Turistak Donostian
Gari Araolaza
2005/06/27 13:16
Flickr.com argazki webgunea RSS bidez jarraitzeko modua dagoenez, nik baditut zenbait etiketa fitxatuta nire Bloglinesean
Horrela deskubritu dut zein den Donostiako txoko kurioso bat, turista guztiek argazkiratzen dutena: alde zaharreko Santa Maria eliza, kale nagusitik begiratuta. Kontxa ere bai, baina hori zabalagoa denez perspektibak ere oso desberdinak dira.
Bilaketa azkar batek emaitza hauek eman dizkit:
- http://flickr.com/photos/freddy/10064543/
- http://flickr.com/photos/44124349872@N01/456774/
- http://www.flickr.com/photos/lefrenchmonster/21360260/
- http://flickr.com/photos/martyworld/16507054/
- http://flickr.com/photos/pealco/15463606/
- http://flickr.com/photos/fi/10560852/
Donostiako turismo arduradunek kontutan izateko modukoa!
Bai, etorri dira turistak, laostia! Gaur arratsaldean, a zer beroa!, ibili naiz Alde Zaharreko kaleetatik barrena eta kanpotar asko ikusi dut.
Lagun batek komentatu dit nabari dela Sanferminak gertu direla.
Pasako da gezurrezko uda eta bueltatuko da udazkena.
Bitartean, ondo pasa!