Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Frantses itxurako diskurtsua

Frantses itxurako diskurtsua

Oier Gorosabel 2014/03/02 13:32
1993tik 2002ra, gitxi gora behera, Eibarko Kili-Kolo antzerki taldian ibilli nintzan. Esperientzia haundiko jentia zeguan han, eta gauza politt asko egitteko aukeria izan neban. Bestiak beste Aratustietako “sardiñen entierro” nahikotxo, hau da, herriko Karnabalen amaierako ekittaldixak animatzia.

Argazkixa: Alberto Unamuno Urkitza.

Goguan dakadaz, adibidez: sorgiñen kontrako prozesu bat (hau azkena izan zan, antzezle barik laguntzaille ibilli nintzan), itsas naufragio bat, arrain erraldoiak... eta, batez be, vudu zeremonixia. Goiko argazkixa ez da urte horretakua, baiña kontakizun honen protagonista batzu dagoz bertan (ezkerrekua da Ainara).

Denpora asko da eta gehixena ahaztuta dakat, baiña kristona montau genduan Untzagan. Onduen gogoratzen dotena, jakiña, nere partia da. Lagunak plaza erdixan, Ainara zeremonia-ofiziatzaille nagusixari begira. Ni publikuakin nahastauta, kaleko jantzitta. Gabia, egualdi ona, sua... Kalejirian ostian, Txantxazelaiko kioskopian amaitzen genduan gauzia. Isilttasunan erdixan, suan argi dardartittan, Ainarak plaza bete vuduzaleri berba egin bihar zetsan:

(arazua: vudu zeremonia baten, Haitin, frantsesez berba egin bihar; baiña frantsesik jakin ez; bat-bateko alardia egiñaz, halako parrastada bat botatzen zeban)


"La confiture, l'entrecot;
mais ce n'est pas posible!
Je t'aime, moi non plus.
Le soleil, le croissant...!
Entrez moi!
Allons enfants de la patrie!
Nous sommes, vous être, il sont...

Soufflé! Café au lait!”

;-)

Horren ostian, Ainarak biktima bat seiñalau dau aginte-makillakin (neu). Orduan, akolitto-zonbixak publiko artera sartu dira, biktima-ehizian. Panikua edo (ezagun da La Fura dels Baus ikusi barri genkala). Harrapau nabe, sekulako alarau artian Ainaran parera eruanda. Sazerdotisiak oillasko-hanka batekin aittiaren ta semiaren eginda, tak! Hipnotizau nau. Adurra darittela, eskuak sabelera eruan, eta... rrrraaaas! Tripan dakaten poltsia urratu desta, barruko tomate, heste eta asadurilla aidian jasota (tanborrak, orruak, txilixuak, publikoko umiak negarrez...) hortik aurrera ez dot gogoratzen, sardiñia hartu, erre eta Dantza Eskolako ikasliak suan inguruko dantza bat egingo zeben kontizu.

Laiñuen arteko irudi honen berreskuratzia @ainhoaeus @beatxo eta @ororostorm eri zor detset, twitterren frantsesa ikastiari buruz barriketan genbixala.

etiketak: eibar, antzerkia
ainhoaeus
ainhoaeus dio:
2014/03/02 14:19
Ze parregarri! Halakoek bizitasun ederra ematen diote herriari, mundial! Vudua, eneeee!!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024