Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Hitzokei, Tribual eta haize txarrak

Oier Gorosabel 2014/07/16 08:23
“Hitzokei” jokuan kontura, Markos Gimeno eta Codesyntaxekuen “Tribual” aittatzen; Aiert Arieta-Araunabeñak egunkarixa atzetik aurrera irakortzen, famosillo kazarixen kontura; haize korrientia eta izardixan siniskeria. Muletillen gaiñian kontrol gehixago mantendu juat, baiña politikoki oso zuzenak ez dirazen baieztapen batzu egin dittudaz, jentian intelijentzian kontura.
Hitzokei, Tribual eta haize txarrak

Irudixa: Michael Wolgemut

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040715, Oihane Yustos eta Iban Garatekin.

Entzun hamen.

Erreferentziak:

Bloody Tortola

Oier Gorosabel 2014/07/14 14:47
Hona askotan gertatzen dan kasua: pintada zatarra berez, sinplia baiño sinpliagua, artistikotik ezer ez dakana... baiña originaltasunan dizdiria dala eta, bilduman gustora hartuko dotena.


Argazkiak.org | Bloody Tortola © cc-by-sa: txikillana

Udako koktela

Oier Gorosabel 2014/07/11 07:50
Festa sobredosisaz purrustadaka; Lur Olaizolakin Donostia Cup foball txapelketiaz; gauza zaharrak begi barrixekin ikustiaz (foballa maitatzen ikastia); dijestiño etenari buruzko leiendak desmontatzen; Aitzol Barandiaranekin izperringia atzekoz aurrera irakortzen: 1896ko ogibittartekua elizako organuan; antxiñako ogixa bai ona; Ben Sansumek, 1940 hamarkadan bizitzia aukeratu daben inglesa; ze hamarkadatan bizitzia gustauko litxakigun.
Udako koktela

1896ko ogixa. Argazkixa: SWNS

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040708, Oihane Yustos eta Iban Garatekin. (01:33:00-01:52:55).

 Entzun hamen.

Erreferentziazko artikuluak:

- Uda sasoiko festa-betekada

- Dijestio etenari buruzko uste okerrak

GoogleEarthekuekin kruzau giñan...

Oier Gorosabel 2014/07/09 07:55
...eta nahikua ondo dokumentauta geratu da.

Irudixen fetxian arabera igazko azaruan. Portutik gora gatoz Marinako ranpatik, gero Aldazabal karnizerixa parian zinttan sartzen gara (Googlen autuak ez harrapatzeko). Aurreratxuago buelta egitten dot: “Hori Googlen autua zuan?” pentsatzen seguraski. Eta Metro parera allegatzian, bagoiaz aurrera gure eguneroko errekauetan.


Argazkiak.org | Tomax eta Oier GoogleEarthen1


Argazkiak.org | Tomax eta Oier GoogleEarthen2


Argazkiak.org | Tomax eta Oier GoogleEarthen3


Argazkiak.org | Tomax eta Oier GoogleEarthen4

Ez dakitt honek zelako traszendentziarik izango daben gure mundualdirako, baiña kronista moduan jaso bihar; hortxe dagoz irudixak.

Ume txikixari agurra

Oier Gorosabel 2014/07/08 07:49
2014ko ekain erdikaldian idatzittakua, Nikok eskolia amaittu aurretik.
Ume txikixari agurra

Tomax eta bixok Arranegixan, Googleko automobilla pasau zanian

Hau despedidia dok, Tomax. Hamendik astebetera, ume txikixa izatiari lagako detsak, eta kurtso honetan izan dogun martxa gozua etxuat barriro ezagutuko.

Juan dan hillabetian najabik honekin konturatzen. Biharbada heu be konturatuko hintzan besuetan gehixagotan harabillttela. Horregaittik dok.

Nikokin be pasau jataan, eta hirekin be errepikau dok (nere zorionerako): 3 urte bete arte, amazulo hutsak ziñazien, normala dan moduan. Baiña 3-4 urte artian, koskortuta, komunikatzeko ahalmena nabarmen haundittu jatsuen: esaldi sinpliak, proto-konbertsaziñuak, sukaldian lagundu, errekauetan oiñaz dendarik denda... 4 urtekin eskolan sartu arte, nere laguntzaille fiñak izan zarie bixok; hezitzaillien iritziz onerako izango dok. Kontizu.

Oiñ arte zihero normala izan dok ni nere #etxekoandros gauzetan ibiltzia, edo ordenadorian, edo liburua irakortzen... eta hi hor egotia, lasai, egongelan jostailluekin, papelak txirrimorratzen edo nere onduan ipoiñakin. Pakia izan juagu askotan (gerria ez genkanian), eta hori asko baloratzen juat nik (modu egoistian, jiñuat).

Ezin juat esan, lagunei askotan entzundako legez: “Zelako bizkor hazten dirazen umiak!”. Makiñatxo bati, biharrakin-eta, umian hazkundia konturatu barik pasau jakek, eta penaz geratu dittuk. Guri etxakuk halakorik pasau: sei urteko denpora erreala, sei urteko denpora subjetibua izan dok neretako (edo luziagua).

Konparaziño baterako, nere 0-18 urte objetibuak 18 urte subjetibo iraun juen (zelako luziak gaiñera!); 18-36ak, barriz, lehengo 10 urte besain bizkor pasau jataaz. Azken 6 urtietan, beraz, umetzaroko denpora geldi horretara bueltau nok, zuei eskerrak ;-)

Orduan: datorren asterarte kurtso osuan lez ibilliko gaittuk, Tomax. Ederra izan dok, eta berbetan ipiñi gura neuaan, despedida moduan.

Izan be... datorren astian, eskolako oporrak jatozak. Niko eta bixok libre egongo zarie, denpora guztian alkarrekin, jolasian eta... burruketan. Ba jakixat pazientzixia galdu eragingo deskuzuela behiñ eta barriro –umiekin, opor egunak neketsuaguak dittuk lanegun normalak baiño- eta oiñ buruan jarabixarazen hónek ahaztuta geratuko dirazela. Iraillian zeozer gogoratuko juat: bixok juango zarie eskolara, eta badakitt hutsune haundixa igarriko dotela.

Horregaittik nahi izan juat, Tomax, hirekin eta Nikokin bizi izandako epe gozo hau oiñ gogoratu. Etapa barrixa hasi aurretik.

Hala, segi hazten.

Alternatibua konbentzional bihurtuta

Oier Gorosabel 2014/07/06 16:18
Ederra izango litzakek. Hiru hille, ezebe gertatu barik. Izperringiak hutsik, edo albiste kulturalez beteta, urte osuan poliki-poliki egosittakuak. Edo komikiz. Aktualidadeko albiste gitxi, eta eurak garrantzitsuak diralako, ez betegarri modura.
Alternatibua konbentzional bihurtuta

Irudixa: http://empleadosdhltorija.wordpress.com

Izan be, udako sasoi honetan izperringiak irakortzia “Marmotaren eguna” bizitzia lez dok. Urtero-urtero-urtero gauza bera, herrixetako jaixengaittik batez be najabilk. Lehendik komunikabidiak kontsumitzeko motibaziño gitxikin banabil... udan zero patatero.

Sekula ez nok festazalia izan: tabernetako zaratiak, beruak, usaiñak atzeraka eragitten nok. Gaztetan juaten nintzuan. Artian ez nintzuan konsziente, baiña oiñ  bajakixat nere motibaziño bakarra neskalaguna lortzia zala (sekulan be ez najuan lortu; nere lige guztiak giro lasaixan egindakuak izan dittuk). Behin helburua lortuta, giro horretan ibiltzeko najeukan motibaziño apurra (lagunekin egotia, batez be) asko bajatu dok; etxuat uste barriro hasiko jatanik, egoera zibillez aldatzen ez naizen artian behintzat.

Gaiñera, 16 urte dakaguzenian gauza apurtzailliak eta barrixak egittia gustatzen jakuk: horixe izaten dok drogak hartzeko eta alternerako motibaziño nagusixa. Baiña... behiñ 20 urte hortan zabizenian, gauzak “barrixak” izatetik “konbentzionalak” izatera pasatzen dittuk. Eta neri, 16 urtekuen kuriosidade hori mantentzia gustatzen jatak, gauza barrixak probatzeko.

Blog Hop Project: hala idazten juat nik blogian

Oier Gorosabel 2014/07/04 08:19
Mikel Iturrian blogetik hartutako gonbidapena (hau bai hau meme bat egitteko modu egokixa, Iturri, nominaziño agresibo barik).
Blog Hop Project: hala idazten juat nik blogian

Blogakin hasi nintzaneko beste irudi bat (arropa horigorrixekin ez baiña...).

Erreza dok, baiña era berian pizkat sakontzeko aukeria emoten dabena. Nik be egingo juat ba. Eta, gura dabenak, jarraipena emongotsa bere blogian, bere borondatez. Lekukua Iturrin mezu honetatik hartu juat: Blog Hop Project: blogean horrela idazten dut.

Lau galdera erantzutia dok kontua; hortxe doiaz ba.

Zeri buruz ari naizen orain idazten?

Aurretik argittu bihar juat antxiñan Garagoittiko Orakulo hau bakarrik banekan be, denporiakin osasun arloko material guztia FisioLanTaldea blogera mobidu najuan, pazientien erreztasunerako, eta espeleologiako gauzak be ADES-en multiblogetan argitaratzen jittuadaz.

Orduan: gaur egunian denpora gehixen osasun asuntuak jorratzen ibiltzen nok (izperringirako artikuluetarako gaixak, hor zihar topautako material interesgarrixak...). Kueben blogari, barriz, oso denpora gitxi eskintzen jetsat (justu-justu asteko partiakin corta/pega egittia dok, normalian). Orakulua, azkenik, beste gai guztiendako kajoia dok, eta maiztasun irregular xamarra erabiltzen juat. Ointxe momentuan... meme honi buruz idazten jiharduat :-P

Genero berbera jorratzen duten beste batzuekin alderatuta zein alde dago nire idazketan?

Ez jaukat erreferente argirik. Genero bakarrera mugatzen ez naizen neurrixan, adabakiz adabaki “patchwork” ojala dok neuria; esango neuke iñolako blogik baiño, Toribio Etxebarria idazliak eragin nabela gehixen estilo aldetik.

Orduan: ez nok gai nere burua iñokin konparatzeko. Gauzak etorri ahala idazten jittuadaz, kronika edo egunkari estiluan, eta formak asko zaindu barik (emoten doten azken errepasua akats ortografikuei zuzenduta egoten dok batez be –fallo garrafalegixak ez egitteko-).

Zergatik idazten dut idazten dudana?

Hasierakuak arrazoi bi zittuan: bat, arazuak berbatan formulatzia oso mesedegarrixa dala neretako. Horrekin 17 bat urtekin konturatu nintzuan, eta ordutik idazten juat (toka, juan dan aspaldixan). Beste arrazoi nagusixa utilitarixua dok: nabillen saltsan nabillela, “akta” pertsonalak gordetzeko ohitturia hartu juat (gerra zibilla, radixua, irakurketak, speleo, fisioterapia...).

Hasieran idazteko motibuak hórrek izan zittuan. Baiña... argitaratzeko motibuak? Diferentiak zirala esango najeukek, garrantzitsuenetako bat exhibizionismo hutsa. Izan be, zertarako hamen argitaratu hórrek guztiak? Ixilpian be, bardin-bardin idazten jarraittuko neukez...

Eibar.org-eko aittabitxixak, baiña, blog bana erregalau jeskuen oin dala 10 urte. Zerekin bete? Naturalena nere idazkixetatik aukeratzia izan zuan (dana ezin da argitaratu), ordurarte pribauan erabillittako hori erakutsitta.

Gerora, bai, gauzia pizkat aldatu egin dok: blogakin hastian, idazteko joko horretan hirugarren elementua sartzen dalako, irakorlia. Harrezkero, nere bitakora pertsonalian publikuari espreski zuzendutako idazkixak ugaldu egin dittuk.

Nolakoa da nire idazketa prozesua?

Esandako moduan, bitakora pertsonal bat jarabixat; antxiñan papelezkua zuan, eta ordenadore portatilla erosi nebanetik (2001 inguruan?) word dokumentu bat dok, momentu honetan 666 pajina dittuana (ene! esangura kabalistikoren bat ete?). Atzetik aurrera idazten juat, hau da, lehelengo apuntiak dittuk barrixenak, eta azkenak zaharrenak (2003kuak, ointxe begiratu juat –nun ete dagoz zaharraguak??-). Dana dala, lehelengo 16 pajinak (joder! ez neban uste hainbeste ziranik) adabakixak baiño ez dittuk, erdi idatzittako gauzen kaosa. Batzu urtiak jaroiek hor, bestiak ostera hasi eta di-da amaittu, fetxau eta artxibatzen jituadaz. Eta gairik ez dakatenian (izperringirako artikuluak, esate baterako) nahikua dok bertoko hari bat hartu eta tiratzen hastia.

Memearen jarraipena

Lehenago be esan dot: etxata gustatzen iñor seiñalatzia, gogoz kontrako idazki bat egitteko. Beraz, Iturriri kopixauta, “pentsatu dut egokiena izango dela hemen bertan esatea nahi duenak jarraitu dezala memea. Polita izango litzateke norbaitek jarraitzea... eta bestela, ba zer egingo diogu!”.

Posturak, telefonuak, kueba itxiturak

Oier Gorosabel 2014/07/03 08:20
Gracie Hagenen argazkixen harira, postura egokixen garrantzixa; “roaminga” laster desagertuko dala eta, Euskalteleko Koldo Unanueri elkarrizketia; eta Riesendingeko speleo istripuan ostian, haitzuluen itxitura desegokixak.
Posturak, telefonuak, kueba itxiturak

Irudixa: Gracie Hagen

Euskadi Irratiko Faktoria saiuan kolaboraziñua 040701, Oihane Yustos eta Iban Garatekin. (01:33:30-01:58:05).

Entzun hamen.

Aste honetan atentziñua emon destan albiste batek, hain zuzen be, posturekin zerikusi zuzena daka: Gracie Hagen argazkilari lana. Oso estetikua, baiña era berian terapeutikoki esanguratsua:
http://www.graciehagen.com/lllusions-of-the-body/

Eta bestalde, kobak noiz itxi behar diran eta noiz ez, eztabaidarako emon leike.

 

Bilbo kutsatuan kronikak

Oier Gorosabel 2014/06/23 08:58
ARESTI, Gabriel. Narratiba. Gabriel Arestiren literatur lanak 6. Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Susa, 1986.

Hizkeria pizkat gatxa izan baleike be, gatxaguak be irakorri izan dittudaz eta hori ez da oztopua izan. Bilboko basamortuan ibillittako oihulari bakartixa ezagutziak esfortzu apur hori eta gehixago merezi dau.

Ipoin txorta bat dator lehelengo, Egan aldizkarixan 1950 hamarkadan argitaratutako sailla. Batzu gogorrak dira, oso gogorrak: umiak eta herixotzia behin baiño gehixago lotzen dittu, honek dakan azpiko kargiakin (guraso garanondako behintzat): “Umezurtz aberatsak gabonetan jokatu nahi” eta “Jainkoa jaio da Otxarkoagan”. Jon Mirande behin baiño gehixago etorri jata gogora liburuan zihar (gero irakorri dot baietz, Arestiri nahikua eragin zetsala) baiña gaixak ez dira, biharbada, harenak bezain apurtzailliak (ezin bestela izan, sasoi eta leku hartan); halan be, transgresiño tono sakon bat ba dago, itxura konbentzionalan azpixan.

“Narrazio laburrak” izeneko artikuluak, barriz (“Prelude a la musique de la dance” eta “Haserre dantza” batez be, baiña “Urkatuaren oinetara” be...) ulertu ez dittudazela esan neike. Oso testu illunak dira, ixa-ixa poesiak, eta horrekin dana esanda dago (nere kasuan).

“Mundu-munduan” Arestin nobela bakarra ei da, baiña, berez, teatro-lan baten moldaketia da, eta asko igartzen da (behin baiño gehixago irudikatu dot puesta en escena narruzkero eta guzti, mesa-kamilliakin eta). Ondo dago baiña, gustau jata. Umien gogorkerixian gaixa errepikatzen da, modu landutxuaguan, eta bide batez gerraosteko Bilboko txabolen girua ezagutzeko balixo desku, historia liburuetan agertzen ez dan alfonbrapeko historixa hori hain zuzen be.

Atleeeeeee.... ti! (Ostia!)

Oier Gorosabel 2014/06/13 07:51
Umore absurdoko maisuak ondo dakixenez, oso dibertigarrixa da ohizko egoera bati ezohizko amaieria eranstia

 Gure kasuan, “break” hau Tomaxek ekarri desku: “ostia” berbia ikasi dau –guri sarri entzunda- eta asko gustatzen jako, batez be tabu dala konturatu danetik. Hor ibiltzen da, beraz, ostia gora eta osssstia bera (halan arrastratzen dau “s”, enfasisa emoteko).

 Nik neuk ez detsat kasorik be egitten: ¿zelan egingo detsat ba errixetan, zer eta nik neuk takian potian erabiltzen doten espresiño bat esatiangaittik?

 Kontua hauxe da: lehenago be esanda dakat Niko foballzaletuta dagola aspaldi. Gizarteratziakin batera, ekidin ezin dan gauzia da hori, hamen Lekeittion behintzat, eta normaltzat hartu dot: Bilboko kamisetia eta ekipamendu guztia, patixuan foballian, eta jakiña, Atletixan kantua noiznahi. Ez badakizue esangotsuet: kantu honetan, momentu baten, orrua eta erantzuna egitten dira. Halako zeozer:

-          Atleee....ti!

-          Eup!

-          Atleeeeee....ti!

-          Eup!

-          Atleeeeeeeee....ti!

-          Eup!

 Tira, ba Tomaxek, ondiok birjina xamarra foball asuntuan, ondiok ez dittu dogmak ezagutzen eta halan erantzuten dau:

-          Atleee.... ti!

-          Ostia!

-          ...

 Danak mutu geratzen dittuk, kantuakin jarraittu ezinda; arpegixak ikustekuak izaten dira! ;-)

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026