La brecha
Liburu atsegiña, ondo dokumentauta, asko ikastekua eta irakortzeko bizkorra.
Baiña.... baiña, baiña baiña. Aurreko liburua irakorri nebanian legez, ba da gauza bat Toti Martinez de Lezean liburuetan tragatzeko oso gatxa egitten jatana: pertsonajien berbetia. Etxata sinisgarrixa begittantzen, modu bizkor baten esateko uste eze pertsonaje guztiak Salamancako unibertsidadera juandakuak dirala, baitta kaleko eskekuak be. Ulertzen dot idazlian ahalegiña: bere helburua transmisiño historikua da, eta pertsonajien solasaldixak eta gertakari folletineskuak (1813ko gerra barruan, familixa bateko gorabehera pertsonalak dira kontakizunan harixa) zihero dagoz helburu honen bendian. Pasiatzen doiaz, eta “Oh qué vista tan bonita se ve desde aquí! El monte Urgull, los cubos de la muralla entre los cuales se halla la calle San Vicente esquina con Narrica donde en la antiguedad se produjo la brecha, que sirvió después para realizar una puerta de entrada que es donde suelen estar las mujeres recogiendo agua... dan ganas de quedarse a vivir aquí para siempre”. Asmautako parrafada hau izango litzake esaten dotenan adibidia. Era berian, nahiz eta idazlia ahalegintzen dan pertsonajien berbetia kontatzen daben sasoira egokitzen (gurasuei “usted” esanda...) ez dau lortzen nere ustez. Berbetia “aktualegixa” da, anakronikua. Bardin begittandu jatan Aranjuezeko oporraldixan irakorrittako “La calle de la Judería”, erdi aroko pertsonajiak eta La Brechakuak berbeta bardiña dake.
Martinez de Lezean alde baiña, esan bihar da gatxagua dakala (zorrotzagua naizela) hurreko gaixak tratatzen dittualako. Hau da: saxoi eta normanduen X mendeko historixia irakorri neike gazteleraz lasai askuan, berbeta guztiz anakronikuan eta konforme geratu. Baiña gauza bera euskaldunekin eginda... Basarrittarrak edo arrantzaliak gazteleraz irakortzia etxata sinisgarrixa egitten, ba dakittelako sasoi horretan basarrixak eta arrantzaliak euskaldun elebakarrak zirala. Ariketa mental bat egin bihar da hori ahaztu eta historixan murgiltzeko. Eta behin hori eginda, liburua gozatu dot.
Gaiñera, esango neuke akats gramatikalak dagozela. Testu bat idatzi eta berridaztian askotan pasatzen dan modura, igual pasarte bat kendu baiña hurrengo esaldixan kendutako pasartiari referentzia bat lagatzen dozu: “como decia antes...” (y antes no decías nada porque has quitado el pasaje). Ba halako askotxo dagoz, baiña honek ez daka hainbeste garrantzi eta kulpia Tttarttalokuena izango litzake.
Neuri beste kontu bat iruditzen jaste anakronikoa. La herbolera irakurri neban, Durangaldean girotua, XV. mendean. Ba, danek egiten zeurien berba espainolez. To eta no.