Ames ertzeko errealidadia
Referentzia zinematografikuak ba nittuan, nahi dan beste, baiña irakorri-irakorri irakorri barik nekan Wellsen ezer. Asko gustau jata bere idazkeria, batez be kontakizunei darixon umore fiña (batzutan baitta zazkarra be). Vernen ostekua izanda, honen eragiña begibistakua da; halan be, Verne “teknikuagua” da, eta hau, ostera, gehixago sartzen da gauzen muiñian. Amesen mundutik, esate baterako, gehixago daka Wellsek. Usain oniriko indartsu hori daken kontakizunak gustau jataz batez be: gehixen, agertu eta desagertu egitten dan jostaillu denda misteriotsuana. Beste mailla baten, Winchelsea andereñuana be maisulana begittandu jata, gauza bat esanda beste bat pentsatzen daben jentian radiografixa gaiztua.