere Google Maps zerbitzuan.
Ba begira, buru azkar bati bururatu zaio biak konbinatzen dituen zerbitzua ematea, automatikoki, eta ordenagailuen arteko komunikazioaz aprobetxatuz. HousingMaps zerbitzua da hori. Nahikoa duzue ezkerreko aukeretan Boston aukeratuta. Gero mapa etortzen zaizuenean, klik egin puntu gorri edo hori horietako batean eta Craigslist webguneko anuntzio berberak ikusiko dituzue.
ChicagoCrime
Kasu honetan Chicagon egiten diren delituei buruzko webgune bat hartu da oinarritzat, eta mapen sistema berdina jarri zaio, ChicagoCrime . Hor ez dago langilerik tartean. Datuak automatikoki hartzen dira delituen datubasetik eta gero mapa batetan aurkezten dira.
Adibide bi hauek posible dira, pertsonek ikusi ahal izateko HTMLaz gain informazioa "modu semantikoan" ematen delako webgune horietan.
Hurrengo aplikazioa?
Nik garbi daukat, eta Luistxok eskuz egin du lan hori kriminalitate eta alokairuen eskaintzak eta prezioen arteko konparaketa eginez.
Zein beste aplikazio bururatzen zaizkizue zuei?
(Inor zuzenketak egiten hasi aurretik esan beharra dut artikulu pare honetan zenbait sinplifikazio egin ditudala, gauza gehiegi ez konplikatzeagatik. Emaidazue lizentzia hori mesedez)