Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Argentinako euskaldunak

Argentinako euskaldunak

Oier Gorosabel 2014/03/11 07:30
1892ko artikulua, karlistadetatik iges juandako gazte kuadrillak karakterizatzen.
Argentinako euskaldunak

Juan Berasueta Zaharrea, gautxo baztandarra

Euskaldun familia gehienek dute senideak Ameriketan; joan den 500 urtean, baserrietako maiorazkoa eskuratzen ez zutenen ohizko destinua izan da, armada eta abadetza-seminarioarekin batera. Horretara, gaur egunean Ameriketan euskal jatorrizko jende gehiago bizi da Euskal Herrian bertan baino.

 Europarrak hara estraineko heldu zirenetik, joandako jendearen fluxua etengabea izan da: hala ere, XIX eta XX gizaldietako gerren eraginez biderkatu egin zen joaleen jarioa. Euskalduna langile estimatua izan da Ameriketan, zintzoa eta protesta gutxikoa. Den-denak ez ziren hala izango, jakina; baina oso adierazgarria da Argentinan palabra de vasco esamoldea ohizkoa izatea oraindik, emandako hitza betetzearen sinonimo legez.

Testu hau, itxura denez, Buenos Aireseko Laurak-Bat Euskal Etxearen inguruan idatzia da. Funtsean, XIX gizaldi amaierako Argentinako euskaldun tipikoari egindako gorazarrea da.

Kontuan har dezagun artean Hegoaldeko etorkin berri asko zeudela han, 20 urte lehenago Gerra Karlistei ihes egindakoak. Testuan aipatzen denez, ihes egiteko motiboak ez ziren izan bakarrik soldadutza ekiditea edo gosea; hortaz gain, herritarrek gerrarako zerga bereziak ordaindu behar izan zituzten (“gerra kontribuzioak”), bai gerrak iraun zuen bitartean, baita ostean ere (batez ere galtzaileek, zigor modura); horrek berez pobreak ziren familia asko ito zituen (1).

Gainera, sasoi horretan Argentina modernoa eratzen ari zen. Ordurarte mapetan agertu arren, herrialde osoa ez baitzegoen kriolloen (=europar jatorriko argentinarren) menpe; indigenek gizon zuririk gabeko eremu handiak mantentzen zituzten oraindik. XIX gizaldi amaieran bultzatu zen azken konkista kanpaina handia. Armada argentinarra eta jatorrizko biztanleen arteko borroka gogorra izan zen; wild west pelikula bortitzenen parekoa bai, behintzat. Garaipen militarraren ostean, indioei kendutako pampa okupatu behar izaten zen; euskaldun asko aritu zen kolono paper honetan, eremuak alanbratzen lur portzentai baten truke (2).

Testuan immigrazio bidean dauden euskaldun gehienen jokaera azaltzen zaigu: lehenengo hiri handietako biltegi maioristetan... gero tamboetan esnekiak ekoizten eta banatzen... batzu pampan sartzera ausartzen dira ere, jaioterriarekin zerikusi gutxi duen bizimodua ikastera... Hau irakurrita beraz, Ameriketara heldu berri ziren geure arbasoen nondik norakoak irudika ditzakegu; liburuetan azaltzen dez den mikrohistoria...

Jatorrizko dokumentua:

  • ANONIMOA. 1892. Los bascos en la Argentina. Euskal-Erria Revista Bascongada XXVI:313-316. Donostia.

 

Dijitalizazioa:

 

Aipuak:

(1)   Martínez Caspe, MªSoledad. 1993. La II Guerra Carlista en Navarra (1872-1876): represión y exacciones. La cuestión foral y la guerra. Gerónimo de Uztariz 8:91-110. http://amarauna.org/uztariz/pdf/artikuluak/aldizkaria0805.pdf

(2)   Gorosabel, Oier. 2009. Un puente dinamitado y reconstruido. Antzina: revista de genealogía vasca e historia local 7:12-20. http://www.antzinako.org/Revistas/Antzinako_7.pdf

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024