Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Bittorrent: bilatzaile falta

Bittorrent: bilatzaile falta

Gari Araolaza 2005/05/24 09:07

Eguneraketa: 2005/05/26: Egun batzuk geroago, hara non dagoen BitTorrent bilatzailea

Orain arte aMule erabiltzen nuen P2P lanetarako, eMuleren bertsio bat. Abiadurak ez diren demasekoak, gehienez 7-10 Kb segunduko, eta gainera denbora luzea geldi egoten zen sistema, harategiko kolan bezala.

Aspaldi frogatu nuen Bittorrent , gainera jakinik gure Python maitean eginda zegoela, baina sarritan gertatzen den bezala tresna bat erabiltzen den lehenengo aldian ez zaigu gustatzen. Hori gertatu zitzaidan Flickr , Mozilla eta beste hainbat eta hainbat aplikaziorekin.

Asteburuan kopia eta kopia

Asteburuan frogatu dut berriz, etxeko Windows-ean, eta harrituta utzi nau. Deskarga abiadurak 25-35 Kb/s-koak dira, Euskalteleko 330Kbpsko kablearekin!

Ia nahi gabe deskargatu ditut 2 filma, telebistako CSI-ren kapitulu bat, diska bat eta orain beste filma batzuk dauzkat kolan.

Ez dut ongi ulertzen nola dabilen sistema, norberak konpartitzen duena momentuan deskargatzen duena bakarrik bait da. Ez diot lojika handirik ikusten, gehiago irakurri beharko dut, baina oso ondo dabil!

Bilatzaile falta

Baina "Torrentek" arazo bat du: bilatzaile falta. Bai, milaka daude, bakoitzak bere inguruan sortzen dituenak, bakoitza ehunka fitxategirekin, baina bilatzeko sistema zentralizatu baten beharra du, milaka fitxategi izango dituena.

Ardura hori ere hartu dute sortzaileek ( Error500-en irakurrita ) eta itxura denez laster izango dugu Bittorrent-en bilatzaile bat.

etiketak: sarea
P. Arreitunandia
P. Arreitunandia dio:
2005/05/24 15:44

P2P programak erabiliz filmak eta diskak deskargatu dituzula ?

Oker ez banabil, legearen kontra dijoan zerbait egin duzula aitortu duzu, ezta ?

SGAEkoek irakurtzen badute agian arazoren bat izan dezakezu ....

P. Arreitunandia
P. Arreitunandia dio:
2005/05/25 00:37

Seguru eman dizun emaitza hau izan dela: No Eres un Pirata, pero si un corsario

;-)

Oso ona testa, ez nuen ezagutzen.

Gari
Gari dio:
2005/05/24 18:02

Peio, bildurtuta utzi nauzu eta test-a egitera joan naiz hemen

Eta emaitzak esaten dit ezetz, ez naizela pirata. :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon